García Rivero Maisua ikastetxea

Koordenatuak: 43°15′N 2°55′W / 43.25°N 2.92°W / 43.25; -2.92
Wikipedia, Entziklopedia askea
García Rivero Maisua ikastetxea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Eraikinaren aurrealdea.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°15′N 2°55′W / 43.25°N 2.92°W / 43.25; -2.92
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1928
Arkitektura
ArkitektoaPedro Ispizua
Ondarea
EJren ondarea188

García Rivero Maisua ikastetxea edota Garcia Rivero LHI Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen ikastetxe publiko bat da. D ereduko haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxea da.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Santiago García Rivero udal eskoletan irakaslea zenaren omenez darama, eraikinaren lehen solairuaren barnealdean 1930ean Moisés Huerta eskultoreak eginiriko irakasle horren soin bat ezarri zen.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atxuri auzoan dago, Atxuri kalearen 2. zenbakian, Ibaizabalen ertzean eta Emilio Campuzano institutuaren parean, eta San Antongo zubia eta Atxuriko geltokiaren artean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1928an Pedro Ispizua arkitektoak proiektatu eta eraiki zuen.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estilo erregionalista duen oso eraikin ederra eta orekatua da. Alde baten irekitako patio bat du, eta bestean Bilboko itsasadarrera begira dagoen aurrealdea. Alboetan dorre bana ditu. Duela gutxi zaharberritu zen, eta eskola publiko bat barne hartzen du.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo