Euskalduna jauregia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Euskalduna jauregia
Euskalduna jauregia
Euskalduna jauregiaren kanpokaldeko ikuspegia
Euskalduna jauregia non dagoen adierazten duen Bilbo erdiguneko mapa
Euskalduna jauregia
Euskalduna jauregia (Bilbo erdigunea)
Mota Publikoa
Hiria Abandoibarra etorbidea, 4
Bilbo, Bizkaia
Herrialdea  Euskal Herria
Eserlekuak 2.164
Eraikitze amaiera 1999
Irekiera data 1999ko otsailaren 19a
Webgunea http://www.euskalduna.net/
Artikulu hau jauregiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Euskalduna.

Euskalduna Jauregia Bilboko musika gune handiena da gaur egun, bai eta kongresu edo biltzarren bilgunea ere.

Bilbao Orkestra Sinfonikoak egoitza bertan dauka.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika motari dagokionez, batik bat opera, musika klasikoa, zarzuela eta musika modernoa eta etnikoa eskaintzen dute bertan. Horretaz gain, antzerkia eta dantza emanaldiak ere ikusgai daude urte osoan zehar. Guztira bost areto, tamainan ezberdinak, ditu biltzar jauregiak, handienak 2200 pertsona har ditzake gehienez eta txikienak 200 pertsona.

Abandoibarra izeneko eremuan kokatuta dago, Abandoko barrutian. Euskalduna zubiaren hasieran dago, eta Bilboko itsasadarrak Deustutik banatzen du. Bihotz Sakratuaren plaza eta Casilda Iturrizar Parkea haren inguruan daude.

53.000 m2 dauka, hiru solairutan banatuta. Hainbat areto ditu, baina nagusia Auditorioa da, 1.770 m2 daukana eta 2.000 ikusle baino gehiagorentzako lekua. 1998an eraiki zuten, Dolores Palacios eta Federico Soriano arkitektoek diseinatuta.

Euskalduna ontziola zegoen lur-sailean eraiki zuten eta hortik hartu zuen izena. Horrez gain, eraikinaren diseinuak itsasontzi baten itxura gogorarazten du, auditorio nagusirako sarbideeetan ikus daiteke hori. 2003. urtean Munduko Biltzar Jauregi onenari APEX Saria jaso zuen.

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Euskalduna jauregia Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Koordenatuak: 43°16′01″N 2°56′42″W / 43.26694°N 2.94500°W / 43.26694; -2.94500