Mendi lasterketa
Mendi-lasterketa (ingelesez, trail running) zolatu gabeko edozein gainazal motatan eta desnibel handiko eremu natural maldatsuetan korrika egitea eta eskalatzea konbinatzen dituen bakarkako erresistentziako-kirol bat da.[1] Kirol modalitate hau behe-, erdi-, eta goi-mendietatik egiten da, eta ezarritako distantzia ahalik eta denbora laburrenean burutzea da helburu nagusia.[2] Errepidean eta atletismoko pistan jokatzen diren lasterketa probak ez bezala, mendi-lasterketak igoera eta jaitsiera handiko mendi-ibilbide naturaletan aurrera eramaten dira. Horregatik, eremu naturala, eta ibilbidearen desnibel zein distantzia, mendi-lasterketa baten oinarrizko ezaugarriak dira.
Kros lasterketetan, normalean distantzia motzak erabiltzen dira (gutxitan 12 kilometro baino gehiagokoak); aldiz, mendi-lasterketetan, distantzia maximoa ez dago aldez aurretik ezarrita, eta beraz, lasterketa luzeagoak izaten ohi dira. Distantzia oso luzeko mendi lasterketak, Ultra-Trail Running bezala ezagutzen dira ingelesez.
2008 eta 2018 urteen artean, antolatutako mendi-lasterketa kopurua handitu egin zen mundu osoan zehar, 160 izatetik 1800 baino gehiago izatera pasatu baitzen.[3] Mendi-lasterketetan lurraren kontra edukitzen den inpaktu maila txikiagoa eta ingurune naturaletan aritzea dira parte-hartzaileek dauzkaten bi arrazoi garrantzitsuenak mendi-lasterketak nahiago izateko.[4]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendi-lasterketen inguruan dagoen lehendabiziko aztarna Eskozian aurkitzen da 1040. eta 1064. urteen artean. Lasterketa haiek fell faces bezala ezagutzen ziren. “Fell” terminoak gehienez 1000 metroko altuera zeukaten mendi txikiei erreferentzia egiten die. XIX. mendetik aurrera, fell faces hauek Eskoziako Highlands Games barruko jarduera bat izatera pasa ziren.[5]
Trail running 1904. urtean sortu zen Amerikan, San Frantziskoko korrikalari batzuek apustu bat egin zutenean. Korrikalari horiek apustu egin zuten ea nor joan zitekeen azkarrago XIX. mendearen amaieran eraikitako kokagune batetik Mount Tamalpais izeneko toki bateraino. Erronka hura hain gustukoa izan zen parte-hartzaileentzako, hurrengo urtean (1905) Cross Country Run-eko lehendabiziko txapelketa antolatu baitzuten.[5]
Espainian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iberiar penintsularen barruan, lasterketa mota hauen lehendabiziko aztarnak XX. mendearen hasieran aurkitzen dira. Euskal Herrian Bilboko Pagasarrin lasterketak antolatzen ziren, zeinetan parte-hartzaileek bikoteka eta elkarri eskuak lotuta edukiz Pagasarri mendia igo behar zuten.[5]
Guadarramako mendilerroan, lasterketa mota hauen lehenengo aztarna 1916. urtean aurkitzen da, Amigos del Campo izeneko elkarteak modalitate honetako lehenago lasterketa antolatu zuenean. Handik aurrera, mendizale-elkarteak mendi-lasterketak antolatzen hasi ziren.[5]
Zazpi urte geroago, Peñalara izeneko klubak Copa de Hierro izeneko txapelketa sortu zuen. Ordutik 1935. urtera arte, Guadarrama mendilerroan proba berriak sortu ziren. 1936an, Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, horrelako ekitaldiak desagertu ziren, 1986an Espainiako Bankuko langileen kirol eta kultur taldeak Dehesetako Krosa antolatu zuen arte.[5]
Ekipamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendi-lasterketak ingurune natural eta ziurgabeetan egiten direnez, eta gainera, iraupen luzeko jarduerak izaten ohi direnez, kirol edo jarduera fisiko hau praktikatzeko ekipamendu eta material espezifiko bat eramatea beharrezkoa izaten da.
Oinetakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendi-lasterketetan, errepideko lasterketekin konparatuta, gainazal bigunagoetan (adibidez, belarrean) korrika egiten denez, oinetakoek edukitzen duten amortiguazioak ez dauka hainbesteko garrantzirik, eta horregatik, normalean amortiguazio txikiagoa edukitzen dute zapatila mota hauek. Kontraz, mendi-lasterketetarako erabiltzen diren oinetako espezifikoek, korrika egiteko ohiko oinetakoak baino oin-zola zurrunagoak eta irristagaitzagoak edukitzen dituzte. Oinetako horiek nailona bezalako materialez egindakoak izaten dira normalean, oinak harri zorrotzak edo bestelako objektu batzuk eragin ditzaketen zauriez babesteko. Horrez gain, zenbait korrikalarik kranpoi txiki batzuk kokatzen dituzte oin-zolan elurrean edo izotzean trakzio handiagoa edukitzeko.
Azken urteetan, mendian zehar korrika egiteko oinetakoek eboluzio nabarmen bat izan dute, eta gaur egun, puntako material berriak erabiltzen dira oinetako horiek egiteko, besteak beste, mintz iragazgaitzak, oinetako arinagoak eta azkarragoak...
Motxila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehiaketa edo entrenamenduaren iraupenaren arabera, kasu batzuetan beharrezkoa izaten da motxila bat eramatea. Mendi-lasterketetarako erabiltzen diren motxilak gorputzari estu-estu eramaten den txaleko arin modukoak izaten dira. Motxila horiek askotan ur-poltsa bat daukate barruan txertatuta, handik hodi batzuen bidez ura edan ahal izateko lasterketa eten behar izan gabe. [6] Era berean, motxila horietan beharrezkoak izan daitezkeen beste material batzuk sar daitezke, hala nola, janaria, nutrizio-osagarriak, arropa gehigarria...
Makilak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nahiz eta derrigorrezko osagarria ez izan, teknikoki zailagoak diren mendi-lasterketa batzuetan makilen erabilera gomendatzen da, izan ere, makilen erabilerak egonkortasun maila handiagoa emango dio kirolariari. Makilen erabilera gomendatzen da batez ere gainazala ezegonkorra eta irregularra denean edota burutu beharreko lasterketa distantzia luzekoa denean. Mendi-lasterketetarako erabiltzen diren makilak mota ezberdinetakoak dira. Badaude torloju bat dutenak, desnibelaren arabera bastoiaren luzera egokitzea ahalbidetzen dizutenak; eta badaude beste batzuk erraz eta azkar tolestu eta zabaldu daitezkeenak, eta errazago garraiatu daitezkeenak.[6]
Kopetako-linterna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Buruan kokatzen den linterna mota honek korrika egiten ari den eremua argitzea ahalbidetuko du. Mendi-lasterketa gehienetan derrigorrezko osagai bat izaten ohi da.[6]
Azpantarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oinetakoei jartzen zaion osagarri bat da, eta harritxoak, adarrak edo hartxinga oinetakoen barruan sartzea ekiditen du. Horrez gain, orkatiletan kolpeak edo harramazkadak sufritzea saihesten dute. Transpiragarriak diren eta elementu isolatzaileak dituzten batzuk aukeratzea komenigarria da.[6]
Zira iragazgaitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euriaz eta hotzaz babesten duen eta txanoa edo haize-babesa daukan mahuka luzeko zira iragazgaitz bat erabiltzea gomendatzen da, eta mendi-lasterketa gehienetan derrigorrezkoa izaten da. Euria egiteko probabilitate handia badago, galtza iragazgaitzak ere ezinbestekoak dira.[6]
Larrialdietarako kita
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Batzuetan, lasterketaren erdian, zailtasunak direla medio, zenbait korrikalarik amore eman eta lasterketa utzi egin behar dute. Halakorik gertatuz gero, txilibitu bat eraman behar da laguntza eskatzeko, eta botikin bat zauriak sendatzeko.[6]
Bestelako materiala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aipatutako material guztiaz gain, hurrengo ekipamendu gehigarri hau ere gehitu daiteke: eguzki-babeslea, eguzkitako betaurrekoak, bisera, intsektuetatik babesteko espraia... Lehiaketetan, lasterketaren araudiek ekipamendu jakin bat nahitaez erabiltzea eska dezakete.
Arauak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aipatu beharra dago jarrain azalduko diren arau guztuiak Espainiako Federazioan ezarritako arauak direla.
Kategoriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Infantil, kadete, jubenil, junior eta senior kategoriak bereizten dira bai gizonezkoentzako, bai emakumezkoentzako. Kadete kategorian parte hartzeko adin minimoa 15 urte dira, Ultra-Trail Espainiako Txapelketan izan ezik. Izan ere, azken honetan soilik senior kategoriako kirolariek parte har dezakete.[2]
Euskal Herri mailan, Euskal Mendizale Federazioak (EMF) hurrengo hiru kategoria hauek bereizten ditu gizonezkoetan eta emakumezkoetan:[7]
- Kadete: 15, 16 eta 17 urteko kirolariek, hau da, 18 urte baino gutxiago daukatenek.
- Junior: 18, 19 eta 20 urteko kirolariek, hau da, 21 urte baino gutxiago daukatenek.
- Absolutua: 21 urte edo gehiagoko kirolariek.
Parte-hartzaileen portaera orokorra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiako Mendi Kirol eta Eskalada Federazioak (FEDME) hurrengoa adierazten du parte-hartzaileek lasterketan zehar eduki behar duten jarreraren inguruan:[2]
- Korrikalari orok laguntza eman beharko dio arriskuan dagoen edo istripua izan duen beste parte-hartzaile bati.
- Nahitaezkoa izango da proba egiten den ingurumena errespetatzea.
- Ezarritako ibilbidea errespetatu beharko da.
- Parte-hartzaileek eskatzen zaizkien dopin-kontrolak egin beharko dituzte nahitaez.
- Lasterkari batek proba utzi ahal izango du berak nahi duen momentuan, baina beti kontrol batean.
Materiala eta ekipamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]FEDME-k hurrengoa adierazten du mendi-lasterketetan erabili behar den material eta ekipamenduaren inguruan:[2]
- Mahuka luzeko eta txanodun zira irazgaitza eta haizetik babesten duena derrigorrezkoa izango da.
- Lehiaketa antolatzaileak bastoien erabilera baimendu edo derrigortu dezake.
- Eskiak edo elurreko erraketak debekatuta daude.
- Trail runnig praktikatzeko oinetakoak derrigorrezkoak izango dira.
Zigorrak eta deskalifikazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Korrikalari bat edo talde bat zigortua edo deskalifikatua izango da jarraian aipatzen diren arau-husteren bat egiten bada:[2]
- Ezarritako ibilbidea ez errespetatzea.
- Baimendutako guneetatik kanpo laguntza edo hornidura jasotzea.
- Dortsala janzteari uko egitea.
- Erakundeak jarritako materialaren markak kentzea edo aldatzea.
- Bi irteera faltsu egitea.
- Ibilbidean zehar hondakinak botatzea.
- Beste korrikalari bat nahita oztopatzea.
- Eskatutako materiala ez eramatea.
- Erakundearen eta epaileen jarraibideei kasurik ez egitea.
Mendi-lasterketako lehiaketen distantziak eta desnibelak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]FEDME-k hurrengoa adierazten du mendi-lasterketen desnibel eta distantziaren inguruan:[2]
Bertikalak ez diren mendi-lasterketak:
- Mendi-lasterketa bat Espainiako Mendi Kirol eta Eskalada Federazioak ofizial bezala kontsideratu ahal izateko 21 kilometroko distantzia minimoa izan behar du, eta desnibel positiboa gutxienez 1000 metrokoa izan behar da.
- Distantzia minimoa: 21 km.
- 34 km baino gutxiagoko lasterketetarako gutxieneko desnibel positiboa 12000 m izan behar da.
- 34 km baino gehiagoko lasterketetarako gutxieneko desnibel positiboa 15000 m izan behar da.
- Infantil kategoria: gehienezko distantzia 5 km eta gehienezko desnibela 200 m.
- Kadete kategoria: gehienezko distantzia 9 km eta gehienezko desnibela 400 m.
- Jubenil kategoria: gehienezko distantzia 12 km eta gehienezko desnibela 700 m.
- Junior kategoria: gehienezko distantzia 16 km eta gehienezko desnibela 900 m.
- Igoera bakarreko lasterketak izango dira.
- Desnibel positibo minimoa: 700 m.
- Distantzia maximoa: 8 km.
- Malda beti egongo da % 20-50 artean.
- Infantil kategorian, desnibel positibo maximoa: 250 m.
- Kadete kategorian, desnibel positibo maximoa: 500 m.
- Jubenil eta junior kategorian, desnibel positibo maximoa: 1200 m.
Ibilbidearen ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]FEDME-k hurrengoa adierazten du mendi-lasterketen ibilbideen ezaugarrien inguruan:[2]
- Mendi-lasterketen ibilbidea zolatu gabeko bideetatik, bidezidorretatik, sakantetatik, mendietatik... izan behar da eta gainazal zolatuak ezin izango du ibilbidearen % 50 gainditu.
- Lasterketa aurrera eramaten den eremuaren arabera, posible da soken bidezko igoera eta jaitsierak egin behar izatea, baina eskalatzeko eremuak ezin izango du 2. graduko zailtasun maila gainditu edo 40º malda baino gehiago eduki.
Elikagai-postuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Elikagaiez eta edariez osatutako elikagai-postu bat egongo da helmugan.
- Lasterketan zehar 5 kilometro bakoitzeko edo 500 metroko desnibel bakoitzeko elikagai-postu bat egongo da.
- Lasterketa bakoitzean gutxienez elikagaiak eskaintzen dituen elikagai-postu bat egon beharko da.[2]
Sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]FEDME-k antolatutako mendi-lasterketa guztietan hurrengoak kontuan hartuko dira klasifikazioa ezartzerako orduan:[2]
- Kategoria bakoitzeko sailkapen bat ezarriko da, ibilbidea egiteko behar den denboraren arabera. Denbora horri parte-hartzaileak izan ditzakeen zigorrak gehituko zaizkio.
- Zigor posibleak ezarri ondoren, lasterketa denbora laburrenean amaitzea lortu duen partehartzailea garailea izango da.
Lehiaketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundu osoan zehar mendi-lasterketa ugari antolatzen dira. Mendi-lasterketen historia kirol antolatu bezala nahiko berria denez, tradizio eta ospea daukaten erakunde antolatzaile gutxi daude.
Atletismoko beste lasterketekin alderatuta, mendi-lasterketetan parte hartzen duten parte-hartzaile kopurua txikiagoa da. Gainera, mendi-lasterketetan, askotan, parte har dezaketen parte-hartzaile kopurua mugatua izaten da, batez ere hurrengo arrazoi hauengatik: bidezidorren estutasunarengatik, parke naturalen limitazioengatik, segurtasunarengatik eta ingurune naturala zaintzearen ardurarengatik.
Hala eta guztiz ere, azkenengo urteetan kirol honek izan duen gorakadaren ondorioz, zenbait lasterketetan, batez ere Ultra-Trail du Montblanc (UTMB) bezalako lasterketa ospetsuenetan, milaka korrikalari parte hartzen dute.
Lehiaketen distantzia nabarmen aldatzen da lasterketa batetik bestera, izan ere, distantziak 5 kilometrotatik 300 kilometro bitartekoak izaten dira. Lasterketan zehar, 5 edo 10 kilometro bakoitzeko anoa-postuak egoten dira, non elikagaiak eta edariak eskura daitezkeen. Mendi-lasterketa gehienak etapa bakarrekoak izaten dira, zeinetan parte-hartzaileen denbora larrialdi postuetan geldirik egondako denbora lasterketako denbora totalarengatik kenduz kalkulatzen den. Hala ere, mendi-lasterketak etapaka eta egun bat baino gehiagotan zehar egiteko joera handiagoa dago.
Munduko mendi-lasterketa esanguratsuenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Afrika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Peninsula Ultra Fun Run: 80 km.
- Rhodes Trail Run: 54 km.
- Kalahari Augrabies Extreme Marathon: 250 km.
- Cañón del Río Fish Ultra-Marathon.
- Grand Raid: 162 km (D+ 9643 m).
Europa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Penyagolosa Trails: 60 km (D+ 3300 m) eta 110 km (D+ 5600 m).
- Boca del Infierno: 25km (D+ 1500 m) eta 15 km (D+ 1000 m).
- Bartzelona Trail Races: 10 km - 85 km.
- Trail 2 Heaven: 50 km (D+ 2640 m).
- Ultra-Trail du Mont-Blanc: 166 km.
- Ultra Trail el Rincón: 170 km, 100 km eta 34 km.
- Transgrancanaria: 123 km (D+ 8400 m), 92 km (D+ 5300 m), 43 km (D+ 1930 m) eta 24 km (D+ 750 m).
- Transvulcania: 83 km, 42 km eta 26 km.
- Bluetrail: 97 km, 66 km, 43 km eta 21 km.
- Caballucos del Diablo UNO: 40 km (D+ 3000 m), 25 km (D+ 1700 ), 15 km (D+ 700 m).
- Quiroga Trail Challenge:
- Trail do Castelo: 64 km (D+ 3500 m), 42 km (D+ 2400 m), 25 km (D+ 1500 m) eta 15 km (D+ 800 m).
- Trail do Lor: 64 km (D+ 3750 m), 42 km (D+ 2550 m), 25 km (D+ 1550 m) eta 15 km (D+ 1000m).
- Circular de Tejeda: 70 km, 41 km, 21 km eta 12 km.
- Ultra Mallorca Serra de Tramontana: 112 km (D+ 4500 m), 67 km (D+ 2500 m) eta 44 km.
- Formentera All Round Trail: 72,5 km.
- Trail Menorca Camí de Cavalls: 185,3 km.
- Trail de Vilatuxe: 33 km eta 14 km.
- Tor des Géants: 330 km (D+ 24000 m).
- Gran Trail Peñalara:
- Cross Nocturno Navacerrada: 11,8 km (D+ 400 m).
- TP: 60 km (D+ 2750 m).
- GTP: 110 km (D+ 5100 m).
- Batega al Bac: 26 km (D+ 1450 m).
- Trail Pirata: 22 km.
Asia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kokoda Race Challenge: 96 km.
- Ultra-Trail Mt. Fuji (UTMF): 161 km.
- Hasegawa Tsuneo Cup: 71,5 km.
- Trans Japan Alps Race: 415 km.
Hego-Amerika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Desafío Huaytapallana, Skymarathon eta Ultra Skymarathon: 50 km.
- Andes Race: 100 km, 60 km, 30 km eta 13 km.
- Ultra Trail de México: 37,5 km, 50 km, 100 km.
- Chicamocha Canyon Race: 116 km.
- Trail Running Laguna Negra: 42 km.
- Gran Travesía de los Valles Ultra Trail: 60 km (D+ 4500 m).
- Merrell Trail Tour: 42 km.
- The North Face K42 Cali: 42 km.
- Trial Run Rural Fitness: 30 km.
- Del mar a la Cima: 60 km.
- Raid de los Andes: 80 km.
- Ultra Caballo Blanco: 80 km.
- Western States Endurance Run: 160 km.
- Vulcano Ultra Trail Chile: 80 km.
- Leadville Trail 100: 160 km.
- Ultra Trail Andes Infernal Chile: 51 km.
- Badwater Ultramaratón: 217 km.
- Merrell Challenge Pachacamac: 11,6 km.
- Ventania Trail Running Sport Club: 30.km.
- Desafío de Lava: 21 km.
- Ruco Ultra Trail: 10 km, 30 km, 70 km eta 110 km.
- El Desafío Run Series: 10 km, 20 km eta 50 km.
- Chota Trail: 10 km, 35 km eta 60 km.
- North Face Endurance Challenge Ecuador-Quito-Cochasqui: 80 km
- Ultra Trail Torres del Paine Chile: 109 km.
- Trilogía de Montañas de Monterrey: 90 km.
- Desafío a los senderos del Calamuchita: 21 km.
- Maratón Trail El Zumbador: 42 km (D+ 2500 m).
- KSeries Salomon K21 y K42: 21 km eta 42 km.
- El cruce columbia: 100 km (3 etapa).
- Desafío del Río Picagres: 15 km.
- Otavalo Trail: 5 km,10 km eta 25 km.
- Ultra-Trail Guaraní: 100 km, 50 km, 22 km eta 10 km.
Ipar-Amerika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bear 100 Mile Endurance Run: 160 km.
- Dipsea Race: 12,1 km.
- Hardrock Hundred Mile Endurance Run: 160 km.
- Leadville Trail 100: 160 km.
- Western States Endurance Run: 160 km.
- Barkley Marathons: 160 km.
Ozeania
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kepler Challenge: 60 km .
- Kokoda Challenge Race: 96 km.
Euskal Herriko mendi-lasterketa esanguartsuenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herrian urtero Euskal Kopa izeneko txapelketa antolatzen da, lurraldean zehar antolaturiko mendi lasterketa zenbaitetan lorturiko puntuazioan oinarriturik. Euskal Herrian mota askotako mendi-lasterketak jokatzen dira urtero, baina ospetsuenak edo ezagunenak hurrego hauek dira:[8]
- Enkarterri Extreme Trails, Zaramillo (Bizkaia):
- Ultra-Trail Enkarterri Extrem: 60 km (D+ 3890 m).
- Trail Enkarterri Extrem Maratoia: 42 km (D+ 3020 m).
- Trail Enkarterri Extrem eta Martxa: 21 km (D+ 1380 m).
- Basque Ultra Trail Series, Gasteiz - Iruñea: 130 km (D+ 6100 m).
- Basque Ultra Trail Series, Iruñea - Donosti: 120 km (D+ 6900 m).
- Asteburu Mendi Trails (3 etapa):
- Zegama Aizkorri Kilometro Bertikala, Zegama (Gipuzkoa): 5,2 km (D+ 1015 m).
- Galdames Mendi Bira Lasterketa, San Pedro de Galdames (Bizkaia): 34 km (D+ 3600 m).
- Zegama Aizkorri Mendi Maratoia, Zegama (Gipuzkoa): 42 km (D+ 5427 m).
- Irati Trail, Irati (Nafarroa): 30 km (D+ 2100 m).
- Tolosaldeko 3 Tontorrak, Tolosa (Gipuzkoa): 43,6 km (D+ 2800 m).
- Tolosaldeko 2 Tontorrak, Tolosa (Gipuzkoa): 24,5 km (D+ 1600 m).
- Triku Trail, Etxarri Aranatz (Nafarroa): 21 km (D + 1217 m).
- Baztandarrak BK Trail, Bidarrai (Behe-Nafarroa):
- BK21: 21 km (D+ 1660 m).
- BK45: 45 km (D+ 2800 m).
- Ganguren Ziztu Bizian, Lezama (Bizkaia): 13,5 km (D+ 1100 m).
- Tritoiena Mendi Lasterketa, Arbizu (Nafarroa): 18,7 km (D+ 1053 m).
- Mello Saria Mendi Lasterketa, Muskiz (Bizkaia): 25 km (D+ 3060 m), 12,1 km (D+ 1460 m) eta 8,5 km (D+ 880 m).
- Aloñako Igoera: Oñati (Gipuzkoa): 22,6 km (D+ 1868 m).
- Vertical Pico la Cruz: San Pedro de Galdames (Bizkaia): 6,5 km (D+ 1260 m).
- Lakuntza-Aralar Mendi Lasterketa, Lakuntza (Nafarroa): 25 km (D+ 1200 m) eta 13,3 km (D+ 640 m).
- Gorbeia Suzien mendi lasterketa: Zeanuri (Bizkaia): 31 km (D+ 2400 m) eta 21 km (D+ 1200 m)
Munduko mendi-lasterketari esanguratsuenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]International Trail Running Association (ITRA)-k urtero ranking bat argitaratzen du munduko mendi-lasterketari hoberenekin, bai gizonezkoen kategoriarako, bai emakumezkoen kategoriarako.[9]
Postua | Kirolaria | Puntuak |
---|---|---|
1 | Jim Walmsley | 946 |
2 | Kilian Jornet | 943 |
3 | Bartlomiej Przedwojewski | 932 |
4 | Petro Mamu | 925 |
5 | Hayden Hawks | 923 |
6 | Pau Capell | 921 |
7 | Davide Magnini | 919 |
8 | Jing Liang | 918 |
9 | Frédéric Tranchand | 917 |
10 | Stian Angermund | 917 |
Postua | Kirolaria | Puntuak |
---|---|---|
1 | Maude Mathys | 815 |
2 | Tove Alexandersson | 803 |
3 | Courtney Dauwalter | 799 |
4 | Ruth Croft | 793 |
5 | Blandine L’Hirondel | 792 |
6 | Judith Wyder | 791 |
7 | Ragna Debats | 788 |
8 | Miao Yao | 786 |
9 | Lucy Wambui Murigi | 783 |
10 | Katie Schide | 781 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Jhung, Lisa. (2014-02-13). «What Is Mountain Running?» Runner's World (Noiz kontsultatua: 2021-03-23).
- ↑ a b c d e f g h i FEDME (2020). Reglamento de competiciones de carreras por montaña FEDME.
- ↑ (Ingelesez) «When 26.2 miles just isn't enough – the phenomenal rise of the ultramarathon» the Guardian 2018-04-02 (Noiz kontsultatua: 2021-03-23).
- ↑ «Wayback Machine» web.archive.org 2015-09-24 (Noiz kontsultatua: 2021-03-23).
- ↑ a b c d e (Gaztelaniaz) carreraspopulares.com. «Los orígenes del trail running» los-origenes-del-trail-running (Noiz kontsultatua: 2021-03-25).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b c d e f (Gaztelaniaz) «Material imprescindible para las carreras de montaña» Bonflex 2018-10-10 (Noiz kontsultatua: 2021-03-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) http://www.ziranet.es,+ZiRaNet |. «Euskal Mendizale Federazioa - Federación Vasca de Montaña» emf.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Carreras de montaña» Lasterketak.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Así ha cambiado el ranking ITRA 2021 tras 10 meses congelado» Carreras por montaña 2021-01-04 (Noiz kontsultatua: 2021-04-01).