Makassar itsasartea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Makassar itsasartea Borneoko mapan.

Makassar itsasartea (indonesieraz: Selat Makasar) Indonesiako Borneo eta Sulawesi uharteen artean dagoen itsasartea da. Iparraldean, Zelebes itsasoarekin muga egiten du eta, hegoaldean, Javako itsasoarekin. Borneoko Mahakam ibaia, itsasarte honetan itsasoratzen da.

Itsasartearen inguruan aurkitzen diren itsasportuen artean, Borneoko Balikpapan eta Sulawesiko Makassar eta Palu daude, bi azken hauetako lehenak, itsasarteari izena ematen diolarik. Samarinda hiria, itsasartetik 48 kilometrotara dago, Mahakam ibaiaren inguruan.

Makassar itsasartea ozeanoko nabigazio bide arrunta da, Malakako itsasarterantz itsasontzi handiak ere joaten direlarik.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]