Uztailaren 22
<< | Uztaila | >> | ||||
Al | As | Az | Og | Or | Lr | Ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 | 31 | ||||
2024 |
Uztailaren 22a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hirugarren eguna da, 204.a bisurteetan. 162 egun falta dira urtea amaitzeko.
Gertaerak
Euskal Herria
- 1512 - Gaztelako ejerzitoak Uharte Arakil hartu zuen mendean.
- 1979 - ETAk Jesus Maria Colomo taberna bateko langilea hil zuen Beasainen.
- 2008 - ETAren Bizkaia Komandoa ustez desegin zuen Espainiako Goardia Zibilak 9 lagun atxilotuz.
Mundua
- 2010 - Hagako Auzitegiak 2008ko Kosovoren independentzia legezkoa izan zela zioen.
- 2011 - 2011ko Norvegiako atentatuak: Oslo eta Utøya uhartean egindako atentatuetan 92 pertsona hil ziren.
- 2016: Afganistango Kabul hiriburuan milaka afganiar Gobernuaren proiektu elektriko baten aurkako manifestazio batean parte hartzen ari zirela ISISek bere gain hartu eta burutu duen atentatuan gutxienez 80 lagun hil ziren.
- 2016 - Municheko atentatua: Erasotzaile bakar batek tiroz 9 pertsona hil eta 27 zauritu zituen.
Arte eta kultura
- 1954 - Seven Brides for Seven Brothers ("Zazpi Emaztegai Zazpi Anaientzat") filma estreinatu zen, Stanley Donenek zuzendu eta Howard Keel, Jane Powell, Jeff Richards, Julie Newmar, Matt Mattox, Ruta Lee, Marc Platt, Norma Doggett, Jacques d'Amboise, Virginia Gibson, Tommy Rall, Betty Carr, Russ Tamblyn eta Nancy Kilgas aktoreek antzeztu zuten.
- 1959 - Plan 9 from Outer Space ("Kanpo Espazioko 9 Egitasmoa") filma estreinatu zen, Ed Woodek zuzendu eta Gregory Walcott, Mona McKinnon, Duke Moore, Tom Keene, Carl Anthony, Paul Marco, Tor Johnson, Bela Lugosi, Maila Nurmi eta Lyle Talbot aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1964 - Marnie filma estreinatu zen, Alfred Hitchcockek zuzendu eta Sean Connery eta Tippi Hedren aktorek antzeztu zuten.
- 1977 - Orca ("Orka") filma estreinatu zen, Michael Andersonek zuzendu eta Richard Harris, Charlotte Rampling, Will Sampson, Bo Derek, Keenan Wynn eta Robert Carradine aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1361 - Karlos III.a Nafarroakoa, Nafarroakoa erregea (h. 1425).
- 1849 - Édouard Ducéré, euskal erlojugile, liburuzain eta artxibozaina (h. 1910).
Mundua
- 1478 - Filipe I.a Gaztelakoa, Gaztela eta Leongo erregea (h. 1506).
- 1707 - Joaquín de Eleta, espainiar frantziskotarra, Karlos III.aren aitorlea (h. 1788).
- 1713 - Jacques-Germain Soufflot, frantziar arkitektoa (h.1780).
- 1860 - Frederick Rolfe, ingeles idazlea (h. 1913).
- 1882 - Edward Hopper, estatubatuar margolaria (h. 1968).
- 1887 - Gustav Hertz, alemaniar fisikaria, 1925eko Fisikako Nobel Saria (h. 1975).
- 1888 - Selman Abraham Waksman, estatubatuar biokimikari eta mikrobiologoa, 1952ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1973).
- 1889 - James Whale, britainiar-estatubatuar zinemagilea eta antzerkigilea (h. 1957).
- 1898 - Alexander Calder, estatubatuar eskultore, marrazkilari eta pintorea (h. 1976).
- 1938 - Terence Stamp, ingeles aktorea.
- 1946 - Danny Glover, estatubatuar aktorea.
- 1955 - Willem Dafoe, estatubatuar aktorea.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1274 - Henrike I.a Nafarroakoa), Nafarroako erregea.
- 1872 - Edmond Guibert, euskal idazlea, Bordelen (j. 1847).
- 1876 - Indalezio Bizkarrondo Bilintx, gipuzkoar bertsolaria eta euskal poeta erromantikoa (j. 1831)
- 1931 - Gregorio Muxika, euskal idazle eta kazetaria (j. 1882).
- 1966 - Alejandro Bilbao, Erramun Maruri, euskal idazlea (j. 1884).
- 1981 - Mattin Treku, euskal idazle eta bertsolaria (j. 1916).
- 2012 - Hilario Azkarate, bizkaitar esku pilotari-ohia (j. 1935)
- 2015 - Jose Angel Lujanbio, traineru estropadetako patroi onenetakoa (j. 1932).
Mundua
- 1454 - Joan II.a Gaztelakoa, Gaztela eta Leongo erregea (j. 1405).
- 1461 - Karlos VII.a Frantziakoa, Frantziako erregea (j. 1403).
- 1590 - Leone Leoni, italiar arkitektoa.
- 1645 - Olivares konde-dukea, espainiar noble eta politikaria (j. 1587).
- 1676 - Klemente X.a, Aita santua (j. 1590).
- 1832 - Napoleon II.a Frantziakoa, Napoleon Bonaparteren semea eta oinordekoa (j. 1811).
- 1852 - Franciszek Ksawery Lampi, poloniar margolari erromantikoa (j. 1782).
- 1869 - John Augustus Roebling, Alemanian jaiotako estatubatuar ingeniari zibila (j. 1806).
- 1908 - William Randal Cremer, bakezalea eta Ingalaterrako parlamentaria (j. 1828).
- 1926 - Friedrich von Wieser, austriar eskolako ekonomialaria (j. 1851).
- 1931 - Gregorio Muxika, euskal idazle eta kazetaria (j. 1882).
- 1932 - Errico Malatesta, italiar anarkista (j. 1853).
- 1967 - Carl Sandburg, estatubatuar poeta, historialari, eleberrigile eta folklorista (j. 1878).
- 1968 - Giovannino Guareschi, italiar idazle eta kazetaria (j. 1908).
- 1991 - André Dhôtel, frantziar idazlea (j. 1900).
- 1993 - Patricia Ryan Nixon, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (j. 1912).
- 2001 - Indro Montanelli, italiar kazetaria eta historialaria (j. 1909).
- 2016 - Ursula Franklin, kanadar fisikaria (j. 1921).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Maialen, Malen, Maddalen eta Matxalen.
- Madalenak, Errenteriako jaiak.
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |