Gustav Hertz
Wikipedia(e)tik
Gustav Ludwig Hertz (Hanburgo (Alemania), 1887ko uztailaren 22a – Berlin (Alemania), 1975eko urriaren 30a) fisikari alemaniarra zen, Heinrich Hertz fisikariaren iloba.
Atomoen energia mailen kontzeptua garatu zuen 1923. urtean eta baita fluoreszentzia fenomenoen mekanismoa azaldu ere.
1925. urtean Fisikako Nobel Saria irabazi zuen.