Varsoviako Ituna

Wikipedia(e)tik
(Varsoviako Ituntik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Varsoviako Itunaren Kideen mapa.

Adiskidetasun, Lankidetza eta Elkar Laguntzaren Ituna, edo Varsoviako Ituna, 1955ean Ekialdeko Europako herrialdeek sinatutako Kooperazio militar ituna zen. Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunak diseinatuta, bere helburu nagusia 1949an osatutako Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea kontra egitea zen, batez ere, Alemaniako Errepublika Federala 1954ko Pariseko Akordioei esker bere armada berrantolatu ahal zuenean.

Varsoviako Itunaren esparrua Ekialdeko Europako estatu sozialistak ziren, Jugoslavia izan ezik (itzal handia izan arren). Hau da, Albania, Bulgaria, Txekoslobakia, Hungria, Polonia, Alemaniako Errepublika Demokratikoa, Errumania eta Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna. 1962 arte, Txina behatzaile zen. 1955ko maiatzaren 14an Varsovian sinatu zuten eta Nikita Khrustxev SESBeko Alderdi Komunistaren Lehen Idazkaria bere lehenengo presidentea izan zen.

[aldatu] Kanpo Loturak


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Varsoviako Ituna
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak