Nahiz eta sarbidea irisgarria izan, geralekuaren erabilera ez da irisgarria. Ararteko argitaratutako irisgarritasuna eta garrioaren ikerketa-diagnosiaren arabera, «Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileak ezin du modu autonomoan nasa eta unitate mugikorraren plataformaren arteko desnibela libratu», eta «Burdinbide zerbitzuen eragileak ez du Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileari bermatu ibilgailutik igo edota jaistea.»[2]
Basauri udalerriko hegoaldean kokatzen da, Abaroa auzoan eta Basauriko geltokitik 400 metro ingurura. Burdinbide instalazioa oso soila da, bi trenbide eta bi alboko nasa baino ez ditu, nasa bakoitza markesina banaz hornituta dagoela. Nasen arteko aldaketa 2004an eraikitako trenbideen gaineko pasabidea gurutzatuta egiten da, bai eskaileraz zein igogailuz hornitutakoa.