San Mames: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 43°15′51.15″N 2°56′58.81″W / 43.2642083°N 2.9496694°W / 43.2642083; -2.9496694
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
20. lerroa: 20. lerroa:


===Aurreproiektuak===
===Aurreproiektuak===
[[Irudi:San Mames 00, Euskal Herria.jpg|thumb|250px|left|San Mames estadioaren barnealdea, [[Euskal Herriko futbol selekzioa]] eta [[Peruko futbol selekzioa]]ren arteko partidua hasi aurretik. [[2013]]ko [[abenduaren 28]]a.]]


Athletic Club futbol taldeak bere historiako zatirik handienean [[San Mames (1913-2013)]] estadioan jokatu izan du, [[1913]]an inauguratu zenetik hainbat eraberritze izan dituelarik. Estadio horren azken eraberritze handiak [[1982ko Munduko Futbol Txapelketa]]ko egoitzetako bat izan zelako burutu zen. Halere, [[1990eko hamarkada]]n zehar estadio berri bat eraikitzeko ideia gauzatzen hasi zen, zaharra garaiz kanpo gelditzeaz gain, bertako segurtasun neurriak eta sarbideak behar bezain egokiak ez baitziren. Horri, [[UEFA]]k askoz ere neurri zorrotzagoak eskatzen zituela gehitu behar zaio, tartean oinezkoen harmailak kentzea eta pertsona ezgaituentzako sargarritasuna.
Athletic Club futbol taldeak bere historiako zatirik handienean [[San Mames (1913-2013)]] estadioan jokatu izan du, [[1913]]an inauguratu zenetik hainbat eraberritze izan dituelarik. Estadio horren azken eraberritze handiak [[1982ko Munduko Futbol Txapelketa]]ko egoitzetako bat izan zelako burutu zen. Halere, [[1990eko hamarkada]]n zehar estadio berri bat eraikitzeko ideia gauzatzen hasi zen, zaharra garaiz kanpo gelditzeaz gain, bertako segurtasun neurriak eta sarbideak behar bezain egokiak ez baitziren. Horri, [[UEFA]]k askoz ere neurri zorrotzagoak eskatzen zituela gehitu behar zaio, tartean oinezkoen harmailak kentzea eta pertsona ezgaituentzako sargarritasuna.

00:24, 3 maiatza 2014ko berrikusketa

San Mames
[[Fitxategi:UEFA
|285px]]
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°15′51″N 2°56′58″W / 43.264205°N 2.949369°W / 43.264205; -2.949369
Map
Historia eta erabilera
Irekiera 2013ko irailaren 16a
Irekiera 2014ko abuztuaren 25a
Inaugurazioa2013ko irailaren 16a
JabeaAthletic
Eusko Jaurlaritza
Bizkaiko Foru Aldundia
Bilbao Bizkaia Kutxa
Bilboko Udala
KudeatzaileaAthletic
Kirolafutbola
ErabiltzaileaAthletic
Edukiera53.289
Arkitektura
ArkitektoaIdom
César Azkarate
Dimentsioak68 (zabalera) × 105 (luzera) m
Kontaktua
HelbideaRafael Moreno Pitxitxi, s/n, 48013 Bilbo, Bizkaia
Webgune ofiziala

San Mames Euskal Herriko Bilbo hiriko Athletic Club taldearen San Mames (1913-2013) zaharra ordezkatu duen futbol estadio berria da. Olabeaga auzoan dago. Estadio honen eraikuntza kudeatzen ari den elkartea San Mames Barria, E.M delarik. César Azkarate arkitektoak diseinatu eta ACXT-IDOM enpresak proiektua kudeatu dute.

Estadio osoa 2014ko abuztuaren 15ean amaitua egongo dela iragarri da.[1]

Historia

Sakontzeko, irakurri: «San Mames (1913-2013)»

Aurreproiektuak

Athletic Club futbol taldeak bere historiako zatirik handienean San Mames (1913-2013) estadioan jokatu izan du, 1913an inauguratu zenetik hainbat eraberritze izan dituelarik. Estadio horren azken eraberritze handiak 1982ko Munduko Futbol Txapelketako egoitzetako bat izan zelako burutu zen. Halere, 1990eko hamarkadan zehar estadio berri bat eraikitzeko ideia gauzatzen hasi zen, zaharra garaiz kanpo gelditzeaz gain, bertako segurtasun neurriak eta sarbideak behar bezain egokiak ez baitziren. Horri, UEFAk askoz ere neurri zorrotzagoak eskatzen zituela gehitu behar zaio, tartean oinezkoen harmailak kentzea eta pertsona ezgaituentzako sargarritasuna.

1990eko hamarkadan Bilboko Udala proiektuen bidez hiria gaurkotzen edo modernizatzen hasi zen, 1995an Bilboko metroa irekiz, 1997an Guggenheim Bilbao Museoa eta 1999an Euskalduna jauregia eraikiz. Garai honetan Bilboko itsasadarraren ertzean dagoen Abandoibarra auzoan lekutuko zen proiektu baten gauzatzeko hausnarketa bati ekin zitzaion. Hau aprobetxatuz, Santiago Calatrava espainiar arkitektoak leku horretan futbol estadio baten eraikitzea proposatu zuen, aurretiko bere diseinu bat gehituzo.[2] Baina udalak leku horretan estadiorik eraiki nahi ez zuenez proposamena baztertua izan zen.

Beste proposamenetako bat Norman Foster arkitektoaren eskutik etorri zen. Britainiar arkitekto ospetsu honek estadio berria Bilboko Nazioarteko Erakustazoka zegoen orubean kokatzea proposatu zuen, Fosterren proiektuak bi merkatagune zituen 55.000 ikusleentzako estadioa eta tribunen azpian legokeen bulego-eraikin batez osatua zegoen. Baina proposamen hau ere arkitektur oztopoei ondorioz ez zen gauzatu.[3][4]

2000ko hamarkada hasieran, orduko taldeko Javier Uria presidentea nazioarteko erakustazokaren orubean estadio berri bat sortzeko aukerari modu serioan heldu zion, hortaz eremu honetan estadioa eraikitzeko azterketeei hasiera eman zitzaien. Etorkizuneko ideia urteroko ohiko batzarrean bazkide konpromisarioei aurkeztu zitzaien. Modu honetantxe gerora gauzatuko zen proiektu bati hastapena eman zitzaion.

Eraikitzea

Kanpoaldea.

2004tik aurrera Fernando Lamikiz presidentea buru zuen zuzendaritzak proiektua hasteko kudeaketekin hasi zen, hura eraikitzeko leku gisa aurrez nazioarteko erakustazoka zegoen orubea aukeratu zelarik, jada Barakaldon BEC erakustazoka berria bazegoenez, orubeak bere jatorrizko erabilgarritasuna galdua baiyzuen. 2006ko apirilaren 7an Bilboko Udalak Basurtu-San Mames auzoko eremua eraberritzeko plana eraldatzen zuen erakunde akordioa aurkeztu zuen, modu honetan estadio berria eraikitzeko gunea erreserbatzen delarik.[5] Urte hartako azaroaren 28an, Bilboko Udalak San Mames auzoko hiri eraberritzearen plan berezia idaztetik amaitu zuen. Plan honek Athletic Club taldearentzat 50.000 eta 55.000 ikusleentzako estadio baten eraikitzea ahalbideratu zuen, antzinako estadioak zuen 21.500 m2 azaleraren aurrean, berriak 29.634 m2 izango zituelarik. Estadio berria zegoena ordezkatuko zuela adostu zen, eta antzinako erakustazokaren orubea EHUren campus berriarekin elkarbanatuko zuela.[6]

2006ko abenduaren 28an antzinako erakustazokaren erausketari hasiera eman zitzaion, gerora birziklatzeko asmoz materialaren banaketa zorrotzaren ondorioz, prozesua 2007ko urrirarte luzatu zelarik.[7] 2007ko urtarrilaren 19an San Mames Barria elkartea sortu zen, berau Athletic Club, BBK eta Bizkaiko Foru Aldundiak osatzen zutelarik, hots, Bilboko Udalarekin batera estadio berriaren jabeak izango zirenak. Athletic Club eta Bizkaiko Foru Alndundiak lursaila eta estadio berriaren kostuaren zati handi bat jarri zuten, aldiz BBKak kostuaren beste zatia ordaintzeaz gain finantzaketa formulak alabideratu zituen.[8]

Eraikuntza lanak.

2007ko martxoaren 7an estadio berriaren oinarrizko proiektua aurkeztu eta San Mames Barria elkarte mugatuaren sorrera sinadura ekitaldia burutu zen.[9] ACXT-IDOM estudioko César Azkarate euskal arkitektoak estadio berriaren ezaugarriak azaldu zituen: estadioaren kanpoaldeko azala kristalezko ezkatez estalia egongo zen, sare moduko metalezko egitura batez eutsia. Estalki hau Municheko Allianz Arena estadioaren antzeko argiztaketa kode konplexu baten bidez modu iraunkorrez argistatua legoke, argiztapen hau lau egoera ezberdin lituzkelarik: egunez gardena (hiriarekin bat eginez), gauez hiriaren erdian legoke faro gisa argiztatua, partidu egunetan kolore zuri-gorriz argiztatua, eta azkenik, Athletic Club taldeak gola sartzen zuen aldiko flash-txinpartak piztuko lituzke. Gaineras, estadioak 3 eraztunetan sakabanatutako 56.000 ikusle lituzke, azken laugarren eraztun txiki bategaz, bertan 100 eserlekuz osatutako V.I.P armaila legoke.[10] Urte hartako martxoaren 23an Athletic Club taldeko bazkide konpromisarioek estadio berriaren eraikitzea onartzeko batzar orokor bereziaren deialdia burutu zuten. Behin bozketa egin ostean, bazkideen %70ak proiektuari baietza eman zion.[11]

Eraikuntza lanak 2013aren lehen erdialdean.

2008tik aurrera eta krisiaren ondorioz, proiektua atzeratu eta azkenean estadioaren eraikuntza hainen garestia izan ez zedin osoki aldatua izan zen. Estadioari buruzko berririk jakin gabe hainbat hilabete egon ondoren, 2009ko amaieraldera proiektu berria aurkeztu zen, bertan jatorrizko zenbait elementu garrantzitsu kendu zirelarik, esate baterako, hirugarren armaila, beirazko ezkatez osatutako kanpoaldea eta beste gauza batzuk gehiago. Honek bazkideen artean ezinegona piztu zuen, batzarrean aurkeztu eta haiek onartutako hasierako proiektuarekiko aldaketa nabarmena izan baitzen. Hala eta guztiz ere, urte hartako Fernando García Macua presidenteak zelaiaren eraikunta lanen kudeaketekin jarraitu zuen. Berriz ere erakiuntza-lanak zehaztu arte denboraldi luzea igaro zen; Honela, 2010eko maiatzaren 26an lehenengo harriaren ezartze-ekitaldia burutu zen,[12][13] eta ekainaren 25an lehen eraikuntza-lanei ekin zitzaien, lursailaren egokitzeak, lur-mugimenduak, etab... izan zirelarik. Ondoren hilabete batzuetako etenaldia egon zen, 2011ko martxoan eraikuntzaren lehen faseari ekin zitzaiolarik, azkenean 2013ko udan programatua zegoen moduan estadioaren 3/4ak amaituz.

Estadio osoa 2014ko abuztuaren 15ean amaitua egonen dela iragarri da.[1]

Lehen partidua

San Mames estadioaren barnealdea, Euskal Herriko futbol selekzioa eta Peruko futbol selekzioaren arteko partidua hasi aurretik. 2013ko abenduaren 28a.

Athletic Club

2013ko irailaren 16an, astelehena, gaueko 22:00etan, San Mames estadio berrian Athletic Club eta Vigoko Celtaren artean estreineko futbol partidua jokatu zen, 3-2ko emaitzaz euskaldunak nagusitu zirelarik. Estadio honetako lehen gola Celta taldeko Charles Dias brasildar futbolariak sartu zuen, galiziar taldea aurretik jarriz, baina handik minutu eskasera, Mikel San José futbolariak banakakoa ezarri zuen, estadio honetan gola satu zuen Athletic Clubeko lehen jokalaria bilakatuz. Bidarren denboran, Andoni Iraola eta Beñat Etxebarriak gol bana sartu zituzten, azkenik Celtako Santi Minak 3-2ko azken emaitza ezarriz.

Euskal Selekzioa

2013ko abenduaren 28an, larunbata, gaueko 20:45etan, Euskal futbol selekzioak Peruko futbol selekzioaren aurka estadio honetan bere lehenbiziko partidua jokatu zuen, 6-0 irabaziz. Golegileak Aritz Aduriz (12. eta 40. m.) eta Imanol Agirretxe (48. eta 52. m.) bakoitzak bina golekin, eta Roberto Torres (22. m.) eta Markel Susaeta (80. m.) izan ziren.

Edukiera

Armailak.
Eserleku mota Edukiera
Eserleku orokorrak 49 063
Eserleku orokor desmuntagarriak 1270
Mugikortasun mugatuko pertsonak 260
Laguntzaileak 260
V.I.P. eserlekuak 824
Premium eserlekuak 2130
Ohorezko palkoa 192
Kazetariak 162
Denera 53 332

Instalakuntzak

Zelai berria bertako zaletuen abesti eta ohiuek sortu ohi zuten atzinako estadioaren giroa berezia mantendu eta hobetzeko helburu nagusiaz eraiki da. Estadioak 53.000 eserleku, VIP 122 palko eta lurrazpiko 301 aparkaleku izango ditu, UEFAren Estadioetako Azpiegituren Erregulazioak eskatzen dituen baldintza guztiak betetzen ditu, hortaz bertan Txapeldunen Liga, Munduko Futbol Txapelketaren finalak eta beste hainbat nazioarteko ekitaldi ospatu ahal izango dira. Estadioaren kanpoko aldea metalezko egitura batek sostengatutako beirazko ezkatez osatua egongo da. Jatetxea, klubaren museo handia, txokoa, gimnasioa, palkoa, VIP guneak eta aparkalekua izango ditu. (Ikus estadio berriaren bideoa)

Kanpoaldetik, itxuraz futbol estadio bat izango da. Eusko Jaurlaritzaren adostutako akordioa eta dirulaguntzaren baldintzen arabera, sotoetan honako 5434 m² azalerako instalakuntzak izango ditu. Instalakuntza hauek ez dute proiektu orokorrean inongo eraginik, kostuaren igoera arina besterik ez dute suposatzen eta ez dira kanpoaldetik ez dirsa nabarmentzen.

112 metros luze eta 12 metro zabalerako atletismo modulu estalia: 60 metroko pista laua eta altuera jauzia, jauzi hirukoitza, luzera, pertika jauzi eta pisu jaurtiketarako instalakuntzak.
Kirol berrikuntza zentroa.
Kirol medikuntza zentrua.
Udal kiroldegia: igerilekua, gimnasioa, fitness, SPA,...


Beste instalakuntzak:

  • 4 aldagela (240m²).
  • 40 bulego (50m²).
  • 48 palko V.I.P.
  • Klubaren museoa.
  • Klubaren denda ofiziala.

Eraikitzea

Eraikuntza-lanen zatiak eta kronologia

Eraikina, 2013ko irailaren 17an, Euskalduna zubiaren eta Zorrotzaurre auzoaren arteko kokagune batetik ikusia.

Ondoren eraikuntza-lanen zatiak eta kronologia edo epe ofizialak ikusgai daude.

Zatia Lana Amaiera data
Hasiera Lehenengo harria 2010eko maiatzaren 26a
Eraikuntza-lanen hasiera 2010eko ekainaren 25a
1. Zatia Alboetako eta iparraldeko harmailen eraikitzea 2013ko uda
Lehenbiziko partidak 2013/2014 denboraldia
2. Zatia San Mames zaharraren eraistea 2013/2014 denboraldia
3. Zatia Hegoaldeko harmailaren eraikitzea 2014ko uda
Eraikuntza-lanen behin betiko amaiera 2014ko abuztuaren 15a[1]

Proiektuaren bilakaera

Proiektua Urtea Edukiera Kostua Zehaztapenak
Hasierako proiektua 2007 55.000 200.000.000€ Estadioa Allianz Arenan oinarritua legoke eta 3 harmaila, gaueko argiztapena eta bertako taldeak gola sartzen duen aldietarako argi dirdiragarriak lituzke.
Hobetutako proiektua 2008 58.000 240.000.000€ Estadioak bere edukiera 3.000 eserlekutan gehituko luke.
Behin betiko proiektua 2009 53.100 211.000.000€ Krisia eta aurrekontu arazoen ondorioz estadioko kostuaren murrizketa burutu zen, beste gauzen artean, hirugarren harmaila eta gaueko argiztapena sakrifikatuz.

Finantzaketa

Estadioaren eraikuntzaren finantzaketa San Mames Berria S.L.-k burutu du. Elkartea 5 bazkideek osatzen dute eta bakoitzak ondorengo diru-kopurua eman du:

Bazkidea Emandako dirua
Athletic Cluba 50.000.000
Eusko Jaurlaritza 50.000.000
Bizkaiko Foru Aldundia 50.000.000
BBK 50.000.000
Bilboko Udala 12.000.000

Komunikabideak

San Mames geltokia.
Zerbitzua Geltokia Distantzia estadiotik
Bilboko Metroa San Mames; eta lineak 200 m.
Autobusa Termibus geltokia 200 m.
Bilboko Renfe Aldiriak San Mames geltokia; eta Fitxategi:IconoC2.png lineak. 200 m.
EuskoTran Sabino Aranako geltokia; linea[14] 150 m.
San Mames geltokia; linea 300 m.
Trena (Renfe Operadora) Abandoko Indalecio Prieto geltokia 1,8 Km.
Trena (FEVE) Basurtu-Ospitalea geltokia 600 m.
Trena (EuskoTren) Atxuriko geltokia 2,6 Km.
Bilboko aireportua Sondika-Loiuko geltokia 16 Km.
Taxia Termibus geltokia 200 m.

Iruditegia

Erreferentziak

Ikus gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Mames Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page