Idom

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Idom
Bilbao - Sede del grupo de ingeniería IDOM 1.jpg
Mota Elkarte Anonimoa
Sektorea Ingeniaritza, Arkitektura, Aholkularitza
Sorrera 1957
Egoitza San Ignazio, Bilbo
Idom hemen kokatua: Bilbo
Idom
Idom
Idom (Bilbo)
Presidentea Fernando Querejeta
Merkatuak Espainia, Europa, Mundua
Webgunea http://www.idom.com

Idom menpekotasunik gabeko puntako enpresa bat da. Ingenieritza, Arkitektura eta Aholkularitzaren arloak jorratzen ditu. Azken berrogeitamar urtetan 10.000 bezeroekin baino gehiago egin du lan, eta nazioarteko 30.000 proiektuetan parte hartu du, zerbitzu profesionalak eskainiz.

Idomeko kapitalaren %100 bere langileen artean banatuta dago. Gaur egun 2.500 langile baino gehiago ditu Idomek, munduko 32 bulegoetan banatuta.

Idomeko negozio eremu nagusiak hauexek dira: arkitektura eta eraikuntza, aholkularitza, energia, ingurumena, industria, nuklearra, telekomunikazioak, garraioa, hiri antolamendua, ura.

Espainiako bulegoez gain, Idomek baditu bulegoak Bruselan (Belgika), Londresen, Derbyshiren, Kenten eta Cardiffen (Erresuma Batuan), Bucaresten (Errumania), Calgaryn (Kanadan), Casablancan (Maroko), Sao Paulon (Brasil), Mexiko Hirian (Mexiko), Lisboan (Portugal), Varsovian eta Wroclawen (Polonia), Tripolin (Libia) eta Medellinen (Kolonbia).

Egoitza nagusia Bilboko San Ignazio auzoko Gordailu Franko zaharberrituan du.

Idom Bilbon jaio zen 1957n, ingenieritza esparruan zerbitzu profesionalak eta independienteak eskaintzeko asmoz. Rafael Escola ingeniari eta Opus Deiko kideak sortu zuen. Garai haietan Idomeko arreta nagusia eraikuntza eta proiektuen kudeatze lanetan jarrita zegoen. Merkatuaren bilakaera eta eta bezeroen eskakizun berriak bultzatuta, Idom hazkunde bidean jarri zen, bai eskainitako zerbitzui zegokionez baita langile kopuruan ere. Gaur egun Idom ingenieritza, arkitektura eta aholkularitza eremuetan lidergoa lortu du.

Idom Talde barruan Seridom atala aipatzekoa da. Seridomeko helburua proiektuen kudeaketa osoa eskaintzea da, diseinua, erosketak eta erainkuntza barne, giltza eskura erako kontratuen bidez. Horrela bezeroen eskakizunei estaldura osoa eskaintzen zaio.

Nazioarteko sailkapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012 urtean, Engineering News Report (ENR Top International Design Firms) argitaratutako 200 enpresa nagusien sailkapenean 73 postuan agertu zen.[1]

2011 urtean, The Swedish Federation of Consulting Engineers and Architects argitaratutako sailkapenean europear ingenieritzen artean 43 postuan agertu zen.[2]

2013ko urtarrilan "BD World Architecture’s Annual Survey" argitalpenean, ACXT-IDOM munduko arkitekturako ehun enpresa garrantzitsuen artean 50 postuan agertu zen, eta europako 8. postuan fakturazioaren arabera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo


Koordenatuak: 43° 16′ 43.39″ N, 2° 57′ 51.69″ W / 43.2787194°N,2.9643583°W / 43.2787194; -2.9643583