Euskotren Trena

Wikipedia(e)tik
EuskoTren» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Euskotren Trena
Euskotren Trena Logo.svg Logotipo euskotren trena.png
Hendaye Euskotren.JPG
Datu orokorrak
Garraio mota Trena, Metroa
Zerbitzatutako eskualdeak Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi
Leloa Zure bide berean
Linea kopurua 9
Geltoki kopurua 86
Bidaiariak urteko 15.782.933 (2015)[1]
Jabea Eusko Jaurlaritza
Presidentea Antonio Aiz[2]
Egoitza Atxuri kalea, 6; 48006 Bilbo
Web gunea http://www.euskotren.eus
Ustiapena
Ustiapenaren hasiera 1982ko maiatzaren 24a
Eragilea(k) Eusko Trenbideak S.A.
Ibilgailu kopurua 20 UT-200
12 UT-300
30 EMU-900
9 EMU-950 Guztira 28 erosita
15 UT-3500 Zerbitzuz kanpo
Maiztasuna 7,5' 10' 15' 20' 30' 60' 120'
Datu teknikoak
Sarearen luzera 241.184 m
Galiboa 1m
Abiadura maximoa 80km/h (UT-200, UT-300)
90km/h (EMU-900, EMU-950)

Euskotren Trena (lehen EuskoTren izenez ezaguna) Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A. enpresa publikoaren marka komertzial bat da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide sare batzuetan tren eta Metro zerbitzuak eskaintzen ditu. Eragile honek ustiatzen dituen trenbideak Euskal Trenbide Sareak kudeatzen ditu. Eusko Trenbideak enpresaren gainontzeko marka komertzialak Euskotren Tranbia, Euskotren Autobusa eta Euskotren Kargo dira, eta Euskadiko tranbien ustiapenez, autobus bidezko pertsonen garrazioaz eta tren bidezko zama garraioez arduratzen dira, hurrenez hurren.

EuskoTren Eusko Jaurlaritzak sortu zuen 1982. urtean, 1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuan ageri den trenbideen kudeaketaren transferentzia gauzatzeko. Urte horretan, Espainiako gobernuak EuskoTren enpresari transferitu zizkion antzina FTS (Ferrocarriles y Transportes Suburbanos de Bilbao) enpresarenak ziren eta Fevek bereganatu zituen trenbideak. 90. hamarkadan, EuskoTreni Larreinetako funikularra eta Trenbidearen Euskal Museoa gehitu zitzaizkion.[3] Gaur egun, Gipuzkoa eta Bizkaia inguruan dauzka trenbideak, Lapurdira ere heltzen direnak, Topo linea Hendaiara iristen baita. 1995ean, EuskoTrenek Bizkaiko Garraio Partzuergoari eman zion Areeta - Plentzia trenbide tartea, Bilboko metroa martxan jartzeko. Bestalde, 2017tik Bilboko metroaren 3. linea ere ustiatzen du.

2004ko irailaren 2an Eusko Legebiltzarrak Euskal Trenbide Sarea sortu zuen,[4] Europar Batasunetik zetorren trenbide sistemaren eraldaketarako araudia betetzeko. Eraldaketa trenbide-azpiegituraren kudeaketaren eta trenbide-garraioko zerbitzuen arteko bereizketa egitean oinarritzen da, eta hala, Euskal Trenbide Sarea trenbide azpiegituren kudeatzaile, eta EuskoTren trenbide garraiorako eragile bihurtu zituen.

Trenbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskotren Trenak Euskal Trenbide Sareak bere gain dituen trenbideak ustiatzen ditu Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdin, guztira 241,184 kilometroko luzeerarekin, zeinetatik 4,505 elektrifikatu gabe dauden, Burdinbidearen Euskal Museoan, Lasao - Azpeitia lurrunezko trenari dagozkienak. Gainera, Larreinetako funikularrak beste 1,198 kilometro gaineratzen dizkio Euskotren Trenaren sareari.[5]

Lineak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Linea Geltoki buruak Izena Egoera Luzera Geltokiak
Euskotren E1.svg Bilbo-Atxuri - Donostia-Amara (Lasarte-Oriako adarra barne) Linea orokorra Martxan 108,670 km 38
ET1ticono.png Ermua - Eibar - Elgoibar (E1 linea orokorraren parte) Tranbia Eibar-Ermua Martxan 9
Euskotren E2.svg Donostia-Amara - Hendaia (Altzako adarra barne) Topoa / Donostialdeko metroa Martxan 28,370 km 17
Euskotren E3.svg Kukullaga - Lezama Txorierri Martxan 13,170 km 16
Euskotren E4.svg Lemoa - Bermeo (Bermeoko adarra) Urdaibai Martxan 29,194 km 13
Euskotren E5.svg Donostia-Amara - Altza Topoa / Donostialdeko metroa (Altzako adarra) Martxan 6
Euskotren E6.svg Lasao-Azpeitia - Azpeitia Lurrunezko Trena (Trenbidearen Euskal Museoa) Martxan 4,888 km 2
Euskotren FE.svg Escontrilla - Larreineta Larreinetako Funikularra Martxan 1,198 km 2
ETlicono.png Lutxana - Sondika Anezka Martxan 3
Metro de Bilbao L3.svg Kukullaga - Matiko Bilboko Metroaren 3. linea Martxan 5,885 km 7
Metro de Bilbao L3.svg Matiko - Aireportua Loiuko aireportuarekin trenbide lotura Eraikitzen 6,576 km 4
GUZTIRA 241,184 km(*) 86(*)

(*) Geltoki eta kilometro amankomunak behin zenbatu dira. Adibidez, Bilbo-Atxuri - Lemoa tartea bat bera dute 1. eta 4. lineek.

Sarearen planoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eusko Trenbideen sarearen mapa. Tarte zuri etenak ez daude martxan. Tarte zuri jarraiez gainjarritako lineak Euskotren Tranbiak kudeatutako tranbia lineak dira.

Lotuneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bolueta
    • Bilboko metroa: L1 (Etxebarri - Plentzia) eta L2 (Basauri - Santurtzi)
  • Kukullaga
    • Bilboko metroa: L3 (Kukullaga - Matiko)
    • Euskotren Trena: E1 (Bilbo - Donostia), E3 (Kukullaga - Lezama) eta E4 (Bilbo - Bermeo) lineen arteko lotunea
  • Lemoa
    • Euskotren Trena: E1 (Bilbo - Donostia) eta E4 (Bilbo - Bermeo) lineen arteko lotunea
  • Ermua
    • Euskotren Trena: E1 (Bilbo - Donostia) eta 1T (Ermua - Eibar - Elgoibar tranbia) lineen arteko lotunea
  • Elgoibar
    • Euskotren Trena: E1 (Bilbo - Donostia) eta 1T (Ermua - Eibar - Elgoibar tranbia) lineen arteko lotunea
  • Errekalde
    • Euskotren Trena: E1 (Bilbo - Donostia) eta E2 (Lasarte-Oria - Hendaia) lineen arteko lotunea
  • Amara
    • Euskotren Trena: E1 (Bilbo - Donostia), E2 (Lasarte-Oria - Hendaia) eta E5 (Amara - Altza) lineen arteko lotunea
  • Herrera
    • Euskotren Trena: E2 (Lasarte-Oria - Hendaia) eta E5 (Amara - Altza) lineen arteko lotunea
  • Hendaia
    • SNCF: Hendaia - Bordele / Tolosa Okzitania / Geneva / Lille / Paris trenbideak
    • Renfe Operadora: Lisboa / A Coruña / Vigo / Madril - Hendaia trenbidea

Etorkizuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko metroaren 3. linea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko metroaren 3. linea behin irekita dagoela, etorkizunean Bilbora sartzen diren trenek ibilbide berritik igaroko dira Etxebarritik aurrera, Zazpi Kaleetako geltokira iritsiz. Trenbide zaharra, Bolueta eta Atxuriko geltokiak lotzen dituen tartea hain zuzen, tren zerbitzurik gabe geldituko da eta Bilboko tranbia luzatuko da. Aldaketa hauek ez dira 2018ra arte gauzatuko.

Gerora, 3. linea Bilboko aireportura helduko da, Artxanda mendiaren azpitik eraiki diren 1,875 kilometroko tunel berriak erabiliz, zeintzuek, dagoeneko, Euskotren Trenak ustiatzen duen Txorierriko lineari zerbitzu ematen dioten.

Basauri udalerrian Sarratuko geltokia eraikitzeko proposamenak ere izan dira, 3. linearen geltoki-buru izango litzatekena.

Topoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostialdean Topo linea berritzen ari dira, metro maiztasunak edukiko dituen tren zerbitzuak eskaintzeko helburuarekin. Hala, hainbat geltoki birkokatu eta berriak eraikitzen ari dituzte, hala nola Aia-Orio, Añorga, Lugaritz, Intxaurrondo, Herrera, Altza, Fanderia edota Oiartzun.

Donostiako erdiguneko pasantea eraikitzeko lanei ekiteko aurrera jarraitzen dute.

Lineak eta geltokiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Euskotrenen geltokien zerrenda»
Euskotren Trena Logo.svgLogotipo euskotren trena.png
Euskotren Trena sarea
Euskotren E3.svg Lezama
KBHFa_azure BSicon .svg BSicon .svg BSicon .svg
3'
STR_azure BSicon .svg BSicon .svg BSicon .svg
Kurtzea
BHF_azure BSicon .svg BSicon .svg BSicon .svg
3'
STR_azure BSicon .svg BSicon .svg BSicon .svg
Zamudio
BHF_azure BSicon .svg BSicon .svg BUS
Euskotren Autobusa Logo.svg Teknologia Parkea
2'
STR_azure BSicon .svg BSicon .svg BSicon .svg
Lekunbiz
BHF_azure BSicon .svg BSicon .svg BSicon .svg
3'
STR_azure BSicon .svg BSicon .svg BSicon .svg
Derio
BHF_azure BSicon .svg BSicon .svg BSicon .svg
2'
STR_azure BSicon .svg BSicon .svg BSicon .svg
Elotxelerri
BHF_azure BSicon .svg BSicon .svg BSicon .svg
2'
STR_azure BSicon .svg BSicon .svg BSicon .svg
Larrondo
BHF_azure BSicon .svg BSicon .svg BSicon .svg
3'
STR_azure BSicon .svg BSicon .svg BSicon .svg
ETlicono.png Sondika
ABZgl+l azure + KINTa purple
BSicon ABZgl+l azure.svg
STRq azure STRq azure STRlg azure
3'
2'
STR purple BSicon .svg BSicon .svg STR azure
Zangroiz
BHF purple BSicon .svg BSicon .svg BHF azure
Ola
5'
STR purple BSicon .svg BSicon .svg STR azure
3'
Metrobilbao logo.svg L1 ETlicono.png Lutxana
KINTe purple METRO BSicon .svg
KDSTa ruby + KINTe azure
BSicon KDSTa ruby.svg
Metro de Bilbao L3.svg Matiko
BSicon .svg BSicon .svg BSicon .svg STR ruby
1'
BSicon .svg BSicon .svg BSicon .svg BHF ruby
Uribarri
BSicon .svg BSicon .svg BSicon .svg STR ruby
2'
BSicon .svg BSicon .svg METRO INT ruby
Zazpikaleak/Casco Viejo Metrobilbao logo.svg L1, L2
BSicon .svg BSicon .svg BSicon .svg STR ruby
2'
Bilboko tranbia
fCONTg BSicon .svg BSicon .svg BHF ruby
Zurbaranbarri
Euskotren TR.svg Euskotren E1.svg Euskotren E4.svg Atxuri
fKINT-Le KINT-Ma azure KINT-Ra grey STR ruby
2'
3'
BSicon .svg STR azure STR grey BHF ruby
Txurdinaga
Metrobilbao logo.svg L1, L2 Bolueta
METRO INT-L azure INT-R grey STR ruby
1'
2'
BSicon .svg STR azure STR grey BHF ruby
Otxarkoaga
Metro de Bilbao L3.svg Euskotren E3.svg Kukullaga
BSicon .svg INT-L azure
STRq ruby + INT-R grey
BSicon STRq ruby.svg
STRrf ruby
2'
1'
BSicon .svg STR azure STR grey BSicon .svg
Etxebarri
BSicon .svg BHF-L azure BHF-R grey BSicon .svg
3'
BSicon .svg STR azure STR grey BSicon .svg
Ariz
BSicon .svg BHF-L azure BHF-R grey BSicon .svg
3'
BSicon .svg STR azure STR grey BSicon .svg
Zuhatzu
BSicon .svg BHF-L azure BHF-R grey BSicon .svg
4'
BSicon .svg STR azure STR grey BSicon .svg
Usansolo
BSicon .svg INT-L azure INT-R grey BUS
Euskotren Autobusa Logo.svg Galdakao Ospitalea
3'
BSicon .svg STR azure STR grey BSicon .svg
Bedia
BSicon .svg BHF-L azure BHF-R grey BSicon .svg
3'
BSicon .svg STR azure STR grey BSicon .svg
Lemoa
BSicon .svg INT-L azure INT-R grey BSicon .svg
5'
BSicon .svg STR azure STRlf grey STRlg grey
7'
Amorebieta
BSicon .svg BHF azure BSicon .svg BHF grey
Amorebieta Geralekua
5'
BSicon .svg STR azure BSicon .svg STR grey
8'
Euba
BSicon .svg BHF azure BSicon .svg BHF grey
Zugastieta
9'
BSicon .svg STR azure BSicon .svg STR grey
7'
Durango
PARKING BHF azure BSicon .svg BHF grey
Muxika
3'
BSicon .svg STR azure BSicon .svg STR grey
3'
Traña
BSicon .svg BHF azure BSicon .svg BHF grey
Lurgorri
4'
BSicon .svg STR azure BSicon .svg STR grey
5'
Berriz
BSicon .svg BHF azure BSicon .svg BHF grey
Gernika
3'
BSicon .svg STR azure BSicon .svg STR grey
2'
Zaldibar
BSicon .svg BHF azure BSicon .svg BHF grey
Institutua
8'
BSicon .svg STR azure BSicon .svg STR grey
2'
ET1ticono.png Ermua
uKINT-La INT-R azure BSicon .svg BHF grey
Forua
1'
uSTR STR azure BSicon .svg STR grey
5'
Errotabarri
uBHF-L BHF-R azure BSicon .svg BHF grey
San Kristobal
2'
uSTR STR azure BSicon .svg STR grey
2'
San Lorentzo
uBHF-L BHF-R azure BSicon .svg BHF grey
Axpe
2'
uSTR STR azure BSicon .svg STR grey
3'
Unibertsitatea
uBHF-L BHF-R azure BSicon .svg BHF grey
Itsasbegi
2'
uSTR STR azure BSicon .svg STR grey
3'
Amaña
uBHF-L BHF-R azure BSicon .svg BHF grey
Mundaka
1'
uSTR STR azure BSicon .svg STR grey
4'
Ardantza
uBHF-L BHF-R azure BSicon .svg KBHFe grey
Euskotren E4.svg Bermeo
2'
uSTR STR azure BSicon .svg BSicon .svg
Eibar
uBHF-L BHF-R azure BSicon .svg BSicon .svg
1'
uSTR STR azure BSicon .svg BSicon .svg
Azitain
uBHF-L BHF-R azure BSicon .svg BSicon .svg
9'
uSTR STR azure BSicon .svg BSicon .svg
ET1ticono.png Elgoibar
uKINT-Le INT-R azure BSicon .svg BSicon .svg
1'
BSicon .svg STR azure BSicon .svg BSicon .svg
Toletxegain
BSicon .svg BHF azure BSicon .svg BSicon .svg
4'
BSicon .svg STR azure BSicon .svg BSicon .svg
Altzola
BSicon .svg BHF azure BSicon .svg BSicon .svg
4'
BSicon .svg STR azure BSicon .svg BSicon .svg
Mendaro
BSicon .svg BHF azure BSicon .svg BSicon .svg
12'
BSicon .svg STR azure BSicon .svg BSicon .svg
Deba
BSicon .svg BHF azure BSicon .svg BSicon .svg
9'
BSicon .svg STR azure BSicon .svg BSicon .svg
Arroa
BSicon .svg BHF azure BSicon .svg BSicon .svg
3'
BSicon .svg STR azure BSicon .svg BSicon .svg
Zumaia
BSicon .svg INT azure BUS BSicon .svg
8'
BSicon .svg STR azure INT-L black KINT-Ra
Euskotren E6.svg Lasao-Azpeitia
Zarautz
BSicon .svg BHF azure STR black STR
1'
BSicon .svg STR azure STR black KBHFe
Euskotren E6.svg Trenbidearen Museoa
San Pelaio
BSicon .svg BHF azure STR black BSicon .svg
5'
BSicon .svg STR azure CONTf black BSicon .svg
Euskotren Autobusa Logo.svg Zumarraga
Aia-Orio
BSicon .svg BHF azure BSicon .svg BSicon .svg
9'
BSicon .svg STR azure BSicon .svg BSicon .svg
Usurbil
BSicon .svg BHF azure BSicon .svg KBHFa golden
Euskotren E2.svg Lasarte-Oria
6'
BSicon .svg STR azure STRrg golden STRrf golden
3'
BSicon .svg BHF-L azure BHF-R golden BSicon .svg
Errekalde
BSicon .svg STR azure STR golden BSicon .svg
3'
BSicon .svg BHF-L azure BHF-R golden BSicon .svg
Añorga
BSicon .svg STR azure STR golden BSicon .svg
3'
BSicon .svg BHF-L azure BHF-R golden BSicon .svg
Lugaritz
BSicon .svg STR azure STR golden BSicon .svg
3'
BSicon .svg
STR grey + KINT-Le azure
BSicon STR grey.svg
INT-R golden BSicon .svg
Euskotren E1.svg Euskotren E5.svg Amara
BSicon .svg STR grey STR golden BSicon .svg
3'
BSicon .svg BHF-L grey BHF-R golden BSicon .svg
Anoeta
BSicon .svg STR grey STR golden BSicon .svg
2'
BSicon .svg BHF-L grey BHF-R golden BSicon .svg
Loiola
BSicon .svg STR grey STR golden BSicon .svg
2'
BSicon .svg BHF-L grey BHF-R golden BSicon .svg
Intxaurrondo
BSicon .svg STR grey STR golden BSicon .svg
2'
BSicon .svg
STR grey + KINT-Le grey
BSicon STR grey.svg
INT-R golden BSicon .svg
Herrera Cercanias Logo.svg C-1
3'
BSicon .svg STR grey STR golden BSicon .svg
2'
Euskotren E5.svg Altza
BSicon .svg KBHFe grey INT golden BSicon .svg
Pasaia Cercanias Logo.svg C-1
BSicon .svg BSicon .svg STR golden BSicon .svg
3'
BSicon .svg BSicon .svg BHF golden BSicon .svg
Galtzaraborda
BSicon .svg BSicon .svg STR golden BSicon .svg
3'
BSicon .svg BSicon .svg BHF golden BSicon .svg
Errenteria
BSicon .svg BSicon .svg STR golden BSicon .svg
1'
BSicon .svg BSicon .svg BHF golden BSicon .svg
Fanderia
BSicon .svg BSicon .svg STR golden BSicon .svg
3'
BSicon .svg BSicon .svg BHF golden BSicon .svg
Oiartzun
BSicon .svg BSicon .svg STR golden BSicon .svg
4'
BSicon .svg BSicon .svg BHF golden BSicon .svg
Gaintxurizketa
BSicon .svg BSicon .svg STR golden BSicon .svg
5'
BSicon .svg BSicon .svg INT golden BSicon .svg
Bentak Cercanias Logo.svg C-1
BSicon .svg BSicon .svg STR golden BSicon .svg
2'
BSicon .svg BSicon .svg BHF golden BSicon .svg
Belaskoenea
BSicon .svg BSicon .svg STR golden BSicon .svg
2'
BSicon .svg BSicon .svg BHF golden BSicon .svg
Irun-Colón
BSicon .svg BSicon .svg STR golden BSicon .svg
2'
BSicon .svg BSicon .svg BHF golden BSicon .svg
Irun Ficoba
BSicon .svg BSicon .svg STR golden BSicon .svg
2'
BSicon .svg TRAIN2
KBHFe golden + lINT
BSicon KBHFe golden.svg
BSicon .svg
Euskotren E2.svg Hendaia

E1 Bilbo - Donostia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mapa Euskotren E1.svg

E2 Lasarte-Oria - Hendaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Donostialdeko metroa»

Mapa Euskotren E2.svg

E3 Kukullaga - Lezama[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mapa Euskotren E3.svg

E4 Atxuri - Bermeo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mapa Euskotren E4.svg

E5 Amara - Altza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Donostialdeko metroa»

E6 Lasao - Azpeitia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Trenbidearen Euskal Museoa»

FE Escontrilla - Larreineta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Larreinetako funikularra»

L Lutxana - Sondika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

L3 Kukullaga - Matiko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «3. linea (Bilboko metroa)»

Metro Bilbao L3.svg

Funtzionamendua eta zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskotren Trenaren sarea zortzi gunetan banaturik dago, lehenengo bost guneak Bizkaiko garraio publikoaren gune sisteman integratuta daudela:

Karnetak eta kontakturik gabeko txartelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Barik txartela»
Sakontzeko, irakurri: «Mugi txartela»

Bizkaia zein Gipuzkoako txartel bakarrekin Euskotrenen sarean bidaiatu daiteke hobaridun prezioekin. Barik txartela Bizkaiko lurraldean dauden guneetan erabil daiteke, bai eta Gipuzkoako EIB gunean ere, Debako geltokiraino. Mugi txartela Gipuzkoako lurraldean dauden guneetan erabil daiteke, Ermuko geltokiraino.

Euskotrenen Hilekoa eta Distantzia luzekoa abonu-txartelak erabili ahal izateko, identifikazio-txartela behar da; horretarako, Barik zein Mugi txartel pertsonalizatuak (hau da, argazki eta izendunak) erabil daitezke, nortasun agiriarekin batera. Barik txartel pertsonalizatua Metro Bilbaoko bezeroentzako arreta-bulegoetan (Ansio, Zazpi Kaleak, San Inazio eta Areetako geltokietan), San Mames geltokiko Bizkaiko Garraio Partzuergoaren bulegoan, Bilbobusen bezeroentzako arreta-bulegoan, Durangoko geltokian eta Gernikako Artekale kaleko 8.ean eska daiteke. Mugi txartel pertsonalizatua Gipuzkoako hainbat kiosko, tabako-denda, posta-bulego eta bestelako saltokitan eskura daiteke.

Bidaia-txartelak eta tarifak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskotrenek ezarritako sistemaren arabera, bidaia-txartela balioztatu behar da bai sartzerakoan zein irteterakoan ere. Mugi, Barik edo BAT txartel bakarrak irteterakoan balioztatzen ez badira, txartelari isuna ezarriko zaio hurrengo bidaia egiterakoan.

Bizkaiko sarearen barruko, Gipuzkoako sarearen barruko, eta lurralde arteko bidaientzako tarifa sistema ezberdinak ezartzen dira.

Hona hemen bidaia-txartelak eta prezioak, 2017eko otsailaren 1.tik aurrera:[6][7]

Euskotrenen besterik ez erabiltzekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Joanekoa: Pertsonal eta transferiezina. Bidaia bakarra egiteko.
  • Hilekoa: Pertsonal eta transferiezina. 30 egunetan nahi beste bidaia egiteko. Titulu hau erabiltzeko argazkidun Barik edo Mugi txartela, eta nortasun agiria eramatea beharrezkoa da. BIL edota TXR guneetako erabiltzaileek dohainik bidaia dezakete Bilboko tranbian. BAS guneko erabiltzaileek dohainik har dezakete Galdakaoko Ospitalera doan autobus anezka.
  • 30D Gaztea: Pertsonal eta transferiezina. 30 egunetan nahi beste bidaia egiteko. Titulu hau erabiltzeko argazkidun Barik txartela eramatea eta 26 urte baino gutxiago izatea beharrezkoa da. Bilboko tranbian, Txorierriko, Urdaibaiko, Durangaldeko eta Eibarko tranbia lineatan, eta Bizkaiko geltokietatik Debako geltokiraino erabil daiteke. BIL edota TXR guneetako erabiltzaileek dohainik bidaia dezakete Bilboko tranbian. BAS guneko erabiltzaileek dohainik har dezakete Galdakaoko Ospitalera doan autobus anezka.
  • Distantzia luzeko bonua: Pertsonal eta transferiezina. 365 egunetan 10 bidaia egiteko, 3 gune edo gehiagoren artean bidaiatzeko. Titulu hau erabiltzeko argazkidun Barik Giza txartela edo nagusi, sozial edo ahalmen urriko Mugi txartela, eta nortasun agiria eramatea beharrezkoa da.

Konbinatzekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hilekoa (Euskotren + Bilboko metroa): Pertsonal eta transferiezina. 30 egunetan nahi beste bidaia egiteko, guneen arabera Ermuko geltokia eta Bilboko metroaren geltokien artean. Titulu hau erabiltzeko argazkidun Barik txartela eta nortasun agiria eramatea beharrezkoa da.
  • Hilekoa (Euskotren + Bilboko metroa): Pertsonal eta transferiezina. 30 egunetan nahi beste bidaia egiteko, guneen arabera Ermuko geltokia eta Bilboko metroaren geltokien artean. Titulu hau erabiltzeko argazkidun Barik txartela eta nortasun agiria eramatea beharrezkoa da.
  • Gaztea (Euskotren + Bilboko metroa): Pertsonal eta transferiezina. 365 egunetan nahi beste bidaia egiteko, guneen arabera Ermuko geltokia eta Bilboko metroaren geltokien artean. Titulu hau erabiltzeko argazkidun Barik txartela eta nortasun agiria eramatea beharrezkoa da.
  • Passbask: Pertsonal eta transferiezina. 48 ordutan nahi beste bidaia egiteko, Euskotrenen Lasarte-Oriako geltokia eta SNCFren Baionako geltokiaren arteko tartean. Euskotren Trenaren 2. linearen (Topo) pertsonadun lehiatiladun geltokietan dago salgai.

2017ko otsailaren 1.tik aurrera indarrean dauden tarifak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

BIZKAIA Gune 1 2 gune 3 gune 4 gune 5 gune
Joanekoa 1,70€ 1,95€ 2,45€ 3,15€ 3,80€
Joanekoa Gazte Txartelarekin 3,00€
Hilekoa 30,00€ 36,50€ 44,00€ 56,00€ 66,00€
30D Gaztea 23,00€ 28,50€ 34,50€ 44,00€ 52,00€
Barik / Mugi / BAT 0,93€ 1,24€ 1,29€ 1,49€ 1,89€
Barik Giza 0,60€
Hilekoa (Euskotren + Metro Bilbao)
Metro Bilbao-ren A gunea
Metro Bilbao-ren A eta B guneak
Metro Bilbao-ren A, B, eta C guneak

--
62,10€
67,30€

57,35€
66,95€
72,15€

63,70€
73,30€
78,50€

74,50€
84,10€
89,30€

79,80€
89,40€
94,60€
Gaztea (urte bete) (Euskotren + Bilboko metroa)
Metro Bilbao-ren A gunea
Metro Bilbao-ren A eta B guneak
Metro Bilbao-ren A, B, eta C guneak

333,70€
377,70€
410,10€

367,15€
410,70€
443,55€

414,20€
457,75€
490,60€

487,60
531,15€
564,00€

502,40€
544,95€
578,80€
TXORIERRI Gune 1 2 gune
Joanekoa 1,50€ 1,70€
Hilekoa 29,00€ 36,40€
30D Gaztea 22,60€ 29,00€
Barik 0,82€ 1,45€
Barik Giza 0,60€ 0,92€
B10 Konbinatua (Euskotren + Metro Bilbao) 10,00€
B10R Konbinatua (Euskotren + Metro Bilbao) 6,00€
Hilekoa (Euskotren + Metro Bilbao)
Metro Bilbao-ren A gunea
Metro Bilbao-ren A eta B guneak
Metro Bilbao-ren A, B, eta C guneak

36,40€
62,10€
67,30€
Gaztea (urte bete) (Euskotren + Bilboko metroa)
Metro Bilbao-ren A gunea
Metro Bilbao-ren A eta B guneak
Metro Bilbao-ren A, B, eta C guneak

333,70€
377,25€
410,10€
LARREINETAKO FUNIKULARRA Tarifa orokorra Familia Ugari Orokorra (F20) Familia Ugari Berezia (F50)
Joanekoa 1,75€ 1,40€ 0,85€
Joan-etrorria 3,25€ 2,60€ 1,60€
Hilekoa 17,50€ 14,00€ 8,75€
Barik / Mugi / BAT 0,90€ 0,72€ 0,45€
Barik Giza 0,64€ 0,51€ 0,32€
GIPUZKOA Gune 1 2 gune 3 gune 4 gune
Joanekoa 1,70€ 2,45€ 4,65€ 6,85€
Hilekoa 35,00€ 42,00€ 60,00€ 75,00€
Mugi arrunta
<21 bidaia
21-50 bidaia
>50 bidaia

0,93€
0,74€
0,17€

1,35€
1,08€
0,25€

2,56€
2,05€
0,47€

3,77€
3,01€
0,69€
Mugi gaztea
<21 bidaia
21-50 bidaia
>50 bidaia

0,82€
0,65€
0,15€

1,19€
0,95€
0,22€

2,25€
1,80€
0,41€

3,32€
2,65€
0,61€
Mugi nagusi / sozial / ahalmen urri
<21 bidaia
21-50 bidaia
>50 bidaia

0,45€
0,36€
0,08€

0,65€
0,52€
0,12€

1,23€
0,98€
0,23€

1,81€
1,44€
0,33€
Barik / BAT 0,93€ 1,35€ 2,56€ 3,77€
Passbask Nagusia 11,00€
Passbask <12 urte 7,00€
Passeusk 5,00€
LURRALDE ARTEKOA 3 gune 4 gune 5 gune 6 gune 7 gune 8 gune
Joanekoa 4,70€ 4,85€ 6,90€
Joanekoa Gazte Txartelarekin 5,50€
Hilekoa 60,00€ 75,00€ 76,00€ 77,00€ 78,00€ 80,00€
Bonu 2 murriztua 4,00€
Mugi / Barik / BAT 2,23€ 3,16€ 4,09€ 5,02€ 5,39€ 5,72€

Disuasio-aparkalekuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eusko Trenbideak enpresak disuasio-aparkaleku bat kudeatzen du Durangoko geltokian, bezeroek autoa bertan utzi eta trena erabiltzera bultzatzeko. Aparkalekuak hobaridun tarifa eskaitzen die tren-zerbitzua erabiliz gero, eta autoak 24 ordu baino gutxiago ematen badu bertan gorderik. Baldintzak betetzen dituzten bezeroentzako hobaridun tarifa, 2013. urtean, 0,80 €-koa da eguneko.

2015eko neguko ordutegiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbo - Donostia linean, trenak goizeko 5:40etan hasi eta 23:06 aldera amaitzen dira lanegunetan, 10, 20, 30 edo 60 minutuko maiztasunaz, trenbide tartearen arabera. Asteburuetan goizeko 7:00etan hasi eta 23:15etara arte ibiltzen dira, orokorrean 30 minutuko maiztasunaz. Larunbat gauetan gautrena zerbitzua eskaintzen da Debako geltokia eta Atxuriko geltokien artean, bi ordutik behin tren bat dagoelarik.

Topo linean, trenak goizeko 5:34etatik gaueko 23:11etara arte ibiltzen dira lanegunetan, 30 minutuko maiztasunaz eta 15 minutukoaz ordu gorietan. Tartearen arabera, ordu gorietan maiztasuna 7,5 minutura heltzen da. Asteburu eta jaiegunetan trenak goizeko 7:00etan hasi eta 23:11etara arte ibiltzen dira, 15 eta 30 minutuko maiztasunaz. Larunbat gauetan gautrena dago bi ordutik behin.

Urdaibaiko linean lehenengo trenak goizeko 5:52etan abiatzen dira Gernikatik Bermeora, eta Zornotzatik Atxurira, eta kontrako norantzan 22:30etan abiatzen dira azken trenak, lanegunetan, 30 minutuko maiztasunaz. Asteburu eta jaiegunetan zerbitzuak 7:11etan hasi eta 23:09etan bukatzen dira, larunbatetan zerbitzua 23:29etara arte luzatzen delarik, ordu erdiko maiztasunaz. Larunbat gauetako gautrena bi ordutan behin pasatzen da, eta tren aldaketa egin behar da Zornotzako geltokian.

Txorierriko linean, trenak goizeko 5:30etatik gaueko 23:28etara arte ibiltzen dira lanegunetan, 30 minutuko maiztasunaz eta 20 eta 10 minutukoaz ordu gorietan. Ostiraletan gaueko 23:58etara arte luzatzen da zerbitzua. Asteburu eta jaiegunetan trenak 7:30etan hasi eta ordu erdiko maiztasunaz 23:28ak arte ibiltzen dira. Larunbat gauetan gautrena zerbitzua dago, bi ordutik behin tren bat dagoelarik.

Larreinetako funikularra goizeko 4:50etatik gaueko 23:00etara ibiltzen da lanegunetan eta larunbatetan, 20 eta 30 minutu arteko maiztasunaz. Igandeetan zerbitzua goizeko 7:10etan hasi eta gaueko 23:00etan bukatzen da, 30 minutuko maiztasunaz.

Zuzeneko trenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko urtarrilaren 7tik aurrera Durangaldea eta Urdaibai lineatan zerbitzu eskaintzen dira lanegunetan.[8]

Durangaldeko linean, tren zuzenek Durangoko geltokitik zuzenean Bolueta eta Atxurira ibiltzen dira, Durangotik goizeko 6:25ak eta 8:55ak bitartean 30 minutuko maiztasunaz abiatuta eta Boluetara 25 minututan helduta, eta Atuxira 29 minututan. Kontrako norantzan Atxuritik abiatzen dira 7:44, 8:14 eta 8:44etan.

Urdaibaiko lineari dagokionez, tren zuzenak Gernikako geltokitik abiatzen, Lurgorriko geltokian gelditzen eta zuzenean Bolueta eta Atxurira ibiltzen dira, Gernikatik goizeko 6:58, 7:58 eta 8:58etan abiatuta eta Boluetara 34 minututan helduta, eta Atuxira 38 minututan. Kontrako norantzan Atxuritik tren bakarra abiatzen da, 7:14etan.

Material mugikorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskotren Trenak UT 200, UT 300, EMU 900 eta EMU 950 serieetako trenak erabiltzen ditu, CAF enpresak eraikiak.

UT 200[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UT 200 serieko trena

Serie honetako 20 tren daude guztira, Durangaldea, Eibar-Ermuako Tranbia eta Kostaldea lineatan erabiliak.

Serie hau 1983. urtean eskatu zitzaion CAF enpresari, eta bi urte geroago hasi ziren entregatzen, 1985 eta 1986 artean. Hasierako bidaia UT 208ak egin zuen 1986ko otsailaren 24an, Bilbo eta Algorta artean, Jose Antonio Ardanza Lehendakariaren presentziaz. Inauguratu eta egun gutxitara agertu ziren arazo teknikoak zirela eta, tren batzuk funtzionamenduz kanpo jarri behar izan zituzten. Serie hau Bilbo - Plentzia linearako eskuratu ziren, baina linea hori Metro Bilbaok bereganatu zuenean, tren horiek Bilbo - Donostia eta Urdaibai lineatara bidali ziren. Hasiera batean serie honek hiru kotxezko konposizioa zeukan, orain lau dituen bitartean.

Zenbait trenen kontrako atentatuak gertatu izan dira, 1989an UT 204aren kontra, 1990n UT 205 eta 1994an eta 2002an UT 215aren kontra, alegia.

Bestalde, istripuen ondoriozko matxurak ere jasan dituzte tren batzuek. Hala, UT 210ak matxurak izan zituen 2005ean Durangon jazotako istripu batean, eta UT 206ak 2006an Maltzagako istripuan.

UT 300[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UT 300 serieko trena

Guztira 12 tren egin ziren, gaur egun erabilgarri 2 baino ez daudela: UT 301 Irungo Arasoko tailerretan, eta UT 308 Txorierri linean erreserba gisa erabilia. Serie hau osatzen duten gainontzeko unitateak EMU 950 serieak ordezkatu du.

Hasieran Topo linean erabili ziren, izan ere serie honek gidariaren kabinan aurrera irekitzen diren ateak ditu, tunel baten barruan larrialdia gertatzekotan trena hustutzeko aproposak. Geroago, ordea, gehienak Txorierri linean ibili ziren. Serie honetako hiru trenek, UT 310, 311 eta 312 hain zuzen, Bilbo eta Hendaia arteko eskualde zerbitzuak egin ohi zituzten, Euskotrenek 2013an zerbitzu hau kendu zuen arte. Arrazoi horregatik komun publikoa zuten tren bakarrak ziren, 2008an UT 200eko tren batzuei komuna instalatzen hasi aurretik.

Bi kotxeko konposizioa daukate, baina bikoiztuta ere ibil zitezkeen.

EMU 900[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EMU 900 serieko trena

Eusko Trenbideak sozietateak erositako tren serie berria da. 30 tren ibiltzen dira gaur egun, lehena 2011ko abuztuaren 22an martxan jarri zela. 2013an eta 2014an progresiboki unitate gehiago jarri ziren martxan. UT 200 eta 3500 serieetako trenak ordezkatu dituzte, eta Donostialdeako metroa, Durangaldea eta Bilbo - Donostia lineatan ibiltzen dira, eta baita Bilboko metroaren 3. linean zehar ere, frogetan.

Lau kotxeduna, eta bosgarren bagoi bat gaineratzeko prestatuta, serie honek irisgarritasunaren aldeko hainbat neurri ditu:

  • Ateen identifikazio kromatikoa, ikusmen arazoak dituzten pertsonentzako.
  • Arrapala automatikoak ateetan, ikus-entzunezko seinaleekin, mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzako.
  • "T" erako megafonia eta interfono sistemak, entzumen arazoak dituzten pertsonen audifonoekin bateragarriak.
  • Seinale akustikoak eta argi-seinaleak, entzumen zein ikusmen arazoak dituzten pertsonentzako.
  • Barruko espazio jarraiak.

EMU 950[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EMU 900 seriearen parekoa, 30 trenez osatutako seriea da, Bilboko metroaren 3. lineatik ibiltzeko erositakoa. Gaur egun horietariko 9 martxan dabiltza Metroaren 3. linean, Txorierri, Urdaibai eta Ermua - Eibar Tranbia lineatan. Serie honek UT 300 seriedun unitateak ordezkatu ditu.

Unitate bakoitzak 3 kotxe ditu, eta laugarren kotxe bat ezartzeko aukera. Erdiko kotxeek mugikortasun urriko pertsonentzako arrapala automatikoak dituzte, EMU 900 serieak dituen irisgarritasun neurri beretsuekin. Bestalde, komunez hornituta dago. Unitate bakoitzak har dezakeen abiadura maximoa 90 km/h da, eta edukiera 300 pertsonentzakoa da.

Aurretik erabilitakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskotrenen zerbitzutik kanpo dauden serieak hurrengoak dira, UT3151a izan ezik, zeina Trenbiker (TRENBide IKERtzailea) izenez ezagutzen den, eta bere izenak azaltzen duen moduan, trenbideen egoera ona ikertzen du.

Azpeitiako Burdinbidearen Euskal Museoan serie hauen hainbat tren daude ikusgai.

MT-1[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1953an serie honetako 10 tren eraiki ziren, 60km/h-ko abiadura maximodunak, eta zerbitzuan egon ziren UT200 serieko trenek ordezkatu zituzten arte, 1985an.

MAB[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1928an 15 trenez osatutako seriea egin zen, eta Bilbo - Plentzia linean ibili ziren. 1990ean serie honetako bi tren moldatu ziren Lutxana - Sondika linean ibiltzeko. Burdinbidearen Euskal Museoan MAB-5 trena dago.

MACD[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1928an eraiki eta 1970ko hamarkadara arte martxan egon ziren. Burdinbidearen Euskal Museoan MAB-3 trena dago.

MD[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1928an eraiki zen, eta Burdinbidearen Euskal Museoan MD-3 trena dago.

UT3000[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1960n eginak, 20 tren eraiki ziren Espainiako hainbat tokitan erabiltzeko. 1973tik 1990ra arte Durangaldea eta Urdaibai lineatan ibili ziren. Gaur egun 3004 trena besterik ez da esistitzen, 1995an zaharberritutakoa, eta Burdinbidearen Euskal Museoan ikusgai dago.

UT3100[aldatu | aldatu iturburu kodea]

8 trenez osatutako serie hau 1988an FTS Ferrocarriles y Transportes Suburbanos de Bilbao enpresaren tren zaharren moldaketatik dator. Bilbo - Donostia linean ibili ziren, 75 km/h-ko abiadura maximoarekin. Burdinbidearen Euskal Museoan UT3101 trena dago.

UT3150[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ermua - Eibar Tranbia linean erabiltzeko moldatutako 4 trenezko seriea da, 1989 eta 1990 urteen artean eginak.

UT3500[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UT3500 serieko trena

Euskotrenek Feve enpresari 70. hamarkadan erositako seriea da, garaiko Eusko Trenbideak konpainiaren tren zaharrak ordezkatzeko. Tren hauek 1977 eta 1978 urteen artean eraiki ziren,[9] eta 2013ko uztailaren 6an azken zerbitzuak eskaini zituzten, ordutik zerbitzuz kanpo daudelarik.[10]

Guztira hiru kotxedun 15 tren egon ziren, Kostaldea, Ermua - Eibar Tranbia eta Urdaibai lineatan erabiliak, eta 80 km/h-ko abiadura har zezaketen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskotren Trena konpainiak erabiltzen dituen trenbideak Euskal Trenbide Sarea enpresa publikoak kudeatzen ditu. Azken urteotan, Eusko Jaurlaritzak bere gain dituen trenbideak hobetzeko proiektuak gauzatzen ari ditu, zerbitzua hobetzeko asmoz. Horretarako inbertsio handiak egiten ari ditu, gehienak Euskotren XXI izeneko plan estrategikoaren barruan.[11]

Azken urteotan egindako lanak, bukatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bilbo:
    • Bilboko metroaren 3. linea martxan jartzea (2017-04-08)
    • Artxandako tunel berriak, 1.875 metro luzedunak, Metroaren 3. linea eta trenaren E3 lineen arteko lotura gauzatzeko (2017-04-08)
    • Txorierriko linearen zerbitzuak metro sarearekin bat egitea (2017-04-08)
  • Etxebarri:
    • Zubi berria eraikitzea, Bilbo - Donostia trenbideko 4,901. puntu kilometrikoan (2012-06-06)
    • Kukullagako geltokia irekitzea (2017-04-08)
  • Zornotza:
    • Bilbo - Donostia linearako geltoki berria
  • Euba-Iurreta tartea:
    • Trenbidearen bikoizketa, +Durango izeneko proiektuaren barruan
    • 10 pasonibel kentzea
    • Bernabeitiako tunel saihesbidea
    • Trenen abiadura eta maiztasunak handitu dira, 80km/h-tik 90ra pasatuz.
  • Traña-Matiena-Lebario tartea:
    • Trenbidearen bikoizketa
    • Lebarion Euskotrenen kotxera eta tailerrak eraikitzea
    • Trenen abiadura eta maiztasunak handitu dira Bilbo - Donostian linean
  • Eibar:
    • Ardantzako geralekuaren estaltze eta berrikuntza (2011-02-26)[15]
    • Eibarko geltokiaren berrikuntza, irisgarritasunerako igogailua eta goitiko pasabidea eginez (2012-09-07)[16]
    • Eibarko geltokiko pasonibela kentzea
    • Txarakuako pasonibela kentzea, Urkizutik Elektrozikloetako etxeetarainoko saihesbidea eginez
    • Trenbidearen bikoizketa
    • Amaña-Ardantza tarteko trenbide bikoizketa (2015-10-24)
    • Trenbidea estaltzea Amaña-Ardantza tartean (2015-10-24)[17]
    • Geltoki berria Amañan (2015-10-24)
  • Eibar-Azitain tartea:[18]
    • 775 metro luzeko trenbide bikoizketa (2012-09-07)
    • Geltoki berria Azitainen (2012-09-07)
    • 2 pasonibel kentzea (2012-09-07)
  • Karakateko baztertzegunea:
    • Ibilbidea Azitain - Mendaro trenbidearen bikoizketarekin bateragarri izateko diseinatu da (2011-12-XX)
  • Oikinako baztertzegunea:
    • Baztertzegune trenbidea eraikitzea, Oikinako geralekua izandakoan, Bilbo - Donostia linean (2011-10-XX)
    • 500 metro luzeko trenbide bikoizketa (2011-10-XX)
  • Lasarte Oria-Errekalde tartea:
    • 1.800 metroko trenbide bikoizketa
    • 400 metro luzerako baztertzegune trenbidea egitea
    • Bi bide gehitzea, bobinen karga eta deskargak egiteko
    • Errekaldeko geltokia moldatzea
  • Lutxana-Sondika tartea:
    • Trenbide tartea berrirekitzea (2015-06-01)

Gauzatzen ari diren lanak, 2017ko martxoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zarautz:
    • Santa Klarako pasonibela kentzea, 2017ko otsailetik hasita 18 hilabetez luzatuko diren lanen bidez[27]
  • Altza-Pasaia-Galtzaraborda tartea:
    • Altza eta Pasaia artean 3 kilometroko lurpeko trenbide berria
    • Geltoki berriak Pasai Antxo eta Galtzarabordan[28]
  • Irun:
    • Arason Euskotrenen kotxera eta lantegiak eraiki dira, oraindik zerbitzuz kanpo daudenak

Eraikitze edota informazio azterlanean dauden lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Usansolo-Lemoa tartea:
    • Lasarmintegiko pasonibela kentzea, horren ordez trenbidearen gainetik igaroko den bidea eraikiz. Lanak 2017an hasiko dira eta bi hilabete eta erdiko iraupena izango dute[29]
  • Lebario-Zaldibar tartea:
    • Trenbidearen bikoizketa, Bilbo - Donostia linean abiadura eta maiztasunak handitzeko
    • Berrizko pasonibela kentzea
    • Geltoki berria Berrizen
  • Zaldibar-Ermua tartea:
    • Trenbidearen bikoizketa, Bilbo - Donostia linean abiadura eta maiztasunak handitzeko[30]
  • Ermua-Elgoibar tartea:
    • Ermua-San Lorentzo tartearen trenbidearen bikoizketa[31]
    • Unibertsitatea-Amaña tartearen trenbidearen bikoizketa [32]
    • Ardantza-Eibar tartearen trenbidearen bikoizketa
    • Maltzagan subestazio elektrikoa eraikitzea
    • Elgoibarren trenbidearen zuzenketa
    • Toletxegaingo geralekuaren moldaketa
    • Altzolan saihesbidea egitea
  • Zarautz-Orio tartea:
    • Trenbidearen bikoizketa
    • Zarautzen trenbidearen lurperaketa
    • Gaur egungo geltokiak moldatuko dira[33]
  • Orio-Usurbil tartea:
    • Trenbidearen bikoizketa
    • 1580 metroko trenbide zuzenketa
    • Aginagako saihesbidea, 1335 metroko luzeraduna[34]

Lanak aztergai[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Euskotren, «Memoria 2015» (PDF), 166. orrialdea, http://www.euskotren.eus/sites/www2.euskotren.es/files/EUSKOTREN_2015_MEMORIA_TXOSTENA_low.pdf. Noiz kontsultatua: 2016-01-03 .
  2.   Deia, «Palomino regresa a Euskotren como director general», http://www.deia.com/2013/01/29/bizkaia/palomino-regresa-a-euskotren-como-director-general. Noiz kontsultatua: 2013-01-29 .
  3.   Euskotren, «Euskotren XXI», http://www.euskotren.es/eu/euskotrenbideak/euskotren-xxi. Noiz kontsultatua: 2013-01-28 .
  4.   Euskadi.net, «MAIATZAREN 21EKO 6/2004 LEGEA, RED FERROVIARIA VASCA-EUSKAL TRENBIDE SAREARI BURUZKOA», http://www.euskadi.net/bopv2/datos/2004/06/0402908a.pdf. Noiz kontsultatua: 2013-05-26 .
  5.   Euskotren, «Trenak», http://www.euskotren.es/eu/zerbitzuak/euskotren/trenak. Noiz kontsultatua: 2013-01-28 .
  6.   Euskotren Trena, «Tarifak 2017» (PDF), http://www.euskotren.eus/sites/www2.euskotren.es/files/Euskotren_Tarifa_2016_06%20%28ekaina%29.pdf. Noiz kontsultatua: 2017-02-02 .
  7.   Euskotren Trena, «Txorierri tarifak» (PDF), http://www.euskotren.eus/sites/www2.euskotren.es/files/TarifaTxorierri2016.pdf. Noiz kontsultatua: 2017-02-02 .
  8.   Euskotren, «Urtarrilaren 7tik aurrera Euskotrenek tren zerbitzu zuzenak eskainiko ditu Gernikatik eta Durangotik Bilbora», http://www.euskotren.es/eu/node/2579. Noiz kontsultatua: 2014-01-03 .
  9.   Euskotren, «Memoria 2011» (PDF), 40. orrialdea, http://www.euskotren.es/sites/www2.euskotren.es/files/docs/MEMORIA%202011%20EUSKOTREN.pdf. Noiz kontsultatua: 2013-01-28 .
  10.   Euskotren Trena, «Bihar larunbatean 3500 serieko materialekin azken tren zerbitzua eskainiko da», http://www.euskotren.es/eu/node/2316. Noiz kontsultatua: 2013-07-06 .
  11.   Euskotren, «Euskotren XXI Plan Estrategikoa», http://www.euskotren.es/sites/www2.euskotren.es/files/proyecto%20XXI%20euskara.pdf. Noiz kontsultatua: 2013-01-28 .
  12.   Euskal Trenbide Sarea, «Durango zeharkatzen duen lur azaleko trenbide azpiegitura kentzeko lanekin hasi da ETS», http://www.ets-rfv.euskadi.net/v86-ets9999/eu/contenidos/noticia/nptv_durango_nueva_estacion/eu_nota/apertura_soterramiento_durango.html. Noiz kontsultatua: 2013-01-28 .
  13. (Gaztelaniaz)  Irekia, Irekia - ETS pone en servicio la estación provisional de Ermua este sábado, http://www.irekia.euskadi.eus/es/news/37271-ets-pone-servicio-estacion-provisional-ermua-este-sabado. Noiz kontsultatua: 2017-03-29 .
  14.   El Diario Vasco, «El desdoblamiento más difícil», http://www.diariovasco.com/v/20101202/bajo-deba/desdoblamiento-dificil-20101202.html. Noiz kontsultatua: 2013-01-28 .
  15.   El Correo, «La nueva estación de tren de Ardantza entrará hoy en funcionamiento», http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20110226/guipuzcoa/nueva-estacion-tren-ardanza-20110226.htm. Noiz kontsultatua: 2013-01-28 .
  16.   El Correo, «La centenaria estación de tren y la de Azitain entran en servicio el viernes», http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20120904/guipuzcoa/centenaria-estacion-tren-azitain-20120904.html. Noiz kontsultatua: 2013-01-28 .
  17.   Irekia Eusko Jaurlaritza, «Lehendakariak Amaña-Eibar tren-azpiegitura berriak bisitatu ditu, baita espazio publiko berriak ere», http://irekia.euskadi.net/eu/news/28956-lehendakari-visitado-las-nuevas-infraestructuras-ferroviarias-amana-eibar-asi-como-los-nuevos-espacios-urbanos. Noiz kontsultatua: 2015-10-24 .
  18.   Euskal Trenbide Sarea, «Euskal Trenbide Sarea 2012ko Txostena», 18. orrialdea, http://www.ets-rfv.euskadi.eus/contenidos/informacion/memoriaanual_ets/eu_memoria/adjuntos/ETS_TXOSTENA_2012.pdf. Noiz kontsultatua: 2017-02-02 .
  19.   Noticias de Gipuzkoa, «EuskoTren Inaugura entre Orio y Aia el viaducto más largo de Euskadi», http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2010/10/19/sociedad/euskadi/euskotren-inaugura-entre-orio-y-aia-el-viaducto-mas-largo-de-euskadi. Noiz kontsultatua: 2013-01-28 .
  20.   El Diario Vasco, «El Metro conecta desde hoy Intxaurrondo con el centro de San Sebastián en ocho minutos», http://www.diariovasco.com/v/20121004/al-dia-local/metro-conecta-desde-intxaurrondo-20121004.html. Noiz kontsultatua: 2013-01-28 .
  21.   Euskal Trenbide Sarea, /fin_fanderia_oiartzun.html «El Gobierno Vasco concluye las obras de desdoblamiento de vía entre las estaciones de Fandería y Oiartzun», http://www.ets-rfv.euskadi.net/v86-ets9999/es/contenidos/noticia/nptv_fin_fanderia_oiartzun/es_noticia /fin_fanderia_oiartzun.html. Noiz kontsultatua: 2013-01-28 .
  22.   Euskal Trenbide Sarea, «Altza más cerca de formar parte de la red del Metro de Donostialdea», http://www.ets-rfv.euskadi.net/v86-ets9999/es/contenidos/noticia/nptv_primera_piedra_altza/es_noticia/primera_piedra_altza.html. Noiz kontsultatua: 2013-01-28 .
  23.   Deia, «Euskotren abandonará la estación de Atxuri y se trasladará a San Nicolás», http://www.deia.com/es/impresa/2004/11/26/bizkaia/bizkaia/37461.php. Noiz kontsultatua: 2013-01-28 .
  24. (Gaztelaniaz)  Deia, «El paso a nivel de Zaratamo será sustituido por una pasarela peatonal», http://www.deia.com/2016/10/06/bizkaia/arratia-nervion/el-paso-a-nivel-de-zaratamo-sera-sustituido-por-una-pasarela-peatonal-. Noiz kontsultatua: 2016-10-06 .
  25. (Gaztelaniaz)  Irekia, Irekia - ETS pone en servicio la estación provisional de Ermua este sábado, http://www.irekia.euskadi.eus/es/news/37271-ets-pone-servicio-estacion-provisional-ermua-este-sabado. Noiz kontsultatua: 2017-03-29 .
  26.   El Correo, «Comienzan con antelación las obras de la nueva estación de Ermua», http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20120703/guipuzcoa/comienzan-antelacion-obras-nueva-20120703.html. Noiz kontsultatua: 2013-01-28 .
  27. (Euskaraz)  Irekia, Irekia - SANTA KLARAKO PASONIBELA KENTZEKO OBRAK DATORREN OTSAILAREN 13AN HASIKO DIRA, http://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/36560-las-obras-supresion-del-paso-nivel-santa-klara-arrancaran-proximo-febrero?track=1. Noiz kontsultatua: 2017-03-29 .
  28.   El Diario Vasco, «Altza estará conectado por tren en 2015», http://www.diariovasco.com/20120618/local/san-sebastian/prueba-201206181842.html. Noiz kontsultatua: 2013-01-28 .
  29. (Gaztelaniaz)  El Gobierno vasco suprimirá un paso a nivel de Usansolo. Deia, Noticias de Bizkaia, http://www.deia.com/2017/03/29/bizkaia/arratia-nervion/el-gobierno-vasco-suprimira-un-paso-a-nivel-de-usansolo. Noiz kontsultatua: 2017-03-29 .
  30.   El Correo, «El Gobierno vasco hace público el futuro trazado del tren entre Ermua y Zaldibar», http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20110605/guipuzcoa/gobierno-vasco-hace-publico-20110605.html. Noiz kontsultatua: 2013-01-28 .
  31.   El Correo, «Comienzan con antelación las obras de la nueva estación de Ermua», http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20120703/guipuzcoa/comienzan-antelacion-obras-nueva-20120703.html. Noiz kontsultatua: 2013-01-28 .
  32.   El Correo, «El Gobierno vasco invierte 107 millones en modernizar el tranvía Ermua-Eibar-Elgoibar», http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20110824/guipuzcoa/gobierno-vasco-invierte-millones-20110824.html. Noiz kontsultatua: 2013-01-28 .
  33.   El Diario Vasco, «El desdoblamiento del tren en Zarautz duplicará los servicios con Donostia», http://www.diariovasco.com/20090205/al-dia-local/desdoblamiento-tren-zarautz-duplicara-20090205.html. Noiz kontsultatua: 2013-01-28 .
  34.   El Diario Vasco, «El desdoblamiento de Eusko Tren prevé un tunel de 1.335 metros en Aguinaga», http://www.diariovasco.com/20090604/al-dia-local/desdoblamiento-eusko-tren-preve-20090604.html. Noiz kontsultatua: 2013-01-28 .
  35.   El Diario Vasco, «Tren lineako Usurbil eta Lasarte zatiaren eraikuntza proiektua esleitu da», http://www.diariovasco.com/v/20100617/costa-urola/tren-lineako-usurbil-lasarte-20100617.html. Noiz kontsultatua: 2013-01-28 .
  36. (Gaztelaniaz)  Bizkaia no ve "acuciante" la conexión ferroviaria con el aeropuerto de Bilbao. Deia, Noticias de Bizkaia, http://www.deia.com/2017/03/29/bizkaia/bizkaia-no-ve-acuciante-la-conexion-ferroviaria-con-el-aeropuerto-de-bilbao-. Noiz kontsultatua: 2017-03-29 .
  37.   Deia, «Euskotren vuelve a mirar al centro de Bilbao», http://www.deia.com/2012/11/08/bizkaia/bilbao/euskotren-vuelve-a-mirar-al-centro-de-bilbao. Noiz kontsultatua: 2013-01-28 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Euskotren Trena Aldatu lotura Wikidatan