Donostia Arraun Lagunak: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
|||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
'''C.R.O. Donostia Arraun Lagunak''' [[Donostia]]ko arraun-talde bat da, Donostia Arraun Batzordea eta C.R.O. Arraun Lagunak elkarteak 1995an elkartzerakoan sortua. Tostako arrauna eta arraunketa olinpikoa lantzen ditu. |
'''C.R.O. Donostia Arraun Lagunak''' [[Donostia]]ko arraun-talde bat da, Donostia Arraun Batzordea eta C.R.O. Arraun Lagunak elkarteak 1995an elkartzerakoan sortua. Tostako arrauna eta arraunketa olinpikoa lantzen ditu. |
||
Traineruari dagokionez, 2007an Donostiako traineru bateratua, [[Donostiarra]], eratzeko hitzarmenaren partaide izan zen, 2017an |
Traineruari dagokionez, 2007an Donostiako traineru bateratua, [[Donostiarra]], eratzeko hitzarmenaren partaide izan zen, 2017an Kaiarriba Arraun Elkarteak informatu zuen 2012tik hitzarmena bukatuta zela. |
||
== Tostako arrauna == |
== Tostako arrauna == |
00:18, 20 otsaila 2018ko berrikusketa
C.R.O. Donostia Arraun Lagunak Donostiako arraun-talde bat da, Donostia Arraun Batzordea eta C.R.O. Arraun Lagunak elkarteak 1995an elkartzerakoan sortua. Tostako arrauna eta arraunketa olinpikoa lantzen ditu.
Traineruari dagokionez, 2007an Donostiako traineru bateratua, Donostiarra, eratzeko hitzarmenaren partaide izan zen, 2017an Kaiarriba Arraun Elkarteak informatu zuen 2012tik hitzarmena bukatuta zela.
Tostako arrauna
C.R.O. Arraun Lagunak
C.R.O. Arraun Lagunak | |
---|---|
Sorrera | 1965-1995 |
Herria | Donostia, Gipuzkoa |
Lehendakaria | Josetxo Fdez. Bakeriza |
Entrenatzailea | ? |
Patroia(k) | Asier Lopez |
Kolorea(k) | zuria, urdina eta gorria |
Trainerua | Lugañene |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 Euskal Liga 1 Espainiako Txapelketa 1 Euskadiko Txapelketa |
1965ean sorturiko elkartea da. Hasieran aulki mugikorrean jarduten baziren ere, 1970eko hamarkadan trainerua lehen aldiz urteraratu zuten, eta 1971an lehen aldiz parte hartu zuten Kontxako Banderan. Garairik onena 1990eko hamarkadaren hasieran izan zuen. 1991n bost bandera irabaziz eta Kontxan hirugarren geldituz hasi zuen bolada onak 1992an izan zuen jarraipena, Euskadiko eta Espainiako Txapelketak irabazi eta Kontxan berriz ere hirugarren gelditu baitzen.
Arraunlari garrantzitsuenen artean, azpimarratzekoak dira Munduko Txapelketa lortu zuten Eulogio Genoba eta Benito Elizalde.
Txapelketak
- Espainiako Traineru Txapelketa (1): 1992
- Euskadiko Traineru Txapelketa (1): 1992
- Euskal Liga (0): laugarren, 1994an.
- Gipuzkoako Batel Txapelketa (2): 1999 eta 2000
Banderak
- Kontxako Bandera (0): hirugarrena 1991 eta 1992an.
- Karmen Eguneko Bandera (2): 1990, 1991
- Zumaiako Bandera (2): 1991, 1992.
- Hondarribiko Bandera (1): 1991.
- Castro Urdialesko Bandera (1): 1991.
- Sestaoko Bandera (1): 1991.
- Fortuna Bandera (1): 1993.
- Dalia Saria (Areeta) (1): 1993
- Donostiarren arteko sailkapen estropada (5): 1988, 1990, 1991, 1992 eta 1994.
Donostiako Arraun Batzordea
Donostia Arraun Batzordea (arraun munduan Donostia izen hutsez ezagutua), Donostian 1968an sorturiko arraun kluba izan zen. Donostiako arraunean Esperanzak eta Jaizkibelek betetako garaia amaitzean sortu zen, Donostiako trainerua osatzeko ardura hartuz bere gain. 1995ean desagertu zen: hurrengo denboraldirako Arraun Lagunak taldearekin batu egin zen, eta, ondorioz, Donostia Arraun Lagunak sortu zen.
Donostia Arraun Lagunak
C.R.O. Donostia Arraun Lagunak | |
---|---|
Sorrera | 1995 |
Herria | Donostia, Gipuzkoa |
Lehendakaria | Jose Ramon Gomez Esnal |
Kolorea(k) | zuria eta urdina |
Trainerua | Lugañene |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Euskadiko Txapelketa |
1995ean sortu zen, Donostia Arraun Batzordea eta C.R.O. Arraun Lagunak elkarteak batu ondoren.
1997tik aurrera donostiarren arteko sailkapen estropada irabazi eta Kontxako Banderan hartu zuen parte hainbat urtez, nahiz eta ez zuen lortu aparteko emaitza onik. Seigarrena izan zen 1998 eta 1999an, eta beste guztietan zortzigarrena.
2002an Irungo Santiagotarrak Kirol Elkartearekin batera osatu zuen trainerua.
- Donostiarren arteko sailkapen estropada (7): 1997, 1998, 1999, 2000, 2001, 2006 eta 2007.
- Batera Ikurrina, Portugalete (1): 1998.
- Donostia Arraun Lagunak Bandera (1): 2001
- Ondarroako Bandera (1): 2004
Emakumezkoen trainerua
Arraun Lagunak | |
---|---|
Entrenatzailea | Patxi Olabe |
Patroia(k) | Andrea Astudillo Maialen Muguruza |
Kolorea(k) | zuria eta urdina |
Trainerua | Lugañene |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 Euskotren Liga 0 Euskadiko Txapelketa 0 Gipuzkoako Liga |
2023: Kontxa | 4.a |
2023: Liga | 4.a (Euskotren Liga) |
Emakumeekin, tostako ontzi txikietan aurrekari batzuk izan zituen batel eta trainerilletan hainbat urtez.
Hala ere, urte batzuk geroago osatu zuten emakumezkoen trainerua lehen aldiz, 2015ean hain zuzen, klubaren 50. urteurrena ospatzen zen urtean. Klub donostiarrek emakumezkoen traineruekin izandako bigarren ekimena izan zen, Ur-Kirolakek 2009an uretaratutako lehen traineruaren ondoren.
Lehen denboraldi horretan (2015an), Donostiarra traineru bateratuaren hitzarmenak eratutako egituraren pean kokatu zen nolabait (50 Aniversario Arraun - Donostiarra izendapena izan zuen), baina 2016an ez zen inolako akordiorik lortu Donostiarrarekin, eta klubak bere ekimen bakarrez uretaratu zuen trainerua, Arraun Lagunak - Donostiako berdintasuna izenarekin. Gipuzkoako Ligan laugarren postua eskuratu zuen. 2017 denboraldian bi traineru donostiar izan ziren uretan, Donostiarrak ere bere trainerua atera baitzuen urte horretan.
Banderak
- Bisiguaren Eguna (1): 2016.
- Portugaleteko traineru jaitsiera (1): 2018
Denboraldiak
Urtea | Kontxa | Traineru Liga | GipTx | EusTx | EspTx | Trainerua | Entrenatzailea | Patroia |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2015 | - | Gipuzkoako Liga: 7. | 6. | - | - | Lugañene | Patxi Olabe | June Lakuntza |
2016 | 6. | Gipuzkoako Liga: 4. | 5. | - | - | Lugañene | Ekain Iriarte | Andrea Astudillo, Inge Ugarte |
2017 | 4. | Euskotren Liga: 4. | 5. | - | - | Lugañene | Ekain Iriarte | Andrea Astudillo |
Arraunketa Olinpikoa
Erreferentziak
Kanpo-loturak
- Webgune ofiziala
- Tornozulotik (Donostiarrak arraunean) Donostiako arraunketari buruzko bloga
- "Gora Arraunak" dokumentala Donostiako arraunaren historiari buruzko kapitulua, 1:30 minutuan hasten da