Lankide:Maddi Echeverria/Txinatar gela

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txinatar gela[aldatu | aldatu iturburu kodea]

John Searle, Txinatar gelaren esperimentuaren sortzailea

Txinatar gelaren argudioaren arabera, programa bat exekutatzen duen ordenagailu digital batek ezin du "adimenik", "ulermenik" edo "kontzientziarik" eduki, programak edonolako jokabide adimendun edo humano hartzen duela ere. John Searle filosofoak "Mind, Brains, and Programmes" artikuluan aurkeztu zuen argudioa, 1980an "Behavioral and Brain Sciences"-en argitaratua. Gottfried Leibnizek (1714), Anatoly Dneprovek (1961), Lawrence Davisek (1974) eta Ned Blockek (1978) antzeko argudioak aurkeztu izan zituzten iraganean. Searleren bertsioa oso eztabaidatua izan da ondorengo urteetan.  Argudioaren ardatza gogo-esperimentu bat edo egoera hipotetiko baten planteamendua da, txinatar gela bezala ezagutzen dena.

"Txinatar gela" funtzionalismoaren eta konputazionalismoaren jarrera filosofikoen aurka zuzentzen da, zeinen arabera adimena sinbolo formaletan eragiten duen informazio-prozesatze sistematzat har baitaiteke, eta egoera mental jakin baten simulazioa nahikoa baita bere presentziarako. Zehazki, argumentuaren helburua da Searlek adimen artifizialaren hipotesi indartsua deritzon ikuskera ezeztatzea: "Behar bezala programatutako ordenagailuak, sarrera eta irteera egokiekin, beraz, gizakiek adimena duten zentzu berean izango luke adimena".

Nahiz eta, hasiera batean, adimen artifizialaren esparruko ikertzaileen adierazpenen aurrean erreakzionatzeko aurkeztutako argudioa izan, ez da adimen artifizialaren ikerketak dituen helburuen aurkako argudio bat, ez duelako muga bat erakusten makina batek izan dezakeen portaera "adimendunaren" kopuruan.

Gela txinatarraren gogo-esperimentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Searleren gogo-esperimentua honako premisa hipotetikoarekin hasten da: demagun adimen artifizialaren ikerketak txinera ulertuko balu bezala jokatzen duen ordenagailu bat eraikitzea lortu duela. Karaktere txinatarrak hartzen ditu sarrera gisa eta, programa informatiko baten jarraibideei jarraituz, beste karaktere txinatar batzuk sortzen ditu, irteera gisa aurkezten dituenak. Demagun, dio Searlek, ordenagailu honek bere lana hain modu sinesgarrian betetzen duela, non Turingen proba erosotasunez gainditzen duen: komentzitzen du txinatar hiztun bat programa bera ere txinatar hiztun bizia dela. Pertsona horrek egiten dituen galdera guztiei erantzun egokiak ematen dizkie, halako moldez non txinatar hiztun orok sinetsiko bailuke txineraz hitz egiten duen beste gizaki batekin ari dela.

Searlek galdera hau erantzun nahi du: makinak "ulertzen" al du txinera? Edo txinera ulertzeko gaitasuna simulatu besterik ez du egiten? Searlek lehen erantzuna "adimen artifizial indartsua" deritzon posturari lotzen dio, eta bigarrena "adimen artifizial ahulari".

Gogo-esperimentuan sakonduz, Searlek egoera hau proposatzen du: bere burua gela itxi batean irudikatzen du, aipatutako programa informatikoaren ingelesezko bertsioa duen liburu batekin, paper, arkatz, borragailu eta artxibategi nahikoez gain. Karaktere txinatarrak jasoko lituzke gelako zirrikitu batetik, programaren jarraibideen arabera prozesatu, eta programaren irteera gisa txinatar karaktereak sortu eta bidaliko lituzke, idazkera horri dagokion edukia ulertu gabe. Ordenagailuak Turingen proba horrela gainditu izan balu, ondorioztatzen da, dio Searlek, berak ere hala egingo lukeela, programa eskuz exekutatuz, besterik gabe.

Searlek dio ez dagoela funtsezko alderik ordenagailuaren rolen eta esperimentuan bere buruari ezarritako egitekoaren artean. Bakoitzak programa bat jarraitu besterik ez du egiten, pausoz pauso, gero erabiltzaileak elkarrizketa adimentsu gisa interpretatzen duen portaera sortuz. Hala ere, Searlek berak ezingo luke elkarrizketa ulertu. ("Ez dut txineraz hitz egiten", adierazten du). Beraz, argudiatzen duenez, ordenagailuak ere ezingo luke elkarrizketa ulertu.

Searlek, gainera, argudiatzen du "ulermen" (edo "intentzionalitate") gabe, ezin dugula makinak burutzen duen ekintza "pentsatze" gisa definitu, eta, pentsatzen ez duenez, ez duela "adimenik", hitzaren zentzu hertsian, behintzat. Beraz, "adimen artifizial indartsuaren" hipotesia faltsua dela ondorioztatzen du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gottfried Leibnizek antzeko argudio bat eman zuen 1714an "mekanismo" deritzonaren aurka (gizaki bat osatzen duen guztia, bere adimena barne, termino mekanikoetan azal zitekeelako ideia, gizakia makina oso konplexu bat besterik ez dela argudiatuz). Leibnizek errota baten neurrira itxuraldatutako burmuin baten gogo-esperimentua proposatu zuen. Bertan, prozesu mekanikoak bakarrik erabiliz "gogo hautemale" bat eraikitzea imaginatzeko zail den posibilitatea dela ondorioztatu zuen.

Anatoly Dneprov zibernetizista sobietarrak funts bereko argudioa plazaratu zuen 1961ean, Jokoa izeneko kontakizun laburrean. Bertan, gizatalde batek kommutadoreen eta oroimen zelulen papera hartzen du portugesezko esaldi bat itzultzeko programa batean, horietako inork portugesa menperatzen ez duelarik.  Istorioan proiektuaren antolatzaile den Zarubin pertsonaiaren hitzetan, Dneprovek dio "makinek pentsa dezaketela frogatzeko modu bakarra norbera makina bihurtu eta bere pentsamendu-prozesua aztertzea dela", eta ondorioztatzen du, Searleren antzera, "makina batek egin dezakeen pentsamenduaren simulaziorik perfektuena ere ezin daitekeela prozesu pentsatzailetzat jo".

1974an, Lawrence Davisek burmuinaren bikoizketa imajinatu zuen telefono lineak eta bulegoak erabiliz, eta 1978an Ned Blockek Txinako biztanle guztiak imajinatu zituen burmuin-simulazio horretan. Esperimentu honek Txinako burmuina du izena, baita "Txinako nazioa" edo "Txinako gimnasioa" ere.

Searleren bertsioa 1980ko bere "Mind, Brains, and Programmes" artikuluan agertu zen, Behavioral and Brain Sciences-en argitaratua. Aldizkariaren artikulu entzutetsuena bihurtu zen, ondorengo hamarkadetan iruzkin eta erantzun ugari eraginez, eta Searlek argumentua defendatzen eta fintzen jarraitu du idazki, artikulu eta liburu askotan. David Colek honela dio: "Txinatar Aretoaren argudioa ziur aski zientzia kognitiboan azken 25 urteetan gehien eztabaidatu den argudio filosofikoa izan da".

Eztabaidako ekarpenen zati handiena Txinatar kutxaren argudioa baztertzeko ahaleginez osatzen da.  Stevan Harnadek dioenez, "gehiengo handiak Txinatar gelaren argumentua oker dagoela pentsatzen jarraitzen du". Bere inguruan hazi den literaturaren bolumenak Pat Hayesi zientzia kognitiboaren eremua berriz definitu behar zela pentsarazi zion, "Searleren Txinatar gela argudio faltsua dela frogatzeko abian dagoen ikerketa-programa" gisan.  Harnadek dioenez, berriz, Searleren argudioa "zientzia kognitiboaren klasiko bat" bihurtu da.

Filosofia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta Txinatar gelaren argudioa adimen artifizialaren esparruko ikertzaileen adierazpenei erantzuteko aurkeztua izan, filosofoek gogoaren filosofiaren zati garrantzitsutzat ere hartu dute. Korronte funtzionalistari erronka egiten dio, eta baita adimenaren teoria konputazionalari ere. Gainera, zerikusia du gogo-gorputz auziarekin, gainerako gogoen posibilitatearen arazoarekin, sinboloen oinarriztatzearenarekin eta kontzientziarenarekin, besteak beste.

AA indartsua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Searlek "AA indartsua" deritzon jarrera filosofiko bat identifikatu zuen, honako premisa onartuko lukeena: behar bezala programatutako ordenagailuak, sarrera eta irteera egokiekin, gizakiek duten zentzu berean izango luke adimena.

Auzia adimena simulatzearen eta benetan izatearen arteko bereizketaren baitan kokatzen da. "AA indartsuaren" arabera, zuzen burututako simulazio bat zuzenean gogotzat har daiteke. "AA ahularen" arabera, aldiz, simulazio hori adimenaren erreplika bat baino ez litzateke.

Lehen baieztapena inplizitua da AAren ikertzaile eta analista goiztiarren adierazpen batzuetan. Adibidez, 1955ean, AAren sortzaile Herbert A. Simonek hau adierazi zuen: "Munduan badira jada pentsatzen, ikasten eta sortzen duten makinak". Simonek, Allen Newell eta Cliff Shawrekin batera, "Teorialari logikoa" izeneko lehen "AA" programa osatu ondoren, "gogo-gorputz arazoa konpondu zutela" adierazi zuen, "materiaz osatutako sistema batek adimenaren propietateak nola izan ditzakeen azalduz". John Haugelandek idatzi zuenez,  "AAk artikulu puru bat besterik ez du nahi: adimena duten makinak, zentzu osoan eta literalean. Hau ez da zientzia fikzioa, zientzia erreala baizik, kontzeptu teoriko sakon bezain ausart batean oinarritua: funtsean, gu geu ere ordenagailuak garela".

Searlek hutsuneak ikusi zituen AA indartsuaren defendatzaileen honako baieztapenetan: AA sistemak erabil daitezkeela adimena azaltzeko, garunaren azterketak ez duela garrantzirik adimenaren ikerketarako, eta Turingen proba egokia dela izate mentalen existentzia onartzeko.

AA indartsua konputazionalismo edo funtzionalismo gisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gela txinatarraren argudioaren aurkezpen berriagoetan, Searlek "AA indartsua" "funtzionalismo informatiko" gisa identifikatu du (Daniel Dennetti egozten dion terminoa). Funtzionalismoa gogoaren filosofia modernoan errotutako posizio bat da, eta honen arabera, fenomeno mentalak (sinesmenak, desirak eta pertzepzioak, adibidez) elkarrekiko eta kanpoko munduarekiko hartzen dituzten funtzioak deskribatuz defini ditzakegu. Programa informatiko batek erlazio funtzionalak sinboloen arteko erlazio gisa zehatz irudika ditzakeenez, ordenagailu batek fenomeno mentalak izan ditzake programa egokia zuzentzen badu, funtzionalismoaren arabera.

Stevan Harnadek argudiatzen du Searleren AA indartsuen irudikapenak "konputazionalismoaren printzipio ezagugarri" gisa birformulatu daitezkeela. "Jarrera hori ("AA indartsua" ez bezala) pentsalari askok babesten dute, eta horregatik mereziko du ezeztatzea". Konputazionalismoa ere gogoaren filosofiako posizio bat da, adimena informazio prozesamendu sistema bezala zehatz deskriba daitekeela argudiatzen duena.

Harnadek dioenez, segidan aipatutako baieztapenak konputazionalismoaren printzipioak dira: egoera mentalak egoera konputazionalak direla (horregatik izan ditzakete ordenagailuek egoera mentalak eta adimena azaltzen lagun dezakete); egoera konputazionalak inplementazio-independenteak direla, hau da, softwarea dela egoera konputazionala determinatzen duena, eta ez hardwarea (honela, burmuinak, hardwarea izanik, ez luke garrantzirik); eta inplementazioak garrantzirik ez duenez, axola duen datu enpiriko bakarra sistemak nola funtzionatzen duen dela, eta hargatik litzateke behin betikoa Turingen proba.

AA indartsua naturalismo biologikoaren aurkaritzan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Searlek "naturalismo biologikoa" deritzon jarrera filosofikoa hartu izan du, kontzientziak eta adimenak garunetan aurkitzen den makineria biologiko espezifikoa behar dutela diona. Searlek berak dionez "garunak adimena eragiten du" eta "giza buruaren fenomeno errealak giza burmuin errealen propietate fisiko eta kimikoen mende daude". Argudiatzen du makina horrek (neurozientziak "kontzientziaren korrelatu neuronal" gisa ezagutzen duenak) zenbait ahalmen kausal izan behar dituela, giza esperientzia ahalbidetzen dutenak.

Searlek, ordea, ez du baztertzen makinek kontzientzia eta adimena izan ditzaketela dioen ideia; berak dion bezala, "gu gara, hain zuzen ere, halako makinak". Garuna, izatez, makina bat litzateke, eta kontzientziari eta adimenari bide ematen die makineria espezifikoa erabiliz. Neurozientzia kontzientzia sorrarazten duen prozesu mekanikoa giza izatetik erauzteko gai bada, orduan Searlek onartzen du posible izan daitekeela kontzientzia eta ulermena duten makinak sortzea. Hala ere, behar den makineria espezifikorik gabe, Searlek ez du uste kontzientzia gerta daitekeenik.

Naturalismo biologikoak esan nahi du sistema batek nola funtzionatzen duen aztertze hutsaz ezin dela esperientzia kognitiborik dagoen zehaztu, garunaren makineria espezifikoa esentziala baita. Horrela, naturalismo biologikoa zuzenean kontrajartzen zaie konduktismoari eta funtzionalismoari ("funtzionalismo informatikoa" edo "AA indartsua" barne). Searleren naturalismo biologikoa eta AA indartsuaren teoria, biak ala biak, dualismo kartesiarraren aurkakoak dira (garuna eta gogoa "substantzia" desberdinez eginikoak direlako ideia klasikoa). Hala ere, nolabait, dualismoa leporatzen dio Searlek AA indartsuari; honela idazten du: "AA indartsuak zentzua du soilik onartzen bada garunak, adimenari dagokionez, ez duela garrantzirik.

Kontzientzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Searleren jatorrizko aurkezpenak "ulermena" — hau da, filosofoek "intentzionalitate" deitzen duten horrekin lotzen diren egoera mentalak— azpimarratzen zuen, eta ez zituen zuzenean "kontzientzia" bezalako kontzeptuak lantzen. Hala ere, aurkezpen berriagoetan, Searlek kontzientzia sartu du argumentuaren benetako helburutzat.

Aipatu bezala, kontzientziaren eredu konputazionalak berez ez dira aski kontzientziaren aukerarako. Kontzientziaren eredu konputazionalak kontzientzia berarekin duen antzekotasuna edozein gauza eta hau imitatzen duen  eredu konputazionalaren arteko antzekotasun itxurazkoa baino ez da, eredu den heinean. "Inork ez du uste Londresko euriteen eredu konputazionalak denok bustiko gaituenik. Baina erratu egiten dira kontzientziaren eredu konputazionala nolabait kontzientea dela uste izatean. Akats bera da bi kasuetan". David Chalmersek ere hala idazten du: "Argi dago kontzientzia dagoela gaiaren oinarrian".

Colin McGinnek dio Gela txinatarrak froga sendoak ematen dituela kontzientziaren arazo gogorra funtsean konponezina dela esateko. Argudioa, egiazki, ez da makina bat kontziente izan daitekeen ala ez, baizik eta hura kontziente dela froga daitekeen. Argi dago, balizko Gela txinatarreko arduradunaren ulermen edo kontzientzia gaitasunak probatzeko, txinerazko galderak eta erantzunak trukatzea bezain baliogabea litzatekeela beste edozein eginbehar. Ez dago igartzerik, besterik gabe, ekintza kontziente batek edo simulazio burutsu batek burutzen duen jarduera.

Searlek dio aurreko baieztapena Gelatik kanpoko begiraleentzat bakarrik dela horrela. Gogo-esperimentu honek zentzua du gelan sartzen den norbanakoaren baitan, zeinak kontzientziaren eragiketak bitartegabe beha ditzakeen. Gela barruan duen begiratokitik ezin du kontzientzia sor dezakeen  ezer ikusi, bera izan ezik, eta argi dago ez duela txineraz hitz egin dezakeen bururik.

Etika aplikatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patrick Hewk Txinatar gelaren argudioa erabili zuen aginte militarraren eta kontrol sistemen eskakizunak ondorioztatzeko, komandante baten agentzia morala gorde nahi badute. Haien aginte-zentroko komandante baten eta Txinatar Gelako pertsonaren arteko analogia egin zuen, eta Aristotelesen "derrigorrezko" eta "ezjakintasun" nozioak irakurriz aztertu zuen. Informazioa galdu egin daiteke esanahi izatetik sinbolo izatera igarotzean, eta sinbolikoki manipulatua izan daiteke. Hala ere, hau gertatu ondoren, sinbolo horiei ez dagokizkien esanahiak esleituz gero ere agentzia morala galtzen dela argitu zuen Hewk.

Informatika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gela txinatarraren argudioa gogoaren filosofian erabiltako argumentua da nagusiki, eta informatikari nagusiek zein adimen artifizialaren ikertzaileek garrantzirik gabekotzat jotzen dute beren eremuetarako. Hala ere, informatikariek garatutako hainbat kontzeptu funtsezkoak dira argudioa ulertzeko, besteak beste, sinboloen prozesamendua, Turingen makinak, Turing osotasuna eta Turingen testa.

AA indartsua eta AA-ren ikerketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Searleren argudioak ez dira kontuan hartzen adimen artifizialaren ikerketetarako. AA-ren ikerketaren helburu nagusia sistema erabilgarriak sortzea da, inteligentziaz jardungo dutenak, eta berdin dio adimena simulazio bat bada. Stuart Russell eta Peter Norvig AA ikertzaileek hau idatzi zuten 2021ean: "Inteligentziaz jokatzen duten programak interesatzen zaizkigu. Kontzientziaren alderdi indibidualak, kontzientzia, autokontzientzia, arreta... programatu daitezke eta makina adimendun baten parte izan daitezke. Makina bat gizakiok garen moduan kontziente egiteko proiektu gehigarria ez da guk geure gain hartu behar duguna".

Searle ez dago ados AAren ikerketak portaera oso adimentsuak izan ditzaketen makinak sortzearekin. Gela txinatarraren argudioak zabalik uzten du makina digital bat eraiki ahal izateko aukera, pertsona batek baino modu inteligenteagoan jokatzen duena, baina burmuinen gogo edo intentzionalitatearen parekorik ez duena.

Searleren "AA indartsuaren hipotesia" ez da nahastu behar "AA indartsuarekin", Ray Kurzweilek eta beste futurista batzuek definitu zuten bezala. Izan ere, hauek giza adimena gainditzen duten edo honi erronka egiten dieten makinak izendatzeko darabilte termino hau; adimen orokor artifiziala, giza mailako AA edo superinteligentzia, alegia. Kurzweil batez ere makinak erakusten duen adimen mailaz ari da, eta Searleren argudioak, berriz, ez du horretan mugarik jartzen. Izan ere, filosofoaren teorian makina superadimentsu batek ez lituzke nahitaez adimena eta kontzientzia izango.

Alan Turing matematikari, kriptografo eta informatikari ingelesa.

Turingen proba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gela txinatarraren argudioa garatzeko Turingen probaren bertsio bat darabil Searlek. Alan Turingek 1950ean aurkeztu zuen proba da aipaturikoa, makinek pentsa al dezaketen ondorioztatzen laguntzeko. Bertsio estandarrean, giza epaile batek elkarrizketan jarduten du, bere hizkuntza naturalean, gizaki batekin eta gizaki batenetik bereizi ezin daitekeen errendimendua duen makina batekin. Parte-hartzaile guztiak elkarrengandik bananduta daude. Epaileak ezin badu makina gizakiarengandik modu fidagarrian bereizi, makinak proba gainditu duela esaten da.

Turingek, orduan, makinek pentsa dezaketelako baieztapenaren objekzio posible bakoitza aztertu zuen, eta ikusi zuen erantzun sinple eta argiak lor daitezkeela galdera horrela desmistifikatzen bada. Hala ere, ez zuen proba "kontzientziaren" edo "adimenaren" presentziarik dagoen ikertzeko sortu. Ez zuen uste hori garrantzitsua zenik jorratzen ari zen esparruan. Honela idatzi zuen: "ez dut aditzera eman nahi kontzientziaren inguruan misteriorik ez dagoela uste dudanik. Bada, adibidez, paradoxa moduko bat, hura lokalizatzeko ahalegin orotan. Baina ez dut uste misterio horiek nahitaez argitu behar direnik, artikulu honetan aztertzen ari garen galderari erantzun ahal izateko".

Searlerentzat, ordea, gogoaren eta kontzientziaren izaera ikertzen duen filosofo gisa, hauek dira garrantzizko misterioak. Gela txinatarra Turingen testa kontzientziaren presentzia detektatzeko nahikoa ez dela frogatzeko diseinatua dago, nahiz eta gelak giza itzultzaile baten gisan jokatu edo funtzionatu.

Sinboloen prozesamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gela txinatarrak (eta ordenagailu moderno guztiek) objektu fisikoak manipulatzen dituzte kalkuluak eta simulazioak egiteko. Allen Newell eta Herbert A. Simon AA ikertzaileek, "sinbolo fisikoen sistema" izenez definitu zuten makina mota hau. Logika matematikoaren alorrean erabiltzen diren sistema formalen baliokidea izango litzateke.

Searlek  sinboloen manipulazio mota hau sintaktikoa dela azpimarratzen du (terminoa gramatikaren esparrutik maileguan hartuz). Ordenagailuak arau sintaktikoen bidez manipulatzen ditu sinboloak, sinboloaren semantika (hau da, esanahia) ezagutu gabe.

Newellek eta Simonek uste zuten sinbolo fisikoen sistema batek (ordenagailu digital batek bezala) "ekintza adimendun orokorrerako" edo, gaur egun ezagutzen den bezala, adimen orokor artifizialerako beharrezko makineria guztia zuela. Hau posizio filosofiko gisa aurkeztu zuten, sinbolo fisikoaren sistemaren hipotesia deritzona: "Sinbolo fisikoen sistemak ekintza adimendun orokorrerako behar besteko gaitasunak dauzka". Txinatar gelaren argudioak ez du hori ezeztatzen, "ekintza adimendunaren" terminoetan, hau da, makinaren kanpo-portaeran kokatzen delako, adimenaren, kontzientziaren eta adimenaren presentzian edo ausentzian baino gehiago.

XXI. mendeko AA programek (hala nola "ikaskuntza sakona" deiturikoa) identifikatu gabeko zenbakien matrize erraldoietan eragiketa matematikoak egiten dituzte, eta ez dute antz handirik 1980an Searlek bere kritika idatzi zuen garaian AA programek zerabilten prozesamendu sinbolikoarekin. Nils Nilssonek horrelako sistemak "dinamikoak" direla dio, "sinbolikoak" baino gehiago. Nilssonek dio horrelako sistemak sistema dinamikoen irudikapen digitizatuak direla funtsean. Zenbaki indibidualek ez dute semantika zehatzik, baizik eta seinale dinamiko baten laginak edo datu puntuak dira, eta hartatik ondorioztatutako seinalea da semantika izango lukeena. Nilssonek dio ez dela zentzuzkoa seinale horiek "sinboloen prozesamendutzat" hartzea, sinbolo fisikoen sistemen hipotesiaren zentzu berean.

Gela txinatarra eta Turing osotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan bezala, Gela txinatarrak ordenagailu moderno baten antzeko diseinua du, eta Von Neumannen arkitekturaren elementuak ditu: programa bat (jarraibideen liburua), memoria bat (paperak eta artxibo-armairuak), jarraibideak jarraitzen dituen CPU bat (pertsona) eta sinboloak memorian idazteko bitarteko bat (arkatza eta borragailua). Diseinu hau duen makina bat informatika teorikoan "Turing osoa" bezala ezagutzen da, Turing makina batek egin dezakeen edozein kalkulu egiteko beharrezko makineria duelako, eta, beraz, beste edozein makina digitalen urratsez urratseko simulazioa egiteko gai delako, behar adina memoria eta denbora emanda. Alan Turingek dio ordenagailu digital guztiak baliokideak direla zentzu batean. Oso onartua dagoen Church–Turing tesiak dio prozedura eraginkor baten bidez konputagarria den edozein funtzio Turing makina batek konputagarria dela.

Gela txinatarraren sistemak Turing osotasuna duenez, beste edozein ordenagailu digitalek egin dezakeena egin dezake (askoz ere astiroago bada ere). Horrela, Gela txinatarrak txineraz hitz egiten duen adimenik ez badu, orduan ez dago adimena eduki dezakeen beste ordenagailu digitalik. Searleri emandako hainbat erantzun, honela deskribatutako gela batek ezin duela txinatar hiztun baten kontzientziarik eduki esanez hasi ohi dira. Era honetako argudioek, Stevan Harnaden arabera, ez dute Txinatar gelaren argudioa ukatzen, kontrakoa baizik, argudio horiek aditzera ematen baitute ordenagailu digitalek ez dutela adimenik.

Dena den, badira kritiko batzuk, Hanoch Ben-Yami kasu, argudiatzen dutenak gela txinatarrak ezin dituela ordenagailu digital baten gaitasun guztiak simulatu, hala nola egungo denbora zehaztu ahal izatea.

Argudioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Searlek argumentuaren bertsio formalago bat osatu zuen, Gela txinatarrak honen zati bat osatzen duelarik. Lehen bertsioa 1984an aurkeztu zuen, eta segidan azaldutako bertsioa 1990ekoa da.

Hiru axiomarekin hasten da:

A1) "Programak formalak (sintaktikoak) dira".

Programa batek sintaxia erabiltzen du sinboloak manipulatzeko eta ez die jaramonik egiten sinboloen semantikari. Badaki sinboloak non jarri eta nola mugitu, baina ez daki zer ordezkatzen duten eta zer esan nahi duten. Programarentzat, sinboloak objektu fisiko soilak besterik ez dira.

(A2) "Adimenek eduki mentalak (semantika) dituzte".

Programa batek erabiltzen dituen sinboloek ez bezala, gure pentsamenduek esanahia dute: gauzak irudikatzen dituzte eta badakigu zer ordezkatzen duten.

(A3) Sintaxia, bere horretan, ez da semantikarako nahikoa".

Hauxe da gela txinatarraren pentsamendu-esperimentuak frogatu nahi duena: gela txinatarrak sintaxia du (hor barruan sinboloak mugitzen dituen agente bat dagoelako). Gela txinatarrak ez du semantikarik (Searleren arabera, gelan ez baitago sinboloek zer esan nahi duten ulertzen duen inor edo ezer). Beraz, sintaxia izatea ez da nahikoa semantika sortzeko.

Axiomek ondorio honetara garamatzate zuzenean:

(C1) Programak ez dira, bere horretan, adimenaren existentziarako nahikoak.

Hau eztabaidarik gabe ondorioztatu beharko litzateke lehen hiruretatik: programek ez dute semantikarik. Programek sintaxia besterik ez dute, eta sintaxia ez da nahikoa semantikarentzat. Adimen guztiek dute semantika. Beraz, programak ez dira adimenak.

Argudioaren zati handi batek erakutsi nahi du adimen artifizialak ezin duela inoiz makina adimendun bat sortu sinboloak manipulatzen dituzten programak idatziz. Gainerako zatia beste kontu bati buruzkoa da: giza garunak programa baten bidez funtzionatzen du? Hau da, zuzena al da adimenaren teoria konputazionala?

(A4) Garunak adimena eragiten du.

Searlek dio "berehala" atera dezakegula ondorio hori:

(C2) Adimena eragiteko gai den beste edozein sistemak garunaren pareko ahalmen kausala (gutxienez) izan beharko luke.

Garunek zerbait izan behar dute gogoa edo adimena edukitzeko. Zientziak oraindik zehaztasunez zehazteke du zer den, baina existitu egin behar du, adimenak existitzen direlako. Searlek "ahalmen kausalak" deitzen dio. "Ahalmen kausalak" burmuinak adimena sortzeko erabiltzen dituenak dira. Beste zerbaitek adimena existitzea eragin badezake, "ahalmen kausal baliokideak" izan behar ditu.

Eta hortik ateratzen ditu ondorengo ondorioak:

(C3) Fenomeno mentalak sortzen dituen edozein artefaktuk edo garun artifizialek, garunen ahalmen kausal zehatzak kopiatzeko gai izan beharko luke, eta ezin izango luke hori egin programa formal bat martxan jartze hutsarekin.

Hau C1 eta C2tik dator: Ezein programak ezin duenez adimenik sortu, eta "ahalmen kausal baliokideek" adimena sortzen dutenez, programek ez dute "ahalmen kausal baliokiderik". "

(C4) Giza garunek fenomeno mentalak sortzeko duten modua ezin da izan programa informatiko baten bidezkoa bakarrik.

Programek "ahalmen kausal baliokiderik" ez dutenez, eta "ahalmen kausal baliokideek" zein garunek adimena sortzen dutenez, garunek adimena sortzeko programarik ez darabiltela ondorioztatzen da.

Searleren argudioaren ezeztapenek forma ezberdin asko hartzen dituzte (ikus beherago). Konputazionalistek eta funtzionalistek A3 errefusatzen dute, argudiatuz "sintaxiak" (Searlek deskribatzen duen bezala) "semantika" izan dezakeela sintaxiak egitura funtzional egokia badu. Materialista baztertzaileek A2 errefusatzen dute, argudiatuz adimenek ez dutela "semantikarik", pentsamenduek eta beste fenomeno mental batzuek berez ez dutela zentzurik, baina, hala ere, zentzua balute bezala funtzionatzen dutela.

Erantzunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Searleren argudioari emandako erantzunak honela sailka daitezke:

  • Txinera-hiztuna identifikatzen dutenak.
  • Sinbolo hutsek esanahia (semantika) izan dezaketela erakusten dutenak.
  • Gela txinatarra nolabait birdiseinatzea proposatzen dutenak.
  • Searleren argudioa engainagarria dela iradokitzen dutenak.
  • Argudioak esperientzia subjektibo kontzienteari buruzko suposizio faltsuak egiten dituela eta, beraz, ez duela ezer frogatzen diotenak.


Kategoria askotan aurki daitezkeen argudio batzuk ere badaude (robotarena eta gogamenaren simulazioarena, adibidez).

Sistemekin eta adimen birtualarekin lotutako erantzunak: gogamenaren bila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erantzun mota honek honako galdera erantzutea du helburu: gelako agenteak txineraz hitz egiten ez duenez, non dago egiten duen "adimena"? Erantzun horiek gogoaren funtsezko ontologia-gaiei buruzkoak dira, "gorputz-gogo" eta "simulazio-errealitate" dikotomietan sakontzen dutenak. Gelan gogamen bat identifikatzen duten erantzun guztiak "sistemaren erantzuna" deritzonaren bertsioak dira.

Sistemaren erantzuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sistemaren erantzunaren oinarrizko bertsioak argudiatzen du "sistema osoa" dela txinera ulertzen duena. Agenteak ingelesa bakarrik ulertzen duen bitartean, programarekin konbinatzen denean, papera, arkatzak eta artxibategiak, txinera ulertzeko moduko sistema osatzen dute. "Hemen, adimena ez zaio gizabanako soilari egozten, baizik eta bera parte den sistema horri guztiari", azaltzen du Searlek.

Searlek ohartarazten du erantzunaren bertsio honetan "sistematzat" hartzen dena objektu fisiko arrunten bilduma bat besterik ez dela, eta adimenaren eta kontzientziaren ahalmena ematen zaiola "pertsona baten eta paper zatien uztarketari", objektu-multzo hori izaki kontziente eta pentsatzaile nola bihurtu den azaltzeko ahaleginik egin gabe. Searlek dionez, ez legoke erantzun horrekin konformatzen den zentzuzko pertsonarik, "ideologia baten menpe" ez badaude. Erantzun hori sinesgarria izan dadin, ontzat eman behar da kontzientzia "sistema" baten prozesamendu informatikoaren emaitza izan daitekeela, eta ez duela garunaren benetako biologiaren antzik duen ezer behar.

Searlek, orduan, objektu fisikoen zerrenda sinplifikatuz erantzuten du: zer gertatzen da gelako pertsonak arauak buruz ikasten baditu eta buruan duen guztiaren jarraipena egiten badu? Orduan sistema osoa objektu bakar batek osatzen du: gizakiak berak. Searlek dio pertsonak txinera ulertzen ez badu sistemak ere ere ez duela ulertzen, orain "sistemak" eta "pertsonak", biek, gauza bera deskribatzen dutelako.

Searleren erantzunaren kritikoek diote programak pertsonari buru batean bi gogo izatea ahalbidetu diola. Adimena informazio-prozesamendu bat dela onartzen badugu, orduan konputazio-teoriak aldi berean gertatzen diren bi konputazio aurkitzen ditu, hau da, (1) programagarritasun unibertsalerako konputazioa (pertsonak eta oharrak hartzeko darabiltzan materialek betetzen duten funtzioa, programak edozein eduki duela ere) eta (2) programak deskribatzen duen Turing makinaren konputazioa (aipatutako elementuen osotasunak burutzen duen funtzioa, programa espezifikoa barne). Erantzun honetan, fokua programa martxan jartzen duen Turing makinan dago, pertsonarenean baino gehiago. Hala ere, Searleren ikuspegiz, argudio hau zirkularra da. Kontua da ea kontzientzia informazio-prozesatze bat den, eta erantzunak hori emantzat jotzea eskatzen du.

Sistemaren erantzunaren bertsio sofistikatuagoak "sistema" zer den zehatzago identifikatzen saiatzen dira, eta hau deskribatzen duten moduagatik bereizten dira aipatutako bertsiotik. Erantzun horien arabera, "txineraz hitz egiten duen adimena" honako hauek izan litezke: "softwarea", "programa", "programa exekutatzailea", "kontzientziaren korrelatu neuronalen" simulazioa, "sistema funtzionala", "adimen simulatua", "propietate emergentea" edo "adimen birtuala" (azken hau segidan azalduko da).

Adimen birtualaren erantzuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marvin Minskyk sistemaren erantzunaren beste bertsio bat proposatu zuen, "adimen birtualaren erantzuna" izenekoa. Informatikan "birtual" terminoa ordenagailuan (edo sare informatikoan) existitzen dela dirudien objektu bat deskribatzeko erabiltzen da, soilik softwareak existitzen dela pentsarazten duelako. Ordenagailuen barruko objektuak (artxiboak, karpetak eta abar barne) denak dira "birtualak", ordenagailuaren osagai elektronikoak izan ezik. Era berean, Minskyk dioenez, ordenagailu batek "adimen" bat izan dezake, birtuala dena, makina birtualen, komunitate birtualen eta errealitate birtualaren zentzu berean.

Sistema sinpleen eta adimen birtualaren erantzunen arteko bereizketa argitzeko, David Colek dio bi simulazio egon daitezkeela sistema berean: bata txineraz eta bestea koreeraz. Sistema bakarra dagoen bitartean, "adimen birtual" ugari egon daitezke, eta, beraz, "sistema" ezin da "adimena" izan.

Searleren erantzuna honakoa da: "Inork ez du uste bost alarmako sute baten simulazio informatikoek auzoa kiskaliko dutenik, ezta euri-ekaitzaren simulazio informatiko batek denak blai utziko gaituenik ere. " Nicholas Fearnek, kontrara,  gauza batzuetarako simulazioa benetakoa bezain ona dela dio. Poltsikoko kalkulagailuaren funtzioa mahai gaineko ordenagailu batean deitzen dugunean, poltsikoko kalkulagailu baten irudia agertzen da pantailan. Ez gara kexatzen "ez da kalkulagailu bat", aparatuaren ezaugarri fisikoek ez dutelako garrantzirik. "Beraz, galdera honakoa da: giza adimena poltsikoko kalkulagailua bezalakoa da, funtsean informazioz osatua, non gauzaren simulazio perfektu bat zuzenean gauza bera den? Edo adimena euri-ekaitza bezalakoa da, bere simulazioa baino zerbait gehiago dena eta simulazio informatiko baten bidez erreplikatu ezin dena? Hamarkadetan zehar, simulazioaren auziak AA ikerlari eta filosofoak "adimen sintetiko" terminoa " adimen artifiziala" deskribapen arrunta baino egokiagoa ote den aztertzera eraman ditu.

Erantzun horiek azaltzen dute nork ulertzen duen txinera. Gelan gizonaz gain txinera uler dezakeen zerbait baldin badago, Searlek ezin du argudiatu gizonak ez duela txinera ulertzen, eta, beraz, gelan ezerk ez duela txinera ulertzen. Erantzun hau ematen dutenen arabera, horrek erakusten du Searleren argudioak ez duela frogatzen "AA indartsua" faltsua denik.

Erantzun horiek, berez, ez dute frogarik ematen AA indartsuaren teoria zuzena dela esateko. Ez dute frogatzen sistemak (edo adimen birtualak) txinera ulertzen duenik, Turingen proba gainditzen duela dioen premisa hipotetikoaz aparte. Searlek dio, AA indartsuaren teoria sinesgarritzat jo behar badugu, Txinatar gelaren argudioari azalpena emateko gai izan behar duela, eta zaila edo ezinezkoa dela azaltzea nola "sor" litekeen kontzientzia gelan edo sistemak nola izango lukeen kontzientzia. Searlek azaltzen du "sistemaren erantzunak sistemak txinera ulertu behar duela esanez soilik heltzen diola auziari" eta horrela galdera zentrala saihesten ari da, edo auzia ezinbestean zirkular bihurtzen.

Roboten eta semantikaren erantzunak: esanahiaren bila.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gelako pertsonari dagokionez, sinboloak zentzurik gabeko "zirriborroak" dira. Baina gela txinatarrak benetan "ulertzen" badu zer esaten duen, sinboloek beren esanahia nonbaitetik atera behar dute. Argudio mota hau sinboloak errepresentatzen dituzten gauzekin lotzen saiatzen da. Searlek intentzionalitateari, sinboloen oinarriari eta sintaxia eta semantikak duten harremanari buruz dituen kezkak aztertzen dituzte.

Robotaren erantzuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demagun, gela batean izan beharrean, programa robot batean kokatzen dela, inguru batean ibiltzeko eta ingurukoekin elkarreragiteko. Horrek sinboloen eta irudikatzen dituzten gauzen arteko "lotura kausala" ahalbidetuko luke. Hans Moravecek honako hau zion: "Robot bat arrazoiketa-programa batean txertatu ahal izango bagenu, ez genuke pertsona bat gehiago beharko esanahia emateko: mundu fisikotik eratorriko litzateke".

Searleren erantzuna da pentsatzea, txinatar gelako gizabanakoak jakin gabe, sarreretako batzuk zuzenean robot baten gainean jarritako kamera batetik zetozela, eta irteeretako batzuk robotaren besoak eta hankak manipulatzeko erabiltzen zirela. Hala ere, gelako pertsonak arauak jarraitzen ditu eta ez daki sinboloek zer esan nahi duten. "Ez du ikusten zer datorkion begietara robotari".

Esanahi eratorriaren erantzuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batzuek erantzuten dute gela, Searlek deskribatzen duen bezala, munduarekin lotuta dagoela: txinatar hiztunen bidez eta bere artxibo-kabineteko ezagutza-oinarria diseinatu zuten programatzaileen bidez "hitz egiten" ari dela. Gelako agenteak manipulatzen dituen sinboloak dagoeneko esanguratsuak dira; gertatzen dena da ez direla esanguratsuak berarentzat.

Searlek dio sinboloek esanahi "deribatua" baino ez dutela, liburuetako hitzek bezala. Sinboloen esanahia txinatar hiztunen eta programatzaileen ulermen kontzientearen araberakoa da. Gelak, liburu batek bezala, ez du bere burua ulertzen.

Zentzu komunaren ezagutza, erantzun kontestualista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batzuek argudiatu dute sinboloen esanahia programan eta artxibategietan kodetutako zentzu komunaren background zabal batetik eratorriko litzatekeela. Horrek sinboloei esanahia emango liekeen "testuinguru" bat ekarriko luke.

Searle bat dator background horren existentziarekin, baina ez du uste hau programetan txerta daitekeenik. Gainera, Hubert Dreyfusek background-a sinbolikoki irudika daitekeela ere baztertu zuen.

Aipatutako iradokizun bakoitzaren aurrean, Searleren erantzuna berdina da: berdin dio zenbaterainoko zabala den programak esku artean darabilen ezagutza, baita programak munduarekin nolako harremana duen ere. Baldintzak direnak direla ere, agentea gelan dago oraindik, sinboloak arauen arabera manipulatzen. Bere ekintzak sintaktikoak dira eta honek ezin dio inoiz errebelatu sinboloek zer ordezkatzen duten. "Sintaxia ez da nahikoa semantikarentzat".

Hala ere, Searlek proposatutako jarduerak adimen bat simulatzen dutela onartzen dutenentzat, ez da garrantzitsuena sinboloek zer esan nahi duten Searlerentzat, garrantzitsuena da zer esan nahi duten adimen birtualarentzat. Searle gelan harrapatuta dagoen bitartean, buru birtuala ez dago: kanpoko munduarekin harremanean dago elkarrizketan jarduten duen txinera hiztunen bidez, munduaren ezagutza eman zioten programatzaileen bidez, eta robotizatzaileek eman ditzaketen kameren eta bestelako sentsoreen bidez.

Garunaren simulazioa eta konexionisten erantzunak: gela berriz diseinatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondorengo argudioak sistemaren erantzunetik eratorritako bertsioak dira, sistema mota jakin bat garrantzitsutzat identifikatzen dutenak; makina batean ulermen kontzientea sortuko lukeen teknologia bereziren bat identifikatzen dute. ("Robotak" eta "ezagupen arruntak" goian ere sistema mota jakin bat zehazten dute garrantzitsutzat).

Garunaren simulagailuaren erantzuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demagun programak xehetasun handiz simulatzen duela neurona bakoitzak hiztun txinatar baten burmuinean duen eragina. Horrek programaren funtzionamenduaren eta giza garun bizi baten funtzionamenduaren artean alde esanguratsurik ez legokeelako intuizioa indartzen du.

Searlek erantzuten du halako simulazio batek ez lituzkeela garunaren ezaugarri garrantzitsuak — haren ahalmen kausal eta intentzionalak — erreproduzituko. "Giza fenomeno mentalak giza garunen propietate fisiko eta kimikoen menpe daude". Areago, honela argudiatzen du:

"Demagun Gela txinatarrean sinboloak ordenatzen dituen pertsona elebakarraren ordez, elkarrekin balbulez konektatutako ur-hodien multzo bat maneiatzen duen pertsona bat dagoela. Hark sinbolo txinatarrak jasotzen dituenean, ingelesez idatzita dagoen programan begiratzen du zein balbula aktibatu edo itzali behar dituen. Ur-konexio bakoitza "txinatar garuneko" sinapsi bati dagokio, eta balbula guztiak dagozkien eran aktibatu ondoren, hodi-sortaren output-arekin erantzuna ematen du txinatar garun horrek. Non dago adimena sistema honetan? Txinera hartzen du sarrera gisa, txinatar garun baten sinapsien egitura formala simulatzen du, eta txinera irteera gisa ematen du. Baina gizakiak, jakina, ez du txinera ulertzen, eta ur-hodiek ere ez, eta nire ustez gizakiaren eta ur-hodien elkarketak nolabait ulertzen duelako iritzi absurdua onartzeko tentazioa badugu, gogoan izan gizakiak, hasiera batean, ur-hodien egitura formala barneratu eta bere irudimenean "konexio neuroniko" guztiak egin ditzakeela".

Garunaren simulagailuaren erantzunaren bi bariazio daude: txinatar garunarena eta garun-ordezkapenaren egoerarena.

Txinatar garuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eta Txinako herritar bakoitzari neurona bat simulatzeko eskatzen badiogu, telefono sistema erabiliz axoien eta dendriten arteko loturak simulatzeko? Bertsio honetan, bistakoa dirudi inork ez lukeela burmuinak zer esan lezakeen ulertuko. Begi bistakoa da, gainera, sistema hau, funtzionalki, garun baten parekoa denez gero, eta kontzientzia (edo adimena) funtzio bat denez gero, sistema hau kontzientea edo adimenduna izango litzatekeela.

Garun ordezkapenaren egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erantzun honetan, ingeniariek neurona indibidual baten ekintza simulatzen duen ordenagailu ñimiño bat asmatu dutela proposatzen da. Zer gertatuko litzateke  neuronak banan-banan ordezkatuko bagenitu? Neurona bakarra ordezkatzeak ez luke kontzientziaren existentzian aldaketarik ekarriko. Horiek guztiak ordezkatzeak garuna simulatuko lukeen ordenagailu digital bat sortuko luke. Searleren kritikoek diote prozeduran ez lukeela zentzurik kontzientzia kontzientea amaitu eta simulazio txiki bat hasten dela baieztatzeak. Filosofo amerikarrak, ordea, prozeduran zehar, uneren batean, adimen kontzienteak desagertu egin behar duela defendatzen du (pixkanaka edo denak batera).

Erantzun konexionistak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garun-simulagailuaren erantzunarekin estuki lotuta, honakoak dio arkitektura konexionista guztiz paralelo batek ulermen gaitasuna izango lukeela. Nils Nilssonek dio AA modernoa "seinale dinamiko" digitalizatuak erabiltzen ari dela, 1980an erabili ohi zituzten "sinboloak" atzean utzita. Kopiazko arkitektura honetako seinaleek semantika izango lukete, aurreko programek manipulatzen zituzten zenbaki indibidualen kontrara. Searlek ez zuen makina mota hau irudikatu.

Erantzun konbinatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erantzun honek robotaren erantzuna eta garun simulazioarena batzen ditu, argudiatuz gorputz robot baten bidez munduari konektatutako burmuinaren simulazio batek adimena izan dezakeela.

Oro har erantzunen inguruan esan daitekeena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etorkizuneko teknologia hobeak ordenagailuek uler dezaten ahalbidetuko du. Searle ados dago hori posible dela, baina berak zentratutako auzian honek ez duela garrantzirik dio. Ez du baztertzen burmuinez gain beste burdineria batzuk ere egon daitezkeenik, ulermen kontzientea dutenak.

Argudio horiek (baita robotarenak edo zentzu komunaren ezagutzarenak ere) makina batean ulermen kontzientea sortzen lagunduko lukeen teknologia bereziren bat identifikatzen dute. Bi modutan interpreta daitezke: (1) kontzientziarako beharrezkoa den balizko teknologia bat aldarrikatzen dute, Gela txinatarrak  teknologia hau inplementatzen ez duela azaltzen da eta, beraz, Gela txinatarrak ezin duela ulermen kontzienterik izan. Edo esan dezakete (2) errazagoa dela ikustea Gela txinatarrak adimena duela teknologia hori sortzeko erabiltzen dela ikusten badugu.

Lehenengo kasuan, gorputz robota edo arkitektura konexionista bezalako ezaugarriak behar direnean, Searlek dio AA indartsua (berak ulertzen duen bezala) bertan behera utzi dela. Searleren gelak ezin badu Turingen proba gainditu, ez dago beste teknologia digitalik proba hau gainditu dezakeenik. Searleren Gelak Turingen proba gainditu ahal izango balu, baina oraindik adimenik ez badu, orduan Turingen proba ez da nahikoa gelak adimenik duen jakiteko. Nolanahi ere, Searlek "AA sendotzat" jotzen dituen jarrera batzuk edo besteak ukatzen ditu, bere argudioa frogatuz.

Garunaren argudioek, bereziki, ukatu egiten dute AA indartsua, pentsatuz ez dagoela adimena deskribatzeko modu errazagorik, garuna bezain misteriotsua den programa bat sortzea baino. Hala adierazten du Searlek: "Uste nuen IA indartsuaren ideia zela ez dugula jakin behar garunak nola funtzionatzen duen adimenak nola funtzionatzen duen jakiteko". Konputazioak giza adimenari buruzko azalpenik ematen ez badu, AA indartsuak huts egin du, Searleren arabera.

Beste kritikari batzuen ustez, Gelak, Searlek deskribatu zuen bezala, adimena du, hautemateko zaila bada ere; alegia, Searleren deskribapena zuzena da, baina engainagarria. Gela modu errealistagoan birdiseinatuz, hau nabarmenagoa izatea espero dute. Argudio hauek intuizioa apelatzea dute helburu (ikus hurrengo atala).

Izan ere, gela nahieran birdiseinatu daiteke gure intuizioak ahultzeko. Ned Blocken Blockhead argudioak iradokitzen du Gelaren programa, teorian, formulario edo jarraibide-taula soil batean berridatzi daitekeela, honako eta antzerako jarraibideez osatua: "erabiltzaileak S idazten badu, P eta goto Xrekin erantzun". Hasiera batean behintzat, edozein programa berridatzi daiteke (edo "erreflexatu") forma honetan, baita burmuinaren simulazio bat ere. Zaila da ikustea norberaren esperientzia kontzientearen istant bat zenbaki handi bakar batean harrapa daitekeela, baina hori da, hain zuzen ere, "AA indartsuak" dioena. Bestalde, halako jarraibide taula barregarriro handia litzateke (fisikoki ezinezkoa izateraino), aginduak benetan zehatzak izatea nahi bada.

Nahiz eta programa idatzita edo mundura konektatuta egon, makina digital sinple batek (edo makinek) adimena simulatu egiten duela argudiatzen du Searlek. Makina hauek gelako pertsona bezalakoak dira beti: ez dute ezer ulertzen eta ez dakite txineraz. Sinboloak manipulatzen ari dira zer esan nahi duten jakin gabe. "Nahi duzun programa formala izan dezaket, baina oraindik ez dut ezer ulertzen.

Azkartasuna eta konplexutasuna: intuizioari erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat kritikok uste dute Searleren argudioa intuizioetan oinarritzen dela erabat. Ned Blockek zion "Searleren argudioa entitate batzuek pentsatzeko gaitasunik ez dutelako intuizioan oinarritzen da". Daniel Dennettek Txinatar gelaren argudioa "intuizio-ponpa"engainagarri gisa deskribatzen du, eta idazten du "Searleren gogo-esperimentuak, modu bidegabean, kasu hutsal eta sinpleegi bat irudikatzearen eta hortik ondorio "agerikoa" ateratzearen mende dagoela".

Aurreko argudioetako batzuek intuizioaren aldarri gisa ere funtzionatzen dute, batez ere sinesgarriago egin nahi dutenek Gela txinatarrak adimena izatea, robotarenak, zentzu komunezko ezagutzarenak, garunaren simulazioarenak eta erantzun konexionistak kasu. Aurreko erantzunetako batzuek konplexutasunaren gai zehatza ere jorratzen dute. Erantzun konexionistak azpimarratzen du adimen artifizialeko sistema batek giza garuna bezain konplexua eta interkonektatua izan beharko lukeela. Zentzu komunarenak, berriz, azpimarratzen du Turingen proba gainditzen duen programa orok "sistema izugarri malgua, sofistikatua eta askotarikoa" izan beharko lukeela, "mundu-ezagutzarekin" eta meta-ezagutzarekin eta meta-meta-ezagutzarekin batera, Daniel Dennettek azaltzen duen bezala.

Azkartasunaren eta konplexutasunaren erantzunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kritika horietako askok giza burmuinaren azkartasuna eta konplexutasuna azpimarratzen dute, segundoko 100.000 milioi operaziotan informazioa prozesatzen duena (zenbait kalkuluren arabera). Zenbait kritikok diote aretoko pertsonak milioika urte beharko lituzkeela galdera sinple bati erantzuteko, eta proportzio astronomikoetako armairu-gordailuak beharko lituzkeela. Horrek Searleren intuizioaren argitasuna zalantzan jartzen du.

Azkartasun eta konplexutasun erantzunaren bertsio bereziki bizia da Paul eta Patricia Churchlandena. Honako gogo-esperimentua proposatzen dute: demagun barra magnetiko bat edo kargadun objektu bat duen pertsona bat dugula gela ilun batean. Pertsonak imana goitik behera etengabe ponpatzen badu, orduan, Maxwellen argitasun artifizialaren teoriaren arabera, uhin elektromagnetikoen zirkulu hedakor bat abiaraziko du eta horrela argitsua izango da. Baina iman edo bola kargatuekin jostatu dugun guztiok ongi dakigunez, haien indarrek, martxan jartzean ere, ez dute inolako argitasunik sortzen. Ez dago pentsatzerik benetako argitasuna izan zenezakeenik indarrak mugituz bakarrik! " Churchlanden argudioaren gakoa da imana segundoko 450 bilioi aldiz igo eta jaitsi beharko lukeela gelako pertsonak ezer ikusteko.

Stevan Harnad kritikoa da Azkartasun eta konplexutasun erantzunekiko. Honela idazten du: "Batzuek azkartasunaren eta timing-aren kultu bat egin dute, prozesua abiadura egokira azeleratzen denean fase konputazionaletik mentalera aldatuko dela defendatuz. Argi egon behar luke hori ez dela kontraargudio bat, baizik eta espekulazio puntual bat (dena konplexutasun-maila egokiraino trinkotzea besterik ez dela uste den bezala)".

Searlek dio bere kritikoak ere intuizioetan oinarritzen direla, eta gainera, eurenek ez dutela oinarri enpirikorik. "Sistemaren erantzuna" minimoki sinesgarritzat jotzeko, pertsona batek "ideologia baten mendean" egon behar duela idazten du. Erantzun honek zentzua izango luke soilik "sistema" batek kontzientzia izan dezakeela onartzen bada, jokabide eta alderdi funtzional egokiak dituen sistema bat izateagatik soilik. Uste hori, argudiatzen du, ez da onargarria gure kontzientzia-esperientziagatik.

Beste gogamen batzuei eta zonbien egoerari buruzko hipotesiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait erantzunek argudiatzen dute Searleren argudioak ez duela garrantzirik, adimenari eta kontzientziari buruz dituen usteak akastunak direlako. Searlek uste du gizakiek egunero bizi dutela zuzenean beren kontzientzia, intentzionalitatea eta adimenaren izaera, eta kontzientziaren esperientzia hori ez dagoela zalantzan jartzeko moduan. Idatzi duenez, "errealitate mentala eta honen ezagutza aurresuposatu egin behar ditugu". Jarraian, Searlek bere kontzientzia-esperientzia erabili izana sinbolo mekanikoak prozesatzea baino zerbait gehiago ote den galdetzen da. Zehazki, beste gogamenen erantzunak argudiatzen duena da ezin dugula gure kontzientzia-esperientzia erabili beste adimenei buruzko galderei erantzuteko (are ordenagailu baten izpirituari buruzkoak ere), eta zalantzan jartzen du ea inolako argudiorik eman dezakegun esperimentuen bidez hauteman ezin daitekeen kontzientziaren antzeko zerbaiti buruz. Erantzun materialista baztertzaileak, bestetik, argudiatzen du Searleren kontzientzia pertsonala bera ez dela "existitzen" Searlek uste duen zentzuan.

Beste gogamen batzuei buruzko hipotesiaren erantzuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erantzun honek dio Searleren argudioa beste gogamen batzuk egoteko posibilitatearen arazoaren bertsio bat dela, makinei aplikatua. Ezin dugu zehaztu besteen esperientzia subjektiboa eta gurea berdinak diren. Haien portaera bakarrik azter dezakegu (hau da, guk geuk Turingen testa aplikatuz). Searleren kritikoek diote Gela txinatarraren gogo-esperimentua gizakiak ezagut dezakeenaren mailatik haratago doala.

Nils Nilssonek idazten du: "Programa batek ugaltzen ari balitz bezala jokatzen badu, gehienok esango genuke ugaltzen ari dela. Dakidanez, baliteke Searlek kontu hauetan pentsatzen ari balitz bezala jokatzea. Baina, berarekin ados ez banago ere, bere itxura nahiko ona da, beraz, benetan pentsatzen ari dela uste dezaket".

Alan Turingek 1950ean aurreratu zuen Searleren argudio-lerroa ("Kontzientziaren argudioa" deitzen ziona), eta eta beste gogamen batzuen erantzunarekin egin zion aurka. Honela zion: "Puntu honi buruz etengabe eztabaidatu beharrean, ohikoa da mundu guztiak pentsatzen duelako konbentzio adeitsua onartzea".Turingen probak gizalegezko konbentzio hori makinetara hedatu besterik ez du egiten. Turingek ez zuen beste adimenen arazoa konpontzeko asmorik (makinentzat edo pertsonentzat) eta ez zuen uste hau beharrezkoa denik ere.

Searleren "kontzientzia" hautemangarria ez delako ustean oinarritutako erantzunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Searleren intentzionalitatearen, kontzientziaren eta adimenaren deskribapena onartzen badugu, behartuta gaude onartzera kontzientzia epifenomenala dela, hau da, ez duela "itzalik egiten", hau da, ezin atzemanezkoa dela kanpoan. Searleren "propietate kausalak" ezin ditu inork adimenetik kanpo atzeman, bestela Gela txinatarrak ezingo luke Turingen proba gainditu — kanpoko jendeak esan ahal izango luke gelan ez zegoela hiztun txinatarrik haien kausazko propietateak antzemanez. Baina hau horrela ez denez, alegia, kausazko propietateak detektatu ezin dituztenez, ezin dute adimenaren existentzia detektatu. Horrela, Searleren propietate kausalak eta kontzientzia bera hautemanezinak dira, eta hauteman ezin den oro ez da existitzen edo ez du garrantzirik.

Daniel Dennettek adibide hau ematen du: demagun, mutazio baten ondorioz, Searleren "propietate kausalak" ez dituen gizaki bat jaiotzen dela, baina, hala ere, gizaki batek bezala jokatzen duela. (Animalia mota horri "zonbia" deitzen zaio gogoaren filosofiako pentsamendu-esperimentuetan). Animalia berri hau beste edozein gizaki bezala ugalduko litzateke, eta azkenean zonbi gehiago egongo lirateke. Hautespen naturalak zonbien alde egingo luke, haien diseinua (suposa genezake) sinpleagoa baita. Denborarekin gizakiak hil egingo ziren. Beraz, Searlek arrazoia badu, litekeena da gizakiak (gaur egun ikusten dugun bezala) benetan "zonbiak" izatea, eta horiek, hala ere, kontziente izaten tematzen dira. Ezinezkoa da jakitea denok zonbiak garen ala ez. Denok zonbiak bagara ere, ez garela sinetsiko genuke oraindik.

Erantzun materialista baztertzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filosofo batzuek diote kontzientzia, Searlek deskribatzen duen bezala, ez dela existitzen. Daniel Dennettek kontzientzia "erabiltzailearen ilusio" gisa deskribatzen du.

Postura horri materialismo baztertzailea esaten zaio batzuetan, hau da, kontzientzia ez dela deskribapen hertsiki mekaniko (hau da, material) batera "murriztu" daitekeen kontzeptu bat, baizik eta kontzeptu bat besterik ez dela, burmuin materialaren funtzionamendua erabat ulertu ondoren ezabatuko dena, deabru baten kontzeptua zientziatik ezabatua izan den modu berean, deskribapen hertsiki mekaniko batera murriztua izan beharrean. Materialismo baztertzaileak dio ez direla existitzen sinesmenak eta desirak bezalako jarrera propositiboak, beste gogo-egoera intentzional batzuen artean, edukia dutenak. Materialismo baztertzailea giza ezagutzaren kontakizun zientifiko zuzena bada, baztertu egin behar da "adimenek eduki mentalak (semantikoak) dituztela" dioen Txinatar gelaren argudioaren ustea.

Searle ez dator bat analisi horrekin eta argudiatzen du "adimenaren azterketa gizakiok sinismenak ditugula bezalako gertakariekin hasten dela, termostatoen, telefonoen eta makinen azterketak hasten ez diren bezala... jakin nahi genuena da zerk bereizten duen adimena termostatoetatik eta telefonoetatik. "Kontzientziaren presentzia antzeman dezakegula argi ikusten du, eta erantzun horiek baztertu egiten ditu.

Beste erantzun batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margaret Bodenek honela zioen "Gela txinatarretik ihesi" izeneko artikuluan: gelako pertsonak txinera ulertzen ez badu ere, horrek ez du esan nahi gelan ulermenik ez dagoenik. Gelako pertsonak gutxienez ulertzen du irteerako erantzunak emateko erabiltzen den arau liburua.

Kultura herrikoiean erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gela txinatarraren argudioa kontzeptu zentrala da Peter Wattsen Blindsight eta (neurri txikiagoan) Echopraxia eleberrietan. Greg Eganek ere laburki ilustratzen du kontzeptua Axiomatic bildumako Learning to Be Me ipuin laburrean. Zero Escape: Virtue's Last Reward bideojokoaren gai nagusia ere bada Txinatar gelaren argudioa.

Antzeko giza ordenagailua irudikatzen da Liu Cixinen The Three Body Problem eleberrian, Philip Steinerrek honela deskribatua: "Giza konputagailu masibo bat, milioika soldadu instrumentalizatzen dituena, seinaleen sarrera eta irteeraren papera hartzen dutenak eta zirkuitu logiko desberdinak egiten irakasten zaienak, hala nola ETA loturarena zein EDO-rena".

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Akman, Varol (1998). "Book Review — John Haugeland (editor), Mind Design II: Philosophy, Psychology, and Artificial Intelligence". Archived from the original on 2019-05-20. Retrieved 2018-10-02 – via Cogprints.
  • Alder, Mike (2004). "Newton's Flaming Laser Sword". Philosophy Now. 46: 29–33. Archived from the original on 2018-03-26. Also available at "Newton's Flaming Laser Sword" (PDF). Archived from the original (PDF) on 2011-11-14.
  • Ben-Yami, Hanoch (1993), "A Note on the Chinese Room", Synthese, 95 (2): 169–72, doi:10.1007/bf01064586, S2CID 46968094
  • Block, Ned (1981), "Psychologism and Behaviourism", The Philosophical Review, 90 (1): 5–43, CiteSeerX 10.1.1.4.5828, doi:10.2307/2184371, JSTOR 2184371, archived from the original on 2020-08-06, retrieved 2008-10-27
  • Chalmers, David (March 30, 1996), The Conscious Mind: In Search of a Fundamental Theory, Oxford University Press, ISBN 978-0-19-983935-3
  • Churchland, Paul; Churchland, Patricia (January 1990), "Could a machine think?", Scientific American, 262 (1): 32–39, Bibcode:1990SciAm.262a..32C, doi:10.1038/scientificamerican0190-32, PMID 2294584
  • Cole, David (Fall 2004), "The Chinese Room Argument", in Zalta, Edward N. (ed.), The Stanford Encyclopedia of Philosophy, archived from the original on 2021-02-27, retrieved 2007-10-26
  • Crevier, Daniel (1993). AI: The Tumultuous Search for Artificial Intelligence. New York, NY: BasicBooks. ISBN 0-465-02997-3.
  • Dennett, Daniel (1991), Consciousness Explained, The Penguin Press, ISBN 978-0-7139-9037-9
  • Dreyfus, Hubert (1979), What Computers Still Can't Do, New York: MIT Press, ISBN 978-0-262-04134-8
  • Fearn, Nicholas (2007), The Latest Answers to the Oldest Questions: A Philosophical Adventure with the World's Greatest Thinkers, New York: Grove Press
  • Harnad, Stevan (2001), "What's Wrong and Right About Searle's Chinese Room Argument", in M.; Preston, J. (eds.), Views into the Chinese Room: New Essays on Searle and Artificial Intelligence, Oxford University Press, archived from the original on 2011-08-06, retrieved 2005-12-20
  • Harnad, Stevan (2005), "Searle's Chinese Room Argument", Encyclopedia of Philosophy, Macmillan, archived from the original on 2007-01-16, retrieved 2006-04-06
  • Haugeland, John (1985), Artificial Intelligence: The Very Idea, Cambridge, Mass.: MIT Press, ISBN 978-0-262-08153-5
  • Haugeland, John (1981), Mind Design, Cambridge, Mass.: MIT Press, ISBN 978-0-262-08110-8
  • Hauser, Larry (2006), "Searle's Chinese Room", Internet Encycloped
  • Hew, Patrick Chisan (September 2016). "Preserving a combat commander's moral agency: The Vincennes Incident as a Chinese Room". Ethics and Information Technology. 18 (3): 227–235. doi:10.1007/s10676-016-9408-y. S2CID 15333272. Archived from the original on 2020-10-29. Retrieved 2019-12-09.
  • Kurzweil, Ray (2005), The Singularity is Near, Viking Press
  • Horst, Steven (Fall 2005), "The Computational Theory of Mind", in Zalta, Edward N. (ed.), The Stanford Encyclopedia of Philosophy, archived from the original on 2021-03-04, retrieved 2012-03-22
  • Leibniz, Gottfried (1714), Monadology, George MacDonald Ross (trans.), archived from the original on 2011-07-03
  • Moravec, Hans (1988), Mind Children: The Future of Robot and Human Intelligence, Harvard University Press
  • Minsky, Marvin (1980), "Decentralized Minds", Behavioral and Brain Sciences, 3 (3): 439–40, doi:10.1017/S0140525X00005914, S2CID 246243634
  • McCorduck, Pamela (2004), Machines Who Think (2nd ed.), Natick, MA: A. K. Peters, Ltd., ISBN 1-56881-205-1
  • McGinn, Collin (2000), The Mysterious Flame: Conscious Minds In A Material World, Basic Books, p. 194, ISBN 978-0786725168
  • Moor, James, ed. (2003), The Turing Test: The Elusive Standard of Artificial Intelligence, Dordrecht: Kluwer Academic Publishers, ISBN 978-1-4020-1205-1
  • Motzkin, Elhanan; Searle, John (February 16, 1989), Artificial Intelligence and the Chinese Room: An Exchange, New York Review of Books, archived from the original on 2015-10-25, retrieved 2012-03-21
  • Newell, Allen; Simon, H. A. (1976), "Computer Science as Empirical Inquiry: Symbols and Search", Communications of the ACM, 19 (3): 113–126, doi:10.1145/360018.360022
  • Nikolić, Danko (2015), "Practopoiesis: Or how life fosters a mind", Journal of Theoretical Biology, 373: 40–61, arXiv:1402.5332, Bibcode:2015JThBi.373...40N, doi:10.1016/j.jtbi.2015.03.003, PMID 25791287, S2CID 12680941
  • Nilsson, Nils (1984), A Short Rebuttal to Searle (PDF), archived (PDF) from the original on 2020-01-16, retrieved 2019-08-25
  • Nilsson, Nils (2007), Lungarella, M. (ed.), "The Physical Symbol System Hypothesis: Status and Prospects" (PDF), 50 Years of AI, Festschrift, LNAI 4850, Springer, pp. 9–17
  • Pinker, Steven (1997), How the Mind Works, New York, NY: W. W. Norton & Company, Inc., ISBN 978-0-393-31848-7
  • Preston, John; Bishop, Mark, eds. (2002), Views into the Chinese Room: New Essays on Searle and Artificial Intelligence, Oxford University Press, ISBN 978-0-19-825057-9
  • Ramsey, William– (Spring 2022), "Eliminative Materialism", in Edward N. Zalta (ed.), The Stanford Encyclopedia of Philosophy
  • Roberts, Jacob (2016). "Thinking Machines: The Search for Artificial Intelligence". Distillations. 2 (2): 14–23. Archived from the original on 2018-08-19. Retrieved 2018-03-22.
  • Russell, Stuart J.; Norvig, Peter. (2021). Artificial Intelligence: A Modern Approach (4th ed.). Hoboken: Pearson. ISBN 9780134610993. LCCN 20190474.
  • Saygin, A. P.; Cicekli, I.; Akman, V. (2000), "Turing Test: 50 Years Later" (PDF), Minds and Machines, 10 (4): 463–518, doi:10.1023/A:1011288000451, hdl:11693/24987, S2CID 990084, archived from the original (PDF) on 2011-04-09, retrieved 2015-06-05. Reprinted in Moor (2003, pp. 23–78).
  • Searle, John (1980), "Minds, Brains and Programs", Behavioral and Brain Sciences, 3 (3): 417–457, doi:10.1017/S0140525X00005756, archived from the original on 2007-12-10, retrieved 2009-05-13
  • Searle, John (1983), "Can Computers Think?", in Chalmers, David (ed.), Philosophy of Mind: Classical and Contemporary Readings, Oxford: Oxford University Press, pp. 669–675, ISBN 978-0-19-514581-6
  • Searle, John (1984), Minds, Brains and Science: The 1984 Reith Lectures, Harvard University Press, ISBN 978-0-674-57631-5 paperback: ISBN 0-674-57633-0.
  • Searle, John (January 1990a), "Is the Brain's Mind a Computer Program?", Scientific American, vol. 262, no. 1, pp. 26–31, Bibcode:1990SciAm.262a..26S, doi:10.1038/scientificamerican0190-26, PMID 2294583
  • Searle, John (November 1990b), "Is the Brain a Digital Computer?", Proceedings and Addresses of the American Philosophical Association, 64 (3): 21–37, doi:10.2307/3130074, JSTOR 3130074, archived from the original on 2012-11-14
  • Searle, John (1992), The Rediscovery of the Mind, Cambridge, Massachusetts: M.I.T. Press, ISBN 978-0-262-26113-5
  • Searle, John (1999), Mind, language and society, New York, NY: Basic Books, ISBN 978-0-465-04521-1, OCLC 231867665
  • Searle, John (November 1, 2004), Mind: a brief introduction, Oxford University Press, Inc., ISBN 978-0-19-515733-8
  • Searle, John (2002), Consciousness and Language, Cambridge University Press, p. 16, ISBN 978-0521597449
  • Searle, John (2009), "Chinese room argument", Scholarpedia, 4 (8): 3100, Bibcode:2009SchpJ...4.3100S, doi:10.4249/scholarpedia.3100
  • Turing, Alan (October 1950), "Computing Machinery and Intelligence", Mind, LIX (236): 433–460, doi:10.1093/mind/LIX.236.433, ISSN 0026-4423
  • Steiner, Philip (October 31, 2022). "Modern Hard SF: Simulating Physics in Virtual Reality in Cixin Liu's "The Three-Body Problem"". Lublin Studies in Modern Languages and Literature. 46 (3): 57–66. doi:10.17951/lsmll.2022.46.3.57-66. S2CID 253353924. Archived from the original on 2023-02-05. Retrieved 2023-02-05.
  • Whitmarsh, Patrick (2016). ""Imagine You're a Machine": Narrative Systems in Peter Watts's Blindsight and Echopraxia". Science Fiction Studies. 43 (2): 237–259. doi:10.5621/sciefictstud.43.2.0237.
  • Yee, Richard (1993), "Turing Machines And Semantic Symbol Processing: Why Real Computers Don't Mind Chinese Emperors" (PDF), Lyceum, 5 (1): 37–59, archived (PDF) from the original on 2021-02-24, retrieved 2014-12-18