Liet International

Wikipedia, Entziklopedia askea

Liet International Europako hizkuntza gutxituetan abestutako kantentzako nazioarteko leihaketa da[1]. Leihaketa 2002an sortu zen, mendebaldeko frisierazko Liet musika-leihaketaren nazioarteko segida bezala[2]. Azkeneko hau 1991tik urtero Leeuwarden hirian ospatu izan da, eta 2002tik 2006ra, Liet Internationalen ospalekua ere izan da. Orduz geroztik, herrialde ezberdinetan ospatu izan da. 2020tik, leihaketa bi urtez behin ospatzen da. Aurretik, maiztasun irregularra mantentzen zuen, hainbat urtetan bertan behera utzi zelarik. Gainera, 2008tik, Europar Kontseiluaren babespena du.

Hizkuntza gutxitu heinean, euskarak bere ordezkapenak izan ditu hainbat ediziotan. Izan ere, lau aldiz leihatu da Euskal Herria, 2002, 2006, 2011 eta 2012an zehazki. Posturik hoberena 5.a izan zen, 2011an Siroka taldea "Hi, vascofona!" kantarekin leihatu zenean.

Edizioen laburpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liet International 13 aldiz ospatu izan da 2002an eratu zenetik. 14. edizioa prestakuntza-fasean dago eta Korsikan ospatuko da 2024ean. Edizio bakoitzeko irabazlea hainbat musikari eta abeslariz osatutako epaimahai batek aukeratzen du, eta honetaz gain, publikoaren saria ere ematen da. Irabazpen gehien lortu dituen eskualdea Sápmi da, 5ekin.

Urtea Data Hiri anfitrioia Epaimahai-sariaren irabazlea
Eskualdea Artista Kanta Hizkuntza
2002 Apirilak 28 Leeuwarden, Herbehereak Katalunia Katalunia Pomada "En pere gallerí" Katalana
2003 Azaroak 23 Leeuwarden, Herbehereak Sápmi Sápmi Transjoik "Mijjajaa" Samiera
2004 Urriak 22 Leeuwarden, Herbehereak Sápmi Sápmi Niko Valkeapää "Rabas mielain" Ipar samiera
2006 Urriak 14 Östersund, Suedia Sápmi Sápmi Johan Kitti & Ellen Sara Bæhr "Luđiin muitalan" Ipar samiera
2008 Urriak 18 Luleå, Suedia Korsika Korsika Jacques Culioli "Hosanna in excelsis" Korsikera
2009 Urriak 31 Leeuwarden, Herbehereak Sápmi Sápmi SomBy "Ii iđit vel" Ipar samiera
2010 Azaroak 27 Lorient, Frantzia Faroeak Faroeak Orka "Rúmdardrongurin" Faroera
2011 Azaroak 19 Udine, Italia Frisia Frisia Janna Eijer "Ien klap" Mendebaldeko frisiera
2012 Abenduak 1 Gijón, Espainia Bretainia Bretainia Lleuwen "Ar gouloù bev" Bretainiera
2014 Abenduak 12 Oldenburg, Alemania Ladinia Marta Iori "Via con mia mùsega" Ladiniera
2017 Apirilak 13 Kautokeino, Norvegia Sápmi Sápmi Ella Marie Hætta Isaksen "Luoddaearru" Ipar samiera
2018 Maiatzak 23 Leeuwarden, Herbehereak Kornualles Kornualles Rowan Tree "Tresor" Kornubiera
2020+1 Urriak 8 Online Leihaketarik gabekoa (COVID-19aren harira 2020ko edizioa bertan behera utzi eta ospakizun-edizioa soilik antolatzea erabaki zen)
2022 Maiatzak 13 Tønder, Danimarka Korsika Korsika Doria "Roma" Korsikera
2024 Azaroak 22 Bastia, Frantzia Ospatzeke

Edizioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2002[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Liet International leihaketa Leeuwardenen (Herbehereak) ospatu zen 2002ko apirilaren 28an, frisiar Liet leihaketa baino egun bat geroago. 10 eskualde/hizkuntzak parte hartu zuten.

Epaimahai zein publikoaren saria Kataluniak irabazi zituen, Pomada taldea eta haien kanta "En pere gallerí"-k ordezkatuta[3]. Gainera, lehen hiru postuak baino ez ziren argitaratu.

Ordena Eskualdea Artista Abestia Hizkuntza Postua
1 Bretainia Bretainia Stone Age "Stoned gavotenn" Bretainiera 2
2 Irlanda Irlanda Le Chéile Trio ezezaguna (informaziorik ez) Irlandako gaelera 4-10
3 Sápmi Sápmi Angelit "Hobo" Ipar samiera 3
4 Kaxubia Chëcz "Król" Kaxubiera 4-10
5 Okzitania Okzitania Mescladissa ezezaguna (informaziorik ez) Okzitaniera 4-10
6 Gales Gales Gwerinos ezezaguna (informaziorik ez) Galesa 4-10
7 Frisia Frisia Flat Out! "Fûgelfrij" Mendebaldeko frisiera 4-10
8 Ipar Frisia Da Åntretemåntre ezezaguna (informaziorik ez) Iparraldeko frisiera 4-10
9 Euskal Herria Euskal Herria Bat Bitten ezezaguna (informaziorik ez) Euskara 4-10
10 Katalunia Katalunia Pomada "En pere gallerí" Katalana 1

2003[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Liet International leihaketa Leeuwardenen (Herbehereak) ospatu zen 2003ko azaroaren 23an. 10 eskualde/hizkuntzak parte hartu zuten. Edizio honetan, Friulik, Galiziak, Kornuallesek eta Lusaziak parte hartu zuten lehen aldiz. Bestalde, aurreko urtean ez bezala, Bretainia, Euskal Herria, Ipar Frisia eta Kaxubiak ez zuten kantarik bidali.

Leihaketako epaimahaiaren saria Sápmik irabazi zuen, Transjoik taldea eta haien "Mijjajaa" abestiarekin. Publikoaren saria Kornuallesek irabazi zuen, Gwennok ordezkatuta "Vodya" abestiarekin.

Ordena Eskualdea Artista Abestia Hizkuntza Puntuak Postua
1 Katalunia Katalunia Dept. "Sensacions" Katalana 36 8
2 Kornualles Kornualles Gwenno "Vodya" Kornubiera 57 3
3 Frisia Frisia Bacon and Bones "It allerheechste guod" Mendebaldeko frisiera 39 6
4 Friuli-Venezia-Julia Friuli Prorastar "Michi" Friuliera 22 10
5 Galizia Galizia Anubía "Nai" Galiziera 44 5
6 Irlanda Irlanda Briege Murphy "An mhuir" Irlandako gaelera 39 6
7 Okzitania Okzitania Nux Vomica "Barbet pantaï" Okzitaniera 56 4
8 Sápmi Sápmi Transjoik "Mijjajaa" Samiera 70 1
9 Lusazia Awful Noise "Jarobinka" Sorabiera 31 9
10 Gales Gales Epitaff "Yr ateb" Galesa 66 2

2004[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirugarren Liet International leihaketa Leeuwardenen (Herbehereak) ospatu zen 2004ko urriaren 22an. 10 eskualde/hizkuntzak parte hartu zuten. Eskozia eta Limburg lehen aldiz ageri ziren eta Bretainia leihaketara itzuli zenz, Irlanda, Katalunia eta Kornualles erretiratu zirelarik.

Epaimahaiaren zein publikoaren sariak Sápmik irabazi zituen, Niko Valkeapääk ordezkatuta "Rabas mielain" abestiarekin. Honek eskualdearen bigarren irabazpena suposatu zuen.

Ordena Eskualdea Artista Abestia Hizkuntza Puntuak Postua
1 Bretainia Bretainia EV ezezaguna (informaziorik ez) Bretainiera 52 5
2 Frisia Frisia Meindert Talma & The Negroes "Dûnsje wyldekat dûnsje" Mendebaldeko frisiera 32 9
3 Friuli-Venezia-Julia Friuli Kosovni Odpadki "Bye bye bombe" Friuliera 49 6
4 Galizia Galizia Uxía "Cadeas" Galiziera 61 3
5 Linburgo Limburg Ondiep ezezaguna (informaziorik ez) Limburgera 25 10
6 Lusazia István Kobjela ezezaguna (informaziorik ez) Sorabiera 37 8
7 Okzitania Okzitania Bombes 2 Bal "Lo merle" Okzitaniera 63 2
8 Sápmi Sápmi Niko Valkeapää "Rabas mielain" Ipar samiera 91 1
9 Eskozia Eskozia The Alyth McCormack Band "Dèan cadalach sàmhach" Eskoziako gaelera 61 3
10 Gales Gales Elin Fflur ezezaguna (informaziorik ez) Galesa 39 7

2006[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laugarren Liet International leihaketa Östersunden (Suedia) ospatu zen, beraz lehen aldiz Leeuwardenetik irteten. 11 eskualde/hizkuntzak parte hartu zuten, hasiera batean aurkeztutako 60tik aukeratuta. Lehen aldiz Man Irla, Erromaniera, Torne Ibarra eta Votiarrek parte hartu zuten, eta Euskal Herria leihaketara bueltatu zen. Bestalde, Bretainia, Gales, Limburg eta Lusaziak ez zuten ordezkapenik lortu.

Epaimahaiaren saria hirugarren aldiz Sápmik irabazi zuen, Johan Kitti eta Ellen Sara Bæhrek osatutako bikoteak "Luđiin muitalan" kantarekin ordezkatzen zuela. Publikoaren saria, baina, Okzitaniak irabazi zuen, Liza Pannetierren "Solèu roge" kantarekin.

Ordena Eskualdea Artista Abestia Hizkuntza Puntuak Postua
1 Friuli-Venezia-Julia Friuli Arbe Garbe "Oh moj sin" Friuliera 55 7
2 Eskozia Eskozia Anna Murray eta Iain Finlay Macleod "An-raoir bha mi coiseachd" Eskoziako gaelera 46 8
3 Man Man Irla Moot "Gyn fockleyn" Manxera 38 10
4 Votiarrak Raud-Ants "Kui miä kazvolin kanainõ" Votiera 41 9
5 Euskal Herria Euskal Herria Gari "Hil ez denak" Euskara 30 11
6 Okzitania Okzitania Liza Pannetier "Solèu roge" Okzitaniera 69 4
7 Frisia Frisia Van Wieren "Nim dyn tiid" Mendebaldeko frisiera 58 6
8 Torne ibarra Jord "Oonhän meilä vielä kieli" Meänkieli 60 5
9 Galizia Galizia Narf "Santiago" Galiziera 78 2
10 Sápmi Sápmi Johan Kitti eta Ellen Sara Bæhr "Luđiin muitalan" Ipar samiera 86 1
11 Erromani Herria Karaván Familia "Shej baxtali" Erromaniera 77 3

2008[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bosgarren Liet International leihaketa 2008ko urriaren 18an ospatu zen Luleån (Suedia). 11 eskualde/hizkuntzak parte hartu zuten. Arbëreshë Herria, Asturias, Korsika eta Mordoviak lehen aldiz parte hartu zuten, eta Bretainia eta Gales leihaketara itzuli ziren. Aldiz, Erromani Herria, Eskozia, Euskal Herria, Man Irla, Okzitania eta Votiarrek ez zuten abestirik bidali.

Epaimahaiaren zein publikoaren sariak Korsikak irabazi zituen, Jacques Culioliren "Hosanna in excelsis" kantak ordezkatuta. Hau eskualde bat bere lehen saiakeran irabaztea lortzen zuen lehen aldia izan zen, lehenengo edizioa kenduta.

Ordena Eskualdea Artista Abestia Hizkuntza Puntuak Postua
1 Galizia Galizia Boy Elliott & The Plastic Bags "Planeta 19" Galiziera 46 10
2 Torne ibarra Surunmaa "Tulethan takasi" Meänkieli 51 8
3 Bretainia Bretainia Gwennyn "Bugale Belfast" Bretainiera 54 6
4 Korsika Korsika Jacques Culioli "Hosanna in excelsis" Korsikera 80 1
5 Arbëreshë Herria Spasulati "Botë e shurë" Arbëreshera 51 8
6 Sápmi Sápmi Elin Kåven "Áibbas jaska" Ipar samiera 73 2
7 Frisia Frisia Jelte Posthumus & Pilatus Pas "De wiete wyn hellet oan" Mendebaldeko frisiera 54 6
8 Friuli-Venezia-Julia Friuli Carnicats "Oz dream" Friuliera 56 4
9 Gales Gales Yr Annioddefol "Drysu" Galesa 44 11
10 Asturiasko Printzerria Asturias Dixebra "Indios" Asturiera 73 2
11 Mordovia Mordovia Mordens "Good will blessing" Moksha 56 4

2009[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Seigarren Liet International leihaketa 2009ko urriaren 31an ospatu zen, berriz ere Leeuwardenera (Herbehereak) itzuliz. 11 eskualde/hizkuntzak hartu zuten parte, haien artean Behe-aleman hiztunak, Karelia, Latgalia eta Sardiniak lehen aldiz ordezkapena lortuz. Eskozia, Irlanda eta Okzitania berriz ageri ziren leihaketan, eta aldiz Arbëreshë Herria, Bretainia, Galizia, Gales, Korsika, Mordovia eta Torne ibarrak ez zuten ordezkapenik bidali. Beraz, lehen aldiz aurreko edizioko eskualde irabazleak ez zuen ordezkapenik izan.

Epaimahaiaren saria Sápmik irabazi zuen laugarren aldiz, kasu honetan Somby taldearen eta haien kanta "Ii iđit vel"-en eskutik. Aldiz, publikoaren saria Sardiniak eraman zuen Dr. Drer & CRC Posse eta haien kanta "Apu biu"-ri esker.

Ordena Eskualdea Artista Abestia Hizkuntza Puntuak Postua
1 Asturiasko Printzerria Asturias Alfredo González "La nada y tu" Asturiera 40 9
2 Okzitania Okzitania Zine "Lo prince charmant" Okzitaniera 31 10
3 Sardinia Sardinia Dr. Drer & CRC Posse "Apu biu" Sardiniera 80 2
4 Sápmi Sápmi SomBy "Ii iđit vel" Ipar samiera 85 1
5 Friuli-Venezia-Julia Friuli Lino Straulino Doman Friuliera 78 3
6 Frisia Frisia It Langstme & de Dea "Wikel" Mendebaldeko frisiera 63 5
7 Irlanda Irlanda Fiach "Sea táim" Irlandako gaelera 75 4
8 Behe-aleman hiztunak De fofftig Penns "Platt" Behe-alemana 48 8
9 Eskozia Eskozia Sunrise not Secular "Lasair an t-oidhche" Eskoziako gaelera 52 7
10 Kareliako Errepublika Karelia Sattuma "Marjaini-darjaini" Kareliera 62 6
11 Latgalia Sovvaļnīks "Pats sevī dzeivs" Latgaliera 24 11

2010[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zazpigarren Liet International leihaketa 2010eko azaroaren 27an ospatu zen Lorienten (Frantzia). 11 eskualde/hizkuntzak parte hartu zuten. Leihaketan Faroeak eta Vepsiak parte hartu zuten lehen aldiz, eta Bretainia, Galizia eta Korsika bueltatu ziren. Aldiz, Behe-aleman hiztunak, Karelia, Latgalia,Okzitania eta Sardiniak ez zuten ordezkapenik bidali.

Epaimahaiaren saria Orka talde faroearrak irabazi zuen "Rúmdardrongurin" kantarekin, eta publikoaren saria aldiz Friulik, R.esistence in Dub taldeak ordezkatuta "Fieste" kantarekin.

Ordena Eskualdea Artista Abestia Hizkuntza Puntuak Postua
1 Faroeak Faroeak Orka "Rúmdardrongurin" Faroera 88 1
2 Galizia Galizia Mafia Galega "Billarda sempre" Galiziera 29 10
3 Korsika Korsika Stéphane Casalta "Albasgia" Korsikera 59 7
4 Vepsia Jousnen Järved "Verrez tullei" Vepsiera 45 8
5 Eskozia Eskozia Rachel Walker "Fada bhuam" Eskoziako gaelera 65 5
6 Asturiasko Printzerria Asturias Xera "Tierra" Asturiera 78 2
7 Sápmi Sápmi Pia Maria Holmgren "Geaidnu" Ipar samiera 44 9
8 Frisia Frisia Equal Souls "Do swalkest" Mendebaldeko frisiera 75 3
9 Bretainia Bretainia Dom Duff "Kan an awen" Bretainiera 23 11
10 Friuli-Venezia-Julia Friuli R.esistence in Dub "Fieste" Friuliera 70 4
11 Irlanda Irlanda The Temporary "Cupan toast" Irlandako gaelera 62 6

2011[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zortzigarren Liet International leihaketa 2011ko azaroaren 19an ospatu zen Udinen (Italia). 12 eskualde/hizkuntzak parte hartu zuten, ordura arteko kopururik handiena. Edizio honetan Burgenlandeko kroaziarrak, Erromantxe hiztunak, Ladinia eta Udmurtia agertu ziren lehen aldiz, eta Euskal Herria leihaketara bueltatu zen. Aldiz, Bretainia, Faroeak, Galizia eta Korsika ez zuten ordezkaririk bidali.

Epaimahaiaren saria Frisiak irabazi zuen, Janna Eijer eta "Ien klap" kantak ordezkatuta. Publikoaren saria, aldiz, Burgenlandeko kroaziarrek eraman zuten, Coffeeshock Company taldea eta "Gusla mi se je znicila" kantari esker.

Edizio honetan, Euskal Herriak bere saiakera guztien arteko posturik hoberena lortu zuen, 5. hain zuzen.

Ordena Eskualdea Artista Abestia Hizkuntza Puntuak Postua
1 Vepsia Noid "Kättepajo" Vepsiera 40 9
2 Grisonia Erromantxe hiztunak Rezia Ladina "Id ès capità" Erromantxea 55 7
3 Burgenland Burgenlandeko kroaziarrak Coffeeshock Company "Gusla mi se je znicila" Burgenlandeko kroaziera 80 3
4 Friuli-Venezia-Julia Friuli Priska "Hajra" Friuliera 28 12
5 Eskozia Eskozia Macanta "Gaol" Eskoziako gaelera 77 4
6 Sápmi Sápmi Rolffa "Gulatgo mu?" Ipar samiera 32 11
7 Euskal Herria Euskal Herria Siroka "Hi, vascofona!" Euskara 70 5
8 Ladinia Cuntra Löm "La moncignosa" Ladino 35 10
9 Asturiasko Printzerria Asturias Skama la Rede "Condenau" Asturiera 52 8
10 Frisia Frisia Janna Eijer "Ien klap" Mendebaldeko frisiera 83 1
11 Udmurtia Udmurtia Silent Woo Gore "Kyrdźasa leźom ali" Udmurtera 81 2
12 Irlanda Irlanda Aoife Scott "Donal ná fág" Irlandako gaelera 63 6

2012[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bederatzigarren Liet International leihaketa 2012ko abenduaren 1ean ospatu zen Gijónen (Espainia). 11 eskualde/hizkuntzak parte hartu zuten. Lehen aldiz Alguer eta Ekialdeko Frisia leihatu ziren, eta Bretainia eta Korsika bueltatu egin ziren. Bestetik, Burgenlandeko kroaziarrak, Erromantxe hiztunak, Irlanda, Ladinia eta Vepsiak ez zuten ordezkapenik bidali.

Epaimahaiaren saria Bretainiak irabazi zuen, Lleuwenek ordezkatuta "Ar gouloù bev" kantarekin. Publikoaren saria aldiz Asturiasek eraman zuen, Asturiana Mining Company taldea eta "Si nun conoces Vaḷḷouta" kantak ordezkatuta.

Ordena Eskualdea Artista Abestia Hizkuntza Puntuak Postua
1 Korsika Korsika Dopu Cena "Trasmetta" Korsikera 86 2
2 Euskal Herria Euskal Herria Enkore "Muxurik muxu" Euskara 41 8
3 Alguer Claudia Crabuzza eta Claudio Gabriel Sanna "Ara" Algerera 64 5
4 Eskozia Eskozia Brian Ó hEadhra "Fathainn" Eskoziako gaelera 64 5
5 Udmurtia Udmurtia Ivan Belosudtsev & 4 Cheber Pios "Tau tynyd" Udmurtera 35 9
6 Asturiasko Printzerria Asturias Asturiana Mining Company "Si nun conoces Vaḷḷouta" Asturiera 66 4
7 Frisia Frisia Yldau "Fjoer" Mendebaldeko frisiera 52 7
8 Friuli-Venezia-Julia Friuli JoNoKognos "Mai mai" Friuliera 32 11
9 Bretainia Bretainia Lleuwen "Ar gouloù bev" Bretainiera 87 1
10 Sápmi Sápmi Inger Karoline Gaup "Oainnát go?" Ipar samiera 35 9
11 Ekialdeko Frisia The Voodoolectric "Slickermuul" Ekialdeko frisiera 76 3

2014[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamargarren Liet International leihaketa 2014ko abenduaren 12an ospatu zen Oldenburgen (Alemania). 10 eskualde/hizkuntzak parte hartu zuten. Lehen aldiz Mari El eta Minde leihatu ziren, eta Behe-aleman hiztunak, Ladinia eta Sardinia bueltatu ziren. Bestetik, Alguer, Ekialdeko Frisia, Euskal Herria, Friuli, Korsika eta Udmurtiak ez zuten ordezkaririk bidali.

Epaimahaiaren saria Ladiniak irabazi zuen, Martina Iorik ordezkatuta "Via con mia mùsega" kantarekin. Publikoaren sariaren ordez, urte honetan musikarien saria ezarri zen, zeinetan leihakideek haien artean bozkatzen zuten. Hau Sápmik irabazi zuen, Aila-duo taldea eta "Naharij kandâ" kantak ordezkatuta.

Gainera, edizio honetan soziolekto bat leihakide bezala aurkeztu zen lehen aldiz. Zehazki, Minde herriak Mindericoz egin zuen kanta, herriko oihal langileek historikoki erabilitako argotean, alegia.

Ordena Eskualdea Artista Abestia Hizkuntza Puntuak Postua
1 Asturiasko Printzerria Asturias Banda de Gaitas El Trasno "Volviche" Asturiera 36 7
2 Eskozia Eskozia Willie Campbell "Fir-chlis" Eskoziako gaelera 30 9
3 Minde Bandalheira "Baracho ancho pereira" Minderico 21 10
4 Bretainia Bretainia Adnoz "Un dra nevez" Bretainiera 53 4
5 Sardinia Sardinia Forefingers Up! "Sa luxi 'e su soli" Sardiniera, Italiera 56 3
6 Frisia Frisia Bruno Rummler "Beppe" Mendebaldeko frisiera 51 5
7 Sápmi Sápmi Alla-duo "Naharij kandâ" Inariko samiera 64 2
8 Behe-aleman hiztunak The Paintbox "Söss söss söss/Dat slecht" Behe-alemana 40 6
9 Ladinia Marta Iori "Via con mia mùsega" Ladino 73 1
10 Mari El Mari El Marina Sadova "Shochmo keche" Mariera 36 7

2017[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamaikagarren Liet International leihaketa 2017ko apirilaren 13an ospatu zen Kautokeinon (Norvegia)[4], 2016ko bukaeratik atzeratuta izan ondoren. 8 eskualde/hizkuntzak parte hartu zuten, inoiz izandako gutxiena. Lehen aldiz Baxkortostan, Luxenburgo eta Surinamek hartu zuten parte, eta Udmurtia leihaketara bueltatu zen. Aldiz, Asturias, Behe-aleman hiztunak, Ladinia, Mari El, Minde eta Sardiniak ez zuten ordezkaririk bidali.

Edizio honetan lehen leihakide ez-europarra ageri zen, Surinam alegia. Herrialde honen komunitate garrantzitsu bat bizi da Herbehereetan, eta ingeles zein nederlanderan oinarritutako kreole hizkuntza (Sranan Tongo) ordezkatzeko aukera hartu zuten.

Epaimahaiaren saria eta musikarien saria historian bigarren aldiz kanta berdinak irabazi zituen, kasu honetan Sápmi ordezkatzen zuen Ella Marie Hætta Isaksen, "Luoddaearru" kantarekin. Hau Sápmiren bosgarren eta momentuz azken irabazpena izan zen.

Ordena Eskualdea Artista Abestia Hizkuntza Puntuak Postua
1 Eskozia Eskozia Mary Ann Kennedy & Friends "Grioglachan" Eskoziako gaelera 21 6
2 Luxenburgo Luxenburgo La Schlapp Sauvage "Blanne Käpitan" Luxenburgera 13 8
3 Baxkortostan Baxkortostan Zaman "Hïwïtma" Baxkirera 31 4
4 Surinam Surinam Ruben Semmoh eta Romeo Sumter "Saka na pin" Sranan Tongo 25 5
5 Bretainia Bretainia Ukan "Den ebet all" Bretainiera 21 6
6 Udmurtia Udmurtia Pavel Aleksandrov eta Dmitry Yakimov "Van'myz ortche" Udmurtera 38 3
7 Frisia Frisia Aafke Zuidersma "Minsk fan wearde" Mendebaldeko frisiera 39 2
8 Sápmi Sápmi Ella Marie Hætta Isaksen "Luoddaearru" Ipar samiera 44 1

2018[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamabigarren Liet International leihaketa 2018ko maiatzaren 23an ospatu zen Leeuwardenen (Herbehereak). Leihaketa eratu zen hirira bueltatu zen Europako kultura-hiriburuaren programaren parte bezala, urte horretan Leeuwardenek lortutako titulua. 14 eskualde/hizkuntzak parte hartu zuten, ordura arteko kopururik altuena. Lehen aldiz leihatu ziren Anberes, Aromaniar Herria, Eskoziera hiztunak, Frankoproventzera hiztunak eta Komi, bestalde, Galizia eta Kornualles leihaketara bueltatu ziren. Aldiz, Bretainia, Luxenburgo eta Udmurtia ez ziren leihatu.

Edizio honek hizkuntza beraren bi ordezkaritza ikusi zituen lehen aldiz. Hau bi eskualderen partez eman zen, bereziki Frisia eta Galiziaren eskutik. Bestalde, Eskoziak ere bi ordezkaritza izan zituen, baina bat eskozieraz (hizkuntza germanikoa) leihatu zen, eta bestea, aldiz, eskoziako gaeleraz (hizkuntza zelta).

Epaimahaiaren saria Kornuallesek irabazi zuen, The Rowan Tree taldea eta haien abesti "Tresor"-ekin. Bestetik, musikarien saria Galiziak eraman zuen, Nastasia Zürcherrek "Espertos" kantarekin ordezkatu zuena.

Ordena Eskualdea Artista Abestia Hizkuntza Puntuak Postua
1 Surinam Surinam Afro-Carib Ensemble "Dansi nanga yu" Sranan Tongo 75 9
2 Galizia Galizia Familia Caamagno "Lausanne"[5] Galiziera 61 12
3 Anberesko probintzia Anberes Jenne Decleir "Dans met mij" Brabantera 73 10
4 Komi Komi Evgenia Udalova "Voj" Komiera 26 14
5 Frisia Frisia Stonecrobs "Yn frijheid kinsto libje" Mendebaldeko frisiera 111 5
6 Baxkortostan Baxkortostan Zaman "Alga" Baxkirera 110 7
7 Eskozia Eskozia Gerda Stevenson eta Kyrre Slind "Aye the gean" Eskoziera 119 3
8 Eskozia Eskozia Whyte "Tairm" Eskoziako gaelera 71 11
9 Galizia Galizia Nastasia Zürcher "Espertos" Galiziera 133 2
10 Aromaniar herria Pira "Mash a meu"[6] Aromaniera 49 13
11 Kornualles Kornualles The Rowan Tree "Tresor" Kornubiera 141 1
12 Frisia Frisia Luko Reinders "Kom rin mei my" Mendebaldeko frisiera 116 4
13 Sápmi Sápmi Inger Karoline Gaup "Oahppan lean" Ipar samiera 111 5
14 Frankoproventzera hiztunak Billy Fumey "Bondze Heidi" Frankoproventzera 78 8

2020[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamahirugarren Liet International leihaketa 2020ko apirilaren 3an ospatu izango zen Aabenraan (Danimarka), baina bertan behera utzi behar izan zen COVID-19 pandemiaren harira[7]. Hala ere, partaideen zerrenda aurretik argitaratua izan zen. Geroago, Liet International 2020+1 deituriko ospakizun-edizioa antolatzea erabaki zen, guztiz online, 2021eko urriaren 8an[8]. 2020ko partaide originaletatik, 10ek hartu zuten parte 2020+1-ean.

20 eskualde/hizkuntza zeuden 2020ko zerrenda originalean, historiako kopururik altuena izango zena. Alsazia, Hego Schleswigeko daniarrak, Hego Tirol, Helgoland, Ipar Schleswigeko alemaniarrak, Karintiako esloveniarrak eta Tatarstan lehen aldiz leihatu izango ziren. Bestalde, Asturias, Behe-aleman hiztunak, Burgenlandeko kroaziarrak, Erromantxe hiztunak, Katalunia, Man Irla eta Sardinia bueltatu izango ziren. Aldiz, Anberes, Aromaniar Herria, Frankoproventzera hiztunak, Komi eta Surinam ez zuten ordezkaririk bidaltzeko planik. Azken edizioan ez bezala, ez zegoen ordezkapen bikoitzik egongo, ezta Eskoziaren kasuan bezalakorik (lurralde bat bi hizkuntzekin leihatzea) ere.

Eskualdea Artista Abestia Hizkuntza 2020+1 edizioan
Alsazia Alsazia Isabelle "Waje de litt" Alsaziera Ez
Asturiasko Printzerria Asturias Luis Nuñez & los Folgazanes "Tengo un sitiu pa ti" Asturiera Bai
Baxkortostan Baxkortostan Zaman "Aida yanga" Baxkirera Bai
Behe-aleman hiztunak Die Tüdelband "Buten an't meer" Behe-alemana Bai
Burgenland Burgenlandeko kroaziarrak Turbokrowodn "Mila moja" Burgenlandeko kroaziera Bai
Grisonia Erromantxe hiztunak Fiona Fiasco "Mona Lisa" Erromantxea Ez
Eskozia Eskozia Marcas Mac an Tuarneir eta Bogha-Frois "Dumbbells" Eskoziako gaelera Ez
Frisia Frisia Sequens "Do bist frij" Mendebaldeko frisiera Bai
Galizia Galizia Carolina Rubirosa "Sozinha" Galiziera Bai
Schleswig-Holstein Hego Schleswigeko daniarrak Sølo "Kæresestangen" Hego Schleswigeko daniera Ez
Bozen-Hego Tirolgo probintzia autonomoa Hego Tirol Jimmi Henndreck "Nairobi" Hego Tiroleko alemana Ez
Helgoland Noctiluca "Iaan" Helgolandeko Frisiera Ez
Ipar Schleswigeko alemaniarrak 63-72 "Mein kleines Lied" Hego jutlandiera, Alemana Ez
Karintia Karintiako esloveniarrak Bališ "Spal bomo če smo snih" Karintiako esloveniera Ez
Katalunia Katalunia Roger Argemí "La fina línia" Katalana Bai
Kornualles Kornualles Brother Sea "Oll 'ven onen" Kornubiera Ez
Man Man Irla Clash Vooar "Lhiggeyder folley" Manxera Ez
Sápmi Sápmi Saara Hermansson "Mov laavlome" Hego samiera Bai
Sardinia Sardinia Bumbe Orchestra "Cala Sinzias" Sardiniera Bai
Tatarstan Tatarstan Juna "Yashel kuzle" Tatarera Bai

2022[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamahirugarren Liet International leihaketa 2022ko maiatzaren 13an ospatu zen Tønderren (Danimarka). 13 eskualde/hizkuntzak hartu zuten parte, hauetatik bi aldatu zirelarik. Alde batetik, Tatarstan leihatu behar izango zen Juna taldearekin, baina 2022ko Ukrainiako inbasioaren harira erretiratu eta haren ordez Israel leihatu zen, hebreeraren Samariar aldaera liturgikoan abestu zuena [9]. Hau inoiz egondako Ekialde Hurbileko lehen leihakidea izan zen, eta Europatik kanpoko bigarrena. Bestetik, hasieran Kornualles argitaratu zen partaide-zerrendan, Brother Sea taldeak eta "Trodhydhyek" kantak ordezkatuta; hala ere, azkenean Frankoproventzera hiztunengatik aldatu zen.

Hego Schleswigeko daniarrak eta Ipar Schleswigeko alemaniarrek lehen aldiz hartu zuten fisikoki parte, aurretik online ospakizun ez-leihakorrean bakarrik egon zirenak, eta esan bezala, Israel leihatu zen lehen aldiz. Bestetik, Frankoproventzera hiztunak online edizioaren ondoren bueltatu ziren, eta Korsika eta Ipar Frisia bueltatu ziren, azkeneko hau lehen edizioan soilik leihatu eta gero. Aldiz, online edizioan parte hartu zuten Alsazia, Baxkortostan, Burgenlandeko kroaziarrak, Erromantxe hiztunak, Eskozia, Helgoland, Karintiako esloveniarrak, Kornualles, Man Irla eta Tatarstanek ez zuten ordezkaririk bidali.

Epaimahaiaren saria Korsikak irabazi zuen bigarren aldiz, Doria eta haren kanta "Roma"-ri esker. Bestetik, publikoaren saria Sardiniak eraman zuen, Emanuele Pintusek ordezkatuta "Genia" abestiarekin.

Ordena Eskualdea Artista Abestia Hizkuntza Puntuak Postua
1 Ipar Schleswigeko alemaniarrak Martin Hørløck "Æ Nordschleswig-Lied" Hego jutlandiera, Alemana 54 12
2 Frankoproventzera hiztunak Billy Fumey "U port titi" Frankoproventzera 58 11
3 Galizia Galizia Carolina Rubirosa "O teu camiñar" Galiziera 118 3
4 Ipar Frisia Martje Johannsen eta Christoph Hansen "Maleen" Iparraldeko frisiera 45 13
5 Sardinia Sardinia Emanuele Pintus "Genia" Sardiniera 60 10
6 Frisia Frisia Adri de Boer "Bliuw mar by my" Mendebaldeko frisiera 72 8
7 Bozen-Hego Tirolgo probintzia autonomoa Hego Tirol Jimmi Henndreck "Heihupfa" Hego Tiroleko alemana 102 4
8 Sápmi Sápmi Ingá-Máret Gaup-Juuso "Dovdameahttumii" Ipar samiera 82 6
9 Korsika Korsika Doria "Roma" Korsikera 119 1
10 Katalunia Katalunia Roger Argemí "La contradicció" Katalana 80 7
11 Schleswig-Holstein Hego Schleswigeko daniarrak Yourdaughters "Hudsult" Hego Schleswigeko daniera 118 2
12 Israel Israel Sofi and the Baladis "Rebutalla" Samariar hebreera 85 5
13 Behe-aleman hiztunak Die Tüdelband "Wenn ik enen Wunsch harr" Behe-alemana 60 9

2024[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamalaugarren Liet International leihaketa 2024ko azaroaren 22an ospatuko da Bastian (Frantzia)[10]. 13 lurralde/hizkuntzak hartuko dute parte, hauetako hiru aurretik zehaztuta daudenak: Frisiako Liet leihaketaren irabazlea, Alemaniako daniar gutxiengoa ordezkatuko duen kanta bat eta Korsika ordezkatuko duen beste bat. Gainontzeko 10 kantak interneten zabaldutako kanta-aurkezpen plataforma batetik hautatuko dira[11].

Ordena Eskualdea Artista Abestia Hizkuntza Puntuak Postua
Frisia Frisia Melissa Pander Mendebaldeko frisiera
Schleswig-Holstein Hego Schleswigeko daniarrak Hego Schleswigeko daniera
Korsika Korsika Korsikera

Leihatutako hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liet Internationalen historian, 56 hizkuntza, dialekto eta soziolekto egon dira ordezkatuta. Haien agerpen-orden kronologikoa, agerpen-kopurua eta beste estatistikak ondorengo taulan ikus daitezke:

Lehen urtea Hizkuntza Lehen kanta Guztirazko agerpenak Posturik hoberena
2002 Bretainia Bretainiera "Stoned gavotenn" 7 (2002, 2004, 2008, 2010, 2012-17) 1 (2012)
Irlanda Irlandako gaelera informaziorik ez / "An mhuir" 5 (2002-03, 2009-11) 4 (2009)
Sápmi Ipar samiera "Hobo" 11 (2002, 2004-12, 2017-18, 2022) 1 (2004, 2006, 2009, 2017)
Kaxubiera "Król" 1 (2002) 4-10 (2002)
Okzitania Okzitaniera informaziorik ez / "Barbet pantaï" 5 (2002-06, 2009) 2 (2004)
Gales Galesa informaziorik ez / "Yr ateb" 4 (2002-04, 2008) 2 (2003)
Frisia Mendebaldeko frisiera "Fûgelfrij" 15 (2002-2022) 1 (2011)
Iparraldeko frisiera informaziorik ez / "Maleen" 2 (2002, 2022) 4-10 (2002)
Euskal Herria Euskara informaziorik ez / "Hil ez denak" 4 (2002, 2006, 2011-12) 5 (2011)
Katalunia Katalana "En pere gallerí" 4 (2002-03, 2020-22) 1 (2002)
2003 Kornualles Kornubiera "Vodya" 3 (2003, 2018-20) 1 (2018)
Friuli-Venezia-Julia Friuliera "Michi" 8 (2003-2012) 3 (2009)
Galizia Galiziera "Nai" 9 (2003-08, 2010, 2018-22) 2 (2018)
Sápmi Hego samiera "Mijjajaa" 2 (2003, 2020) 1 (2003)
Sorabiera "Jarobinka" 2 (2003-04) 8 (2004)
2004 Linburgo Limburgera informaziorik ez 1 (2004) 10 (2004)
Eskozia Eskoziako gaelera "Dèan cadalan samhach" 8 (2004-06, 2009-2020) 3 (2004)
2006 Man Manxera "Gyn fockleyn" 2 (2006, 2020) 10 (2006)
Votiera "Kui miä kazvolin kanainõ" 1 (2006) 9 (2006)
Meänkieli "Oonhän meilä vielä kieli" 2 (2006-08) 5 (2006)
Erromaniera "Shej baxtali" 1 (2006) 3 (2006)
2008 Korsika Korsikera "Hosanna in excelsis" 4 (2006, 2010, 2012, 2022) 1 (2006, 2022)
Arbëreshë "Botë e shurë" 1 (2006) 8 (2006)
Asturiasko Printzerria Asturiera "Indios" 7 (2008-2014, 2020) 2 (2010)
Mordovia Moksha "Good will blessing" 1 (2008) 4 (2008)
2009 Sardinia Sardiniera "Apu biu" 4 (2009, 2014, 2020-22) 2 (2009)
Behe-alemana "Platt" 4 (2009, 2014, 2020-22) 6 (2014)
Kareliako Errepublika Kareliera "Marjaini-darjaini" 1 (2009) 6 (2009)
Latgaliera "Pats sevī dzeivs" 1 (2009) 11 (2009)
2010 Faroeak Faroera "Rúmdardrongurin" 1 (2010) 1 (2010)
Vepsiera "Verrez tullei" 2 (2010-11) 8 (2010)
2011 Grisonia Erromantxea "id ès capità" 2 (2011, 2020) 7 (2011)
Burgenland Burgenlandeko kroaziera "Gusla mi se je znicila" 2 (2011, 2020) 3 (2011)
Ladinoa "La moncignosa" 2 (2011, 2014) 1 (2014)
Udmurtia Udmurtera "Kyrdźasa leźom ali" 3 (2011-12, 2017) 2 (2011)
2012 Algerera "Ara" 1 (2012) 5 (2012)
Ekialdeko frisiera "Slickermuul" 1 (2012) 3 (2012)
2014 Mindericoa "Baracho ancho pereira" 1 (2014) 10 (2014)
Sápmi Inariko samiera "Naharij kandâ" 1 (2014) 2 (2014)
Mari El Mariera "Shochmo keche" 1 (2014) 7 (2014)
2017 Luxenburgo Luxenburgera "Blanne Käpitan" 1 (2017) 8 (2017)
Baxkortostan Baxkirera "Hïwïtma" 3 (2017-2020) 4 (2017)
Surinam Sranan Tongo "Saka na pin" 2 (2017-18) 5 (2017)
2018 Anberesko probintzia Brabantera "Dans met mij" 1 (2018) 10 (2018)
Komi Komiera "Voj" 1 (2018) 14 (2018)
Eskozia Eskoziera "Aye the gean" 1 (2018) 3 (2018)
Aromaniera "Mash a meu" 1 (2018) 13 (2018)
Frankoproventzera "Bondze Heidi" 2 (2018, 2022) 8 (2018)
2020 Alsazia Alsaziera "Waje de Litt" 1 (2020) -
Hego jutlandiera "Mein kleines Lied" 2 (2020-22) 12 (2022)
Schleswig-Holstein Hego Schleswigeko daniera "Kæresestangen" 2 (2020-22) 2 (2022)
Bozen-Hego Tirolgo probintzia autonomoa Hego Tiroleko alemana "Nairobi" 2 (2020-22) 4 (2022)
Helgolandeko frisiera "Iaan" 1 (2020) -
Karintia Karintiako esloveniera "Spal bomo če smo hin" 1 (2020) -
Tatarstan Tatarera "Yashel kuzle" 1 (2020) -
2022 Israel Samariar hebreera "Rebutalla" 1 (2022) 5 (2022)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Home - Stichting Liet. (Noiz kontsultatua: 2024-02-23).
  2. Txantiloi:Nl-NL Liet - Stichting Liet. (Noiz kontsultatua: 2024-02-23).
  3. «Liet» web.archive.org 2002-06-04 (Noiz kontsultatua: 2024-02-26).
  4. «Liet International part of Sami Easterfestival 2017 in Kautokeino, Sápmi | Liet International» web.archive.org 2017-04-21 (Noiz kontsultatua: 2024-02-26).
  5. (Galizieraz) Diario, Nós. (2016-11-07). «Familia Caamagno representará a Galiza no Suns Europe» Nós Diario (Noiz kontsultatua: 2024-02-26).
  6. PIRA la festivalul LIET INTERNATIONAL 2018 | By Pira | Facebook. (Noiz kontsultatua: 2024-02-26).
  7. (Ingelesez) Granger, Anthony. (2020-03-11). «Liet International 2020 in Denmark Cancelled» Eurovoix World (Noiz kontsultatua: 2024-02-26).
  8. (Ingelesez) Granger, Anthony. (2021-10-04). «Liet International 2020+1 To Be Broadcast on October 8» Eurovoix World (Noiz kontsultatua: 2024-02-26).
  9. (Ingelesez) Granger, Anthony. (2022-04-18). «Liet International: Jura Replaced by Sofi and the Baladis For Liet International 2022» Eurovoix World (Noiz kontsultatua: 2024-02-26).
  10. (Ingelesez) Liet International 2024 in Corsica - Stichting Liet. (Noiz kontsultatua: 2024-04-24).
  11. (Ingelesez) Call for new songs 2024 - Stichting Liet. (Noiz kontsultatua: 2024-04-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]