Luka Modrić

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luka Modrić

(2018)
Bizitza
JaiotzaZadar1985eko irailaren 9a (38 urte)
Herrialdea Kroazia
Hezkuntza
HizkuntzakKroaziera
ingelesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Croatia national under-17 football team2001 / 200120
Croatia national under-19 football team2003 / 2004112
GNK Dinamo Zagreb2003 / 20089427
HŠK Zrinjski Mostar2003 / 2004228
NK Inter Zaprešić2004 / 2005184
Croatia national under-21 football team2004 / 2005152
Kroaziako futbol selekzio nazionala2006 / 17224
Tottenham Hotspur Football Club2008 / 201212713
Real Madril2012 / 34327
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Kirol zenbakia10
Pisua65 kilogramo
Altuera174 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm2323995 Facebook: ModricLuka10 Twitter: lukamodric10 Instagram: lukamodric10 FIFA: 241559 UEFA: 74699 Edit the value on Wikidata

Luka Modrić (Zadar, Dalmazia 1985eko irailaren 9a ) kroaziar futbolaria da, erdilaria, eta, egun, Real Madrilen jokatzen du. Horrez gain, Kroaziako selekzioan ere nazioarteko jokalari finkoa izan ohi da.

Zelaian, edozein posiziotan balio handiko kidea da, baina, normalean, erdian jokatu ohi du. 16 urte besterik ez zuen GNK Dinamo Zagreb taldearen beheko mailatan hasi zenean eta 6 titulu eskuratu zituen klub horretan, 2008ko erdialdean Tottenham Hotspur Football Clubera aldatu zuten arte.

Londresen lau denboraldiz egon ondoren, Real Madrilera pasatu zuten, ordu batzuk geroago, Espainiako Superkopa eskuratu zutelarik. Bigarren denboraldian, berriz, Errege Kopa eta UEFAko Txapeldunen Liga ere eskuratu zituzten.

2006az geroztik, Modrić nazioartekoa da Kroaziako futbol selekzio nazionalean eta 2 Munduko Futbol Txapelketa eta 2 Europako Futbol Txapelketa borrokatu ditu, 2008an bereziki nabarmendu zelarik eta UEFAk antolatutako torneoaren 11ko oneneko kide izan zen[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luka Modrić Zadarren jaio zen, Dalmazian (Kroazia), 1985eko irailaren 9an.

Gerra aurretik, lehengusuek diotenez, mutiko alaia zen eta ez zen sekula geldi egoten, honantz eta harantz, azkarra baino azkarragoa. Familiartean gogoratzen dutenez, aitonaren etxean zegoenean, lagun bila joaten zen korrika eta, ez bazituen aurkitzen, bere etxera itzultzen zen; argitu beharra dago 10 km zeudela aitona eta bere etxearen artean[2].

Jugoslaviar asko bezala, gerra piztu zenean, dena utzi beharrean izan ziren eta, ezer hartzeko betarik gabe, ihes egin zuten. Aitak etxetik 500 metrora Modricen aitona nola erailtzen zuten ikusi zuen. Etxera joan eta emaztea eta semea hartu eta alde egin zuen handik. Orduz gero, ostatuetan bizi behar izan zuten, maiz logela beste errefuxiatu batzuekin konpartituz. 7 urte besterik ez zituen haurrak, baina begirada tristea gogoratzen dute garai hartako ezagunek, kopeta iluna. Futbolariak, ordea, ez zela ezertaz ohartu dio[2].

Aita milizianoa frontera joan beharrean izan zen eta Luka amarekin geratu zen, bonba artean. Ama saiatu zen gerratik aldentzen eta Zagreben egon ziren. Metraila artean, umea pelotarekin jolasean ibili ohi zen jo eta su[3].

Kroaziako Independentzia Gerra Ekaitza operazioarekin amaitu zen. Garbiketa etniko ikaragarria etorri zen Balkanetara, 250.000 serbiar bidali zituztelarik eta 20.000 kroata hil. Horren ondoren, Modric familia ez zegoen etxera itzultzeko gogo biziz eta, Zaton Obrovackiko etxea berreskuratu bazuen ere, Modrićek Zadaren geratzea erabaki zuen, futbolean aritzeko aukera ere izango zuelarik[2].

Aita tekniko aeronautikoa zen hiri horretako aireportuan eta, ama, berriz, jostuna. Ez zeuden ekonomikoki ondo, baina apostua egiteko erabakia hartu zuten hala ere. Horrela, 16 urterekin, Modrić GNK Dinamo Zagreben zegoen. Ez zen hor geratu, ordea, Bosnia-Herzegovinako HŠK Zrinjski Mostar taldeari zeditu baitzioten jokalaria eta honekin jokatu zuen futbolari profesional bezala izan zuen lehen partida. 2003ko abuztuaren 3an izan zen FK Borac Banja Lukaren aurka eta 1-0 irabazio zuten. Denbora baten ondoren, Bosnia-Herzegovinako futbol ligako jokalari hoberena aukeratu zuten Modrić[3].

Esperientzia honen ondoren, Kroaziara itzuli zen NK Inter Zaprešić taldera zedituta eta bigarren bukatu zuen Prva HNL ligan.

GNK Dinamo Zagreb[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zesio pare horien ondoren, Luka hasierako klubera itzuli zen eta, 2005/2006 denboraldian, GNK Dinamo Zagrebek Kroaziako liga eskuratu zuen, Prva HNL deritzona. Modrićek 7 gol sartu zituen eta horrela lortu zuen lehen titulua profesional mailan.

Hurrengo denboraldian, berriro izan zen garaile Dinamo eta, horretaz gain, Kroaziako Futbol Kopa ere eskuratu zuen oraingoan. Modrić Urteko Jokalari onena hautatu zuten bertako txapelketan.

2007/2008koa Lukaren azken denboraldia izan zen GNK Dinamo Zagreben eta berriro lortu zituzten aurreko tituluak.

Tottenham Hotspur Football Club[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010ean

Europako kluben interesa piztu zuen, jada, eta Modrićek Tottenham Hotspur Football Clubekin fitxatu zuen Premier Leaguen eta 2008ko apirilaren 26an konfirmatu zen aldatze hori[4]. Klubak 16,5 milioi libera ordaindu zituen, 20 bat milioi euro -zenbait medioen arabera, 27-, Modrićek garai horretan garestiena zen Darren Benten fitxaketa berdindu zuelarik[5]. Urte horretako abuztuaren 16an egin zuen Modrićek debuta, Middlesbrough Football Clubaren aurka eta 2-1 galdu zuten[6].

Lehen denboraldiaren hasieran, erdilariak belauneko lesio bat jasan zuen eta, horrekin batera, hainbat medioen arabera, arinegia zela esaten hasi ziren Premier baterako. Hori gutxi balitz, bere kontratazioa egin zutenean indar gehien jarri zuen pertsonetako bat, Juande Ramos entrenatzailea, aldatu egin zuten eta Harry Redknappek hartu zuen haren ordea[7].

2008ko abenduaren 18an, Modrićek lehen gol ofiziala sartu zuen Tottenhamentzat, FC Spartak Moskuren aurka. Eurrusiarrak aurrea hartuta zeuden, 0-2 lehen denboran, baina Modrićek 67. minutuan anotatu zuen. 7 minutu geroago, berriz, Huddlestonek markatu zuen, berdinketa lortuz eta, horrela, hurrengo fasera pasatzeko aukera izan zuten. 3 egun geroago, abenduaren 21ean, Modrićek lehen tantoa egin zuen Premier Leaguen, Newcastle United Football Cluben aurka[8].

Ingalaterrako Futbol Kopan ere estreinatu zen eta 3-1 irabazi zuten Wigan Athletic Football Cluben aurka[9].

Modrićek 44 partida jokatu eta 5 gol sartu zituen denboraldi horretan.

2009ko abuztuaren 29an, Birmingham City Football Cluben aurka jokatzen ari zen bitartean, erretiratu beharrean izan zen, zangarreko lesioa ote zuen susmoan. Hurrengo egunean, klubak Modrićek eskuineko peronea hautsi zuela adierazi zuen eta, hasieran 6 aste uste bazuten ere, 4 hilabetez egon behar izan zuen geldi. Abenduaren 28an atera zen lehenengoz White Hart Lanen West Ham United F.C.-en aurka eta 2-0 irabazi zuten, tantoetako bat Modrićek sartu zuelarik.

Garai honetarako, Manchester United Football Club edo Chelsea Football Club bezalako klubek interesa jarri zuten jokalariagan, baina honek 2010eko maiatzaren 30ean, bere klubarekin anpliatu zuen kontratoa, 2016ra arte.

«

Hobetzen ari naizela sentitzen dut eta hementxe nahiko nuke arrakasta lortzea[10]

»

2010eko irailaren 11n, Modrićek denboraldiko lehen gola sartu zuen, 1era berdinduta amaitu zen West Bromwich Albion Football Cluben aurkako partidan. 32. minutuan, ordea, aldatu beharrean izan ziren, lesioa jasandako hanka beran kolpea izan zuelako, baina berehala argitu zuten ez zela aurrekoaren neurrikoa izan.

Azaroaren 24an, lehen gola markatu zuen UEFAko Txapeldunen Ligan, Werder Bremenen aurka 3-0 irabazi zutelarik.

2011ko urtarrilean, Manchester United Football Cluben aurkako partidaren ondoren, horrela esan zuen Harry Redknapp entrenatzaileak:

« Lukak beste mundu batekoa dirudi. Aparteko futbolari eta pertsona da![11] »

Denboraldian zehar, Modrićek Premier Leagueko 32 partida jokatu zituen, 3 tanto markatu eta 2 asistentzia. Ekipoko partidako paseen promedio altuena lortu zuen berak: 62,5 eta %87,4ko prezisioaz.

2011n, berriro saiatu zen Chelsea Football Club mutila bereganatzen, baina Tottenham Hotspur Football Clubek uko egin zien 27 milioiko eskaintzari. 40 milioietara igo zuten eskaintza, baina ez zen akordiorik egon eta Modrić, joateko prestatuta bazegoen ere, bertan jarraitu beharrean izan zen[12].

Modrićek, beraz, Tottenham Hotspur Football Clubean jarraitu zuen eta, 2011ko irailaren 18an, markatu zuen denboraldiko lehen tantoa, Liverpool Football Cluben aurka, 4-0 geratu zirelarik[13].

2012ko maiatzaren 2an, Bolton Wanderers Football Cluben aurka anotatu zuen, 1-4 irabazi zutelarik. Hau izan zen Tottenham Hotspur Football Clubeko kamisetarekin markatuko zuen azken gola[14].

Real Madril[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015ean

Asteetan negoziatzen ibili eta gero, 2012ko abuztuaren 27an, Real Madrilek webean iragarri zuen Modrićen fitxaketa. 30 milioi eurotan baloratu zen aldaketa eta jokalariaren errendimenduaren baitako pizgarriekin puztu zitekeen zenbaki hori[15]. Kroaziarrak 5 denboraldietarako sinatu zuen kontratua klubarekin eta, 2 egun geroago, debuta egin zuen Espainiako Superkopan Bartzelona Futbol Klubaren aurka. Modrić 83. minutuan atera zen Santiago Bernabéu estadioko zelaira, Özilen ordez, eta 2-1 garaipenaz, titulua eskuratzeko aukera izan zuten[16].

Irailaren 2an, Ligako hirugarren partidan, Modrić titularra izan zen lehenengo aldiz, Granadaren aurka eta oso kritika onak jaso zituen[17].

Lehenengo tantoa, berriz, azaroaren 3an markatu zuen eta Real Zaragozaren aurka izan zen. 4-0 amaitu zuten[18].

2013ko martxoaren 5ean, Modrićen dizdira nabarmendu zen bereziki. UEFAko Txapeldunen Ligan, Manchester United Football Clubaren aurka, 59. minutuan sartu zen jokura eta partida aldrebestu zien erabat haiei. 1-2 irabazi zuten eta txapelketaren final-laurdenetarako klasifikatu ziren horrela.

Espainian egin zuen lehen denboraldi honetan, Modrić ohikoa izan zen 11ko titularrean eta 53 partida jokatu zituen, 4 tanto markatuz.

2013ko abenduaren 10ean, denboraldiko lehen tantoa markatu zuen FC Københavnen aurka eta ekipoan bere merezitako lekua zuela erakutsi zuen[19].

2014a ere urte ona izan zen Modrićentzat eta Carlo Ancelottik ere goraipatu zuen, beste askok bezalaxe:

« Modricek egin duen partida garrantzi handikoa izan da.[20] »

2014ko maiatzaren 24an, UEFAko Txapeldunen Liga irabazi zuten, Atletico Madrili 4-1 irabazi ziotelarik. Berriro izan zen erabakiorra Modrić, partidaren 93. minutuan, Sergio Ramosi kornerra jaurti zionean eta honek prorrogarako bidea ireki ahal izan zuenean.

2014ko abuztuaren 12an, UEFAren Europako Superkopa irabazi zuten, Sevillari 2-0 irabazi ziotelarik.

Selekzio Nazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006ko martxoaren 1ean debutatu zuen Modrićek Kroaziako selekzioan, enpaten amaitu zuen Argentinaren aurkako amistoso batean. Berehala adaptatu zen mutila selekzioaren jokora eta horrek Kroazia ordezkatuko zutenen zerrendarako lekua eman zion.

Modrićek jokatu zuen lehen Europako Futbol Txapelketa 2008koa izan zen eta bere taldeko lehenengo partidan egin zuen debuta, Austriari 0-1eko tantoa markatu ziolarik[21].

2012ko Europako Futbol Txapelketan ere hartu zuen parte, baina ez zuten final-laurdenetarako klasifikatzerik lortu.

2014an ere Kroaziaren ordezkari izateko zerrendan zegoen eta Brasilen lehiatutako Munduko Futbol Txapelketan berriro geratu zen Kroazia kanpoan.

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

GNK Dinamo Zagreben jokatzen zuen garaietan, bera baino 3 urte zaharragoa zen Vanja Bosnic ekonomialaria ezagutu zuen. Ekipoaren administrazioaren buru zenaren alaba zen eta kirol agentzia batentzat egiten zuen lan. Telefonoz deitu omen zion jokalariari eta, hitz egitea ez duela gustuko esaten baduete ere, 3 orduz egon omen ziren hizketan[2].

Aurrena ezkontza zibila egin zuten eta, urtebete geroago, elizaz, Zagreben. Bi ospakizun horien artean, semea jaio zen, Ivan eta gerran hil zuten aitonaren izena jarri zion honi[2]. Alaba txikiago bat ere badu, Ema[22].

Klubak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kluba Div Denboraldia Liga Kopak
nazionalak(1)
Torneoak
nazioartekoak(2)
Totala Media
golak(3)
Part. Golak Asist. Part. Golak Asist. Part. Golak Asist. Part. Golak Asist.
HŠK Zrinjski Mostar
Bosnia-Herzegovina
1.ª 2003-04 22 8 - - - - - - - 22 8 - 0,36
Total club 22 8 0 0 0 0 0 0 0 22 8 0 0,36
NK Inter Zaprešić
Kroazia
1.ª 2004-05 18 4 2 - - - - - - 18 4 2 0,22
Total club 18 4 2 0 0 0 0 0 0 18 4 2 0,22
GNK Dinamo Zagreb
Kroazia
1.ª 2004-05 7 - 1 1 - - - - - 8 - 1 0,00
2005-06 32 8 2 1 - - - - - 33 8 2 0,24
2006-07 26 5 10 8 2 - 6 - - 40 7 10 0,17
2007-08 25 13 11 4 1 3 11 3 - 40 17 14 0,42
Total club 90 26 24 14 3 3 17 3 0 121 32 27 0,26
Tottenham Hotspur Football Club
Ingalaterra
1.ª 2008-09 34 3 9 6 1 - 4 1 1 44 5 10 0,11
2009-10 25 3 4 7 - 3 - - - 32 3 7 0,09
2010-11 32 3 2 2 - - 9 1 1 43 4 3 0,09
2011-12 36 4 6 3 - 1 2 1 - 41 5 7 0,12
Total club 127 13 21 18 1 4 15 3 2 160 17 27 0,11
Real Madril
Espainia
1.ª 2012-13 33 3 6 9 - 2 11 1 1 53 4 9 0,07
2013-14 34 1 6 6 - - 11 1 3 51 2 9 0,04
2014-15 16 1 4 2 - - 7 - 1 25 1 5 0,04
2015-16 30 2 4 - - - 10 1 - 40 3 4 0,07
Total club 113 7 20 17 0 2 39 3 5 169 10 27 0,12
Total carrera 370 58 67 49 4 9 71 9 7 490 71 83 0,15
Iturria: ESPN Deportes. - Página oficial del Dinamo Zagreb - NHNogomet - Transfermarkt.

Selekzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konpetizioa Kategoria Sedea Emaitza Partidak Golak
2006ko Munduko Futbol Txapelketa Absoluta Alemania Taldeetako fasea 2 0
UEFA Euro 2008 Absoluta Austria eta Suitza Final-laurdenak 3 1
UEFA Euro 2012 Absoluta Polonia eta Ukrania Lehen fasea 3 0
2014ko Munduko Futbol Txapelketa Absoluta Brasil Taldeetako fasea 3 0
2016ko eurokopa Absoluta Frantzia ... 0 0
Totala 8 1

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketa nazionalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Titulua Kluba Herrialdea Urtea
Prva HNL Dinamo Zagreb Kroazia 2006
Kroaciako Superkopa Dinamo Zagreb Kroazia 2006
Prva HNL Dinamo Zagreb Kroazia 2007
Kroaziako Futbol Kopa Dinamo Zagreb Kroazia 2007
Prva HNL Dinamo Zagreb Kroazia 2008
Kroaziako Futbol Kopa Dinamo Zagreb Kroazia 2008
Espainiako Superkopa Real Madril Espainia 2012
Futboleko Espainiako Errege Kopa Real Madril Espainia 2014

Nazioarteko txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Titulua Kluba Sedea Urtea
UEFAko Txapeldunen Liga Real Madril Lisboa 2014
UEFAren Europako Superkopa Real Madril Cardiff 2014
FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa Real Madril Maroko 2014

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://es.uefa.com/uefaeuro/season=2008/index.html
  2. a b c d e http://www.divinity.es/blogs/biovips/Modric-biografia-guerra-yugoslavia-refugiado-Vanja_Bosnic_6_1467465002.html
  3. a b http://www.abc.es/20120827/deportes-futbol/abci-perfil-modric-madrid-201208271129.html
  4. http://futbol.as.com/futbol/2008/04/26/mas_futbol/1209160814_850215.html
  5. http://news.bbc.co.uk/sport2/hi/football/teams/t/tottenham_hotspur/7373163.stm
  6. http://news.bbc.co.uk/sport2/hi/football/eng_prem/7551168.stm
  7. http://www.telegraph.co.uk/sport/football/teams/tottenham-hotspur/3853343/Luka-Modric-puts-war-years-behind-him-at-Spurs.html
  8. http://news.bbc.co.uk/sport2/hi/football/eng_prem/7775574.stm
  9. http://espndeportes.espn.go.com/futbol/ficha?id=259672
  10. http://www.dailymail.co.uk/sport/football/article-1282643/Luka-Modric-snubs-Chelsea-Manchester-United-sign-year-Tottenham-Hotspur-deal.html
  11. http://www.tribalfootball.com/articles/redknapp-full-praise-tottenham-s-modric-1521181#.UuAEMNJaFpR
  12. http://www.independent.co.uk/sport/football/transfers/tottenham-reject-40m-luka-modric-bid-from-chelsea-2347128.html
  13. http://www.bbc.com/sport/football/14869938
  14. http://www.bbc.com/sport/football/17836014
  15. http://www.skysports.com/football/news/11661/8024021
  16. http://www.marca.com/2012/08/30/futbol/1adivision/1346279313.html
  17. http://www.marca.com/2012/09/02/futbol/1adivision/1346615009.html
  18. http://www.marca.com/eventos/marcador/futbol/2012_13/primera/jornada_10/rma_zar/
  19. http://www.marca.com/2013/09/01/futbol/equipos/real_madrid/1378043080.html
  20. http://www.marca.com/2014/01/18/futbol/equipos/real_madrid/1390065232.html
  21. http://www.uefa.com/uefaeuro/season=2008/matches/round=15093/match=300684/index.html
  22. http://www.hola.com/actualidad/2015081780508/luka-modric-formentera/