Edukira joan

Magdeburg

Koordenatuak: 52°07′54″N 11°38′24″E / 52.1315889°N 11.6399609°E / 52.1315889; 11.6399609
Wikipedia, Entziklopedia askea
Magdeburg
Magdeburg
Alemaniako hiri-udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Saxonia-Anhalt
AlkateaSimone Borris (en) Itzuli
Izen ofizialaMagdeburg
Jatorrizko izenaMagdeburg
Posta kodea39104–39130
Udalerri kodea15003000
Geografia
Koordenatuak52°07′54″N 11°38′24″E / 52.1315889°N 11.6399609°E / 52.1315889; 11.6399609
Map
Azalera201,01 km²
Altuera64 m
MugakideakBörde district (en) Itzuli, Jerichower Land (en) Itzuli eta Salzlandkreis (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria239.364 (2022ko abenduaren 31)
3.176 (2021)
alt_left 121.635 (%50,8) (%49,2) 117.729 alt_right
Dentsitatea1.191 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0391
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakHarbin, Brunswick, Le Havre, Radom, Sarajevo, Nashville, Zaporizhia, Pernik eta Daugavpils
MatrikulaMD
magdeburg.de

Magdeburg[1] Alemaniako Saxonia-Anhalt estatu federaleko hiriburua da, Elba ibaiaren ertzean kokaturik. Europako erdi aroko hiririk garrantzitsuenetakoa da. Jatorrian, nukleo anitzeko burgu bat izan zen. Oton I.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko lehendabiziko enperadoreak agintaldiko zati gehiena hiri honetan eman zuen, eta katedralean lurperatu zuten.

Karlomagnok sortu zuen 805. urtean Magadoburg izenarekin, zeinak "gotorleku handia" esan nahi duen, eta 919. urtean harresiak jaso zituen magiar eta eslaviarren aurrean babesteko. X. mendean lortu zuen garrantzia, Oton I.a Handiaren agintaldian. Haren emazte Edith San Maurizio abade-etxe beneditarrean hilobiratu zuten. Abade-etxea gerora katedral bihurtuko zen. 968an sortu zen Magdeburgeko apezpikutza eta honek parte hartze handia izan zuen Elba ibaiaren ertzetan bizi ziren eslaviarren kolonizazio germaniarrean.

1035. urtean merkataritzarako eskubideak jaso zituen, Magdeburgeko eskubideak izenez ezagutzen direnak eta XIII. mendean Hansa Ligan sartu zen. Ordurako 20.000 biztanle zituen, eta Germaniako Erromatar Inperio Santuko hiri handienetakoa zen. Elba ibaiari esker, Ipar Itsasoko herriekin harreman komertzialak eratu zituen, batez ere Flandriarekin.

Erreforma protestantea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Magdeburgeko setioa 1631ean.

Martin Lutherrek hitzaldia eman zuen Magdeburgen eta herriak erreforma onartu zuen 1524 urtean eta Karlos V.aren aurkako borrokan murgildu zen. 1550-51. urtean enperadorearen soldaduen setioa gainditu zuen eta protestantismoaren gotorleku nagusi bihurtu zen. Lutherren idatziak inprimatu zituen lehenengo hiri handia bihurtu zen gainera. Matthias Flacius istriarrak ere bertan argitaratu zuen katolizismoaren aurkako panfleto famatua, zeinetan Erromatar Eliza Katolikoa "anti-kristoaren erresuma" zela esaten zuen.

Hogeita Hamar Urteko Gerran behin baino gehiagotan setiatu zuten. 1631. urtean Tillyko kondeak hartu eta erre egin zuen hiria (20.000 pertsona hil ziren). Gerraren ondoren 400 biztanle baino ez ziren gelditu Magdeburgen. 1680an Brandenburgeko Marka izenekoaren barruan sartu zen, Westfaliako Bakearen ondoren. 1806an frantziarrek hartu zuten, eta Westfaliako erresuma berriaren parte egin zuten, 1813ra arte. 1814an Prusiaren mende geratu zen, Saxoniako probintziaren barruan.

Bigarren Mundu Gerran britainiar aire armadak gogor bonbakatu zuen 1994ko urtarrilaren 16an. Gerra bukatzerakoan hiriak 340.000 biztanle zituen eta sobietarren okupazio eremuan gelditu zen, Ekialdeko Alemanian. Gerra aurreko eraikin gehienak eraitsi ziren, katedralaren inguruko hainbat etxe baino mantendu ez zirelarik. Alemania biak bateratzean Saxonia-Anhalt estatuaren hiriburu bihurtu zen.

Saxonia-Anhlateko Lantag

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Magdeburgeko katedrala (Magdeburger Dom): San Maurizio abade-etxearen gainean eraiki zen 1209 eta 1520 artean. Ehun metroko altuera duten dorreekin Alemaniako katedral garaienetako bat da. Katedral gotikoa da.
  • Udaletxea (Rathaus): XIII mendean merkatua egiten zen lekuan eraiki zen 1698an udaletxea pizkundeko estilora.
  • Saxonia-Anhlateko Lantag: Germaniako Erromatar Inperio Santuko dieta biltzen zen eraikina da. 1724ko fatxada barrokoa dauka.
  • Magdeburgeko urezko zubia (Wasserstraßenkreuz): Europako ur bidezko zubirik luzeena dago Magdeburgen. 2003an eraiki zuten eta ia kilometro bateko luzera du.

Garrantzi handiko ibai-portua da, Elba ibaian, Alemania barneko ubide sarearekin loturik. Meatzaritzako gune aberats baten erdian dago, eta ondorioz industriak indar handia du, metalurgiak batez ere. Horrez gainera, industrian garrantzia dute kimikak, ehungintzak (kotoia), oinetakogintzak eta garagardogintzak. Erregaiak ere egiten dira.

Magdeburgeko kirol nagusia eskubaloia da. SC Magdeburgek Ekialdeko Alemaniako Eskubaloi Liga hamar aldiz eta beste behin Bundesliga irabazteaz gain Europako Txapelketan hiru aldiz izan da txapeldun.

Futbolean berriz 1. FC Magdeburgek 1974ean Europako Futbol Errekopa irabazi zuen.

  • Georg Philipp Telemann (1681-1767), musikagilea eta organista bertan jaio zen.
  • Tokio Hotel mundu mailan ezaguna den pop rock taldea bertan sortu zen 2001 urtean Devilish izenarekin, eta 2003an hartu zuen gaur egungo izena.

Magdeburgeko esperientzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otto von Guericke alemaniar fisikariak 1654an, garai hartan Alemaniako enperadorea zen Fernando III.a Habsburgokoaren eta Ratisbonako dietaren aurrean, Magdeburgeko Hemisferioak erabiliz eginiko hutsari buruzko esperimentu ospetsu bat burutu zuen. 1993an sortu zen Unibertsitateak Otto von Guerickeren izena darama.

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Magdeburg ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]