Neptunoz haraindiko objektu
Neptunoz haraindiko objektuak, osotasunean edo zati batean Neptunoz haraindi Eguzkia orbitatzen duten gorputzak dira. Neptunoz haraindiko objektuen artean azpibanaketa batzuk daude; horietan nagusienak dira Kuiper gerrikoa eta Oorten hodeia. 2008ko ekainaren 11ean Nazioarteko Astronomia Elkarteak onartutako ebazpenari esker, gaur egun, Neptunoz haraindiko planeta nanoak plutoide deitzen dira.
Neptunoz haraindiko objektuak TNO (ingelesez: trans neptunian object) siglekin ere adierazten dira, bestalde, KBO (ingelesez: Kuiper belt object) siglekin ezin dira Neptunoz haraindiko objektu guztiak adierazi, Kuiper gerrikoan daudenak bakarrik adierazteko balio baitu. Gogoratu, Neptunoz haraindiko objektuak Kuiper gerrikokoan daudenez gain, Oorten hodeian daudenak ere berdin deitzen direla. Lehen aipatutako azpibanaketetaz gain, TNOek, plutinoak eta cubewanoak deritzen azpibanaketak ere badituzte.
90. hamarkadan ezagutzen ziren planeten orbiten inguruan egin ziren ikerketetatik orain arte, pentsatzen da Neptunotik haratago beste planeta bat egon daitekeela hainbat gorputzen orbitak aldatzen edo modu batean edo bestean eragina egiten (Ikus, Bederatzigarren planeta). Aipatzekoa da, Neptuno aurkitu aurretik planeta honen inguruan egon ziren teoriek bere aurkikuntza erraztu zutela.
Neptunoz haraindiko objektu aipagarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2005eko ekainean, mila Neptunoz haraindiko objektutik gora ezagutzen ziren, horietatik ehun inguruk orbita doitasunez zehaztua zuten, eta beraz, MPCk ofizialki ezarritako zenbaki bat.
Kuiper gerrikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kuiper gerrikoan kokaturik dauden gorputzak beraien orbitaren ezaugarrien bidez sailkatzen dira. Alde batetik Neptunorekiko erresonantzia mota bat dutenak daude, 2:3, 1:2, 3:5, 4:7 etab. Bestetik, Neptunorekin orbita aldetik harremanik ez duten objektuak daude, ez dute inolako erresonantzia orbitalik, objektu horiei cubewtar edo Kuiper gerrikoko objektu klasiko deritze.
2ː3 Erresonantzia (plutinoak)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erresonantzia guztien artean objektu gehien biltzen dituena da (92 baieztatutako objektu eta 104 posiblerekin)[1], alde handiarekin. Objektu hauen periodoa, bataz bestean, 250 urte ingurukoa izan ohi da. 2:3 erresonantziaren barnean dauden objektuei plutino ere deitzen zaie, Pluton planeta nanoa izan baitzen erresonantzia honetako partaide den aurkitu zen lehen kidea. Jarraian dituzue plutinorik garrantzitsuenak:[2]
Izena | Diametroa (km) | Perihelioa
(UA) |
Afelioa (UA) | Aurkitzailea(k) | Data | Irudia |
---|---|---|---|---|---|---|
Pluton | 2306±20 | 29,67 | 48,83 | Clyde William Tombaugh | 1930 | |
Karonte | 1207±3 | James W. Christy | 1978 | |||
Nix | 46-137 | Hubble espazio teleskopioa | 2005 | |||
Hidra | 61-167 | |||||
Zerbero | 13-34 | 2011 | ||||
Estigia | 10-25 | 2012 | ||||
1993 RO | 90 | 31,462 | 46,628 | David C. Jewitt eta Jane X. Luu | 1993 | |
1993 RP | 70 | 34,863 | 43,795 | |||
1993 SB | 130 | 26,719 | 51,572 | I.P. Williams, A. Fitzsimmons eta D. O'Ceallaigh | ||
1993 SC | 363 | 32,095 | 46,7 | |||
Ixion | 822 | 30,0009 | 49,0773 | Deep Ecliptic Survey | 2001 | |
Haumea | 1300–1900 | 43,339 | 51,524 | José L. Ortiz eta Michael E. Brown | 2003 | |
Namaka | 170 | Brown, Trujillo, Rabinowitz | 2005 | |||
Hiʻiaka | 310 | |||||
Orcus | 917±25 | 30,53 | 48,31 | 2004 | ||
Vanth | 280–380 | 2005 | ||||
Makemake | 1430±14 | 38,590 | 52,840 | 2005 | ||
2003 VS2 | 523+35,1−34,4 | 36,427 | 42,104 | NEAT | 2003 | |
2003 AZ84 | 730 | 32,309 | 46,554 | Brown, Trujillo | ||
Huya | 458,0±9.2 | 28,520 | 50,363 | Ignacio Ferrín | 2000 |
3:5 Erresonantzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2008ko urrian, mota honetako 10 objektu aurkitu ziren. Bataz bestean, 275 urteko periodo orbitala dute. Jarraian hiru garrantzitsuenak:
Izena | Diametroa (km) | Perihelioa (UA) | Afelioa (UA) | Aurkitzailea(k) | Data |
---|---|---|---|---|---|
2001 YH140 | 345±45 | 36,368 | 48,39 | Brown, Trujillo | 2001 |
1994 JS | 121 | 33,095 | 51,954 | David C. Jewitt, Jane X. Luu | 1994 |
2003 US292 | 84 | 31,527 | 53,537 | Marc Buie | 2003 |
4:7 Erresonantzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erresonantzia honetako gorputzek, bataz bestean, 290 urteko periodo orbitala dute. 2008ko urrian, horrelako 20 gorputz inguru zeuden aurkituak eta egiaztatuak. Gorputz hauek gutxi gorabehera, Eguzkitik 43,7 UAra daude eta txikiak izan ohi dira, orbita ia eliptikoak dituzte talde honetako gorputz gehienek. Jarraian garrantzitsuenak:
Izena | Diametroa (km) | Perihelioa (UA) | Afelioa (UA) | Aurkitzailea(k) | Data |
---|---|---|---|---|---|
1999 CD158 | 420 | 37,52 | 49,88 | Mauna Kea behatokia | 1999 |
2002 PA149 | 265 | 35,812 | 51,03 | Marc W. Buie | 2002 |
2001 KP77 | 110–240 | 36,021 | 52,020 | Marc W. Buie | 2001 |
1999 HT11 | 146 | 38,858 | 49,231 | Kitt Peak behatokia | 1999 |
2000 OY51 | 101 | 33,45 | 53,42 | Brett James Gladman | 2000 |
1:2 Erresonantzia (twotinoak)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erresonantzia honetan kokaturik dauden gorputzek, bataz bestean, 330 urteko periodo orbital bat dute eta Eguzkitik 47,8 UAra aurki daitezke. Gorputz hauek Eguzkitik hurrunen dagoen Kuiper gerrikoko zatian egon ohi dira, twotino izena ere hartzen dute aipatutako gorputzek. Twotinoek normalean 15 graduko makurdura baino txikiagoa eta eszentrikotasun moderatua izan ohi dute (0,1 < e < 0,3).[3]
Erresonantzia honetan, plutinoekin alderatuta oso gorputz gutxi aurkitu dira (2008ko urrian 14 baino ez ziren ezagutzen).[4] Azkeneko ikerketek diotenez, twotinoak plutinoak baino askoz ezegonkorragoak dira, uste da, duela 4 mila milioi urte bi erresonantzia hauetan gorputz kantitate beretsua zegoela, baina orbita aldaketen ondorioz, twotinoen biztanleria edo kopurua jatsi egin da milaka milioika urteetan zehar.[3][2] Jarraian twotinorik garrantzitsuenak:
Izena | Diametroa (km) | Perihelioa (UA) | Afelioa (UA) | Aurkitzailea(k) | Data |
---|---|---|---|---|---|
2002 WC19 | ~440 | 35,361 | 60,94 | Palomar behatokia | 2002 |
1998 SM165 | 287±36 | 29,902 | 65,154 | Nichole M. Danzi[5] | 1998 |
1999 RB216 | 153 | 33,655 | 61,184 | C. A. Trujillo, D. C. Jewitt, eta Jane X. Luu[6] | 1999 |
1996 TR66 | 139 | 28,911 | 67,51 | D. C. Jewitt, C. A. Trujillo, Jane X. Luu, J. Chen | 1996 |
2000 JG81 | 67 | 34,172 | 61,546 | Silla behatokia | 2000 |
2000 AF255 | 304 | 36,68 | 61,07 | John J. Kavelaars, Alessandro Morbidelli | 2000 |
2001 UP18 | 291 | 43,94 | 51,389 | Marc W. Buie | 2001 |
2000 QL251 | 149 | 37,422 | 57,708 | Marc W. Buie | 2000 |
2:5 Erresonantzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bataz bestean, 410 urte irauten duen periodo orbitala dute. 2008ko urrian, 11 gorputz sailkatu ziren erresnonatzia honetan, denak ere Eguzkitik 55,4 UA inguruan kokaturik daude. Jarraian garrantzitsuenak:[2]
Izena | Diametroa (km) | Perihelioa (UA) | Afelioa (UA) | Aurkitzailea(k) | Data | Irudia |
---|---|---|---|---|---|---|
2002 TC302 | 584,1+105,6−88,0 | 39,199 | 71,870 | Brown, Trujillo, Rabinowitz | 2002 | |
2003 UY117 | 270 | 32,488 | 78,65 | Spacewatch | 2003 | |
2001 KC77 | 201 | 35,418 | 76,001 | Marc W. Buie | 2001 | |
2002 GG32 | 160 | 35,87 | 75,17 | Marc W. Buie | 2002 | |
1998 WA31 | 139 | 31,473 | 78,179 | Marc W. Buie | 1998 |
1:1 Erresonantzia (Neptunoren troiarrak)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurkitutako gorputz batzuek, Neptunoren ardatzerdi handi ia berdina dute, beraz, gorputz hauek Neptunoren troiarrak deitura hartzen dute. Zehazki, Eguzkia-Neptuno Lagrangeren puntuen inguruan kokatzen dira gorputz hauek. 2012ko urrian, mota honetako 9 objektu zeuden aurkituta:
Azkeneko hirurak baino ez daude kokatuta Neptunoren L5aren inguruan, gainerakoak L4ean aurkitu daitezke.[7]
Beste erresonantziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gorputz kantitate mugatu bat duten erresonantziak, goi ordeneko erresonantzia izenarekin ezagutzen dira. Jarraian mota honetako erresonantzien zerrenda, bakoitzak dituen objektuekin batera:
- 4:5 (35 UA, ~205 urte) (131697) 2001 XH255
- 3:4 (36,5 UA, ~220 urte) (143685) 2003 SS317, (15836) 1995 DA2
- 5:9 (44,5 UA, ~295 urte) 2002 GD32[8]
- 4:9 (52 UA, ~370 urte) (42301) 2001 UR163, (182397) 2001 QW297[9]
- 3:7 (53 UA, ~385 urte) (131696) 2001 XT254, (95625) 2002 GX32, (183964) 2004 DJ71, (181867) 1999 CV118
- 5:12 (55 UA, ~395 urte) (79978) 1999 CC158, (119878) 2001 CY224[10]
- 3:8 (57 UA, ~440 urte) (82075) 2000 YW134[11]
- 3:10 (67 UA, ~549 urte) (225088) Gonggong
- 2:7 (70 UA, ~580 urte) (471143) 2010 EK139, 2006 HX122[12] (Erresnonatzia honetako gorputzen orbitak behatuz, jakina da erresonantzia hau ahula dela, hala ere, ikerketa gehiago egin behar dira.)
Gorputz batzuk hurruneko erresonantzietan kokatzen dira:
- 1:3 (62,5 UA, ~495 urte) (136120) 2003 LG7, (385607) 2005 EO297[13]
- 1:4 (76 UA, ~660 urte) 2003 LA7[14]
- 1:5 (88 UA, ~820 urte) 2003 YQ179[15]
Jarraian dituzue planeta nano batzuen erresonantziak izan daitezkeenak, baina oraindik frogatu gabeak daude:
- 7:12 (43 UA, ~283 urte) Haumea[16]
- 6:11 (45 UA, ~302 urte) Makemake[17] ((182294) 2001 KU76 ere egon daiteke erresonantzia honetan).
- 5:17 (67 UA, ~560 urte) Eris[17] (Gonggong antzeko orbita batean kokaturik dago)
Erresonantzia gabeak (cubewanoak)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cubewanoak, ''Kuiper gerrikoko objektu klasiko'' ere deituak, ingelesez, Classical Kuiper belt object (CKBO) Neptunorekiko inongo erresonantzia orbitalik betetzen ez duten Neptunoz haraindiko objektuak dira. Talde honetako gorputzei ezarri zitzaien izena, aurkitu zen lehenengotik dator, 1992 QB1 objektutik, ingelesez /kju:bi wʌn/ ahoskatzen da. Jarraian garrantzitsuenak:
Izena | Diametroa (km) | Perihelioa (UA) | Afelioa (UA) | Aurkitzailea(k) | Data | Irudia |
---|---|---|---|---|---|---|
1992 QB1 | 160 | 40,8754 | 46,5925 | David C. Jewitt, Jane X. Luu | 1992 | |
1998 WW31 | 133±15 | 41,045 | 48,472 | M. W. Buie | 1998 | |
S/(WW31) 1 | 110±12 | Christian Veillet, | 2000 | |||
Varuna | 757 | 40,494 | 45,313 | R. McMillan | 2000 | |
Quaoar | 1110 | 41,695 | 45,116 | Chad Trujillo, Michael Brown | 2002 | |
Weywot | ≈ 170 | Michael Brown, Terry-Ann Suer | 2006 | |||
Logos | 77±18 | 39,675 | 50,50 | Trujillo, J. Chen, | 1997 | |
Zoe | 66 | Hubble espazio teleskopioa | 2001 | |||
Varda | 705+81 −75 | 39.622 | 52.284 | J. A. Larsen | 2003 | |
Chaos | 612 | 40,929 | 50,269 | Deep Ecliptic Survey | 1998 | |
2002 TX300 | 320 | 38.1057 | 48.954 | NEAT | 2002 | |
2002 AW197 | 768 | 41,066 | 53,503 | Brown | 2002 | |
2002 UX25 | 650 | 36,815 | 48,923 | Spacewatch | 2002 |
Disko sakabanatuko objektuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Disko sakabanatua Eguzki sistemako zonalde bat da, 30UA ingurutik ehundaka UAra zabaltzen dena. Jarrain gune honetako objekturik garrantzitsuenak:
Izena | Diametroa (km) | Perihelioa (UA) | Afelioa (UA) | Aurkitzailea(k) | Data | Irudia |
---|---|---|---|---|---|---|
2004 XR190 | 425–850 | 51,394 | 64,032 | Lynne Jones, Brett Gladman, | 2004 | |
Gonggong | 1230 ± 50 | 33,62 | 100,79 | M. E. Brown, Schwamb, David Lincoln Rabinowitz |
2007 | |
Xiangliu | < 100 | Gábor Marton, Csaba Kiss, Thomas Müller | 2010 | |||
1996 TL66 | 339±20 | 35,010 | 132,87 | David C. Jewitt, Jane X. Luu, | 1996 | |
Eris | 2326 | 35 | 97 | Michael E. Brown, C. A. Trujillo eta | 2005 | |
Disnomia | 350 | Michael E. Brown, M. A. Van Dam, | 2005 |
Banandutako objektuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Objektu haueri batzuetan disko sakabanatuko kanpoaldeko objektuak ere deitzen zaie. Jarraian aurki ditzakezuen objektuek, seguruenik ez dute inolako orbita aldaketarik jasan Neptunoren eraginez, planeta honengandik hurrunegi daudelako. Objektu hauek adierazteko sednoide izena ere erabiltzen da, gutxi gorabehera beraien perihelioa 50 eta 75 UA inguruan dute.
Izena | Diametroa
(km) |
Perihelioa
(UA) |
Ardatzerdi handia
(UA) |
Afelioa
(UA) |
Periastroaren
(°) |
Aurkitzailea(k) | Data |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2004 XR190[18][19] | 335–850 | 51,49 ± 0,10 | 57,74 ± 0,02 | 64,00 ± 0,02 | 283.91 | Lynne Jones | 2004 |
2004 VN112[20][21] | 130–300 | 47,332±0,004 | 328,8±1,6 | 610±3 | 327,22±0,07 | Cerro Tololoko Behatokia[22] | 2004 |
2005 TB190 | ≈ 500 | 46,2 | 76,4 | 106,5 | 171.47 | Becker, A. C. | 2005 |
2000 CR105[18] | ≈ 250 | 44,0 | 224 | 403 | 316,5 | Lowell Behatokia | 2000 |
1995 TL8 | ≈ 350 | 40,0 | 52,5 | 64,5 | 83.589 | A. Gleason | 1995 |
2010 GB174 | 242[23] | 48,5 | 361 | 673 | 347,3 | KFHB | 2010 |
Barnealdeko Oorten hodeia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hillsen hodeia, barnealdeko oorten hodeia eta barne hodeia[24] ere deitua,[25] Oorten hodeiaren barnealdean kokaturik egon daitekeen gorputz esferiko erraldoi bat da, bere barne mugak 2 UAtik 3×104 UAra kokaturik egon daitezke eta kanpo mugak 100 UAtik 3000 UAra. Jarraian, zonalde honetako objektu nagusienak.
Izena | Diametroa (km) | Perihelioa (UA) | Afelioa (UA) | Aurkitzailea(k) | Data | Irudia |
---|---|---|---|---|---|---|
Sedna | 995±80 | 76,0917 | ≈ 936 | Brown, Trujillo, Rabinowitz | 2003 | |
2012 VP113 | ~500 | 80,5 ± 0,6 | 446 ± 13 | Scott Sheppard, Trujillo | 2012 |
Oorten hodeia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oorten hodeia gaur egun arte ezin izan da zuzenean begiztatu, uste denez, leku honen muga Eguzkitik argi urte batera egon daiteke, hau da, Eguzkitik hurbilen dagoen Proxima Centauri izarrerako bidean jarriko bagina, laino honen mugetara iristerakoan, bidearen laudena egina izango genuke. Jarraian gune honetan aurkitu diren objektu batzuk, esan beharra dago gune honetan, ustez, kometak eratzen direla.
Izena | Diametroa (km) | Perihelioa (UA) | Afelioa (UA) | Aurkitzailea(k) | Data |
---|---|---|---|---|---|
2006 SQ372 | 50 – 100 | 24,17 | 2.005,38 | Sloan Digital Sky Survey | 2006 |
2008 KV42 | 58,9 | 20.217 | 71.760 | KFHB | 2008 |
Nemesis izar hipotetikoa Neptunoz haraindiko objektu gisa onartuko zen, hala ere, oraindik ez da frogatu bere existentzia.
Plutinoak eta plutoideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Akats larria izango litzake plutino eta plutoide hitzak nahastea. Bi terminoak ere Neptunoz haraindiko objektuak sailkatzeko erabiltzen dira, badaude objektu batzuk plutinoak eta plutoideak direnak batera, baina hala ere, bi terminoek esanahi ezberdina dute:
- Plutinoak, Pluton planeta nanoaren antzeko ezaugarri orbitalak dituzten Neptunoz haraindiko objektuak dira. Gorputz bat plutino gisa sailkatzeko ez da kontuan hartzen bere tamaina.
- Plutoideak, Pluton planeta nanoaren antzeko tamaina duten Neptunoz haraindiko objektuak dira. Gorputz bat plutoide gisa sailkatzeko ez da kontuan hartzen bere talde edo erresnonantzia orbitala.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Trans-Neptunian objects, 2018ko otsailaren 4ean ikuskatua.
- ↑ a b c Zerrenda MPCren eskutik. 2008ko urria.
- ↑ a b M. Tiscareno, R. Malhotra (2008ko apirila). «Chaotic Diffusion of Resonant Kuiper Belt Objects». The Astronomical Journal 194 (3): 827-837. Bibkodea:2009AJ....138..827T. arXiv:0807.2835. doi:10.1088/0004-6256/138/3/827.
- ↑ Lykawka, Patryk Sofia & Mukai, Tadashi (2007ko uztaila). «Dynamical classification of trans-neptunian objects: Probing their origin, evolution, and interrelation». Icarus 189 (1): 213-232. Bibkodea:2007Icar..189..213L. doi:10.1016/j.icarus.2007.01.001.
- ↑ «List Of Transneptunian Objects».
- ↑ List Of Transneptunian Objects
- ↑ «List Of Neptune Trojans». Minor Planet Center. 2018ko otsailaren 4ean ikuskatua.
- ↑ Marc W. Buie. «Orbit Fit and Astrometric record for 02GD32»(2005-04-11, 20 behaketa erabilita). SwRI (Space Science Department). Originaletik artxibatuta, 2015eko azaroaren 25ean. 2009ko otsailaren 5ean ikuskatuta.
- ↑ Marc W. Buie. «Orbit Fit and Astrometric record for 182397» (2007-11-09, 23 behaketa erabilita). SwRI (Space Science Department). 2018ko otsailaren 4ean ikuskatua.
- ↑ Marc W. Buie. «Orbit Fit and Astrometric record for 119878» (2005-12-06, 41 behaketa erabilita). SwRI (Space Science Department). 2018ko otsailaren 4ean ikuskatua.
- ↑ Marc W. Buie. «Orbit Fit and Astrometric record for 82075» (2004-04-16, 63 behaketetatik 62 erabilita). SwRI (Space Science Department). 2018ko otsailaren 4ean ikuskatua.
- ↑ «MPEC 2008-K28 : 2006 HX122». Minor Planet Center. 2008ko maiatzaren 23. 2018ko otsailaren 4ean ikuskatua.
- ↑ The Scattered Disk: Origins, Dynamics, and End States. Gomes, R. S.; Fernández, J. A.; Gallardo, T.; Brunini, A.
- ↑ Marc W. Buie. «Orbit Fit and Astrometric record for 03LA7» (2007-04-21 14 behaketetatik 13 erabiliz). SwRI (Space Science Department). 2018ko otsailaren 4ean ikuskatua.
- ↑ Marc W. Buie. «Orbit Fit and Astrometric record for 03YQ179» (2008-03-03 24 behaketetatik 23 erabiliz). SwRI (Space Science Department). 2018ko otsailaren 4ean ikuskatua.
- ↑ D. Ragozzine; M. E. Brown (2007ko irailaren 4). «Candidate Members and Age Estimate of the Family of Kuiper Belt Object 2003 EL61». The Astronomical Journal 134 (6): 2160-2167. Bibkodea:2007AJ....134.2160R. arXiv:0709.0328. doi:10.1086/522334.
- ↑ a b Tony Dunn. «Possible resonances of Eris (2003 UB313) and Makemake (2005 FY9)». Gravity Simulator. 2018ko otsatilaren 4ean ikuskatua.
- ↑ a b E. L. Schaller and M. E. Brown (2007). «Volatile loss and retention on Kuiper belt objects». Astrophysical Journal 659: I.61-I.64. Bibkodea:2007ApJ...659L..61S. doi:10.1086/516709. 2018ko otsailaren 4ean ikuskatua.
- ↑ E. L. Schaller and M. E. Brown (2007). «Volatile loss and retention on Kuiper belt objects». Astrophysical Journal 659: I.61-I.64. Bibkodea:2007ApJ...659L..61S. doi:10.1086/516709. 2018ko otsailaren 4ean ikuskatua.
- ↑ Marc W. Buie (2007ko azaroaren 8). «Orbit Fit and Astrometric record for 04VN112». SwRI (Space Science Department). Originaletik artxibatua 2010ko abuztuaren 18an. 2018ko otsailaren 4ean ikuskatua.
- ↑ «JPL Small-Body Database Browser: (2004 VN112)». 2018ko otsailaren 4ean ikuskatua.
- ↑ «List Of Centaurs and Scattered-Disk Objects». 2018ko otsailaren 4ean ikuskatua.
- ↑ Michael E. Brown (2013ko irailaren 10). «How many dwarf planets are there in the outer solar system? (updates daily)». California Institute of Technology. 2018ko otsailaren 4ean ikuskatua.
- ↑ Astronomie, astéroïdes et comètes (franstesez) 2018ko otsailaren 4ean ikuskatua.
- ↑ Begiratu ''Oorten hodeia'' edo ''Hillsen hodeia'' artikuluetan.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Neptunoz haraindiko objektuen zerrenda, IAUk egina, (Ingelesez)
- Neptunoz haraindiko objektuen inguruko informazio gehiago Arizonako unibertsitateko webgunean (Ingelesez)