Peter Dennis Mitchell

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Peter Dennis Mitchell (Mitcham, Surrey, 1920ko irailaren 29a - Bodmin, Kornualles, 1992ko apirilaren 10a) ingeles kimikaria izan zen.

Teoria bat proposatu zuen zelula bizian energia nola garraiatzen eta metatzen den azaltzeko. 1978an Kimikako Nobel saria jaso zuen azterketa horiengatik. Cambridgeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak; 1955ean Edinburgheko Unibertsitateko Biologia Kimikoko sailaren zuzendari izendatu zuten, baina osasun arazoak zirela-eta bertan behera utzi behar izan zuen. 1964-1986 bitartean Glynn Ikerketa Laborategiko zuzendari izan zen, Kornuallesen, eta mitokondriek energia nola metatzen duten aztertu zuen batez ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]