Sociedad Deportiva de Remo Astillero
Sociedad Deportiva de Remo Astillero | |
---|---|
Sorrera | 1966 |
Herria | El Astillero, Kantabria |
Lehendakaria | Elisabet Carral |
Entrenatzailea | Jose Luis Cruces |
Kolorea(k) | urdina |
Trainerua | San José XV |
Palmaresa | 2 Kontxako Bandera 2 TKE Liga 1 KAE Liga 8 Espainiako Txapelketa 25 Kantabriako Txapelketa |
2024: Kontxa | ez |
2024 | 1.a (KAE 2 Ligan) |
Webgunea | www.sdremoastillero.com |
Sociedad Deportiva de Remo Astillero (euskaraz: Astillero Arraun Elkartea) El Astilleroko arraun elkartea da. Bere palmaresean 2 Kontxako Bandera, 8 Espainiako Txapelketa eta 2 TKE Liga ditu. Kantabriar taldeen artean garaipen gehien eskuratu dituen elkartea da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1966an José del Castillok sortua, tosta finkoan, mota guztietako kategorian hartu du parte: bateletan, trainerillatan eta trainerutan eta baita tosta mugikorrean ere. Sortu eta berehala hasi zen emaitza onak izaten. 1967an Kantabriako bere lehen txapelketa irabazi zuen eta hurrengo urteetan Pedreñaren aurkari zuzena bihurtu zen. Garai hartan Orioren aurkako desafioak jokatu zituen, gipuzkoarren aurrean galtzea tokatu bazitzaion ere. 1970an Jose Angel Lujanbio patroia ekarri zuten eta honek indar berria eman zion taldeari. 1972ko denboraldia bikaina egin zuen, baina Kantabriako txapelketa irabazi ez izanak Kontxako Banderan parte hartzeko aukera kendu zion. Gainerako estropada guztiak irabazi zituen.
Urrezko aroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2000 urtean Jose Manuel Francisco entrenatzaileak talde indartsua osatu zuen berriro eta Izortz Zabala bermeotarra patroi zuela TKE Ligan sartuz bi ekitaldi irabazi zituen, bai eta Kontxako bi Bandera ere. Honetaz gain zazpi Espainiako Txapelketa irabazi zituen 2000 eta 2008 artean, Kantauri itsasoko traineru indartsuenetakoa zela erakutsiz. Baina eskandalu handia ere sortu zen Astilleroren inguruan. Doping kontrol baten agertu ez izanak TKE Ligatik kanporatu eta bi urtez estropadarik ez jokatzera zigortu zuen taldea, txapelketak eta Kontxa bakarrik jokatu ahal izan zituelarik.
TKE Ligara itzulera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2008an KAE Ligako bigarren mailan hasi eta urtez urte berriz TKE Ligara igotzea lortu zuen. Hurrengo urteetan erdiko txandan mantentzea izan zuen helburu nagusi. 2014ko kantabriar taldeen gainbeheraren erdian TKE Ligan mantentzeko ahaleginetan aritu zen eta mailari eustea lortu zuen bakarra izan zen, larri izan bazen ere. Hurrengo urteetan lasaiago aritu da Ligan eta Kontxan ere sartzear egon da 2015 eta 2016an zortzigarren egin baitzuen sailkapen estropadan, lehenengoan 22 ehunenekorengatik gelditu zen kanpoan. 2017an ordea urte txarra izan zuen eta TKE Ligan azken postuan gelditu ondoren maila galdu zuen. 2018an KAE Liga irabazi eta berriz ere TKE Ligara itzuli zen, urtebeterako ordea.
KAE Ligara itzuli zenean taldea eraberritu eta aurreneko urtean ozta ozta mantendu bazen ere 2021ean 12. egin eta maila galdu zuen. Hurrengo denboraldietan KAE 2 Ligan maila kaskarra eman zuen. 2024an KAE 2 Liga irabazi eta mailaz igo zen.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Txapelduna (2): 2003 eta 2004.
- Bigarrena (2): 1968 eta 2006.
- Hirugarrena (3): 1973, 1974 eta 2005.
- Sailkapen estropadako irabazlea (3): 2002, 2003, 2011.
- Sailkatua (14): 1973, 1974, 1976, 1978, 2000, 2002, 2003, 2004, 2005, 2006, 2008, 2010, 2011 eta 2012.
- Txapelduna (2): 2003 eta 2005
- Bigarrena (1): 2004
- Hirugarrena (0)
- Irabazitako estropadak (2021 barne): 31
- Parte hartzeak (12): 2003, 2004, 2005, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2019
- KAE 1 Liga (2): 2009, 2018
- KAE 2 Liga (2): 2008, 2024
- Euskal Liga (0): Bigarren 2000an.
- Txapelduna (8): 1972, 2000, 2002, 2003, 2004, 2005, 2006 eta 2008.
- Bigarrena (4): 1968, 1969, 1971 eta 1999.
- Txapelduna (25): 1967, 1970, 1971, 1973, 1976, 1978, 1983, 1998, 1999, 2000, 2003, 2004, 2005, 2006, 2008, 2009, 2011, 2012 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018 eta 2019.
- Kantabriako distantzia luzeko traineru txapelketa (2): 2018, 2019.
Gainontzeko estropadak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Handiak | Nerbioiko Sari Handia (3): 1971, 1972 eta 2003. El Corte Ingles Bandera (1): 2005. Generalisimoaren Kopa (A Coruña) (2): 1971 eta 1972. Zarauzko Ikurrina (2): 1976 eta 2003. |
Etxekoak | Astilleroko Bandera (15): 1971, 1972, 1975, 1976, 1978, 1998, 1999, 2000, 2002, 2004, 2005, 2008, 2009, 2018, 2024. San Jose traineruen igoera (Astillero) (1): 2011. Astilleroko Jaitsiera (1): 2002. Ferroatlántica Bandera (1): 2000. |
Kantabrian | Desafío Vasco-Cántabro (2): 1969 (2 estropada). Santanderko Bandera (6): 1970, 1971, 1972, 1998, 2008, 2018. * Espainiako Printzearen Kopa (Santanderko Banderan): 1971, 1972. Pedreñaren 50. urteurrena: 1970. Marina de Cudeyoko Bandera (7): 1971, 1978, 1983, 1998, 2003, 2005, 2018. Santoñako Bandera (5): 1971, 1972, 1975, 1976, 1998. Finanzauto Saria (Santoña): 1973. Castro Urdialesko Bandera (3): 1975, 2003, 2009. Laredoko Bandera (1): 1976. Sotileza Bandera (16): 1978, 1982, 1994, 2002, 2004, 2005, 2006, 2008, 2011, 2012, 2013, 2014, 2016, 2017, 2018, 2019. Kantabriako Diputazioaren Bandera (1): 1998. Santoñako Traineru Jaitsiera (2): 1999, 2018. Bansander Bandera (13): 1999, 2001, 2003, 2004, 2005, 2006, 2010, 2013, 2014, 2016, 2017, 2018, 2019. Metavi Saria: 2009. Flaviobriga Bandera (3): 2000, 2002, 2003. Hipercor Bandera (8): 2000, 2003, 2004, 2013, 2014, 2016, 2018, 2019. S.D.R. Castro Urdialesen Bandera (1): 2000. Pontejosko Bandera (1): 2000. Caja de Cantabria Bandera (5): 2003, 2004, 2005, 2008, 2009. Pedreñako Bandera (2): 2003, 2005. ONO Bandera: 2003. PRC Bandera: 2003. Liébana Bandera (Laredo) (1): 2004. San Vicente de la Barquerako Bandera (1): 2008. La Maruca Bandera (1): 2008. Ría del Asón Bandera (1): 2008. Memorial Ibánez (Castro): 2009. Camargoko Bandera (1): 2009. Colindresko jeitsiera (3): 2011, 2013, 2014. |
Gipuzkoan | Beraun Sari Handia (1): 1972. Jaizkibelgo kaltetuen omenezko Bandera: 1972. Koxtaperen Bandera (1): 1998. Oriako Traineru Jaitsiera (2): 2003, 2008. Hondarribiko Bandera (2): 2002, 2005. Telefonica Bandera (2): 2003, 2005. Orioko Txanpa estropada (1): 2004. Orioko Bandera (1): 2003. Hondarribiko Traineru Jaitsiera (2): 2004, 2005. Pasaiako Bandera (3): 2004, 2005, 2009. Pasaiako Portu Berriaren Bandera (San Pedro) (1): 2005. Orioko Bixigu-Estilora Bandera (3): 2008, 2008, 2009. Trintxerpeko Bandera (1): 2008. Hibaikaren Bandera (1): 2008. Getariako Bandera (1): 2018. Zarautz Arraun Elkartearen Ikurrina (1): 2018. Donostiarra Bandera B (1): 2024. |
Bizkaian | Ondarroako Bandera (2): 1999, 2009. Getxoko Bandera (1): 2000. Lekeitioko Bandera (4): 2003, 2004, 2005, 2009. Bermeoko Bandera (2): 2004, 2005. Plentziako Bandera (2): 2005, 2018. Areetako Bandera (1): 2008. Algortako Portuzarra Ikurrina (1): 2008. Bilbo Hiriko Bandera (1): 2008. Erandioko Bandera (1): 2008. Santurtziko Bandera (1): 2009. Elantxobeko Bandera (2): 2009, 2024. Petronor Bandera (1): 2009. Portugaleteko Bandera (2): 2009, 2018. Ambilamp Bandera (1): 2010. San Juan de Dios Ospitalaren Bandera - Santurtzi (1): 2024. Ondarroako KAE 2 Ligako Bandera (1): 2024. Mundakako Bandera (1): 2024. |
Lapurdin | Donibane Lohitzuneko Bandera (1): 2008. |
Asturiasen | Gozón Udaleko Bandera (1): 2008. Ford Autoviasa Bandera, Luanco (4): 2010, 2011, 2012, 2013. |
Galizan | Pereira-Tiran Bandera (2): 2003, 2004. Boiroko Bandera (1): 2003. O Groveko Bandera (1): 2003. Vigoko Bandera (1): 2005. Outón Fernandez Bandera (1): 2005. |
Besterik | Kantauriko Arraun Jokoak (1): 1973. Errioxako Bandera (5): 1999, 2000, 2004, 2005, 2009. |
Trainerillak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako Txapelketa (6): 2004, 2005, 2006, 2007, 2010 eta 2011.
Batelak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako Txapelketa (6): 2004, 2005, 2006, 2007, 2010 eta 2011.
Azken denboraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
2003 | TKE Liga, 1.a | Txapelduna |
2004 | TKE Liga, 2.a | Txapelduna |
2005 | TKE Liga, 1.a | 3.a |
2006 | - | 2.a |
2007 | - | - |
2008 | KAE 2 Liga, 1.a | 4.a |
2009 | KAE 1 Liga, 1.a | - |
2010 | TKE Liga, 6.a | 5.a |
2011 | TKE Liga, 7.a | deskalifikatua |
2012 | TKE Liga, 8.a | 6.a |
2013 | TKE Liga, 9.a | - |
2014 | TKE Liga, 11.a | - |
2015 | TKE Liga, 9.a | - |
2016 | TKE Liga, 7.a | - |
2017 | TKE Liga, 12.a | - |
2018 | KAE 1 Liga, 1.a | - |
2019 | TKE Liga, 12.a | - |
2020 | KAE 1 Liga, 10.a | - |
2021 | KAE 1 Liga, 12.a | - |
2022 | KAE 2 Liga, 6.a | - |
2023 | KAE 2 Liga, 4.a | - |
2024 | KAE 2 Liga, 1.a |
Aulki mugikorra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako zortziko txapelketa (5): 2006, 2007, 2008, 2009 eta 2010.
Emakumezkoen trainerua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sociedad Deportiva de Remo Astillero | |
---|---|
Entrenatzailea | Sara Vazquez |
Patroia(k) | Lara Fernández Ángela Fernández |
Kolorea(k) | urdina |
Trainerua | San José XII |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 Euskotren Liga 0 Espainiako Txapelketa |
2024: Kontxa | 5.a |
2024 | 1.a (ETE Liga) |
2008 eta 2009an Kontxako Banderan bigarren postuan gelditzea lortu zuen Maria Gil patroi zuela. Hau izan zen denboraldi bakoitzean jokaturiko estropada bakarra.
2010an Kantabriako selekzioa izenarekin Euskotren Ligan aritu zen eta laugarren egin zuen. Alba Rocillo izan zen patroia baina azken estropadan lesionatu egin zen. Kontxako banderarako sailkapen estropadan Sara Vazquez aritu zen eta taldea ez zen Banderarako sailkatu.
Hurrengo urtetan ez zuen trainerurik atera baina 2013an Santoñako traineruan aritu ziren hainbat arraunlari. Horretaz gain aurredenboraldiko etxeko estrpadetan parte hartu izan du.
2023an lehenengo aldiz hartu zuen parte liga batean eta denboraldi osoa eginez. ETE Ligan izan zen eta zortzi trainerutatik bosgarren egin zuen. 2024an ETE Liga irabazi zuen eta play-offfetan Euskotren Ligara igotzea lortu zuen. Horretaz gain Kontxako Banderarako sailkatu da 15 urteren ondoren.
- Txapelduna (0)
- Bigarren (2): 2008, 2009.
- Sailkapena (3): 2008, 2009, 2024
- laugarren 2010an.
- ETE Liga (1): 2024
Gainontzeko banderak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Handiak | Zarauzko Ikurrina (0) Getxoko Bandera (0) |
Etxekoa | San Jose traineruen igoera (5): 2014, 2015, 2016, 2017, 2022 |
Kantabrian | Aurora Trueba memoriala (2): 2023, 2024. Camargoko Bandera (1): 2024. Marina de Cudeyoko Bandera (1): 2024. |
Bizkaian | Portugaleteko Uri Urena Bandera (1): 2024. Erandioko Ikurrina (1): 2024. Ondarroako Bandera (1): 2024. |
Gipuzkoan | Hernaniko Bandera (1): 2024. Zarautz Arraun Elkartearen Ikurrina (1): 2024. |
Denboraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
2008 | - | 2.a |
2009 | - | 2.a |
2010 | Emakumezkoen Liga, 4.a | - |
2011 2022 |
||
2023 | ETE Liga, 5.a | - |
2024 | ETE Liga, 1.a | 5.a |
Antolaturiko estropadak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Astillerok, 1971etik aurrera Astilleroko Bandera antolatzen du ibaian, gehienetan erlojuzkontra jokatzen dena. Denboraldi-aurreko estropada ere antolatzen du martxoa aldera, San Jose traineruen igoera (Astillero).