Xarnegu Herria
| Xarnegu Herria | |
|---|---|
| Geografia |
Xarnegu Herria[1][2] (okzitanieraz País Sharnègo; frantsesez Pays Charnégou), Lapurdi eta Nafarroa Behereko eskualde geografiko bat da, Aturri ibaiaren ertzeko Ahurti, Akamarre, Bardoze, Beskoitze, Bidaxune, Burgue-Erreiti, Erango, Gixune, Mugerre, Samatze, Urketa eta barrendegi bezala Bastida hartzen dituena.
Eskualde honen ezaugarri nagusia historikoki elebiduna izatean datza, mendeetan zehar euskarak eta gaskoi okzitanierak elkarrekin biziraun baitute.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Xarnegu hitzak Kataluniako Xarnego edo Charnego hitzen jatorri bera du. Elhuyarrek dioenez, bikote mestizoen seme-alabei ezartzen zaien erdeinuzko izena da .
Xarnegu Eguna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2005etik Xarnegu Eguna antolatu izan dute Bardozen, Bidaxuneko kantonamenduaren batasuna ospatzeko eta bi kulturen arteko bizikidetzaren adierazle bezala.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Okzitaniako eskualde historikoak | ||
|---|---|---|
|
La Gàrdiako barrendegia | ||