Berlingo Konferentzia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Afrikaren banaketa, Berlingo Konferentziaren ondorioa.

Berlingo Konferentzia (alemanez Kongokonferenz) Afrikako eta batez ere Kongoko lurrei buruz Europako potentziek zituzten gatazka kolonialistak konpontzearren Alemaniako kantziler Bismarckek antolatutako konferentzia izan zen, 1885. urtekoa. Konferentzian Europako 12 estatu gehi AEBak eta Turkia bildu ziren. Hauek izan ziren konferentziaren helburu nagusiak:

  • Alemaniarentzat inperio kolonial bat eratzea, Europatik kanpo lurrik ez izateak zeharo oztopatzen baitzion ekonomia hazkundea Alemaniari.

[aldatu] Ondorioak

Sakontzeko, irakurri: Afrikaren banaketa

Konferentzia helburuetatik askoz harago joan zen, eta ia Afrika osoa banatu zuten. Besteak beste, ondorio auek izan zituen Berlingo Konferentziak:

  • Kongo eta Niger ibaietatik nabigatzeko askatasuna, potentziek monopolizatzeko aukera ezabatuta. Horrela, kontinentearen barrualdea ustiatzea ahalbidetu zuten.
  • Kostaldea kontrolatzeak besterik gabe ez zuen ekarriko barruko lurrak ere kontrolatzea. Ondorioz, potentziek lasterketa bati ekin zioten, ahalik eta lur gehien konkistatzearren.
  • Etiopia eta Liberia geratu ziren Afrikako estatu independente bakartzat.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak