Erriberako Merkatua (Bilbo)
Koordenatuak: 43°15′20″N 2°55′28″W / 43.25556°N 2.92444°W
Erriberako Merkatua Bilboko janari merkatu nagusia da. Errekaren alboan dago, Zazpi kaleetan. 1929. urtean, Pedro Ispizua Susunaga arkitekto bilbotarrak eraikia. Aintzina, Bilboko zezen plaza zegoen tokian eraiki zuten. Urteak igaro ahala hainbat birmoldatze jasan ditu eraikinak, gaur egun, eraikinak dituen hiru solairuek erabilpen desberdina dute, barazki, arrain eta okela saltokiekin.
Oraindik merkatuko postuen jabeekin zehazteke dagoen arren, Bilboko udalak badu proiektu bat, eraikina berriztu eta birmoldatzeko. Merkatuaren azken birmoldaketa, 1983. urtean egin zen, hiriak izandako uholde larriek eragindako kalte handiek eraikinean egindako kalteak konpontzeko.
Eraberritzea [aldatu]
2010 eta 2012 urteen artean eraikina erabat berriztu zen Emilio Puertas arkitektoaren proiektuaren eskutik, lehen fasea, eraikinaren ekialdea, 2010eko abenduaren 9an zabaldu zen, eta egituraren gainontzeko berriztea 2012an amaitu zuten.
Garraioa [aldatu]
Merkatuaren alboan Euskotren Tranbiaren Erriberako geltokia du.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Merkatuaren argazkiak
- (Gaztelaniaz) Erriberako Merkatuaren web gunea