Fanny Bullock Workman

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fanny Bullock Workman

Bizitza
JaiotzaWorcester (Massachusetts)1859ko urtarrilaren 8a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaNew York
Paris
Dresden
Worcester (Massachusetts)
HeriotzaCannes1925eko urtarrilaren 22a (66 urte)
Hobiratze lekuaRural Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaAlexander Bullock
AmaElvira Hazard (Bullock)
Ezkontidea(k)William Hunter Workman (en) Itzuli  (1881eko ekainaren 16a -  1925eko urtarrilaren 22a)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, geografoa, kartografoa, idazlea, mendigoizalea, aktibista eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea

Fanny Bullock Workman (Worcester, Massachusetts, 1859ko urtarrilaren 8a - Cannes, Frantzian, 1925eko urtarrilaren 22a) geografoa, kartografoa, esploratzailea, bidaia idazlea eta mendizale amerikarra izan zen, batez ere Himalaian.[1] Lehenengotariko emakumezko alpinista profesionala izan zen.[2] Esplorazioak egiteaz gain, zortzi bidaia liburu argitaratu zituen.[3]

Goi mailako hainbat emakume-errekor ezarri zituen,[4] William Hunter Workmanekin batera.[5]

Emakumeen eskubideak eta emakumeen sufragioa femeninoa sustatu zituen.[6]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia aberats batean sortua, Fanny garai hartako neska-eskola onenetara joan zen eta Europara hainbat bidaia egin zituen . William Hunter Workmanekin ezkontzeak erraztu zion Hampshire Berriko alpinismoan bere lehen urratsak egitea, eta munduan zehar harekin bidaiatzea. Euren finantza baliabideak eta kontaktuak kapitalizatzea lortu zuten Europa osoan, Afrika iparraldean eta Asian zehar bidaiatzeko. [7]Bikoteak bi seme-alaba izan zituen, bidaitzen ari ziren bitartean, umeak zenbait ikastetxetan utzi zituzten eta hainbat zaintzaileren esku. Fannyk ez zuen bere burua familia emakumetzat jotzen eta edozein gizonen mailara hel zitekeen "emakume berria" zela ikusi zuen. Bikoteak Suitzan, Frantzian, Italian, Espainian, Aljerian eta Indian hainbat bizikleta ostera egin zituen . Milaka kilometro egin zituzten, aterpea topatzen zuten tokian atseden hartuz. Bidaia bakoitzari buruzko liburuak idatzi zituzten, eta bertan, bisitatutako lekuetako emakumearen egoera komentatzen zuten. Bizikleta bidaiei buruzko narrazio goiztiar hauek interes handiago sortu zuten mendizaletasunari buruzko liburuek baino.

Indiako bizikleta bidaiaren amaieran, bikoteak Himalayako mendebaldera eta Karakórum aldera jo zuen udako hilabeteetan eta altitude handiko alpinismoa egiten hasi ziren. Hurrengo hamalau urteetan zortzi aldiz itzuli ziren lurralde honetara.

Mendizaletasunerako ekipamendu modernorik ez bazuten ere, Workmandarrek hainbat glaziar esploratu zituzten eta hainbat mendi gailurretaraino heldu ziren. 7.000 metroko Pinnacle Peakera ere iritsi ziren, garai hartan emakumezkoen altuerako errekorra ezarriz. Urte askotako espedizio luzeak antolatu zituzten, baina zenbait kasutan arazoak izan zituzten bertako langileekin harreman ona mantentzeko. Estatu Batuetan izan zuten aberastasunak eta pribilegioak ez zien jatorrizko biztanleriaren posizioa ulertzen lagundu, eta portatzaile fidagarrien zerbitzuak lortzeko zailtasunak izan zituzten.

Himalaiara egindako bidaien ostean, Fannyk bere esperientziari buruzko hainbat hitzaldi eman zituen baita garaiko hainbat intelektual elkarteren gonbidapenak jaso ere. Fanny Sorbonan mintzatu zen lehen estatubatuar emakumea izan zen eta Royal Geographic Societyn hitz egin zuen bigarrena. Ohorezko domina ugari jaso zituen Europako geografia eta mendizaleen elkarteetatik, eta bere garaiko mendizalerik garrantzitsuenetarikoa izan zen. Garai hartan, emakume batek altuera handiak igo zitzakeela erakutsi zuen, gizonezkoen moduan, indarrean zegoen genero-hesia ezabatzen lagunduz.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fanny Bullock 1859ko urtarrilaren 8an jaio zen Massachusettsen, Pilgrim Fathers goi mailako familia baten, hiru neba-arreben artean gazteena izan zen. Bere ama Elvira Hazard zen, eta aita Alexander H. Bullock, Massachusettseko enpresari eta gobernadore errepublikanoa. Fannyk hainbat irakasle izen zituen New Yorkeko Miss Graham Eskolara joan aurretik, eta gero Parisen eta Dresdenen eman zuen denbora. Thomas Pauly-k Fannyren bere biografian idatzi zuen "gaztetatik Fanny bere posizio pribilegiatuaren murrizketekin haserretuta zegoela". Garai hartan idatzitako istorioetan Fannyk abenturarekiko zuen interesa kontatzen du. "Oporretako pasartea" izenburuko idazkian, ingeles aristokrata eder bat deskribatzen da gizartea mespretxatu, Grindelwaldetik ihes egin, mendizale bikaina bihurtu eta amerikar batekin ezkonduko dena.

Michael Plintek dioenez, istorio honek Fanny Workmanen bizitzaren zati bat laburbiltzen du, bidaiatzeko espiritua, mendien maitasuna eta emakumeen eskubideen aldeko konpromisoa barne. 1886an, Indiako Lehen Gerran girotutako New York aldizkarian ipuin bat argitaratu zuen, "neska zuri" baten harrapaketa eta salbamenduari buruzkoa, The Record-Unionen aipamen baten arabera oso estilo atsegina du kontaketak.

Fanny eta William-en erretratua

1879an Fanny Ameriketako Estatu Batuetara itzuli zen eta 1882ko ekainaren 16an William Hunter Workmanekin ezkondu zen. Bera baino 12 urte zaharragoa zen senarra. William ere familia aberats batetik zetorren, Yale Unibertsitatera joan zen lehenengo eta Harvarden medikuntza ikasi zuen. 1884an Rachel izeneko alaba bat izan zuten. Williamek Fanny mendizaletasunean sartu zuen ezkontzaren ondoren, eta hainbat uda eman zituzten elkarrekin Hampshire Berriko Mendietan. Han, Washington (1.918 m) mendiaren gailurrera iritsi ziren hainbat alditan. Estatu Batuetako ipar-ekialdeko eskualde honetan alpinismoak beste emakume batzuekin batera mendizaletasun trebetasunak garatzeko aukera eman zion Fannyri. Europako klubek ez bezala, American White Mountain mendizaletasun klubek emakumezko kideak baimendu zituzten eta emakumeak jarduera hori praktikatzera animatu zituzten. Eskualde honetako mendizaletasunari buruzko genero dinamikei buruzko bere artikuluan, Jenny Ernie-Steighnerrek adierazi zuen prestakuntza-esperientzia horrek Fannyk emakumeen eskubideekiko zuen konpromisoa moldatu zuela, eta gehitu zuen "garaiko beste mendizale ospetsu bakar batek ere, ez gizonek ez emakumek, ez zuela hain argi eta sutsu hitz egin emakumeen eskubideen alde".[8] Workmantarrei, ordea, ez zitzaien gustatzen Worcesterreko bizitzaren izaera, eta nahiago zuten Europan bizi.

Bien gurasoen heriotzaren ondoren, propietate nabarmenak heredatu zituztenetik, bikoteak Europan zehar egin zuen lehenengo bidaia hasi zen, Eskandinavia eta Alemanian zehar.

Europan bizikletaz bidaiatzen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1889an, Workmandarrak Alemaniara joan ziren bizitzera Williamek osasun arazoak zituelako, Paulyren arabera aitzakia soil bat izan zitekeen arren, oso azkar sendatu zen han. Bikotearen bigarren semea, Siegfried, Dresdenera iritsi eta gutxira jaio zen. Hala ere, Fannyk ez zuen ohiko emazte eta ama rolekin konformatu nahi, sortzaile eta abenturazalea bihurtu nahi zuen,

Feminista gisa, emakumeek bizitzako lanetan gizonak berdindu eta gainditu zitzaketen ideiaren adibidetzat jotzen zuen bere burua Fannyk eta Luree Millerren arabera, garai hartako emakume berriaren balioak pertsonifikatu zituen. Millerrek emakume esploratzaileei buruzko liburuan adierazi zuenez, garai hartako familia ideala familia ugaria zenez eta kontrazepzioari buruzko informazioa lortzea erraza ez zenez, Williamen ezagutza medikoak balio handikoak izan ziren Fannyren idealarentzat. Workmandarrek beren seme-alabak zaintzaileekin utzi zituzten eurek bidaia luzeak egin ahal izateko. 1893an hil zen Siegfried, haien semea, gripearen eta pneumoniaren konbinazio batengatik. Haren heriotzaren ondoren, Paulyren arabera, Fannyk erasotasunez jotzen zuen identitate alternatiboa bere bizikleta bidaien bidez, emazte eta ama erantzukizun konbentzionaletatik askatzen zuena eta bere interesak eta anbizioak ahalbidetzen zituena.

1888 eta 1893 urteen artean Workmandarrek Suitza, Frantzia eta Italia bisitatu zituzten bizikletaz. 1891n Fanny Mont Blanc eskalatu zuen lehen emakumeetako bat izan zen, baita Jungfrau eta Matterhorn igo zituen lehen emakumeetako bat ere, Peter Taugwalder gidari zela. Mendi horretako lehen igoera Edward Whymperrekin egin zuen . 1893an, bikoteak Europatik kanpoko lurraldeak esploratzea erabaki zuen eta Aljeria, Indochina eta Indiara bidaiatu zuen. Urrutiko leku gehiagotara bidaiak egitea Fannyren ideia izan zen. Bikoteak lehenengo bidaia luzea 1895. urtean egin zuen, Espainiako 4.500 kilometroko bidaia bizikletaz, [9]bakoitzak 9 kiloko maleta eraman zuen eta egunean, bataz beste, 72 km egin zituzten, egun batzuetan berriz 130 km. Amaieran Sketches Awheel eta Iberia Modern liburuak idatzi zituzten euren bizipenak kontatuz. [10] Lan horretan garai hartako Espainia landatarra, pintoreskoa eta liluragarria zela deskribatu zuten.

Algerian Memories lanean Fannyk landaren edertasun eta erromantizismoa jorratu zituen, hiriko baldintza txarrei buruzko iruzkinak saihestuz. Hala ere, lan honetan nabarmendu zuen Aljeriako gizartean emakumeen aurkako tratu txarrak eta utzikeria zeudela.

India[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fanny Bullock Workman Indiara bizikletaz egindako bisitan (1897 inguruan).

India, Birmania, Ceylon eta Javan zehar egindako bidaiak bi urte eta erdi iraun zuen, 1897ko azaroan hasita, eta 23.000 km inguru egin zituzten. Fannyk 38 urte zituen eta Williamek 50. Guztira, 6.400 km inguru egin zituzten Indiako hegoaldeko puntatik Himalaya iparraldera. Hornikuntzarako sarbidea bermatzeko, trenbideen ondoko pista nagusietatik joaten ziren eta noizean behin tren geltokietako itxarongeletan lo egin behar izan zuten, beste tokirik ezean. Hornikuntza gutxi eramaten zuten, besteak beste, tea, azukrea, gailetak, gazta, txahal okela, ura, burkoak, manta bana, idazteko materialak, larrialdi kutxa bat eta konponketa kit bat. Bidaiaren iparraldeko muturrera iritsi zirenean, bizikletak utzi eta 4.300 eta 5.500 metro arteko mendi pasabideak oinez zeharkatuz zituzten. Bidaia latza izan zen: janari edo ur gutxi izan zuten, eltxoen ziztadak jasan zituzten arratoiz betetako geletan lo egiten zuten. Bidaia honen ondoren idatzi zuten liburuak tokian ikusten zuten antzinako arkitektura nabarmendu zuen tokiko kultura garaikidea baino. Bidaia horren ondoren idatzi zuten liburuan tokian ikusi zuten arkitektura zaharra nabarmendu zuten, tokian tokiko kultura garaikidea baino gehiago.

Fannyk Indiako My Asiatic Wanderingsen aipamen hau egin zuen:

"Paisaia zoragarri askotan zehar ibili nintzen, Orissako palmondo eta pikondozko zuhaitzetan, Teraiko mendi-hegal berde eta malkartsuetan....baina inoiz ez nituen 1.200 kilometro egin herrialde hain etengabe ederrean".[11]

Workmandarrek, Indiako historiari buruz oso ohikoa ez zen ezagutza maila zuten, eta Jakata edo Mahabharata eta Rāmāyaṇla irakurriak zituzten bidaian abiatu baino lehen. Millerren esanetan, lan epiko horiek sortutako kultura ezagutzeko irrikan zeuden eta denbora gehiago eman zuten bertako antzinako historia aztertzen bertako biztanleekin elkarreraginean baino.

Tokiko langileekin arazoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fanny Workman Mummery denda baten ondoan

1898ko udan bikoteak beroari ihes egin eta Mendebaldeko Himalaia eta Karakorum arakatzea erabaki zuen. Ondoren, Sikkimen Kanchenjunga inguruko lurraldea arakatu nahi zuten, eta azkenik ekialdean Bhutanekin mugakide diren mendietara bidaiatu. Hala ere, zailtasun burokratikoak eta atmosferako arazoak asko izan ziren eta plan horiek aurrera eramatea eragotzi zuten. Haien arazo nagusia ordea bertako langileekin izan zuten. 45 garraiolari, sherpa, kontratatu zituzten, mendiko bidaiarako oinarrizko modu egokian hornituak, eta hornidurak erosi zituzten, baina kostuak neurriz kanpo gehitu zitzaizkien. Bi amerikar aberatsi buruzko albisteak inguruko biztanleen belarrietara heldu zirenean. Ezin izan ziren abian jarri urriaren 3ra arte, eta ordurako hotza gerturatzen ari zen.

Workmandarrak, euren idazkietan, kontratatu zituzten garraiolariez kexatu egin ziren, beraiekin lan egitea zaila omen zen, egunean 8 kilometro baino gehiago ibiltzeari uko egiten baitzioten. Bidaia hasi eta hiru egunen buruan, elurra, aurkitu zuten, porteatzaileak matxinatu egin ziren eta baldintza hotz haietan lanean jarraitzeari uko egin zioten, talde osoa Darjeelingera erretiratzera behartuz.

Langileekiko lan arazoei etengabe aurre egin behar izan zieten. Tokiko portatzaileek behar zituzten beren ekipamendua eramateko, beraiek bakarrik ezin baitzuten hilabete askotarako espediziorako nahikoa ekipamendu garraiatu. Karpa, lo egiteko poltsak, kamerak, tresna zientifikoak eta janari kopuru handia eraman behar zituzten. Kontratatu zituzten portadoreak eszeptikoak ziren. Bertakoak oso gutxitan igotzen ziren inguruko mendietara eta ez zeuden ohituta emakumearen aginduak betetzera eta horrek Fannyren posizioa zaildu egiten zuen. Arazo hauek konpontzen saiatzen ziren baina beti ez zuten lortzen. Kenneth Masonek 1955ean idatzitako mendizaletasunaren historian aipatzen du: "Workmandarrak, euren bidaietan, euren akatsen biktima izan ziren. Ezinegonak izan ziren, eta gutxitan saiatu ziren porteadoreen pentsamoldea ulertzen, eta horregatik ez zuten lortu haiengandik onena ateratzea "

Mendizaletasuna Himalaian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Mendi-mundu bikain horretako giroa arnasten genuen, bere glaziarretako ur zurrunbiloetatik edaten genuen, eta begietan jaten genuen bere gailur garaien edertasun eta dotorezia paregabearekin. Eta denborak aurrera egin ahala, bere xarma berretsi zen boterea berriro eta sirena abestiz deitu gintuen berriro ere eskualde horietara itzultzeko, handitasunaren eta ederraren zentzua asetzen duen bezala ".
—Fanny eta William Workman, The Call of the Snowy Hispar (Jatorrizko itzulpena) [12]

Himalaiara egindako hasierako bidaiaren ondoren, Workmandarrak alpinismoak eta mendizaletasunak liluratu egin zituen. 14 urtetan zortzi aldiz bidaiatu zuten inguru hartara, orduan ia esploratu gabe eta kartografiatu gabe zegoen tokira. Bidaia haietan ez zuten ekipamendu moderno ez arinik izan, izoztutako janari lehorren, eguzkiaren babesaren edo irrati bidezko komunikazioen onurarik gabe egin zituzten. Espedizio bakoitzean lurra arakatu, zundaketak egin eta argazkiak atera zituzten, ondoren aurkikuntzen txostenak idazteko eta inguruko mapak sortzeko. Bikoteak erantzukizunak partekatu eta txandakatu egiten zituen: urtebetean Fannyk bidaiaren logistika antolatu zuen Williamek proiektu zientifikoetan lan egiten zuen bitartean, eta hurrengo urtean rolak trukatu egin zituzten.[13]

Himalaiara egin zuten lehenengo bidaia eta bertako langileekin han jasan zituzten arazoen ostean, Matthias Zurbriggen kontratatu zuen, garai hartan alpinismo gidaririk trebatuena. 1899an, 50 herritar eta Zurbriggen gidariarekin batera, Karakorumeko Biafo glaziarra esploratzen hasi ziren, baina eguraldi txarrak Skoro glaziarrera eta inguruko eskalatu gabeko tontorretara joatera behartu zituzten. Siegfriedhorn gailurrera iritsi ziren, Fannyk bere semearen omenez horrela izendatu zuen 5.700 metroko tontor bat, une hartan emakumeen altitudearen errekorra zena.[14] Ondoren, 5.200 metro inguru kanpatu eta 5.930 mko gailur handiagoa igo zuten, Bullock Workman izena jarri zioten. Handik mendi bat ikusi zuten urrutian eta bistaren edertasuna eztabaidatu zuten. Hau K2 izan zen, Lurreko bigarren mendirik garaiena, Fanny izan zen mendi erraldoia zuzenean ikusi zuen lehenengo emakumea. Azkenean Koser Gungeren 6.400 m igo zituzten, Fannyk bere hirugarren altuera errekorra lortu zuen. Igoera erronka handia izan zen, eta portatzaile berriak kontratatu behar izan zituzten, oinarriko kanpamentu berria sortu eta gaua egin zuten 5.500 m inguruan. Goizean, 370 metroko horma bat eskalatu zuten, haizearen kolpepean. Tontorrerako azken zatian, Fannyren behatzak hain zeuden hotzituta, non ez baitzen gai bere pioletari eusteko ere, gainera, porteadoreetako batek utzi egin zituen. Paulyren arabera: "Adrenalinak eta etsipenak tontorrerantz bultzatuta, laukotea, bere tresnekin, tenperatura Fahrenheit (12 ° C) hamar gradukoa zela eta bere igoera 21.000 oinekoa zela egiaztatzeko adina soilik egon ziren gailurrean [6.400 m]".

Paulyren arabera, Fanny eskalatzaile nekaezina eta beldurgarria zen. Workmandarrek garai hartan ez zuten ekipamendu espezializaturik, eta Paulyk argudiatu zuen halako altuerara igotzeko gai zela mendiko gaixotasunekiko zuen iraunkortasunari eta immunitateari esker.

Workman bere eskaladako tresnekin, c. 1900. Brendan Leonard-en esanetan, "garaiko emakumeentzako galtzak onargarriak ziren arren, Workmanek gona jantzi zuen: mila kilometro Europa eta Asia zeharkatzeko, zein Himalaiako gailurrak igotzeko . [15]

Ahal izan zuen bezain pronto, Fannyk bere ustiaketei buruzko txostenak argitaratu zituen, esaterako, Eskoziako Geografi aldizkariko artikulu batean. Himalayako Izotz Mundura egindako bidaia sakon deskribatuz. Fanny esperimentu zientifikoen datuak eta emaitzak sartzen saiatu zen, bere barometro eraldatua goi mailako tresna bezala sustatuz, baina kritikari espezializatuak ez zioten jaramon handirik egin, ezagutza zientifiko falta argudiatuz. Kritika herrikoia liburuarekin eskuzabalagoa izan zen, kritika idatzi zuen batek bereziki zera esan zuen: "Ez dugu inolako zalantzarik izan azken urteetako bidai liburu aipagarrienetariko bat idatzi zutela".[16]

1902an Workmandarrak Himalaiara itzuli ziren eta Arandutik abiatuta Chogo Lungma glaziarra esploratu zuten lehen mendebaldarrak izan ziren. 80 porteadore kontratatu zituzten lau tona eramateko, baina haien esplorazioa elur etengabeek eta 60 orduko ekaitzak mugatu zuten. 1903an Hoh Lumba glaziarrera joan ziren Cyprien Savoye gidariarekin. Piramide tontorra deitu zutena baino gertuago dagoen mendia eskalatzen saiatu ziren. Lehen gauean 4.900m ingurura kanpatu zuten eta bigarrenean 5.700m ingurura. Porteadoreen osasun arazoek hirugarren gauean 5.900 metrora kanpatzera behartu zituzten aurreikusitako 6.100 metroen ordez, eta azkenean utzi egin behar izan zuten. Halere, 6.878 metroko tontorra eskalatu zuten, emakumezkoen errekor berri bat. William eta garraiolari bat ere gailurrerantz igo ziren orratz eran, espedizioaren helburua betez. Hala ere, tontorrera heltzeko metro gutxira zeudenean saiatzeko ahalegina alde batera utzi zuen, jakin zuenean aurrera eginez gero ez zirela gai izango gerora altuera seguru bateraino jaisteko, mendiko gaitzak kaltetu aurretik. Bidaia hauetik bueltan, Workmandarrek Europan zehar hainbat hitzaldi eman zituzten, ingelesez, alemanez zein frantsesez. Lyongo hitzaldietako batean, 1.000 pertsonako audientzia izan zuten, eta beste 700 kanpo utzi behar izan zituzten. 1905ean, Fanny Royal Geographical Societyn agertu zen bigarren emakumea izan zen.[17][8] (lehenengoa Isabella Bird Bishop izan zen, 1897ko maiatzean) eta bere hitzaldiak aipamen bat izan zuen The Times egunkarian.

Pinnacle tontorra eta altitudearen errekorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kun (Mount) mendia eta Pinnacle Peak (ezkerrean) Suru haranetik ikusita

1906an, 47 urte zituela, Fannyk 6.930 metroko Pinnacle Peak (bere neurketaren arabera, 7.091 m) eskalatu zuen, Mendebaldeko Himalaiako Nun Kun mendiaren gailur filiala. Hori izan zen mendizaletasunaren arloan lortu zuen lorpenik handiena. Issermanek, Weaverrek eta Molenaarrek azpimarratu zuten "hasiera batean mendira igotzea, ekipamendu modernoen abantailarik gabe eta bolumen handiko gonen oztopoaz, bere trebetasunaren eta determinazioaren testigantza izan zen"

Mendirik altuena igotako emakumezkoaren errekorrik altuena izan zen, harik eta Hetti Dhyrenfurthk 1934an Sia Kangri Cra (7.422 m) igo zuen arte. Ordura arte, 7.000 metroko marka gainditu zutela sinetsita, Fanny eta William goi mailako eskaladako aditu garrantzitsuenak izan ziren.

Workmanek gogor defendatu zuen Pinnacle mendiaren altuera-marka beste erreklamazio guztien aurrean. Batez ere Annie Smith Peck-ek, 1908an Peruko Huascaran igo zuenean eta errekor berri bat ezarri zuela esan zuenean. Azken honen arabera, 7.000 metroko garaiera zuen. Eztabaida gogorra eta publikoa izan zen, baina azkenean Fanny-ren lehiakortasunak eztabaida bere alde ebatziarazi zuen, Huascaran-en altuera neurtzeko ikuskatzaile-talde bat kontratatuta. Service Géographique de l'Arméeko frantziar ikuskatzaile taldeari 13.000 dolar ordaindu zizkion Peruko mendi honen altuera neurtzeko. Huascaran-en iparraldeko tontorra 6.648 metrokoa zela ikusi zuten, Smith Peck-en balioespena baino 600 bat metro baxuagoa eta beraz, Workmanen marka berretsita gelditu zen. [11] Paulyren esanetan, "ironikoki, altuera handiko edozein gizon bezala bere burua frogatzeko bere erabakia hura gainditzen saiatu zen beste estatubatuar baten erasoa suntsitzea izan da. Bere eremuko emakumerik onena izatearren, Fannyk bere lorpenen inguruko erregistro bat gordetzen zuen, froga gisa erabiltzeko. Pauly-k ondorioztatu zuen: Fanny Workmanek errekonozimendua jasotzen badu, seguruenik gogoratuko da, bai erregistro zehatzak gordetzeko ahaleginarengatik, bai lortu zituen altitudeengatik.

Hispar eta Siachen glaziarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fanny Workman Zilarrezko Tronua lautadako Votes for Women esaten duen egunkari batean.

1908an Workmandarrak Karakorumera itzuli ziren eta 61 kmko Hispar glaziarra esploratu zuten Hunza Nagar eskualdean. Gilgitetik Nagirrera joan ziren Hispar mendatea (5.300 m) zeharkatuz eta Biafo glaziarretik 60 kilometrora Askole aldera. Glaziar hauetako bidaiak bere errekorra izan zuen, Fanny Himalayan tamaina horretako glaziarra zeharkatu zuen lehen emakumea izan baitzen. Workmandarrak izan ziren inguruko glaziar asko aztertzen lehenak, eta italiar portatzaileek sortutako mapek eskualdea lehen aldiz kartografiatzeko balio izan zuten. Altuera handiaren efektu fisiologikoak grabatu zituzten, glaziarrak eta izotz pinakuluak aztertu zituzten eta neurketa meteorologikoak egin zituzten, barometro aneroideekin eta irakite puntuko termometroekin grabatutako altitudearen datuak barne.

Rose Glaziarra eta 72 km luzerako Siachen glaziarra Baltistanen, Masherbrum inguruan, 1911 eta 1912 urteetan bere ibilbidearen lorpenik garrantzitsuena izan zen. Izan ere, une hartan munduko glaziar subpolar luzeena zen, eta, gainera, gutxien esploratutako glaziarra eta irisgarria. Bi hilabetez, bikoteak glaziarra esploratu zuen, hainbat mendi igo eta ingurua mapatu zuen. Denbora hau guztia, 4.600 metro baino gehiagora pasa zuten, Indira Coletik gorenera iritsiz eta gailurrari izena emanez. Espedizio honetan gidari italiar bat erori eta hil egin zen. Fanny beraren arabera, "bere patu latza modu miragarrian partekatzetik libratu zen". Taldeko gainerakoak espedizioarekin jarraitzea erabaki zuten.

Fannyk, Sia Lana (5.700 m) pasabidean zehar lideratu zituen, Siachen glaziarraren burutik gertu eta aurretik esploratu gabeko eskualde bat zeharkatuz, Kaberi glaziarreraino.

Esplorazio hau eta ondorioz lortutako liburua bere arrakasta handienetako bat izazen. Fannyk Two Summers in the Ice-Wilds of Eastern Karakoram liburuan deskribatu zuen nola antolatu eta gidatu zuen espedizio hau: "Hunter Workman doktoreak lagundu ninduen, oraingoan, komisarioko arduradunarekin eta argazkilari eta glaziologo gisa, baina espedizio honen arduradun nagusia nintzen, eta nire ahaleginekin, neurri handi batean, espedizio horren arrakasta edo porrotaren menpe zegoen ".

6.400 metroko altueran, Fannyk "votes for Women" (emakumeentzako botoa) jartzen zuen egunkari bat zabaldu zuen, eta bere senarrak gertaeraren argazki ikoniko bat hartu zuen.Espedizio honetan, gidariek eta esploratzaile alpetarrek lagundu zieten, horien artean Grant Peterkin eta Surjan Singh aurkitzen ziren, hauen ekarpenak, Workmandarrek sortzen lagundu zuten beste mapa askok ez bezala, euren Siachen glaziarraren mapa urte askoan zehar eztabaidagabe mantendu zela ziurtatu zuten.

Azken urteak eta heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Workmandarrek ez zuten beren alaba Alexander MacRoberten ezkontzara joaterik izan 1911n, orduan Karakorum-en miaketa egiten ari baitziren. Bidaia honen ostean, 1912an bikotea idazten eta hitzaldiak ematen aritu zen, batez ere 1914an Lehen Mundu Gerra saioan. Fanny Pariseko Sorbonan hitzaldia eman zuen lehen emakumea izan zen.[18] Royal Geographic Society-ko kide gisa onartu zen lehen emakumea ere izan zen. Bere argitalpenek glaziazioaren eta bestelako fenomenoen inguruko ohar zientifikoak hartu zituztelako. Europako 10 geografia sozietateren ohorezko dominak eskuratu zituen eta azkenean American Alpine Club, Royal Asiatic Society, Italiako Alpine Club, Deutscher und Österreichischer Alpenverein eta Club alpin françaiseko kide izan zen. Fanny oso harro zegoen lorpen horiek bere liburuen izenburu orrietan zerrendatuz.[19]

Fanny 1917an gaixotu egin zen eta gaixotasun luzearen ondoren 1925ean hil zen Cannesen, Frantzian. Bere errautsak Massachusettsen lurperatu zituzten eta gerora, berriz, bere senarraren errautsen ondoan, Worcesterko hilerrian, monumentu baten azpian, "Himalayako esploratzaile aitzindariak" daraman inskripzioarekin. Bere testamentuan 125.000 dolar utzi zizkien lau fakultateri: Radclife, Wellesley, Smith eta Bryn Mawr. Dohaintzek, emakumeen eskubideen alde aurrera egiteko balioko zutelakoan eta emakumeak gizonen pareko zirelako uste osoan.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fannyk eta Williamek munduko hainbat toki esploratu zituzten, eta zortzi bidaia-libururen egilekide izan ziren. Horietan, bidaiatu zuten lekuetako jendea, artea eta arkitektura deskribatu zituzten. Workmandarrak bidaia-literatura generoari egin zioten ekarpenaz jabetu ziren. Izan ere, mendizaletasunari buruzko bere kontakizunetan ia urruneko eta jende gutxi bizi zen eskualde haietako kulturei buruz hitz egiten dute; paisaien edo ilunabarraren deskribapen lirikoak ere biltzen dituzte, eta, gainera, hainbat ikuspuntu geografikoren azalpen zehatzak dakartzate. Fannyk eta Williamsek elementu zientifikoak gehitu zituzten beren idazkietan, Royal Geographic Society bezalako erakundeen arreta erakartzeko. Fannyk uste zuen zientziak bere zilegitasunari lagunduko ziola mendizaleen begietara, irakurle kopuruaren murrizketa suposatu arren.Oro har, bizikletaz egindako bidaietan egindako lanek jendearengandik harrera hobea izan zuten bere mendi-esploratzaileenak baino. Fannyk bidai liburu horietako gehienak berak idatzi zituen, bidaiatu zuen lekuetako emakumeen arazo sozialak sakonki azalduz.

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburu guztietan Fanny Bullock Workman eta William Hunter Workman ko-egile gisa azaltzen dira:

  • Algerian memories : a bicycle tour over the Atlas to the Sahara (ingelesez). Londres: T. Fisher Unwin. 1895.  Algerian memories : a bicycle tour over the Atlas to the Sahara (ingelesez). Londres: T. Fisher Unwin. 1895. 
  • Sketches awheel in modern Iberia (ingelesez). Londres: Unwin. 1897.  Sketches awheel in modern Iberia (ingelsez). Londres: Unwin. 1897. 
  • In the ice world of Himálaya, among the peaks and passes of Ladakh, Nubra, Suru, and Baltistan (ingelesez). Nova York: Cassell & Company, Limited. 1900. Nueva York: Cassell & Company, Limited. 1900.
  • Through Town and Jungle: Fourteen Thousand Miles A-Wheel Among the Temples and People of the Indian Plain (en inglés). Londres: Unwin. OCLC 1163935.  Through Town and Jungle: Fourteen Thousand Miles A-Wheel Among the Temples and People of the Indian Plain (en inglés). Londres: Unwin. OCLC 1163935. 
  • Ice-Bound Heights of the Mustagh: An Account of Two seasons of Pioneer Exploration and High Climbing in the Baltistan Himalaya (ingelesez). Londres: A. Constable & Co. 1908. Londres: La. Constable & Con el. 1908.
  • Peaks and Glaciers of Nun Kun: A Record of Pioneer-Exploration and Mountaineering in the Punjab Himalaya (en inglés). Londres: Constable and Company Ltd. 1909.  Peaks and Glaciers of Nun Kun: A Record of Pioneer-Exploration and Mountaineering in the Punjab Himalaya (ingelesez). Londres: Constable and Company Ltd. 1909. 
  • The Call of the Snowy Hispar: A Narrative of Exploration and Mountaineering on the Northern Frontier of India (en inglés). Nova York: Scribner. 1911.  The Call of the Snowy Hispar: A Narrative of Exploration and Mountaineering on the Northern Frontier of India (ingelesez). Nova York: Scribner. 1911. 
  • Two Summers in the Ice-Wilds of Eastern Karakoram: The Exploration of Nineteen Hundred Square Miles of Mountain and Glacier (ingelessez). Nova York: E. P. Dutton & Company. 1916.  Two Summers in the Ice-Wilds of Eastern Karakoram: The Exploration of Nineteen Hundred Square Miles of Mountain and Glacier (ingelesez). Nova York: E. P. Dutton & Company. 1916. 

Artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Among the Great Himalayan Glaciers (13). (Among the Great Himalayan Glaciers (13). Among the Great Himalayan Glaciers (13).) (Among the Great Himalayan Glaciers (13).): 405–406. 1920.
  • First Ascents of the Hoh Lumba and the Sosbon Glaciers in the Northwest Himalayas (55). (en First Ascents of the Hoh Lumba and the Sosbon Glaciers in the Northwest Himalayas (55).) (First Ascents of the Hoh Lumba and the Sosbon Glaciers in the Northwest Himalayas (55).): 3108–12. 31 de diciembre de 1903.
  • Miss Peck and Mrs. Workman. (102). (en Miss Peck and Mrs. Workman. (102).) (102): 143, 319. 1910eko otsailak 12 & apirilak 16
  • Recent First Ascents in the Himalaya (68). (en Recent First Ascents in the Himalaya (68).) (Recent First Ascents in the Himalaya (68).): 1202–10. 1910ko ekainak 2
  • Conquering the Great Rose (129). (Conquering the Great Rose (129). Conquering the Great Rose (129).) (Conquering the Great Rose (129).): 44–45. 1914.
  • Exploring the Rose (85). (en Exploring the Rose (85).) (Exploring the Rose (85).): 54–56. 1916ko urtarrilak 10
  • Four Miles High (86). (en Four Miles High (86).) (Four Miles High (86).): 377–378. 1916ko ekainak 5

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

William, Fanny eta Sigfried-i eskainitako monumentua, Worcester-eko Landa Hilerrian

Emakumeak alpinismoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Annie Smith Peckekin batera, Fanny munduko alpinistarik ospetsuenetako bat izan zen XX. mendearen hasieran. Bere lehiak frogatu zuen emakumeak planetako lurrik urrunenak eta zailenak eskalatzeko gai zirela. 1850eko hamarkadatik aurrera, emakumeek alpinismoa praktikatzen zuten Alpeetan, baina Himalaian, ordura arte, Ingalaterratik etorritako goi mailako gizonek menderatu zuten gehienbat mendizaletasuna. Beste emakume bakar batek ere ez zuen eskalatu Himalaia Lehen Mundu Gerra ostera arte, eta, ordurako, ekipazioan eta antolakuntzan izandako aurrerapenek, horrelako espedizioen arrisku eta zailtasunen izaeran aldaketa ekarri zuten.

Fanny Bullock Workman-ek, feminista sutsua eta sufragio femeninoaren sustatzaileak, bere ekarpen eta lorpenek emakume guztien potentziala islatzea lortu nahi izan zuen bere irakurleengan. Frogatu zuen emakumeak behar bezain indartsuak zirela etxetik kanpo aurrera egiteko, jarduera fisiko nekagarriak jasateko erraztasunari esker, hala nola leku bero eta hezeetan bizikletaz distantzia handiak egiteko edo tenperatura baxu eta altitude handietan mendizaletasuna praktikatzeko.[20]

Emakumeen sufragioaren defendatzaile sutsua izan zen, eta argi utzi zuen beste emakume bidaiarientzat eta mendizaleentzat jarraitu beharreko eredutzat jotzen zuela bere burua.[21]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. idatzia, Zientzia Kaiera-k; 19Ots2016; Comentarios0. (2016-02-19). «Fanny Bullock Workman (1859-1925): Tontorretako kartografoa» Zientzia Kaiera (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).
  2. (Gaztelaniaz) «Fanny Bullock Workman, geógrafa | Efemérides» Mujeres con ciencia 2016-01-08 (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).
  3. (Ingelesez) «Inspiring Quotes from 30 Female Explorers & Adventurers» xoxo, xenophile (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).
  4. (Ingelesez) «9 trailblazing female explorers» MNN - Mother Nature Network (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).
  5. «fanny bullock workman quotes - Google Bilaketa» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).
  6. (Gaztelaniaz) AlmaLeonor_LP. (2019-03-08). «ALMAS PARA EL RECUERDO: FANNY BULLOCK WORKMAN» HELICON (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).
  7. (Gaztelaniaz) «Fanny Bullock, la primera de muchas |» Sportfem 2020-04-06 (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).
  8. a b (Ingelesez) «5 Jun 1886, Page 4 - The Record-Union at Newspapers.com» Newspapers.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).
  9. (Gaztelaniaz) Fanny Bullock Workman | Ediciones Casiopea. (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).
  10. Bullock, Fanny. ISBN http://www.alpinejournal.org.uk/Contents/Contents_1992-93_files/AJ%201992%20231-237%20Plint%20Workmans.pdf..
  11. a b (Ingelesez) Leonard, Brendan. (2012-11-14). «Climber and Explorer Fanny Bullock Workman» Adventure Journal (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).[Betiko hautsitako esteka]
  12. Tinling 1989, p. 309.
  13. «Twelve. To Climb the Highest Mountains» Theos Bernard, the White Lama (Columbia University Press) 2012-01-31 ISBN 978-0-231-53037-8. (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).
  14. (Gaztelaniaz) «Fanny Bullock: la mujer que viajó al Himalaya en falda y bicicleta» Bicihome 2016-07-08 (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).
  15. .
  16. (Gaztelaniaz) «Fanny Bullock: la dama del piolet» Traveler 2020-01-10 (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).
  17. (Ingelesez) Pauly, Thomas H.. (2012-02-17). «Vita: Fanny Bullock Workman» Harvard Magazine (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).
  18. (Gaztelaniaz) «Fanny Bullock Workman: viajera victoriana al filo de lo imposible» MUJERES VIAJERAS 2017-05-25 (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).
  19. «American Woman Cyclist in Java — Los Angeles Herald 19 September 1899 — California Digital Newspaper Collection» cdnc.ucr.edu (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).
  20. «Wellesley College Graduate Fellowships and Scholarships | Wellesley College» web.archive.org 2013-10-15 (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).
  21. (Gaztelaniaz) «Fanny Bullock, la montañista que abrió camino para el alpinismo femenil» Freeman Outdoors 2020-03-11 (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Victorians in the Mountains: Sinking the Sublime (Ingelesez). Farnham: Ashgate. 2010. ISBN 978-1-4094-0634-1.  Victorians in the Mountains: Sinking the Sublime (en inglés). Farnham: Ashgate. 2010. ISBN 978-1-4094-0634-1
  • Vertical Margins: Mountaineering and the Landscapes of Neoimperialism (Ingelesez). Madison: University of Wisconsin Press. 2001. ISBN 0-299-17000-4.  Vertical Margins: Mountaineering and the Landscapes of Neoimperialism (Ingelesez). Madison: University of Wisconsin Press. 2001. ISBN 0-299-17000-4
  • . (en .) (Los Ánxeles: UCLA Center fuere the Study of Women).
  • Fallen Giants: A History of Himalayan Mountaineering from the Age of Empire to the Age of Extremes (en inglés). New Haven: Yale University Press. 2008. ISBN 978-0-300-11501-7.  Fallen Giants: A History of Himalayan Mountaineering from the Age of Empire to the Age of Extremes (en inglés). New Haven: Yale University Press. 2008. ISBN 978-0-300-11501-7
  • Savage Summit: The Life and Death of the First Women of K2 (Ingelesez). Nova York: HarperCollins. 2009. ISBN 978-0-06-175352-7.  Savage Summit: The Life and Death of the First Women of K2 (en inglés). Nova York: HarperCollins. 2009. ISBN 978-0-06-175352-7
  • Garraty, John A. (ed.). Fanny Bullock Workman 23. Nova York e Oxford: Oxford University Press. pp. 877-879. ISBN 0-19-512802-8.  Garraty, John A. (ed.). Fanny Bullock Workman 23. Nova York e Oxford: Oxford University Press. pp. 877-879. ISBN 0-19-512802-8
  • Abode of Snow: A History of Himalayan Exploration and Mountaineering (Ingelesez). Nova York: E.P. Dutton & Co., Inc. 1955.  Abode of Snow: A History of Himalayan Exploration and Mountaineering (Ingelesez). Nova York: E.P. Dutton & Co., Inc. 1955. 
  • Victorian Lady Travellers (Ingelesez). Nova York: E.P. Dutton & Co., Inc. 1965. OCLC 390251.  Victorian Lady Travellers (en inglés). Nova York: E.P. Dutton & Co., Inc. 1965. OCLC 390251. 
  • On Top of the World: Five Women Explorers in Tibet (Ingelesez). Frome: Padding Press Ltd. 1976. ISBN 0-8467-0138-3.  On Top of the World: Five Women Explorers in Tibet (en inglés). Frome: Padding Press Ltd. 1976. ISBN 0-8467-0138-3
  • Game Faces: Five Early American Champions and the Sports They Changed (Ingelesez). Lincoln: University of Nebraska Press. 2012. ISBN 978-0-8032-3817-6.  Game Faces: Five Early American Champions and the Sports They Changed (Ingelesez). Lincoln: University of Nebraska Press. 2012. ISBN 978-0-8032-3817-6
  • . ( . .) .: 231–237.
  • Ross, Donald (ed.). Fanny Bullock Workman 189. Detroit: Gale. pp. 360–365. ISBN 0-7876-1844-6.  Ross, Donald (ed.). Fanny Bullock Workman 189. Detroit: Gale. pp. 360–365. ISBN 0-7876-1844-6
  • Women into the Unknown: A Sourcebook on Women Explorers and Travelers (Ingelesez). Nova York: Greenwood Press. 1989. ISBN 0-313-25328-5.  Women into the Unknown: A Sourcebook on Women Explorers and Travelers (en inglés). Nova York: Greenwood Press. 1989. ISBN 0-313-25328-5

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]