Politika

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 18:25, 14 apirila 2015

Politika talde baten erabakiak hartzeko garaian egiten duen prozesu eta jokabidea da. Politika ikertzen duen zientzia, zientzia politikoa da. Grekoek asmatu zuten (izena grekerazko πολιτικος terminotik dator —politikós—, esan nahi duena hiritarra, zibila edo hiriaren antolakuntzari dagokiona).

Sistema politikoak

Teoria eta ideologia politikoak

  • Taldekideak:

Anarkismoa - Anarko-komunismoa - Komunismoa - Ezkerraldekoa - Berdintasuneko liberalismoa - Marxismoa - Sozialismoa - Sozialismo demokratikoa - Askatasuneko sozialismoa - Estalinismoa - Nazionalsozialismoa - Faxismoa - Korporatibismoa - Teokrazia - Totalitarismoa - Autoritarianismoa

  • Indibidualistak:

Anarko-kapitalismoa - Liberalismoa - Minarkismoa - Antikomunismoa - Kapitalismoa - Kontserbadurismoa - Liberalismo kontserbatzailea - Liberalismo klasikoa - Libertarianismoa - Neoliberalismoa

  • Erdikoak:

Zentrismo erradikala

  • Sailkaketarik gabe:

Antifaxismoa - Demokrazia - Federalismoa -Meritokrazia - Monarkia - Nazionalismoa - Politika berdea - Populismoa - Errepublikanismoa - Oligarkia

Estrategia eta helburuak

Politikak gizartearekiko helburu batzuk botere politikoaren bidez nola lortzen den ikasten du. Hartarako, estrategia oso garrantzitsua da.

Politika zientziak

Sakontzeko, irakurri: «Politika zientziak»

Politika zientzia gizarte zientziak taldean kokatzen dira eta, besteak beste, jarrera politiko eta sistema politikoen teoria, azterketa eta aurreikuspenak jorratzen ditu.

Gizarte zientzien artean nahiko berria da politika zientzia eta beste gizarte zientziak bezala, diziplina gisa mugatzeko zailtasunak ditu. Filosofia morala, filosofia politikoa, ekonomia politikoa, historia bera, edo beste diziplina batzuen artean aurki ditzakegu zientzia politikoarekin ikerketa objektua banatzeko zailtasunak.

Politika Euskal Herrian

Euskal Herriko alderdi politikoak

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Politika Aldatu lotura Wikidatan
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Politika