Turku

Koordenatuak: 60°27′05″N 22°16′00″E / 60.45139°N 22.26667°E / 60.45139; 22.26667
Wikipedia, Entziklopedia askea

Åbo / Turku

Turkuko armarria
Armarria
Berezko izena Åbo stad (suedieraz)
Turun kaupunki (finlandieraz)
Herrialdea
Eskualdea
Azpieskualdea
 Finlandia
Jatorrizko Finlandia eskualdea
Turku azpieskualdea
Alkatea Aleksi Randell
Sorrera 1229
Åbo / Turku Finlandiako mapan
Koordenatuak 60°27′05″N 22°16′00″E / 60.45139°N 22.26667°E / 60.45139; 22.26667
Azalera
- Ur-azalera
306,41 km² [1]
60,71 km² (%19,8)
Biztanleria
Dentsitatea
Lehen hizkuntza
- Finlandiera
- Suediera
- Besteak
176.184 (2010.07.31) [2]
717,1 bizt/km²
(2009) [3]
% 87,7 (ofiziala)
% 5,3 (ofiziala)
% 7,1
Webgune ofiziala (Finlandieraz) (Ingelesez)
(Suedieraz)

Turku (finlandieraz) edo Åbo (suedieraz) Finlandiako kostaldeko herri garrantzitsu eta ezaguna da.

Historia

Finlandiako herririk zaharrena da. Inork ez daki noiz sortua izan zen herria. Lehen dokumentu idatziak, halere, 1229garren urtekoak dira. Urte hortan, Gotzaitegia oraingo herrigunera aldatua izan zen. Duela lau urte, bere 775. urteurrena bete zuen, beraz, herriak. Suediarekin bat eginda zegoen garaian, 1809. urterarte, Turku izan zen Finlandiako hiriburu. Baina, horren ondoren, Finlandia Errusiaren mende geratu zenean, Alexandro I.a errusiar errege edo tsarrak, arrazoi politikoengatik, Finlandiko Dukerri Handiko hiriburua Helsinki izatea agindu zuen, Turku Suediari gehiegi lotua zegoela ustez. Une hortan galdu zuen Turkuk Finlandiako hiriburutza.

Klima

    Datu klimatikoak (Turku)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 8.5 10.2 15.8 24.5 30.0 32.0 35.9 31.8 27.3 18.9 11.3 10.0 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -1.7 -2.1 2.0 8.8 15.5 19.5 22.3 20.5 14.9 8.8 3.0 -0.1 9.3
Batez besteko tenperatura (ºC) -4.4 -5.2 -1.6 4.0 10.2 14.5 17.5 16.0 10.9 5.9 0.8 -2.6 5.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -7.3 -8.3 -4.9 -0.2 4.8 9.3 12.6 11.6 7.2 3.2 -1.6 -5.6 1.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -34.8 -32.9 -23.7 -10.9 -5.8 -1.5 1.8 0.2 -5.2 -15.0 -19.8 -33.8 '
Pilatutako prezipitazioa (mm) 61 42 43 32 39 59 79 80 64 78 76 70 723
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 11 8 9 7 7 8 9 11 9 12 13 12 116
Eguzki orduak 40 75 134 204 284 276 287 230 155 89 38 27 1839
Iturria: Climatological statistics for the normal period 1981–2010 [4]

Kultura

Hiru unibertsitate daude herrian bertan. Turkuko Unibertsitatea, 1920an sortutakoa, Abo Akademi Unibertsitatea, suediar hizkuntzakoa eta 1918. urtean sortua, eta, azkenik, Turkuko Ekonomia eta Enpresa zientzien Goi Eskola.

Ondasun nabarmenak

Turkuko Gaztelua, Finlandian aurkitzen diren guztietatik zaharrena, XIII. mendearen amaierakoa.

Herritar ezagunak

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Turku Aldatu lotura Wikidatan