Arrankudiagako geralekua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arrankudiagako geltokia» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search

Koordenatuak: 43° 10′ 11″ N, 2° 55′ 05″ W / 43.169849°N,2.918176°W / 43.169849; -2.918176

Cercanias Logo Negativo.svg Arrankudiaga
Hurrengo trenak
Estación de Arrancudiaga vista general.jpg
Geralekuaren barruko ikuspegia
Lineak

Bakiola C-3 light blue.svg  Arbide
Kokapena
Helbidea Iberlanda auzoa, z/g; 48498
Udalerria Arrankudiaga,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Kodea 13109
Gunea 2. gunea
Irekiera 1863ko martxoaren 2
Irisgarria Geltoki ez irisgarria 
Nasa kopurua 2
Trenbide kopurua 2
Jabea ADIF
Eragilea(k) Renfe Operadora
Garraio zerbitzuak
Renfe Aldiriak C-3 light blue.svg  Bilbo Urduña
C-3 linea (Bilboko Renfe Aldiriak)
White dot.svg  Bilbo–Abando Indalecio Prieto
   2'
White dot.svg  Miribilla
   2'
White dot.svg  La Peña
   1'
White dot.svg  Ollargan
   3'
White dot.svg  Bidebieta–Basauri
   2'
White dot.svg  Abaroa–San Migel
   1'
White dot.svg  Basauri
   2'
White dot.svg  Arrigorriaga
   4'
White dot.svg  Ugao–Miraballes
   1'
White dot.svg  Bakiola
   1'
White dot.svg  Arrankudiaga
   2'
White dot.svg  Arbide
   2'
White dot.svg  Arakaldo
   2'
White dot.svg  Areta
   2'
White dot.svg  Laudio
   2'
White dot.svg  Santa Kurutz–Laudio
   4'
White dot.svg  Luiaondo
   3'
White dot.svg  Salbio
   2'
White dot.svg  Amurrio–Iparralde
   1'
White dot.svg  Amurrio
   2'
White dot.svg  Iñarratxu
   6'
White dot.svg  Urduña

Arrankudiaga Bizkaiako Arrankudiaga udalerriko geralekua da, Euskal Herrian dagoena. Bilboko Renfe Aldiriak sarearen C-3 light blue.svg linearen trenak zerbitzu da.

Egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokia Castejon—Bilbo burdinbidearen 233,50 kilometro-puntuan dago, 88 metroko altueran, Bakiola eta Arbide geltokien artean. Tartea bide bikoitzekoa da eta elektrifikatuta dago.[1]

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Arrapala bidezko sarbidea Sarbide irisgarria Iberlanda auzoa, z/g

Irisgarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta sarbidea irisgarria izan, geralekuaren erabilera ez da irisgarria. Arartekoak argitaratutako irisgarritasuna eta garrioaren ikerketa-diagnosiaren arabera, «Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileak ezin du modu autonomoan nasa eta unitate mugikorraren plataformaren arteko desnibela libratu», eta «Burdinbide zerbitzuen eragileak ez du Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileari bermatu ibilgailutik igo edota jaistea[2]

Geltokira sarbidea Iberlanda auzoa Sarbide irisgarria 
Nasara sarbidea 1. trenbidea Sarbide irisgarria 
2. trenbidea Sarbide irisgarria 
Trenera sarbidea 1. trenbidea Sarbide ez irisgarria 
2. trenbidea Sarbide ez irisgarria 

Geralekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geralekua 1863ko martxoaren 1.an inauguratu zen Castejón-Bilbo burdinbidearen Bilbo eta Urduña tartearen barruan dagoen arren,[3] garaian ez zen geltokirik eraiki inguru honetan. Geralekuaren eraikuntza gerokoa da, eta ez zaigu heldu eraikuntza-datarik.

Arrankudiaga udalerriko Iberlanda auzoan kokatzen da. Burdinbide instalazioa oso soila da, bi trenbide eta bi alboko nasa baino ez ditu, nasa bakoitza markesina banaz hornituta dagoela. 2017an amaitutako lanen ondoren, nasen arteko aldaketa trenbideak azpitik gurutzatzen dituen pasabidea erabilita egiten da, arrapala bidez, ordura arte zegoen pasonibela ezabatuz.

2016ko apirilaren 12an irisgarritasuna hobetzeko lanak hasi ziren, 782.501,42 euroko aurrekontuaz eta 9 hilabeteko lan epeaz,[4] eta 2017ko urtarrilaren 10ean amaitu ziren.[4] Geltokira heltzeko bi arrapala eraiki, nasak handitu eta Urduñako noranzko nasan markesina berria eraiki ziren. Ordura arte nasak eskaileraz baino ez ziren irisgarri, gaur egun arrapalak ere erabil daitezkela. Bestalde, nasak 68 cm altuerara arte handitu ziren 100 metro luzetan zehar, eta zabalera ere handitu zen, 3 metrora, horretarako eustorma bat eraiki zela.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Logotipo de Renfe Operadora.svg Cercanias Logo.svg [5]
Jatorria Aurrekoa Linea Hurrengoa Norakoa
Bilbo–Abando Indalecio Prieto Bakiola C-3 light blue.svg  Arbide Urduña

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Arrankudiaga (Apd.) :: © EuroFerroviarios ® :: El Punto de Encuentro de los Trabajadores Ferroviarios» euroferroviarios.net . Noiz kontsultatua: 2020-05-04.
  2. (Gaztelaniaz) Ararteko. (PDF) ESTUDIO-DIAGNÓSTICO ACCESIBILIDAD y TRANSPORTE - Arrankudiaga. . Noiz kontsultatua: 2018-06-16.
  3. (Gaztelaniaz) «Spanish Railway » Blog Archive » Castejón de Ebro á Bilbao (vía Logroño y Miranda de Ebro)» www.spanishrailway.com . Noiz kontsultatua: 2018-06-14.
  4. a b Noticias - Gabinete de Prensa. «Renfek Arrankudiagako Aldiriko geltokiaren irisgarritasuna hobetzeko lanak bukatu ditu» www.renfe.com . Noiz kontsultatua: 2018-06-18.
  5. «Renfe - Plano de Cercanías Bilbao» www.renfe.com . Noiz kontsultatua: 2020-05-01.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]