Laritz europar: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-deskribatutako espezieak]] +deskribatutako taxoiak]])
Zorion (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
31. lerroa: 31. lerroa:


{{autoritate kontrola}}
{{autoritate kontrola}}
{{Euskal Herriko zuhaitzak}}


[[Kategoria:Euskal Herriko zuhaitzak]]
[[Kategoria:Larix]]
[[Kategoria:Larix]]
[[Kategoria:Landare apaingarriak]]
[[Kategoria:Landare apaingarriak]]
[[Kategoria:Euskal Herriko flora]]
[[Kategoria:1768. urtean deskribatutako taxoiak]]
[[Kategoria:1768. urtean deskribatutako taxoiak]]

17:07, 26 maiatza 2020ko berrikusketa

Laritz europar
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
KlaseaPinopsida
OrdenaPinales
FamiliaPinaceae
GeneroaLarix
Espeziea Larix decidua
Mill., 1768
Banaketa mapa

Europar laritza edo europar alertzea (Larix decidua), Larix generoko espeziea da, pinaceae familiakoa. Zuhaitz hosto erorkorra da, neguan hostoak galtzen dituen konifero europar bakarra izanik. 40 m garai izan daiteke.

Deskripzioa

Zurtoin zuzen eta zilindrikoa du, adaburu konikoa eta zertxobait zintzilikariak diren adar malguak. Azala marroi-gorrixka da, pitxatua. Hostoak erorkorrak dira, orratz-formakoak, 3–5 cm luze, berde argiak eta azpialdean estomadun zerrenda zuririk gabeak. Errosetan daude adar laburretan eta bakarka adar luzeetan. Estrobiloak txikiak dira, 2–4 cm luze, obalatuak, eta ez dute kanporantz okerturik ezkata hazi-emaileen puntak. Luze irauten dute zuhaitzean.

Azpiespezieak

Europar laritzak bi azpiespezie ditu:

  • Larix decidua subsp. decidua
  • Larix decidua subsp. polonica, iparraldeko Polonian bizi dena.

Ugaltze sistema

Gerbak

Laritza hazien bidez ugaltzen da. Udaberriaren amaieran gerbak ateratzen hasten zaizkio. Gerba arrak horiak, txikiak eta ugariak dira, eta adarren behealdetik eskegita daude. Gerba emeak, berriz, gorrixkak eta 2 cm handiagoak dira, gorantz jarrita daude eta ez dira arrak bezain ugariak. Gerba arren polena haizeak barreiatzen du eta intsektuek gerba-emeak polinizatzen dituzte. Azkenik, beste laritz batzuk sortzeko, estrobiloek beraien haziak askatzen dituzte udaren amaieran. Katagorriek, okilek eta beste hegazti batzuek laguntzen diote haziak barreiatzen.

Berezitasunak

Egitura-mota guztietako lurzoruetara egokitzen da laritza, lurzoru zertxobait alkalinoak direnetatik azidoak direnetara moldatuz. Gustokoa izaten du hotza. Lehortea, berriz, erdipurdi jasaten du. Laritza espezie aurrekaria da. Horrela, pixkanaka hazten da abeltzaintzak landaretza galdu duen mendietako alderdietan, gainerako koniferoei bidea eginez.

Zur ona ematen du, iraunkorra eta zaila, kanpoaldeko eraikuntzetan aproposa izanik. Zenbait lekutan teilatuko armazoiak egiteko erabili ohi da. Loragintzan oso zuhaitz apaingarria.

Kanpo estekak