Azuelo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Azuelo
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Azueloko bandera

Azueloko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Lizarrako merindadea
Eskualdea Vianaldea
Izen ofiziala Escudo de Azuelo.svg Azuelo
Alkatea Roberto Crespo (GBai)
Posta kodea 31228
INE kodea 31043
Herritarra azueloar
Kokapena
Koordenatuak 42° 36′ 30″ N, 2° 20′ 57″ W / 42.608333333333°N,2.3491666666667°W / 42.608333333333; -2.3491666666667Koordenatuak: 42° 36′ 30″ N, 2° 20′ 57″ W / 42.608333333333°N,2.3491666666667°W / 42.608333333333; -2.3491666666667
Azuelo hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Azuelo
Azuelo
Azuelo (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 10,55 km2
Garaiera 614 metro
Distantzia 43 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 37 biztanle
% 40,54 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 59,46
Dentsitatea 3,51 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Red Arrow Down.svg -% 24
Zahartze tasa[1] % 17,86
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 0
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 0 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 1,67 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 0 (2010)
Euskararen erabilera %  0,0 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.ayuntamientodeazuelo.es/
Azueloko irudi panoramikoa, Ioar mendia ikusten delarik.

Azuelo[2] Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 37 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 43 kilometrora dago.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria Nafarroa mendebaldean kokatzen da, Lizarrako merindadearen mendebaldeko muturrean. NA-120 errepidea Santsol-Cabredo norabidean hartuta ailegatzen da herrira.

Azuelok Kanpezurekin (Araba) egiten du muga iparraldean, Torralba del Rio eta Bargotarekin ekialdean, Aguilar Kodeskoarekin mendebaldean, eta Arasekin hegoaldean.

Kodesko mendilerroaren magalean, tontorrik garaiena den Joar mendia (1.419 m) Kanpezurekin elkarbanatzen du Azuelok.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima mediterraneoa da udalerriaren gehienean (gunerik altuenean prezipitazioak ugariagoak direnez, klima azpimediterraneoa dela esan liteke). Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 12 gradu bitartekoa, eta prezipitazioak 900mm ingurukoak dira. Urteroko egun euritsuak 80 izaten dira herrigunean, eta 100 egun edo gehiago gunerik menditsuenean.

Herriko jatorrizko landaredia artea zen nagusiki, baina zoritxarrez, nekazaritzaren eta gizakiaren eragina dela eta, gaur egun 113 hektarea arte baino ez dira gordetzen. Iparraldean eta hegoaldean, landare azpimediterraneoak dira nagusi, lertxuna, besteak beste. Nafarroako udalerri askotan bezala, birlandaturiko pinu lariziarrak daude bertan.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azueloko jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza da, laborantza lur gehienak lehorreko lurrak dira, eta bertan laboreak olibondoa, eta zainzuriak dira nagusi, besteak beste.

Parke eolikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako parke eolikoak»

Aguilar Kodes eta Azuelo udalerrien artean, Las Llanas de Codes izeneko gunean, Nafarroako gobernuak eraikitako bi parke eoliko daude, "Codés Aguilar" eta "Codés Azuelo". Lehenak 50,00 megawatteko potentzia dauka, eta bigarrenak 43,20 megawatteko potentzia. Parkeen jabea Acciona Energia da gaur egun.

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003an elektrizitatearen Espainiako kudeatzaile publikoa den Red Eléctricak Castejón eta Gasteiz artean 400.000 volteko goi-tentsio linea bat eraikitzeko proiektua proposatu zuen. Proiektuaren arabera, 46 metroko goi-tentsio dorreak eraikiko ziren Lizarraldeko hainbat udalerri zeharkatuko zituztenak.[3]. 2008an proiektuaren aurkako talde bat sortu zen, eta 2010eko urtarrilaren 31n proiektuaren inguruko bozketa antolatu zen Arabako bost herritan eta Nafarroako hogei herritan. Ezezko botoak %98,9 izan ziren[4].

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azueloko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, ez da etorkinik bizi Azuelon.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azueloko alkatea CDN alderdi politikoko Roberto Crespo Morentin izan da azken urteetan. 2007ko udal hauteskundeetan bera izan zen biztanleria urriko udalerri honetako zinegotzi bakarra. Baliogabeko botoak bi izan ziren (emandako guztien %4,44) eta boto zuriak hamazazpi (%39,53). Abstentzioa %25,00ekoa izan zen.

Azueloko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Roberto Crespo Morentin (CDN) 26 Bai

2011ko maiatzean CDNkoa izen zen beste behin aurkeztutako zerrenda bakarra; oraingo honetan alkate kargua errepikatu zuen Cresporekin batera beste bi lagun ere hautetsi bihurtu ziren. Hauteskundeen ostean alderdia desagertu egin zen.

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 Roberto Crespo Morentin CDN
2011- Roberto Crespo Morentin CDN[5]

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azueloko udaletxeko idazkaria Esprontzeda eta Torralba del Rioko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: La Solana kalea, z/g

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Azuelo eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, ez dago euskara dakien herritarrik Azuelon.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Jorge eliza herriaren erdiguneko antzinako monastegi benediktarraren zati izan zen. Elizak bi zati karratutan banaturiko solairua dauka, eta gurutzadura eta absidedun aurrealde erdizirkularreko hirugarren zati bat. Gurutzadura eta absidearen hormak jatorrizko XII. mendeko tenplua eraiki zenekoak dira. Portada erromanikoak balio handiko ezaugarriak dauzka, Nafarroako erromanikoaren erakusgarri. Azueloko monastegia 992.urtean eraikitakoa dugu. Aurkitutako dokumentuek diote sorrera errealekoa dela, García Sanchez "Najerakoa" izan baitzen maonastegia Najerari dohaintzan eman ziona 1052.urtean.

Monastegiaren sorrera XII.mendean kokatu izan badugu ere, 1968.urtean burututako berrikuntzan aurkitu izan ziren X.mendekoak izan zitezkeen arte karolingioko harri landuak.

Monastegirako bidean
Monastegiko kanpaiak. Eskumatik hasita lehengo kanpaiaren lekuan, eraikina eliza moduan erabiltzen zen garaian, erloju bat zegoen, 1968.urteko berritze lanetan kanpaiagatik ordezkatu zena.

Baselizak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azuelon lau baseliza daude, San Simeon, San Millan, San Martin eta Santa Garazi. Simeon eta Millan santuen omenezkoak herrigunearen inguruan daude, eta beste biak, herritik gertu dauden mendixketan. Baselizen sortze data zehatza ezezaguna da, baina Erdi Aroko historialari benediktarren ustez, monjeen bakarlekuak izan ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Azuelo
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa