Franklinen espedizio galdua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikoko Kontseilua espedizio bat prestatzen Sir John Franklin bilatzeko (Egilea: Stephen Pearce, 1851). Ezkerretik eskuinera: George Back, William Edward Parry, Edward Bird, James Clark Ross, Frantzis Beaufort (eserita), John Barrow Jnr, Edward Sabine, William Alexander Baillie Hamilton, John Richardson eta Frederick William Beechey.
HMS Erebus eta HMS Terror ontziek hartutako bide probableen mapa, Franklinen espedizio galduan. Disko Badia 3.200 bat km.ra dago Mackenzie ibaiaren ahotik.
Sir John Barrowk bidaia asko sustatu zituen Artikora Almirantegoko Bigarren idazkari izan zen urte luzeetan.
Sir John Franklin izan zen Barrowren gogoz kontrako aukera espedizioa lideratzeko.
Jane Griffin gaztearen portreta (geroago Lady Franklin), 24, 1815ean hartua. 1828an ezkondu zen John Franklinekin, hau sir bihurtu baino urtebete lehenago.
Francis Crozier kapitaina, espedizioko bigarren agintaria, HMS Terror ontziko komandantea.

Franklin-en espedizio galdua esaten zaio 1845ean britainiarrek Artikoa esploratzera bidalitako espedizio bati, zeina Sir John Franklin kapitainak zuzendu zuen, bi ontzirekin, HMS Erebus eta HMS Terror, bilatzeko pasabide bat, Ipar-Mendebaleko pasaia, lotuko zituena Ozeano Barea eta Atlantikoa. Franklin Erret Itsas Armadako ofiziala zen, eta esploradore esperientziaduna, eta aurretik Artikorako hiru espediziotan parte hartu zuen, azken bietan komandante buru gisa. Laugarrenaren ardura hartu zuenean 59 urte zituen. Hasieran eskifaiako hiruzpalau kide hil ondoren, ontzi biak izotzean harrapatuta geratu ziren Victoria estugunean, Gilen Erregearen uhartearen ondoan, Kanadako Artikoan. Espedizio osoa, 129 gizonek osatua, galdu egin zen, Franklin bera barne.[1]

Franklinen emazteak eta desagertutakoen familiartekoek bultzatuta, 1848an Almirantegoak espedizio bat bidali bidali zuen galdutako espedizioa bilatzeko. Franklinen famak bultzatuta, eta Almirantegoak eskainitako sariak, espedizio asko antolatu ziren, hainbeste ze 1850ean zenbatu ziren 11 ontzi britainiar eta hiru amerikar. Ontzi haietako zenbait Beechey uhartearen ekialdean elkartu ziren, non aurkitu zituzten espedizioari zegozkion lehen aztarnak, hiru marinelen hilobiak barne. 1854an, Gilen Erregearen uharteko hegoaldea aztertzen ari zela, John Rae esploratzaileak Franklinen taldearen zenbait aztarna eskuratu eta istorio entzun zituen inuit baten ahotik. 1859an, Francis Leopold McClintock esploratzaileak aurkitu zuen ohar bat Gilen Erregearen uhartean, non zenbait xehetasun ematen ziren espedizio galduaren inguruan. XIX. mendean espedizio gehiago bidali ziren, galdutako haren gorabeherak argitzeko. 2014an Parks Canada erakundeak urpean aurkitu zituen Erebus ontziaren hondakinak O'Reilly uhartearen mendebaldean, Maud Erreginaren golkoan.[2] Bi urte geroago, Artic Research Foundation / Artikoa Ikertzeko Fundazioak aurkitu zuen Terror ontziaren hondakina Terror badiaren uretan hondoratua, Gilen Erregearen uharteko hegoaldean.[3] Oraindik ere ikerketa-lanak egiten ari dira hondakinen lekuetan.

1981ean, Owen Beattie Albertako Unibertsitateko irakasle batek zuzendutako zientzialari talde bat hasi zen ikertzen Franklinen gizonek Beechey eta Gilen Erregearen uharteetan utzitako hilobiak, gorpuak eta bestelako ebidentzia fisikoak. Ondorioztatu zuten Beechey uhartean lurperatutako gizonak hil zirela pneumoniak eta tuberkulosiak jota, eta, seguruenik, haien osasunak okerrera egin zuela Berunaren ondorioz jasotako pozoiagatik, zeina ustez baitzetorren gaizki soldatutako janari-potoetatik. Geroago baina, iradoki da berunaren jatorria egon zitekeela ontziaren hoditerian, edateko ura garraiatzekoa.[4] Hala ere, 2013an eta 2016an egindako ikerketek iradokitzen dute berunak baino eskifaiaren osasun txarrak izan zuela pisu handiagoa haien heriotzetan, seguruenik nutrizio desegokiak eragindakoa —zehatzago esanda, zink eskasia—, seguruenik okela falta izan zelako haien dietan.[5]

Gilen Erregearen uhartean aurkitu ziren giza hezurretaan agerturiko ebaki-arrastoak ikusi ziren Kanibalismoaren seinale gisa. Ikerketa lanen ebidentziek iradokitzen dute ontzietako marinel guztiak ez zirela agudo hil. Hipotermiak, goseak, berun-pozoitzeak edo zink eskasiak, eta eskorbutoa bezalako gaixotasunak, baita denbora luzez aurkako ingurune batean egoteak arropa eta janari desegokiarekin, horiek guztiek hil zituzten espedizioko kide guztiak hurrengo urteetan.

Espedizioaren porrota eta kanibalismoaren inguruko informazioak gorabehera, Viktoriar Aroko hedabideek heroitzat aurkeztu zuten Franklin. Kantuak eskaini zitzaizkion eta estatuak eraiki, bai Londresen eta baita Tasmanian ere, non egotzi zitzaion Ipar-mendebaleko pasaia aurkitu izana, nahiz eta inork ez zuen halakorik egin, harik eta Roald Amundsen-ek zeharkatu zuen arte, 1903-1906 espedizioan. Arte-lan asko egin dira Franklinen espedizio galduaren inguruan, hala nola abestiak, poesiak, narrazio laburrak eta nobelak, baita filmak, telebistako dokumentalak eta telesailak ere.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europarrak aspaldi hasi ziren bilatzen mendebalean igarobide zuzen bat, lotuko zituena Europa eta Asia; Kristobal Kolon, adibidez, horretan ari zen iritsi zenean Ameriketara. XIX. mendean ere hainbat espedizio antolatu ziren helburu horrekin, batez ere Britainia Handiak bultzatuta. Espedizio haiei esker, europarrek gero eta informazio gehiago jaso zuten Ipar Amerikaz, eta hori gertatu ahala, arreta Artikora desbideratu zen. XVI. eta XVII. mendeetako bidaiari hauek aurkikuntza aipagarriak egin zituzten: Martin Frobisher, John Davis, Henry Hudson eta William Baffin. 1670ean, Hudson Badia izeneko konpainia agertu zenean, areagotu egin ziren esplorazioak Kanadako kostan eta Artikoko itsasoetan. XVIII. mendean esploratzaile hauek nabarmendu ziren: James Knight, Christopher Middleton, Samuel Hearne, James Cook, Alexander MacKenzie eta George Vancouver. 1800. urterako haien aurkikuntzek garbi erakutsi zuten ez zegoela Ipar-mendebaleko pasabide nabigatzeko modukorik latitude epeletan Ozeano Barearen eta Atlantikoaren artean. 1914an Panamako kanala inauguratu arte, Amerika eragozpen handia izan zen Asiarako nabigazioarentzat.[6]

1804an Sir John Barrow bihurtu zen Almirantegoko Bigarren Idazkari, eta kargu hartan izan zen 1845a arte. Urte haietan bultzatu zuen Erregeren Itsas Armada osatzera Ipar-mendebaleko pasaia Kanadaren gainaldean eta nabigatzera Ipar Polora. Hurrengo lau hamarkadetan zenbait esploratzailek bidaia emankorrak egin zituzten Kanadako Artikora, besteak beste John Ross, David Buchan, William Edward Parry, Frederick William Beechey, James Clark Ross, George Back, Peter Warren Dease eta Thomas Simpson ofizialek. Esploratzaile haien artean John Franklin zegoen, zeina 1818an Ipar Polorantz joan zen bigarren agintari moduan Dorothea eta Trent ontzietan, eta buruzagi legez lehorretik Kanadako Artikoko kostaldera abiatutako espedizioetan 1819-1822 eta 1825-1827 urteen artean. Esplorazio haien guztien ondorioz, Kanada esploratu gabea 181.300 km2ra txikitu zen. Eremu horretara, hain justu, nabigatu behar zuen Franklinek Lancaster Sound-etik mendebalera eginda, eta handik mendebalera eta hegora, izotzak, lurrak eta beste eragozpenek utzi bitartean, Ipar-mendebaleko pasaia osatu arte. Nabigatu beharreko distantzia 1.670 km. ingurukoa zen.[7]

Prestalanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agintea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barrowk, artean 82 urterekin, eta beraren karreraren hondarrean, deliberatu zuen nork aginduko zuen espedizioa, osatzeko Ipar-mendebaleko Pasaia eta, akaso, aurkitzeko Poloko Itsaso Irekian egon zitekeen izotzik gabeko eremua, berak orduan oker uste zuenez. Lehen aukera Perry izan zen, baina honek ez zuen onartu, nekatuta ordurako Artikoan-eta ibiltzen. Bigarren aukera James Clark Ross izan zen, eta hark ere atzera egin zuen, agindua zion-eta bere emazte berriari ez zela itzuliko Artikora. Barrowk James Fitzjames proposatu zuen hirugarren aukera moduan, baina Admiralgoak ez zion onartu, gazteegia zelako. George Back ere kontuan izan zuen Barrowk, baina pentsatu zuen eztabaidazaleegia zela. Beste aukera bat izan zen Francis Crozier, baina hura jatorri apalekoa eta irlandarra izaki, ezerezean geratu zen. Gogo txarrez, Barrowk Franklinekin konformatu zen, artean 59 urteko gizon heldua. Espedizioak bi ontzi eramango zituen, HMS Erebus eta HMS Terror izenekoak, zeinak Antartikora joanak ziren James Clark Rossekin. Franklinek aginduko zuen Erebus, eta Crozier, zeinak 1841-1844 urteen artean agindu baitzuen Terror Rossekin Antartikara egindako espedizioan, izendatu zuten espedizioko bigarren eta Terror ontziko agintari. 1845eko otsailaren 7an Franklinek jaso zuen espedizioa gidatzeko agindua, eta 1845eko maiatzaren 5ean, agindu ofizialak.[8]

Ontziak, hornidurak eta eskifaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erebus, 378 tonakoa, eta Terror, 331 tonakoa, ontzi sendoak ziren, eta garai hartako aurrerapen teknologikorik aurreratuenekin hornituak. Lurrun-makina bana ezarri zitzaien, aurretik Londresko eta Croydongo Tren sarean lokomotora gisa ibilitakoak. Lurrun-makinek aukera ematen zieten ontziei beren kasa 7,4 km/h egiteko.[6]

Beste aurrerapen teknologiko batzuk ere erabili ziren, hala nola, branka indartuak burdinezko xaflekin, lurrun bidezko barne-berogailu sistema, burdinez babestutako helizeak (izotzak kalte ez zitzan), liburutegi bat 1.000 bat libururekin, eta hiru urterako jakiak, era tradizionalean eta potoetan gordetakoak. Azken horiek esleitu zitzaizkion Stephen Goldner hornitzaileari 1845eko apirilaren 1ean, Franklin abiatu baino zazpi aste eskas lehenago. Goldnerrek 8.000 bat poto bete janari prestatu zituen arrapaladan. Kalitate-kontrolak huts egin zuen, eta, geroago jakin zenez, poto gehienak berunez soldatu ziren, “soldadura lodi eta zabarrez, zeinak eragin zuen beruna potoaren barnera erortzea argizari urtua bailitzan”.[9]

Ontzietako marinel gehienak ingelesak ziren, asko Ingalaterrako iparraldekoak; hala ere, bazeuden batzuk Irlanda eta Eskoziakoak ere. Franklin, Crozier eta Graham Gore lotinantaz kanpo, Artikoan esperientzia zuten bakarrak ziren zirujau laguntzaile bat eta izotz-patroi biak.[10]

Eskifaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horra ontzi bietako ofizialen zerrenda:[11]

HMS Erebus[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Graduazioa Jatorria Adina (1845ean)
John Franklin Kapitaina Lincolnshire 59
James Fitzjames [Komandantea Londres 32
Graham Gore Lotinanta Portsmouth
Henry T. D. Le Vesconte Lotinanta Channel uharteak
James W. Fairholme Lotinanta
James Read Izotz-patroia
Stephan S. Stanley Zirujaua
Charles Osmer Ordaintzailea
Robert O. Sargent Ofiziala
Charles F. Des Voeux Ofiziala
Edward Couch Ofiziala
Harry D. S. Goodsir Zirujauaren laguntzailea Anstruther, Fife 26
Henry F. Collins Bigarren patroia
Thomas Terry Kontramaisua
John Wickis Arotza
John Gregory Ingeniaria
Samual Brown Kontramaisuaren ofiziala Yorkshire 34
Thomas Watson Arotzaren laguntzailea Yarmouth 40
Thomas Hartnell Marinel trebatua Kent 25
William Braine Itsas-soldadu soila Somerset 32

HMS Terror[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Graduazioa Jatorria Adina (1845ean)
Francis Crozier Kapitaina Banbridge, Ireland 49
Edward Little Lotinanta
George Hodgson Lotinanta
John Irving Lotinanta
Thomas Blanky Izotz-patroia
John S. Peddie Zirujaua
Frederick J. Hornby Ofiziala
Robert Thomas Ofiziala
Alexander McDonald Zirujauaren laguntzailea
Gillis A. M. Bigarren patroia
Edward A. H. Helpman Eskribaua
John Lane Kontramaisua
Thomas Henry Arotza
James Thompson Ingeniaria
Thomas Johnson Kontramaisuaren ofiziala Corbridge 28
Alexander Wilson Arotzaren laguntzailea Lindisfarne 27
Thomas Armitage Armategiko administraria Chatham-Kent 38
John Torrington Kontramaisua Manchester 20
Cornelius Hickey Istinkariaren laguntzailea Limerick, Irlanda 24
Thomas Evans Ontziko mutila Kent 18
Solomon Tozer Itsas-armadako sarjentua Oxbridge, Somerset 36

Galduta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Franklin espedizioari eskainitako oroitarria Itsas Armadaren Eskolako kaperan, Greenwich-en, eta bertan dago 1869an ekarritako gorpuzkina (geroago Harry Goodsir zirujau-laguntzailearena bezala identifikatua).

Espedizioa Greenhithe-tik abiatu zen, Ingalaterran, 1845eko maiatzaren 19an, eskifaia 24 ofizialek eta 110 gizonek osatzen zutela. Bisita laburra egin zuten Stromness portuan, Orkney uharteetan, Ipar Eskozian, eta handik Groenlandiarantz abiatu ziren HMS Rattler ontziarekin eta Barretto Junior izeneko garraio-ontziarekin batera.[12]

Whalefish uharteetan, Disko Badian, Groenlandiako mendebaleko kostaldean, garraio-ontziek eramandako 10 idi hil zituzten haragitarako; hornidurak Erebus eta Terror ontzietara aldatu ziren, eta eskifaiko kideek bidali zituzten azken gutunak etxekoentzat. Horietako zenbaitetan kontatzen zen zelan Franklin kapitainak debekatu zuen biraoak egitea eta mozkortzea. Espedizioa abiatu aurretik, kapitainak bost gizon bidali zituen etxera Rattler eta Barretto ontzietan. Hortik aurrera, 129 gizonek osatu zuten eskifaia. Azkenengoz, 1845eko abuztuaren hasieran ikusi zuten espedizioa, Dannett kapitainak, berau Prince of Wales izeneko baleontzikoa, eta Robert Martin kapitainak, berau Enterprise baleontzikoa, ikusi zituztenean Terror eta Erebus Baffin badian, egoera aproposaren zain Lancaster itsasartean sartzeko.[7]

Hurrengo 150 urteetan, beste espedizio, esploratzaile eta zientzialari batzuek, inuit jendeak kontatuarekin, saiatu ziren puzzlea osatzen, zer gertatu zen handik aurrera. 1845-1846ko negua Franklinen taldeak Beechey uhartean igaro zuen, eta bertan hiru marinel hil ziren. Hildakoak bertan lurperatuta, 1848ko irailean Terror eta Erebus izotzak harrapatuta geratu ziren Gilen Erregearen uharte ondoan, eta, uste denez, sekula ez zuten berriz ere nabigatu. Fitzjames eta Crozier ofizialek 1848ko apirilaren 25ean idatzitako ohar baten arabera, uhartean bertan utzi zena, Franklin kapitaina 1847ko ekainaren 11n hil zen; 1846-1847ko negua eta 1847-1848koa Gilen Erregearen uhartean igaro zuen eskifaiak, eta geratzen zirenek asmoa adierazi zuten 1848ko apirilaren 26an Back ibaira oinez abiatzeko, Kanadako kontinentean. Ordurako 9 ofizial eta 15 gizon hil ziren; gainerakoak handik aurrera hilgo ziren, gehienak uhartean bertan, eta beste 30-40 kontinentearen ipar kostaldean, ehunka kilometrora Mendebaleko zibilizazioaren lekurik hurbilenetik.[9]

Hasierako bilaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi urte igarota Franklinen berririk barik, jendea kezkatzen hasi zen, eta Lady Franklinek —eta baita Parlementuko kideek eta Britainia Handiko egunkariek ere— eskatu zioten Almirantegoari bidaltzeko espedizio bat haien bila. Erantzun legez, Almirantegoak antolatu zuen plan hirukoitz bat: 1848ko udaberrian bidali zuen lehorreko erreskate-talde bat Sir John Richardsonek eta John Raek aginduta, jaitsiko zena Mackenzie ibaitik Kanadako Artikoko kostaldera. Beste bi espedizio itsasoz bidali ziren: bat sartuko zen Kanadako Artikora Lancaster itsasertzetik, eta bestea Ozeano Baretik. Gainera, Almirantegoak 20.000 liberako sari bat eskaini zion “edozein talderi, edozein herrialdetakoa, laguntza eskainiko diena Sir John Franklinek zuzendutako esplorazio-ontziei”. Hirurek porrot eginda, Britainia Handiko herritarren interesa Artikoan handitu egin zen, eta “Franklin aurkitzea ia-ia gurutzada bihurtu zen”. Oso popularra egin zen Lady Franklinen lantua izeneko balada, zeinak oroitarazten zituen Lady Franklinen ahalegina beraren senarra bilatzeko.[13][14]

1850-51 urte artean egindako bilaketen mapa

Askok egin zuten bat bilaketarekin. 1850ean, 11 ontzi britaniarrek eta 2 amerikarrek nabigatu zuten Kanadako Artikoan, Breadalbane eta HMS Phoenix barne. Batzuek bat egin zuten Beechey uhartearen inguruetan, non aurkitu ziren espedizio galduaren lehen arrastoak, tartean 1845-1846 neguko kanpaleku bat eta hiru hilobi: John Torrington, John Hartnell eta William Braine marinelenak. Leku hartan ez zen espedizio galduaren mezurik aurkitu.

Edward Belcher

1852an gobernuak Edward Belcher izendatu zuen Artikoko espedizioaren buru, berau Sir John Franklin bilatzeko antolatua. Hark ere, arrakastarik ez; Belcher ez zen gauza izan harreman onik izateko bere menpekoekin, akats galanta Artikoko espedizio batean, eta ez zegoen prestatuta izotz artean ontzirik gidatzeko. Bost ontzitik lau (HMS Resolute, Pioneer, Assistance eta Intrepid) izotz artean abandonatu zituzten, eta horregatik Belcherri epaiketa militarra egin zitzaion, nahiz eta kargu barik irten zen. Urte batzuk geroago, baleontzi estatubatuar batek berreskuratu zuen ontzi haietako bat, HMS Resolute, eta Britainia Handiari itzuli. Ontzi haren egurrekin hiru mahai egin ziren, eta haietako bat, Resolute desk (Irmotasunaren mahaia) izenekoa, Rutherford B. Hayes AEBetako presidenteari eman zion Viktoria erreginak; harrezkero zenbait presidentek Bulego Obalean erabili izan dute, Etxe Zurian.

Lehorreko bilaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

John Rae-k jaso zituen Franklin espedizioaren lehen aztarnak, Inuit jendeak emanda, eta jakinarazi zuen goseak eraginda, kanibalismora jo omen zutela.
Charles Francis Hall
John Irving lotinantaren hilarria, zeinaren gorpua aurkitu eta 1881ean Edinburgora eraman baitzen, bertan berriz lurperatzeko.
Franklinen 1845eko espedizioaren aztarnak, Illustrated London News aldizkariak 1854an argitaratuta.
Franklinen espedizio galduaren aztarnak, McClintock-ek aurkituak.
McClintock-ek 1859ko maiatzean Black badiako harri-muino batean, Gillen Erregearen uhartean, aurkitutako oharra, non zehazten den Franklin espedizioaren patua.
Posterra, saria eskainiz espedizio galdua aurkitzen laguntzeagatik.
Bilatutako lekuak Kanadako Artikoaren artxipelagoan.

1854an, Boothia penintsula aztertzen ari zela Hudson’s Bay konpainiarentzat (HBK), John Raek ebidentzia gehiago aurkitu zituen espedizioaren patuaz. 1854ko apirilaren 21ean Raek ezagutu zuen inuit bat Pelly badiaren ondoan (gaur egun Kugaaruk, Nunavut), eta hark hitz egin zion 35-40 lagunek osatutako talde batez, denak zuriak, zeinak gosez hil baitziren Back River ibaiaren ahoaren ondoan. Beste inuit batzuek baieztatu zioten bertsio hori, eta bertan hitz egiten baitzen kanibalismoaz: bizirik zeudenek jan egiten omen zuten hildakoen haragia. Inuitak erakutsi zizkion Raeri zenbait objektu, Franklinenak eta haren gizonenak izan zirenak. Zehazki, Raek hartu zizkion inuitari zilarrezko zenbait sardeska, geroago identifikatu zirenak Franklin, Fitzjames, Crozier eta Robert Osmer sarjentuarenak zirela. Raek txosten bat bidali zuen Almirantegora, eta horrek 1854ko urrian eskatu zion HBKri bidaltzeko espedizio bat Back River-era, ikusteko ea bertan ba ote zegoen Franklinen eta haren gizonen aztarnarik.[15][6]

Hurrengo bilaketa James Andersonek eta James Stewart-ek egin zuten, HBK konpainiako enplegatuak, zeintzuk kanoaz joan ziren Back River-eko ahoraino. 1855eko uztailean, inuit talde batek hitz egin zien gallunaat talde batez (“zuriak”, inuiteraz), gosez hil zirenak kostaldearen inguruan. Abuztuan, Andersonek eta Stewartek egur zati bat aurkitu zuten Erebus inskripzioarekin, eta beste bat, jartzen zuena Mr. Stanley (Erebus ontziko zirujaua), Montreal uhartean, Chantrey itsasadarrean, Back River-ek itsasoarekin bat egiten duen inguruan.[15]

Raeren eta Andersonen aurkikuntzak gorabehera, Almirantegoak ez zuen asmorik beste bilatze-espediziorik antolatzeko. 1854ko martxoaren 31n, Britainia Handiak ofizialki hiltzat jo zituen espedizioko kide guztiak. Hala ere, ikusita gobernuak ez zuela nahi beste bilatze-espediziorik antolatzerik, Lady Franklin bera hasi zen bat antolatzen, eta horren ardura Francis Leopold McClintock itsas-gizonari eman zion. Fox izeneko goleta, jendeak emandako diruaz finantzatua, 1857ko uztailaren 2an abiatu zen Aberdeen-etik.

1859ko apirilean zenbait talde abiatu ziren Fox goletatik elur-leretan, Gilen Erregearen Uhartea aztertzera. Maiatzaren 5ean, William Hobson lotinantak gidatutako taldeak dokumentu bat aurkitu zuen harri-muino batean, Crozier eta Fitzjames ofizialek utzia. Dokumentuak bi mezu zituen. Lehenengoa 1847ko maiatzaren 28koa zen, eta zioen Erebus eta Terror ontziek Gilen Erregea Uhartearen ipar-mendebalean igaro zutela negua, eta aurreko urtean gauza bera egin zutela Beechey uhartean, Cornwallis uhartea inguratu ondoren. “Sir John Franklin, espedizioaren buruan. Dena ondo”, zioen mezuak. Bigarren mezua, paper beraren ertzetan idatzia, askoz ere kezkagarriagoa zen. 1848ko apirilaren 25eko datarekin idatzita, zioen Erebus eta Terror izotzean zeudela harrapatuta urtebete eta erdiz, eta apirilaren 22an eskifaiak abandonatu egin zituela ontziak. Hogeitalau ofizial eta marinel hil ziren, tartean Franklin bera, zeina hil baitzen 1847ko ekainaren 11n, justu lehen mezua idatzi eta bi astera. Bigarren mezuaren garaian Crozier zen espedizioko komandantea, eta artean bizirik zeuden 105 kideek asmoa zuten biharamunean hego alderantz egiteko, Back River aldera. Oharrak zenbait akats esanguratsu zituen, bereziki Beechey uhartera egin zuten espedizioaren data, gaizki adierazita.[16]

McClintock espedizioak giza eskeleto bat aurkitu zuen Gilen Erregearen Uharteko hegoko kostaldean. Jantziak arakatuta, bertan zenbait dokumentu aurkitu zituzten, tartean marinel-agiri bat, Hanry Peglar azpiofizialaren izenean, berau gabiko kapitaina HMS Terror ontzian. Hala ere, uniformea ontziko zerbitzari batena zenez, gorpua izango zen Thomas Armitage-rena, berau armategiko zerbitzaria Terror ontzian, eta Peglar-en ontzikidea, zeinaren paperak zeramatzan. Uharteko mendebalean, Hobsonek aurkitu zuen salbamendu-txalupa bat, non zeuden bi eskeleto eta Franklin espedizioaren zenbait aztarna. Txalupak ekipamendu asko zituen abandonatuta, tartean botak, zetazko musuzapiak, xaboi perfumatua, esponjak, zapatillak, orraziak eta liburu asko, tartean Wakefield-go bikarioa. McClintock-ek, bestalde, inuiten lekukotasunak jaso zituen espedizioaren amaiera negargarriaz.[9]

Charles Francis Hall esploratzaile estatubatuarrak bi espedizio zuzendu zituen 1860 eta 1869 artean, eta inuiten artean bizi izan zen Frosbisher badian, Baffin uhartean, eta geroago Repulse badian, Kanada kontinentalean. Bere ibileretan aurkitu zituen kanpalekuak, hilobiak eta aztarnak Gilen Erregearen Uharteko hegoaldeko kostan, baina inor ez bizirik inuiten artean. 1869an inuit batzuek eraman zuten hilobi superfizial batera Gilen Erregearen Uhartean, eta bertan aurkitu zituzten ondo gordetako eskeleto aztarnak eta arropa zatiak. Aztarna horiek Ingalaterrara bidali ziren, eta lurperatu zituzten Franklinen oroitarrian, Greenwich-eko Itsas-Armadaren Eskola Zaharrean, Londresen. Thomas Henry Huxley biologo ospetsuak aztarnak ikertu eta ondorioztatu zuen Le Vesconte-renak zirela, HMS Erebus ontziko lotinant bat. Aitzitik, 2009an egindako ikerketak ondorioztatu zuen aztarnak zirela Harry Goodsir-enak, HMS Erebus ontziko zirujauaren laguntzailea. Nahiz eta Hall-ek uste zuen Franklinen espediziokide guztiak hilda zeudela, espero zuen aurkitzea espedizioaren artxiboak beste harri-muino batean. Ebierbing eta Tookoolito laguntzaile inuiten laguntzarekin, Hall-ek bildu zituen ehunka orrialde lekukotasunekin, tartean kontakizunak zelan inuitek bisitatu zituzten Franklinen ontziak eta zelan aurkitu zuten talde bat, gizon zuriz osatua, Gilen Erregearen Uharteko hegoko kostaldean, Washington badiaren ondoan. 1990eko hamarraldian David C. Woodman-ek sakon aztertu zituen haien lekukotasunak, eta haiekin bi liburu idatzi zituen: Unravelling the Franklin Mystery / Franklin misterioa argitzen (1992) and Strangers Among Us / Kanpotarrak gure artean (1995), zeinetan berreraiki zituen espedizio galduaren azken hilabeteak.

Paper galduak aurkitzeko esperantzak bultzatu zuen Frederick Schwatka AEBetako Armadako lotinanta 1878 eta 1880 artean espedizio bat antolatzera uhartera. Hudson badiara zihoala Eothen goletan, Schwatka-k antolatu zuen talde bat, non sartu zituen Hall-i lagundu zioten inuit batzuk. Iparralderantz egin zuen oinez eta elur-leraz, eta bidean inuitak elkarrizketatu zituen, Franklinen espedizioa ibilitako lekuak bisitatuz eta negua igaroz Gilen Erregearen Uhartean. Nahiz eta Schwatkak aurkitu ez paperak, 1880an AEBetako Geographical Society elkarteak haren ohoretan emandako afari batean adierazi zuen beraren “espedizioak egin zuela inoiz leraz egindako bidaiarik luzeena, bai denboran (11 hilabete) eta baita distantzian ere (4.360 km.), berau izan zela lehen Artikoko espedizioa, non gizon zuriak erabat oinarritu ziren inuiten dietan, eta ondorioztatu zuena ‘zalantzarik gabe’ Franklinen agiriak galduta zeudela”. Woodmanek idatzi zuen inuiten arabera 1852 eta 1858 artean Crozier eta beste espedizio kide bat ikusi zituztela Baker lakuaren inguruan, 400 bat km. hegoaldera, non 1948an Farley Mowat idazle kanadarrak aurkitu zuen “harri-muino oso aspaldikoa, baina ez inuiten estilokoa”, eta haren barruan zeudela zurezko kutxa baten zatiak, lotune batzuekin.[17][18]

Garai hartako bilatze-espedizioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1848

  • Erdialdean: Rae-Richardson Artikoko espedizioa Mackenzie ibaian eta kostaldean zehar.
  • Mendebalean: HMS Plover, HMS Herald, Bering itsasarteraino; William Pullen iristen da Mackenzieraino baleontziz

1850

  • Mendebaldean: Richard Collinson (HMS Enterprise), Robert McClure (HMS Investigator) Bering Itsasartera.
  • Ekialdean: Horatio Austin (HMS Resolute), Erasmus Ommanney (HMS Assistance), gehi 2 lurrunontzi, Pioneer eta Intrepid (John Bertie Cator kapitaina 1850). Ommanneyk aurkitzen Franklin-en kanpalekua Beechey uhartean. Austinen laurak eta besteak elkartzen dira Beechey uhartean, baina izotzak harrapatzen ditu. Lerak bidaltzen dituzte noranzko guztietan. Alde egiten dute Artikotik 1851ko negua iritsi baino lehen.
  • Ekialdean: Charles Forsyth (Prince Albert), Lady Franklinek finantzatua; leraz Somerset uhartetik Fury Beach-era.
  • Ekialdean: William Penny (Lady Franklin eta Sophia)
  • Ekialdean: John Ross ( Felix goleta)
  • Ekialdean: Edwin de Haven-ek (USS Rescue, USS Advance) Lehen Grinnell Espedizioa antolatu zuen.

1851

  • William Kennedyk (Prince Albert berriro) aurkitzen du Bellot Itsasartea, eta frogatzen du Somerset Uhartea uharte bat dela.

1852

  • Edward Augustus Inglefield Barrin Badian.
  • Edward Belcher bost ontzitan: HMS Assistance (Belcher), HMS Resolute (Henry Kellett), Pioneer (Sherard Osborn), Intrepid (Francis Leopold McClintock) eta HMS North Star biltegi-ontzia (William Pullen); lera bidezko esplorazioa; erreskatatu egin behar HMS Investigator-eko eskifaia; denak izoztuta eta abandonatua, salbu eta North Star. Breadalbane hornikuntza-ontzia gehitu zitzaien, zeina izotzak apurtuko zuen, eta baita HMS Phoenix, zeinak, North Star-ekin batera, jaso zituen gainerako ontzietako eskifaiak, McClure-ren HMS Investigator barne, 1854an.
  • Elisha Kanek zuzendu zuen Grinnell Bigarren espedizioa.
  • Ontzi-espedizioa Wellington kanalean gora, R. M'Cormick-en agindupean, HMB Forlorn Hope ontzian.

1854

  • John Raek jakin zuen Franklinek non galdu zuen bere ontzia.

1855

  • Anderson eta Stewart jaitsi ziren Back River ibaian behera, eta aztarnak aurkitu zituzten Chantry itsasadarrean.

1857

  • McClintock-ek aztarnak aurkitu zituen Gilen Erregearen Uhartean, txalupa bat barne, bi gorpurekin.

1869

  • Charles Francis Hall, Gilen Erregearen Uhartean.

1875

  • Allen Young blokeatuta Peel Sound-en.

1878

  • Frederick Schwatka, Gilen Erregearen Uhartean.

Espedizio modernoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indusketak Gilen Erregearen Uhartean (1981-82)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1981eko ekainean, Owen Beattie, berau Antropologia irakaslea Albertako Unibertsitatean, hasi zen 1845-48 Franklin Espedizioaren Antropologia Forentse Proiektua egiten, bera eta bere ikertzaile taldea eta landa-laguntzaileak joan zirenean Edmontonetik Gilen Erregearen Uhartera, eta ibili zirenean uharteko mendebaldeko kostaldean, 132 urte lehenago Franklinen gizonek egin zuten bezala. Proiektuaren helburua zen eskeletoen aztarnak aurkitzea, bertan gaur egungo teknika forentseak aplikatzeko, jakite aldera hildako 129 gizonen identitateak eta heriotzen kausak.[9]

Nahiz eta ibilaldian taldeak aurkitu zituen XIX. mendeko europarren aztarna arkeologikoak eta gorpuzkinak, Beattie etsita zegoen aztarna gehiago ez aurkitzeagatik. Franklinen gizonen hezurrak aztertzerakoan, bertan aurkitu zituzten eskorbutoak haietan utzitako seinaleak, C bitamina faltak eragindakoak. Edmontonera itzulita, Beattiek aztertu zituen berak eta Savelle James-ek hartutako oharrak, azken hori Artikoko arkeologoa, eta antzeman zituen hezurretan kanibalismoari egotz zekizkiokeen aztarnak. Informazio gehiago jakiteko Franklinen gizonen osasunaz eta dietaz, hezur-laginak bidali zituen Albertako Soil and Feed Testing Laboratory-ra, eta antolatu zuen beste talde bat, Gilen Erregearen Uhartea bisitatzeko. Analisiak aurkitu zuen ustekabeko berun-maila handia marinelen hezurretan, milioiko 226 parteko kontzentrazioa, kopuru bat hamar aldiz haldiagoa kontrol-laginetakoak baino, inguru haietako inuiten eskeletoetatik hartuak.[9]

1982ko ekainean, Beattie eta hiru ikasle Gilen Erregearen Uharteko mendebaleko kostaldera joan ziren hegazkinez, eta berriz ibili zituzten McClintock-ek 1859an eta Schwatkak 1878-79 urteen artean egindako ibilbideak. Espedizioak aurkitu zituen sei eta hamalau bat gizonen aztarnak McClintock-en “ontzi-lekua”ren inguruan, eta bota baten oin-zola kranpoiekin, trakzio hobea izateko.[9]

Indusketak eta lurpetik ateratzeak Beechey Uhartean (1984–86)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1982an Edomontonera itzulita, jakin ondoren urtebete lehenago aurkitutako aztarnen berun-maila handia zela, Beattie saiatu zen motibo bat bilatzen. Motibo posibleen artean horra zenbait: kontserba-potoen berunezko soldadurak, beste jaki-ontzi batzuk berunez estaliak, jakien koloranteak, tabakoa, berun-eztainuzko baxera eta berunezko kandelak. Susmoa hartu zuen berun bidezko pozoinketa, eskorbutoarekin batera, letala izan zitekeela Franklinen gizonentzat. Hala ere, zelan hezurretako berun-kopurua esplika zitekeen marinelek bizitzan barrena berunarekin izandako esposizioaz eta ez soilik espedizioan bizi izandakoaz, Beattie-ren teoria soilik froga zitekeen aztertuta gorpuzkinetako ehun bigunak. Hortaz, Beattiek erabaki zuen Beechey Uhartean zeuden itsas-gizonen hilobiak aztertzea.

Beechey Uhartean aurkitutako hiru marinelen hilobiak (2004)

Legezko baimenak lortuta, 1984an Beattieren taldeak Beechey Uhartea bisitatu zuen, bertan lurperatutako ontzilagunei autopsiak egiteko. Hasi ziren lehen hildakoarekin, John Torrington sugile burua. Torringtonen autopsia amaituta, John Hartnell-en gorpua atera eta aztertu zuten denbora laburrez, baina denbora faltak eta neguak presatuta, Edomontonera itzuli ziren ehun- eta hezur-laginekin. Torringtonen hezur eta ilearen arrastoen analisiak adierazi zuen ontzigizona “nozitu zituela arazo fisiko eta mental larriak, berun-pozoinketaren ondorioz”. Nahiz eta autopsiak adierazi pneumonia izan zela ontzigizonaren heriotzaren azken motiboa, beruna ere aipatu zen faktore inportante gisa.

Espedizioa egin bitartean, taldeak leku bat bisitatu zuen, hilobietatik kilometro batera, aztertzeko Franklinen gizonek utzitako ehunka kontserba-poto. Beattiek ohartarazi zuen poteen junturak modu traketsean zeudela soldatuta berunez, zeina seguruenik nahastu baitzen jakiarekin. 1984ko espedizioaren aurkikuntzak eta Torringtonen gorpuaren argazki bat argitaratzeak, 138 urteko gorpu bat permafrostak ondo gordea tundran, horrek oihartzun handia eragin zuen hedabideetan, eta areagotu interesa Franklinen espedizio galduan.

Geroagoko ikerketek iradoki zute berunaren iturri posible bat izan zitekeela ontzien hoditeria, edateko urarena. K.T.H. Farrer-ek argudiatu zuen “ezinezkoa dela esplikatzea zelan jan zitekeen kontserba-potoetatik hainbeste janari, egunero 3,3 mg berun zortzi hilabetean, beharrezkoa PbBa igo zedin 80 μg/dL mailara, non pozointze-sintomak agertzen diren helduengan, eta hezurretako berun maila ‘gainditu’ zitekeela janari bidez jasotako berunarekin, hori ez dagoela baiesterik”. Bestetik, jakina da garai hartan kontserbako janaria oso erabilia zela Erret Itsas Armadan, eta erabilera hark ez zuen beste inon eragin berun bidezko pozoiketa areagotzea. Dena dela, salbuespen gisa, espedizio hartako ontziei gehitu zitzaizkien tren lokomotoren makinak, eta horiek orduko tona bat ur eskatzen zuten lurruna sortzeko. Oso litekeena da arrazoi horrengatik ontziek ura garraiatzeko sistema bakarra edukitzea, eskifaiari ura hornitzeko eta lurrun-makinak elikatzeko, eta, kontuan izanda garai hartan biltegiratze-sistemak berun kopuru handiekin eginda zegoela, ura oso kutsatuta egongo zen berunez. William Battersby-ren arabera, horrek bai esplikatuko luke aurkitutako ontzigizonen gorpuek berun-tasa handiak izatea.

1986an beste ikerketa bat egin zen hilobietan. Kameralari batek prozedura filmatu zuen, eta emaitza 1988an erakutsi zen Nova telesailean, dokumental batean: Buried in Ice / Izotzean lurperatuta. Landa-egoera zailean, Derek Notman, berau Minnesotako Unibertsitateko erradiologoa eta mediku-doktorea, eta Larry Anderson, berau erradiologo laguntzailea, biek X-izpi plaka asko egin zizkieten hilobiratutako ontzigizonei, autopsiak egin aurretik. Barbara Schweger, berau espezialista Artikoko jantzietan, eta Roger Amy, berau patologoa, biek ala biek lagundu zuten ikerketan.

Beattie eta beraren taldea konturatu ziren baten bat saiatu zela Hartnell-en gorpua hilobitik ateratzen. Ahaleginean, mailu-pikotx batek kaltetu egin zuen hilkutxaren egurra, eta hilkutxaren plaka ez zegoen. Geroago Edomontonen egindako ikerketek erakutsi zuten Sir Edward Belcher-ek, zeinak gidatu baitzuen Franklin aurkitzeko espedizioetako bat, agindu zuela Hartnell hilobitik ateratzea 1852ko urrian, baina operazioa bertan behera geratu zen permafrostak eragotzita. Hilabete geroago, Edward A. Inglefield-ek, berau beste espedizio bateko burua, arrakasta izan zuen gorpua hilobitik ateratzen, eta kendu egin zuen hilkutxaren plaka.

Hartnell-en hilobia ez bezala, William Braine soldadu soilarena ukitu gabe zegoen. Atera zutenean, ohartu ziren haren lurperatzea presaka egin zela. Haren besoak, gorputza eta burua ez ziren, ohi bezala, kontu handiz hilkutxaratu, eta elastiko bat atzekoz aurrera jarri zioten. Hilkutxa txikiegia zirudien, eta estalkiak sakatu egiten zion sudurra. Kobrezko plaka handi batek hilkutxaren estalkia hornitzen zuen, bertan hildakoaren izena eta haren gaineko zenbait datu zituela.

NgLj-2 indusketa (1992)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1992an arkeologo eta antropologo forentse talde batek leku bat antzeman zuen Gilen Erregearen Uharteko mendebaleko kostaldean, zeina izendatu baitzuten "NgLj-2". Lekua bat zetorren Leopold McClintock-ek “txaluparen lekua” izendatu zuenarekin. Bertan egindako indusketek agerian utzi zituzten 400 hezur eta hezur-zati, bai eta objektu fisikoak, hala nola zeramika-zatiak, buztinezko pipa zatiak, botoiak eta letoizko ferrak. Hezurrak aztertzerakoan, Anne Keenleyside espedizioko zientzialari forentseak aurkitu zituen berun maila handia eta ebaki-markak “haragia kentzerakoan egiten direnak bezalakoak”. Espedizo hartan jasotako datuetan oinarrituta, onartu da Franklinen zenbait gizonek kanibalismoa baliatu zutela bizirik irauteko. 2015ean International Journal of Osteoarchaeology izeneko zientzia-aldizkariak artikulu bat argitaratu zuen, non azaltzen zen 35 hezur apurtuta zeudela, eta seinaleak zituztela ireki egin zituztela, ondoren handik hezur-muina errazago zurrupatzeko, zerbait tipikoa kanibalismoaren azken aldian.

Ontzi-hondakinen bilaketak (1992-93)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1992an, David C. Woodman espedizio galduan adituak, Brad Nelson magnetometro-adituaren laguntzarekin, “Ootjoolik proiektua” antolatu zuen, aurkitzeko naufragioaren hondakinak, zeinak inuiten adierazpenen arabera, Adelaide penintsularen inguruetan baitzeuden. National Research Council erakundearen eta Kanadako Armadaren hegazkin banarekin, bakoitzak magnetometro batekin ekipatua, Grant Point-etik mendebalerako eremu zabal bat aztertu zen, 61 m.ko altueratik. Hirurogei gune magnetikotik gora antzeman ziren, seinale magnetiko indartsukoak, eta horietatik bost zeuden Franklinen ontziak ustez hondoratu ziren aurrez seinalatutako lekurik probableenen artean.

1993an Joe McInnis doktoreak eta Woodmanek espedizio bat antolatu zuten, antzemateko aurreko urteko lehentasunezko helburuak. Zulatu egin zen izotza, eta sonar bat bertatik jaitsi, baina ezin izan zen operazioa amaitu.

Gilen Erregearen Uhartea (1994-95)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1994an Woodmanek lehorretik zuzendu zuen bilatze-espedizio bat, Richard Collinson itsasadarretik Victory Pointeraino, bilatzeko Supunger izeneko inuit batek aipatutako “panteoia”. Hamar lagunek hamar egun igaro zituzten bilatzen, Kanadako Erret Geografia Elkartearen babesarekin. CBC telebistak grabatu egin zuen ahalegina Focus North saiorako. Panteoiaren arrastorik ez zen agertu.

1995ean talde-espedizio bat antolatu zen, honako hauek osatua: Woodman, George Hobson eta Steven Trafton abenturero estatubatuarra. Talde bakoitzak bere aldetik bilatuko zuen. Traftonen taldeak Clarence uharteetara egin zuen, ikertzeko inuitek aipatutako “gizon zuriaren harri-piloak”, baina ez zuten ezer aurkitu. Hobsonen taldeak, Margaret Bertulli arkeologoaren konpainian, ikertu zuen “udako kanpalekua”, Felix lurmuturraren hegoaldean, eta bertan aurkitu zituzten Franklin espedizioaren arrasto txikiak. Woodman, beste bi lagunekin, Wall Badiatik Victory Pointera jaitsi zen, eta ikertu zituen kostaldean zehar egon zitezkeen balizko kanpaleku guztiak, eta poto herdoildu batzuk baino ez zituen aurkitu kanpaleku ezezagun batean, Maria Louisa lurmuturretik gertu.

Ontzi-hondakinen bilaketak (1997-2013)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1997an, Eco-Nova zine konpainia kanadarrak antolatu zuen “Franklin 150” izeneko espedizioa, sonar bidez ikertzeko 1992an kokatutako lekuak, non seinale magnetiko indartsuak baitzeuden. Ordukoan Robert Grenier izan zen arkeologo burua, Margaret Bertulliren laguntzarekin, eta Woodman espedizio historialari gisa eta bilatze-operazioko koordinatzaile moduan. Operazioak zuzendu ziren Laurier izotz-haustailetik, berau Kanadako kostazaintza erakundearena. 40 bat kilometro koadroko eremu bat aztertu zen Kirkwall uhartearen inguruan, emaitza barik. Beste talde batek aurkitu zituenean Franklin espedizioaren arrastoak, batez ere kobrezko laminak eta objektu txikiak O’Reilly uhartearen iparraldeko hondartzetan, ikerketa eremu hartara aldatu zen, baina eguraldi txarrak eragotzi zuen espedizioak emaitza esanguratsuak izatea. Hala ere, Eco-Novak dokumental bat egin zuen espedizio hartaz, Oceans of Mystery: Search for the Lost Fleet (Misteriozko ozeanoak: flota galduaren bila).

Woodmanek hiru espedizio gehiago antolatu zituen, osatu nahi zuen-eta ontzi-hondakinen mapa, urte batzuk lehenago hasita magnetometroa erabilita: diru pribatuak babestutako espedizioa 2001ean, eta Franklin Bilatze-Espedizio irlandar-kanadarrak 2002an eta 2004an. Lerek izotz gainean garraiatutako magnetometroak erabilita, osatu egin zuten iparraldeko eremu (Kirkwall uhartea) bukatu gabea 2001ean, eta O’Reilly uhartearen hegoalde osoa 2002an eta 2004an. Ondorioztatu zuten lehentasun handiko helburu magnetiko guztiak jatorri geologikokoak zirela. 2004an artefaktu txikiak aurkitu zituzten O’Reilly uhartearen ipar ekialdean, eta esploradore itxurako zenbait kanpin-denda.

2008ko abuztuan iragarri zen beste bilatze-espedizio bat, Robert Grenierrek gidatua, Parks Canada erakundeko arkeologo nagusietako bat. Bilatze-espedizioak aprobetxatu nahi zuen izotzaren egoera hobea eta sonar moderno baten erabilera, zeinak albo-eskanerrak egiten zituen ur zabalean zebilen ontzi batetik. Halaber, Grenierrek espero zuen arrasto berriak aurkitzea inuiten lekukotasun argitaratu berrietatik, Dorothy Harley Eber ahozko historialariak jasotakoak. Eberren zenbait informatzailek kokatu zituzten Franklinen ontziak Royal Geographical Society uhartearen inguruetan, eremu bat aurreko espedizioek ikertu bakoa. Louie Kamoolak historialari inuitak ere parte hartuko zuen bilaketan, aurretik espedizio galduaren beste arrasto esanguratsu batzuk aurkitu zituena, eta ordezkatuko zuena kultura indigena.

1853an HMS Investigator ontzia izotzean harrapatuta geratu zen Franklinen espedizioaren bila zihoala, eta, ondorioz, abandonatu egin zuten. 2010eko uztailaren 25ean Mercy Badian aurkitu zuten, ur mehetan. Parks Canada erakundeak adierazi zuen egoera onean zegoela, zutik 11 m. ur pean.

Victoria Itsasarteko Espedizioa (2014)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko irailaren 1ean, Kanadak “Victoria Itsasarteko Espedizioa” izenarekin antolatutako espedizioak bi objektu aurkitu zituen Hat uhartean, Queen Maud golkoan, oso gertu Gilen Erregearen Uhartetik, Nunavut-en: bata egurrezkoa, eta bestea metalezkoa.

2014ko irailaren 9an espedizioak iragarri zuen irailaren 7an aurkitu zuela Franklinen bi ontzietatik bat. Ontzia oso egoera onean zegoen, eta sonarraren albo-eskanerrak gainaldearen oholak ere erakusten zituen. Urriaren 1ean, Stephen Harper Kanadako Lehen ministroak Ottawako Parlamentuan baieztatu zuen aurkitutako ontzia HMS Erebus zela.[19][20][21]

Artikoa Ikertzeko Fundazioaren espedizioa (2016)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko irailaren 12an iragarri zen Artic Research Fundazioak aurkitu zituela HMS Terror ontziaren hondakinak, justu Terror izeneko badian, Gilen Erregearen Uharteko hegoaldean, koodenada hauetan, 68°54′13″N 98°56′18″W, eta egoera bikainean. Kilometro askotara zegoen azkenengoz Terror kokatu zen lekutik.

HMS Terror eta HMS Erebus aurkitu izanak galdera berriak sortu ditu, zelako bidea egin zuten ontziek Gilen Erregearen Uhartearen iparraldean abandonatuak izan ondoren eta iritsi ote ziren naufragioaren lekura nabigatuz (eskifaia ontzietara itzuli zelako) edo jitoan, izotzak bultzatuta. Aintzat hartuta ontziak oso egoera onean daudela urpean, bada itxaropena barruan dokumentuak edo bestelako objektuak aurkituko ote diren, argia egingo dutenak ontzi horien azken bidaiaz.

Zientzia-ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

FEFAPen landa-ikerketak, indusketak eta hilotzak hobitik ateratzea barne, hamar urte luzatu ziren. Gilen Erregearen Uhartean eta Beechey uhartean aurkitutako objektuen eta giza-hondakinen azterketen emaitzek erakutsi zuten Beechey uharteko hilobiratuak hil zirela pneumoniak, eta beharbada tuberkulosiak jota, Potten gaixotasunak iradoki bezala, berau Brainen aurkitua. Txosten toxikologikoek iradoki zuten berun-pozoitzeak ere lagunduko zuela heriotzetan. Marinel batzuen hezurretan aurkitutako aizto-ebakiak interpretatu ziren kanibalismoaren aztarna gisa. Laburbilduz, ebidentziek iradoki zuten hotzak, goseak eta gaixotasunek, eskorbutoa, pneumonia eta tuberkulosia barne, ahaztu barik berun-pozoitzea, denek batera hil zituztela Franklinen gizonak.

Bestelako faktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Franklinek aukeratu zuen igarobideak behartu zituen ontziak nabigatzera Gilen Erregearen Uharteko mendebal aldera, eta horrek sartu zituen Erebus eta Terror “zenbait izotz eremutan…zeinak udan beti ez baitziren garbitzen”. Aitzitik, uhartearen ekialdea jeneralean garbitu egiten da uda iristen denean, eta hori izan zen, hain zuzen, Roald Amundsen-ek erabili zuena Ipar-mendebaleko pasaia arrakastaz nabigatzeko.

Franklin espedizioa, zeina bi negu egin baitzituen Viktoria Estugunean blokeatuta, izatez itsasorako espedizioa zen, eta ez zegoen prestatuta lehorrean bidaiatzeko. Zenbait marinel abiatu ziren Erebus eta Terror ontzietatik hegoaldera, baina garraiatuta artikulu asko bat ere beharrezkoak ez zirenak Artikoan bizirik irauteko. McClintock-ek ikusi zituen objektu astun asko aurkitutako salbatxalupan, eta pentsatu zuen hura zela “alferrikako pisua pilatzea, ezertarako erabil ezin zitekeena, eta horrek seguruenik ahitu zuela eskifaia, pisu hura izotz gainean garraiatzerakoan”.

Horrezaz gain, orduko kultur-faktoreek eragotzi zieten marinelei eta ofizialei inuitei laguntza eskatzera eta haien superbibentzia-teknikak erabiltzera, beren buruak larri ikusi zituztenean.

Kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1845, maiatzaren 19a: Franklin espedizioa abiatu da Ingalaterratik.
  • 1845, uztaila: espedizioa Groenlandian geratu da, eta bidali ditu etxera bost gizon eta gutun piloa.
  • 1845, uztailaren 28a: baleazale batzuek ikusi dute azken aldiz espedizioa Baffin Badian.
  • 1845–46: espedizioak negua igaro du Beechey uhartean. Hiru kide hil dira tuberkulosiak jota. Bertan hilobiratu dituzte.
  • 1846: HMS Erebus eta HMS Terror hego alderantz joan dira, Gilen Erregearen Uharterantz.
  • 1846, irailaren 12a: ontziak blokeatuta Gilen Erregearen Uharte inguruko izotzean.
  • 1846–47: espedizioak negua igaro du Gilen Erregearen Uhartean.
  • 1847, maiatzaren 28a: Lehen oharrak dio: “Dena ondo”.
  • 1847, ekainaren 11: Franklin hil da.
  • 1847–48: espedizioak beste negu bat igaro du Gilen Erregearen Uhartean, 1847an izotza ez baita urtu.
  • 1848, apirilaren 22a: Erebus eta Terror abandonaturik, urtebete eta zazpi hilabete izotzean blokeatuta egon ondoren.
  • 1848, apirilaren 25a: bigarren oharrak dio 24 gizon hil direla, eta apirilaren 26an bizi direnak hegorantz joatekoak direla, Back River aldera.
  • 1850 (?): inuitak ontzi abandonatu batean sartu dira, jitoan dabilena Gilen Erregearen Uharte inguruan.
  • 1850 (?): inuitek 40 gizon ikusi dituzte oinez doazela Gilen Erregearen Uhartean.
  • 1851 (?): ehiztari inuitek lau gizon ikusi dituzte hegora bidean.
  • 1852–58 (?): Inuitek Crozier eta beste bat ikusi dituzte, antza, Baker lakuaren inguruan, dezente hegora.
  • 1854: John Raek bertako inuitak elkarrizketatu ditu, eta hauek eman dizkiote zenbait objektu, espedizioarenak. Gosez hildakoen berri eman diote, eta kanibalismo gertakizunak aipatu.
  • 1859: McClintock-ek txalupa abandonatu bat aurkitu du Gilen Erregearen Uhartean.
  • 2014: HMS Erebus ontziaren hondakinak aurkitu dira.
  • 2016: HMS Terror ontziaren hondakinak aurkitu dira.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Franklin espedizioaren ondoriorik esanguratsuena izan zen kosta haietako kartografia lana, Franklinen bila zebiltzanek inguru haietako milaka kilometro zehaztu zituzten-eta mapetan. Richard Cyriax-ek esan zuen bezala: “espedizioa galdu izanak seguruenik askoz ere jakintza geografiko gehiago ekarri zuen, arrakasta izan balu baino”. Aldi berean, espedizioa galdu izanak eragin zuen Almirantegoak interesa galtzea Artikoaren esplorazioan. Urte asko joan ziren Sir George Nares-en espedizioak aldarrikatu zuen arte “ez zegoela pasabiderik” Ipar Polora. Hitz haiek zedarritu zuten Ingalaterrako Itsas Armadaren inplikazioaren bukaera Artikoaren esplorazioan, eta garai baten amaiera, non publiko britainiarrak beharrezkotzat jotzen zituen espedizio erraldoi haien kostoa, bai giza-bizitzetan, bai ekonomikoa. 1903-1905 urteen artean Roald Amundsenek Gjøa espedizioarekin egindako Ipar-mendebaleko pasaiaren zeharkaldiak amaitutzat jo zuen gai hura urte luzez.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

John Franklinen estatua Spilsby bere jaioterrian, Linconshire, Ingalaterra.
Francis Crozier-en estatua Banbridge bere jaioterrian, Down konterrian.

Franklin espedizioa galdu ondoren, urteetan Viktoria garaiko hedabideek irudikatu zuten Franklin heroitzat, zeinak gidatu baitzituen beraren gizonak Ipar-mendebaleko pasaia bilatzera. Haren jaioterrian dagoen estatua batek dio: “Sir John Franklin - Ipar-mendebalko pasaiaren aurkitzailea”. Londresen eta Tasmanian dauden antzeko estatuek antzeko inskripzioak dauzkate. Nahiz eta eztabaida biziak izan ziren espedizioaren patuaz eta kanibalismoaren posibilitateaz, Franklinen irudiak ez zuen distirarik galdu publiko britainiarraren begietan. Fikzioaz ez besteko liburu asko idatzi dira espedizioaren inguruan, tartean Ken McGoogan-en bi liburu, Fatal Passage (Pasabide heriozkoa) eta Lady Franklin’s Revenge (Lady Franklinen mendekua).

Urte dezente geroago, 2006an, NOVA telebistak serie bat egin zuen espedizio galduaren inguruan, Artic Passage, eta 2007an dokumental bat egin zen telebistarako, izen honekin: Franklin’s Los Expedition (Franklinen espedizio galdua).

Zelan agertu den fikzioan eta arteetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1850 urtea ezkero gaur arte, Franklinen azken espedizioak lan asko inspiratu ditu literaturan. Lehena antzerki-lan bat izan zen, The Frozen Deep, Wilkie Collins-ek idatzia, Charles Dickens-en laguntzarekin. 1857an aurkeztu zen audientzia pribatuen aurrean Tavistock Housen, eta gero Royal Gallery of Illustration delakoan; orobat, antzezpen pribatu bat egin zen Viktoria erreginarentzat; azkenik, Manchester Trade Union Hall-en ere antzeztu zen. Franklinen heriotza zabaldu zenean 1859an elegiak idatzi ziren, tartean bat Algernon Charles Swinburnek konposatua.

Edouard Riou-ren ilustrazioa Jules Verne-ren “Voyages et aventures du capitaine Hatteras” liburuaren azalerako (Hatteras kapitainaren bidaiak eta abenturak)

Franklinen azken espedizioan inspiratutako fizkiozko lanen artean, nabarmentzekoa da Jules Verne idazle frantziarraren Les Aventures du capitaine Hatteras (Hatteras kapitainaren abenturak), 1866koa, non protagonista ahalegintzen den Franklinen urratsak jarraitzen, eta konturatzen den sumendi itzel batetik Ipar Polo osoa ikusten dela. Sten Nadolny nobelagile alemaniarrak Franklinen bizitza kontatzen du Die Entdeckung der Langsamkeit (Moteltasunaren aurkintza) nobelan, haren azken espedizioa gainetik aipatuta. Beste lan batzuk dira William T. Vollmann-en The Rifles (1994), John Wilsonen North With Franklin: The Journals of James Fitzjames (1999), eta Dan Simmons-en The Terror (2007), zeina 2018an AMC kateak telesail bihurtu baitzuen, The Terror izenburuarekin. Rol-joko batek ere erabili du espedizio galduaren gaia, The Walker in the Wastes. Oraintsuago, Clive Cussler idazlearen Artic Drift nobelak jasotzen du Franklin espedizioa elementu nagusi gisa, eta Richard Flanagan-en Wanting (2009) lanak jasotzen ditu Franklinek egindakoak bai Tasmanian eta baita Artikoan ere. 2012ko urtarrilaren 12an BBC 4 Irratiak Erebus irratsaioa eman zuen, Jo Shapcott poetaren lanean oinarrituta. Kassandra Alvaradoren The White Passage nobelak (2013) zientzia-fikzioa darabil espedizioaren istorio alternatibo bat eskaintzeko.[22]

Pinturan ere, Franklinen espedizioa galdu izanak hainbat lan inspiratu zituen, bai AEBetan eta baita Britaina Handian ere. 1861ean Frederic Edwin Church-ek estalkia kendu zion The Icebergs izeneko margo-oihalari; urte hartan, Ingalaterrara bidali aurretik, bertan erakusteko, masta baten irudia gehitu zion margo-lanari, Franklinen omenez. 1864an, Sir Edwin Landseer-en Man Proposes, God Disposes (Gizona dabil eta Jaunak darabil) lanak hautsak harrotu zituen urteroko Errege Akademiako erakusketan; garai hartan gustu txarrekotzat jo zen bertan agertzen ziren bi hartzen egoera, bat bandera batetik tiraka, bestea giza saihets batzuk jaten, baina irudiak gaur arte iraun du, espedizioaren azken zoritxarrekoaren irudi gisa. Era berean, espedizioak inspiratu zituen grabatu eta ilustrazio piloa, baita panoramak, dioramak eta irudi bidezko ikuskizunak.

Man Proposes, God disposes (Gizona dabil, Jainkoak darabil). Edwin Henry Landseer-en margolana, 1864

Franklinen azken espedizioak, halaber, musika-lan ugari inspiratu zituen, Lady Franklin's Lament baladarekin hasita, zeina sortu baitzen 1850.eko hamarkadan, eta harrezkero dozenaka artistak grabatu baitute, tartean Martin Carthy, Pentangle, Sinéad O'Connor, Pearlfishers eta John Walsh. Beste abesti batzuk Franklinen figuran inspiratuak dira I'm Already There Fairport Convention taldearena eta Frozen Man, James Taylor-ena, azken hau Beattiek John Torringtonen hilotzari egindako argazkietan oinarrituta.

Franklinen espedizio galduaren eragina Kanadako literaturan bereziki esanguratsua izan da. Gaur egun Franklinen gaineko baladarik ezagunenetakoen artean Northwest Passage (1981) dago, Stan Rogers Ontarioko abeslariarena, zeina izendatu baita Kanadako ereserki ez-ofizialtzat. Margaret Atwood idazle kanadarrak ere Franklinen espedizioaz hitz egin du, Kanadako mito moduko bat bailitzan: “kultura guztietan daude historiak, baina batzuk soilik kontatzen dira behin eta berriro, eta horiek iraun egiten dute… Kanadako literaturan, historia horietako bat Franklinen espedizioa da”.[23]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   «Sir John Franklin | The Canadian Encyclopedia» www.thecanadianencyclopedia.ca . Noiz kontsultatua: 2019-01-02 .
  2. (Ingelesez)  Oct 01, CBC News · Posted:; October 2, 2014 2:09 PM ET | Last Updated:; 2014 «Franklin expedition ship found in Arctic ID'd as HMS Erebus | CBC News» CBC . Noiz kontsultatua: 2019-01-02 .
  3. (Ingelesez)  Watson, Paul (2016-09-12) «Ship found in Arctic 168 years after doomed Northwest Passage attempt» The Guardian ISSN 0261-3077 . Noiz kontsultatua: 2019-01-02 .
  4.   www.hakluyt.com . Noiz kontsultatua: 2019-01-02 .
  5. (Ingelesez)  Witze, Alexandra «Fingernail absolves lead poisoning in death of Arctic explorer» Nature News doi:10.1038/nature.2016.21128 . Noiz kontsultatua: 2019-01-02 .
  6. a b c Savours 1999.
  7. a b Cyriax 1939.
  8.     .
  9. a b c d e f Beattie & Geiger 1987.
  10.    , http://www.ric.edu/faculty/rpotter/abr/Smith_Interview.htm .
  11.     http://collections.rmg.co.uk/archive/objects/464476.html .
  12. Cookman 2000.
  13. Sandler 2006.
  14.    , http://www.ric.edu/faculty/rpotter/ballad.html .
  15. a b Klutschak & Barr 1989.
  16. Woodman 1995.
  17. Woodman 1992.
  18. Woodman was unable to track down the origin of these Inuit reports, and the builder or origins of the cairn found by Mowat are unknown.
  19.    , https://www.theglobeandmail.com/news/politics/finding-of-franklin-ship-fuels-harpers-new-nationalism/article20508270/ .
  20.    , http://indiancountrytodaymedianetwork.com/2014/09/10/inuit-were-right-shipwreck-find-confirms-168-year-old-oral-history-156837 .
  21.    , http://www.cbc.ca/news/politics/franklin-expedition-ship-found-in-arctic-id-d-as-hms-erebus-1.2784268 .
  22. (Ingelesez)  Noble, Barnes & «The White Passage» Barnes & Noble . Noiz kontsultatua: 2019-01-02 .
  23. (Ingelesez)  Franklin's lost expedition 2018-12-20 . Noiz kontsultatua: 2019-01-02 .

Aipatutako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Atwood, Margaret (1995). "Concerning Franklin and His Gallant Crew". Strange Things: The Malevolent North in Canadian Literature. Oxford: Clarendon Press. ISBN 0-19-811976-3.
  • Beattie, Owen & Geiger, John (1987). Frozen in Time: Unlocking the Secrets of the Franklin Expedition. Saskatoon: Western Producer Prairie Books. ISBN 0-88833-303-X.
  • Cookman, Scott (2000). Iceblink: The Tragic Fate of Sir John Franklin's Lost Polar Expedition. New York: John Wiley & Sons. ISBN 0-471-37790-2.
  • Cyriax, Richard (1939). Sir John Franklin's Last Arctic Expedition; a Chapter in the History of the Royal Navy. London: Methuen & Co. OCLC 9183074.
  • Gould, Rupert (1928). Oddities a Book of Unexplained Facts. London: P. Allan & Co. Retrieved 19 May 2011.
  • Klutschak, Heinrich & Barr, William (1989). Overland to Starvation Cove. Toronto: University of Toronto Press. ISBN 0-8020-5762-4.
  • Mowat, Farley (1973). "The Fate of Franklin". Ordeal by Ice; the Search for the Northwest Passage. Toronto: McClelland and Stewart Ltd. p. 285. OCLC 1391959.
  • Potter, Russell (2007). Arctic Spectacles: The Frozen North in Visual Culture. Seattle: University of Washington Press. ISBN 978-0-295-98680-7.
  • Sandler, Martin (2006). Resolute: The Epic Search for the Northwest Passage and John Franklin, and the Discovery of the Queen's Ghost Ship. New York: Sterling Publishing Co. ISBN 978-1-4027-4085-5.
  • Savours, Ann (1999). The Search for the North West Passage. New York: St. Martin's Press. ISBN 0-312-22372-2.
  • Schwatka, Frederick (1965). Edouard A. Stackpole, ed. The Long Arctic Search; the Narrative of Lieutenant Frederick Schwatka, U.S.A., 1878–1880, Seeking the Records of the Lost Franklin Expedition. New Bedford, Massachusetts: Reynolds-DeWalt. OCLC 1012693.
  • Woodman, David C. (1995). Strangers Among Us. Montreal: McGill-Queen's University Press. ISBN 0-7735-1348-5.
  • Woodman, David C. (1992). Unravelling the Franklin Mystery: Inuit Testimony. Montreal: McGill-Queen's University Press. ISBN 0-7735-0936-4.

Gehiago irakurri[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Franklin Saga Deaths: A Mystery Solved?". National Geographic Magazine. 178 (3). 1990.
  • Beardsley, Martin (2002). Deadly Winter: The Life of Sir John Franklin. London: Chatham Publishing. ISBN 1-86176-187-2.
  • Berton, Pierre (1988). The Arctic Grail: The Quest for the Northwest Passage and The North Pole, 1818–1909. Toronto: McClelland & Stewart. ISBN 0-7710-1266-7.
  • Brandt, Anthony (2010). The Man Who Ate His Boots: The Tragic History of the Search for the Northwest Passage. ISBN 978-0-307-26392-6.
  • Brown, John, F.R.G.S. (1860). The North-West Passage and the Plans for the Search for Sir John Franklin: A Review with maps, &c., Second Edition with a Sequel Including the Voyage of the Fox. London: Edward Stanford.
  • Coleman, E. C. (2006). History of the Royal Navy and Polar Exploration: From Franklin to Scott: Vol. 2. Tempus Publishing. ISBN 978-0-7524-4207-5.
  • Davis-Fisch, Heather (2012). Loss and Cultural Remains in Performance: The Ghosts of the Franklin Expedition. Toronto: Palgrave Macmillan. ISBN 0-23034-032-6.
  • Edinger, Ray (2015). Love and Ice: The Tragic Obsessions of Dr. Elisha Kent Kane, Arctic Explorer. Savannah: Frederic C. Beil. ISBN 978-1-929490-42-4.
  • M'Clintock, Francis L. (1860). The Voyage of the Fox in the Arctic Seas: A Narrative of the Discovery of the Fate of Sir John Franklin and His Companions. Boston: Ticknor and Fields.
  • Lambert, Andrew (2010). Franklin: Tragic Hero of Polar Exploration. London: Faber and Faber. ISBN 978-0-571-23161-4.
  • Mirsky, Jeannette (1970). To the Arctic!: The Story of Northern Exploration from Earliest Times. ISBN 0-226-53179-1.
  • McGoogan, Ken (2002). Fatal Passage: The True Story of John Rae, the Arctic Hero Time Forgot. New York: Carroll & Graf Publishers. ISBN 0-7867-0993-6.
  • McGoogan, Ken (2005). Lady Franklin's Revenge: A True Story of Ambition, Obsession and the Remaking of Arctic History. Toronto: HarperCollins. ISBN 978-0-00-200671-2.
  • Murphy, David (2004). The Arctic Fox: Francis Leopold McClintock. Toronto: Dundurn Press. ISBN 1-55002-523-6.
  • Palin, Michael (2018). Erebus: The Story of a Ship. London: Hutchinson. ISBN 978-1847948120.
  • Potter, Russell A. Finding Franklin: The Untold Story of a 165-Year Search. Montréal: McGill-Queen's University Press. ISBN 978-0773547841.
  • Poulsom, Neville W. & Myers, J. A. L. (2000). British Polar Exploration and Research; a Historical and Medallic Record with Biographies 1818–1999. London: Savannah. ISBN 978-1-902366-05-0.
  • Shapton, Leanne (20 March 2016). "Artifacts of a Doomed Expedition". The New York Times. "In 1845, Sir John Franklin set out with two ships to chart the Northwest Passage. He and his crew were never heard from again. Until their belongings began turning up on the Canadian tundra."
  • Simmons, Dan (2007). The Terror. Armonk, New York: Little, Brown and Company. ISBN 0-316-01744-2.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]