Hirugarren Karlistaldia

Wikipedia(e)tik
Hirugarren Gerra Karlista» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Hirugarren Karlistaldia
1872 nafarroa.jpg
Karlista soldaduak Nafarroan, beren animaliekin
Data 18721876
Lekua Hego Euskal Herria, Maestrazgo, Katalunia
Emaitza Karlisten porrota
Gudulariak
Flag of Spain (1785-1873 and 1875-1931).svg Espainiako erresuma (Amadeo Savoiakoa) (1872-1873)
Flag of the First Spanish Republic.svg Espainiako Lehen Errepublika (1873-1874)
Flag of Spain (1785-1873 and 1875-1931).svg Espainiako erresuma (Alfontso XII.a) (1874-1878)
Flag of Cross of Burgundy.svg Karlismoa
Buruzagiak
Alfontso XII.a
Arsenio Martínez-Campos
Manuel Pavía
Francisco Serrano
Ramón Blanco
Karlos VII.a
Rafael Tristany
Pascual Cucala
Francesc Savalls
Manuel Santa Kruz

Hirugarren Karlistaldia[1][2] 18721876. urteen artean Espainian gertatutako gudu zibila izan zen, alde batetik Karlos VII.a izena hartuta Espainiako koroa aldarrikatzen zuen Madrilgo duke Karlosen jarraitzaileak zirelarik, eta bestetik Amadeo I.a, Espainiako Lehen Errepublika eta Alfontso XII.aren gobernuak.[3]

1870eko martxoan karlisten buruzagi politiko eta militarra zen Ramón Cabrerak, bere ustez, "armaz garaipena lortzeko egoera ez zegoela" eta "Espainia gerra zibil berriaz arriskatzea nahi ez zuenez" dimisioa aurkeztu zuen[4][5]. Hala ere Karlos erregenahiak, erbestean hilabetez matxinada prestatzen ari zela, 1872ko apirilaren 21a Espainiako koroa eskuratzeko zuen eskubidea aldarrikatzeko data izango zela erabaki zuen.

Gerra honen gudaleku nagusia, Lehen Karlistaldian bezala, Hego Euskal Herria izan zen. Baina, 1872ko uztailean, Filipe V.a ezarritako Planta Berriko dekretuen bitartez indargabetutako foruen berrezarpena proposatu zuenean, hein handi batean Katalunian eta neurri txikiagoan Valentzian eta Aragoin matxinada hara zabaldu zen. Andaluzian eta beste hainbat lekutan ere zenbait partidak mendietara joan eta guda baino bandolerismoari ekin zioten inguruko biztanleen artean jarraitzaile gutxi zituztenez gorriak ikusi zituzten ekintzak burutzeko.

1873ko otsailean Espainiako Lehen Errepublika aldarrikatu zutenean, isabelinoak ziren monarkiko asko karlista aldera pasatu ziren. Era berean matxinada kantonalistak karlisten lerroak indartu zituen. 1874ko urtarrilean Pavíaren estatu-kolpe eta 1874ko abenduaren 29ko Arsenio Martínez Camposen altxamendua, aldiz, karlistei indarrak kendu zizkieten. 1868an eta Alfontso XII.a Espainiakoaren bitartez, lehenengo Borboi leinua berrezarri zutenean, Espainiako gobernuak Aulki Santuarekin hitzarmena sinatu zuenean eta Ramón Cabrerak "a la Nación" eta "al Partido Carlista" agirien bitartez Alfontso XII.a Espainiakoa onartu zuenean guda amaitu zen[6][7].

Karlos VII.a, Vanity Fair aldizkarian 1876an egindako margolana

Gerraren arazoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elisabet II.a Espainiakoaren erregealdian foru sistema errespetatu zen estatu katolikoaren barnean. Iraultzaile demokratiko antiklerikalak gobernura iritsi zirenean, estatu laikoa ezarri zuten. Hego Euskal Herrian, bertako herritarren sentimendu erlijioso sakonaren kontrako ekintzatzat hartu zen hori[8].

Katolizismoaren defentsak, eta ez foruenak —azken horiek errespetatu baitzituzten iraultzaileek—, ekarri zuen karlista alderdia sendotzea eta Hirugarren Karlistaldiaren hasiera —bigarrenak Hego Euskal Herrian ez zuen eraginik izan—. Karlismoak euskal gizarteko sektore ugariren babesa izan zuen:

  • Talde pribilegiatuen foruzaleena: seiurteko demokratikoa garatuz joan zen heinean, gehiago hurbildu ziren karlismora eta tradizionalismora, foruak mantentzeak euskal lurraldeetan ematen zien autoritatea arriskuan ikusten baitzuten.
  • Behe eta erdi mailako nekazariek, hirietako langile batzuek eta aberats eta lurjabe handiek ere karlismoaren alde egin zuten: karlistek prentsan eta elizak pulpitu eta aitorlekuetan egindako propaganda politiko trebeari esker, liberalismoa katolizismoaren eta foruen aurka zegoela pentsatu zuten eta Karlos VII.aren monarkiaren berrezarpenak gizarte tradizionalaren oinarriak eta eta ordena mantentzeko aukera eskainiko zuela pentsatzen zuten: Euskal Herrian nagusi zen katolizismoa mantentzea eta XIX. mendean zehar hainbeste aldaketa jasan zituzten foruen pribilegioak mantentzea.
  • "Jainkoa, Aberria, Foruak eta Erregea" printzipioetan oinarrituta, karlistak parlamentuan erasotzetik (iraultzaren lehen urteetan), eraso militarrak burutzera igaro ziren, Karlos Maria Isidro infantearen biloba, Karlos VII.a, errege izango zuen erregimen monarkikoa berrezartzeko asmoz.

Gerraren garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerraren hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karlismoaren gehienezko hedadura 1874. urtean

Hirugarren Karlistaldia 1872ko apirilean hasi zen, Karlos VII.ak Espainiako koroa eskuratzeko zuen eskubidea aldarrikatu zuenean. Euskal Herrian, karlista taldeek Serrano jeneralak zuzendutako armada errepublikarrari aurre egin behar izan zioten. Arrigorriaga, Mañaria eta Oñatiko gudetan karlistek galdu egin zuten[9].

Karlos VII.ak maiatzaren 2an muga zeharkatu zuen eta altxamendua zuzendu zuen[10]. Hala ere, maiatzaren 4an Domingo Moriones jeneral errepublikarra Orokietan karlisten zuten kanpamenduan sartu eta erregenahia erbestera itzuli behar zen.

Orokietako gudua galdu ondoren, maiatzaren 24an sueten labur bat sinatu zen Zornotzan, Zornotzako ituna izena zuena, eta bertan Serrano jeneralak amnistia emateko konpromisoa hartu zuen Euskal Herriko karlistek armak uzten bazituzten[3].

Espainiako Gorteek, aldiz, ez zuten ituna onartu eta Serrano dimititzera behartu zuten. Era berean, karlistek ere ez zeuden ados eta erregenahiak traidoretzat izan zituen sinatzaileek. Handik gutxira, karlistek —Santa Kruz apaiza izan zen pertsonaiarik nabarmenetarikoa— gerrari ekin zioten.

Karlisten nagusitasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karlos VII.a eta bere ofizialak

Lehenengo matxinada porrot egin ondoren, erregenahiak buruzagi militar gehienak bota eta abenduaren 18an saiakera berria egingo zutela erabaki zuen[10].

1872ko abenduan eta 1873ko urtarrilean karlisten taldeek Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Katalunian erasoa jo zuten gerrillen taktikaren bidez, eta trenbideak, telegrafoak… saboteatu zituzten. Euskal lurraldeak karlisten esku geratu ziren, hiriburuak izan ezik. Une berean, gorteek Errepublika aldarrikatu zuten eta Karlos VII.aren jarraitzaileei bultzada ideologikoa eman zieten.

1873ko maiatzaren 5ean Eraulen Dorregarai, Rada eta beste karlista buruzagiek garaipena lortu zuten Navarro jeneralak zuzendutako tropa errepublikarren aurka, hainbat erori eta preso lortuz.

Hurrengo hilabeteetan karlistek armada errepublikarra menderatu zuten Belabieta, Mañeru, Metauten, Beramendi eta Deikazteluko guduetan[3].

Erregenaiak, berriro, 1873ko uztailean muga zeharkatu zuen eta abuztuan matxinoek Lizarra konkistatu zuten, bere hiriburu bilakatu zena.

1873ko azaroan, errepublikarrek galdu egin zuten Jurramendiko guduan, Dorregarai, Valdespinako markesa[11], Velasco eta Ollo karlista jeneralen aurrean[12].

1874ko irailean, karlistek 24.000 soldadu zituzten eta ia Hego Euskal Herria osoa zuten mendean. Hala eta guztiz ere, karlistek ezin izan zituzten euskal hiriburuak hartu eta horiek iraultzaileen menpe jarraitu zuten: 1874an 125 egunez Bilbo eraso ondoren, karlistek atzera egin behar izan zuten[3].

Tartean Hego Euskal Herrian de factozko karlista estatua eratu zuten. Foru Aldundiak oinarrian izanda, Karlos VII.a estatu burua izan zen eta bere gobernua hiru estatu-idazkaritzek osatuta zegoen[13]: Guda, Kanpo-Harremanak eta Estatua eta Grazia, Justizia eta Ogasuna. Denboraren poderioz, bost "ministerio" izatera ailegatu ziren. Bere kode penala, Auzitegi Gorena, Aduanak, Posta zerbitzua eta 1874an Oñatiko Unibertsitatea eratu zituzten[14].

Ekialdeko frontea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Francesc Savalls eta bere estatu nagusia.

Katalunian, bertoko karlistek erregenahiak aukeratutako data baino lehen hasi zuten altxamendua, izan ere Joan Castell, 70 lagun zuzentzen zituena, zenbait egun aurrerago matxinatu zen. Erregenaiak bere anaia zen Alfontso Karlos Borboikoa Kataluniako kapitain jeneral izendatu bazuen ere, honek 1872ko bukaera arte ez zuen muga zeharkatu eta Rafael Tristanyk zuzendu zituen tropak. Nahiz eta ia Kataluniako eskualde guztietan partidak sortu ez zuten egitura militar amankomuna finkatu[15]. Euskal Herrian matxinada berpiztea eta abenduan Alfontso Karlos heltzeak herriaren babesa suspertu zuten Katalunian. Bitartean Pascual Cucalak Maestrazgo kontrolatu eta guztira 3.000 lagun batu zituzten, horietatik 2.000 Valentziako probintzian eta 850 inguru Alacanten.

Marco de Bello jeneralak Aragoin altxamendua antolatzea zuen helburua, baita eskualdeko administrazio zibil eta militarra ere. Nahiz eta antolakuntza sortu arazo larriak zituen soldaduak armaz hornitu eta ordaintzeko, erbestean erositako edo etsaiei kendutako armak zituztelako. Hala ere, zenbait batailoi lerrokatzea lortu zuen eta horietatik Pilareko konpainia estimatuenen artean zegoen erdialdeko armadan. Caspe aldean zenbait borroka galdu bazituen ere, Cantavieja parean errepublikarren erasoa geldiarazi zuen. Maestrazgoko partidak gehitu ahala, Aragoi, Katalunia, Cuenca eta Albacetekoekin nahastu ziren. Adibidez Cucalak zuzendutako partida Kataluniatik sartu eta atera zen hainbat aldiz. 1874an Alfontso Karlosek Vallèsko karlista batzuk bidali behar zituen Maestrazgoko partidak indartzeko. Euskal Herrian egin zuten moduan, karlistek estatu txiki bat sortu zuten ekialdean, hiriburua Cantavieja izanik. Hala ere, hiria galdu zuten[3].

Beste lekuetan bakartutako karlista taldeak besterik ez zegoen: Extremaduran 400 lagun inguru izan ziren eta Gaztela Berrian, batez ere Ciudad Realeko probintzian, ere partida batzuk ere sortu zituzten. 1874an Alfontso Karlos Borboikoak, Maria das Neves Portugalgoa bere emaztearen laguntza zuena, zuzendutako armadak Cuenca konkistatu zuen.

1874ko martxoan, Francesc Savallsek zuzendutako karlista osteek Olot setiatu eta konkistatu zuten, ekialdeko hiriburu bilakatuz. Uztailean Sant Joan de les Abadessesen Kataluniako Generalitatea berrezarri zuten, Rafael Tristany presidentea izanik. Horrela Kataluniako karlistek kontrolpean zituzten eskualdeei antolaketa politiko-administratiboa ematea saiatu zuten.

1875eko martxoan Martínez-Camposek Olot konkistatu eta La Seu d'Urgell setiatu zuen. Azaroaren 19an hiria konkistatu zuenean, Katalunian gerra amaitzea suposatu zuen.

Gerraren amaiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Borroka militarrek 1876 arte iraun zuten; hala ere, Alfontso XII.a Espainiakoa politikan agertu zenean, karlistekin bat egin zuten errepublikarren kontrakoek eta liberal foruzale kontserbadore askok utzi egin zioten Karlos VII.aren alde egiteari.

Katalunian 1875eko azaroan guda bukatu zenean, euskal fronteak gobernuaren armadaren ahalegin guztiak erakarri zituen. Hori zela eta, 1876ko urtarrilean eraso bortitza hasi zuten eta otsailean Lizarra konkistatu zuten[3]. Lizarra erori ondoren, liberalek behin betiko garaipena lortu zuten eta 1876ko otsailaren 28an Karlos VII.ak Frantziara ihes egin behar izan zuen[10]. Egun berean, Alfontso XII.a Espainiakoa Iruñean sartu zen.

Karlistek gerra galdu ondoren, Antonio Canovas del Castilloren gobernuak foruak ofizialki abolitu zituen 1876an, eta Euskal Herriko historian etapa berri bati eman zitzaion hasiera.

Guztira, gudan 7.000 eta 50,000 hildako artean izan ziren[16].

Bertso hauek ederki asko agertzen dute gerra amaierako euskaldun karlisten egoera latza:

« Karlistak irten giñan fedearen alde,
fanfarroi gerrarako giñanak alegre;
alferrik lan eginda umilduak gaude,
gure enpeño hoiek juan dira debalde.[17]
 »

Herri kulturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerrak zenbait eleberri eta filmen oinarria izan da. Liburuan artean, honakoak aipa ditzakegu:

Filmak ere asko izan dira:

Guduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia: Hiztegi Batua.
  2. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  3. a b c d e f   Extramiana, José (1978-1979), Historia de las guerras carlistas, Donostia .
  4.   Urcelay Alonso, Javier (2006), Cabrera. El Tigre del Maestrazgo, Bartzelona: Ariel, ISBN 84-344-5205-7 .
  5.   Rodriguez Vives, Conxa (1989), Ramón Cabrera a l'exili, Montserrateko monasterioa .
  6.   Caso, José Indalecio (1875), La Cuestión Cabrera, Madril .
  7.   Garrabou, Joan (1989), Gent Nostra. Cabrera, Bartzelona .
  8.   Jover, José María (1988), Historia de España XXXIV. La era isabelina y el Sexenio Democrático (1834-1874), Madril .
  9.   Oyarzun Oyarzun, Roman (1961), Vida de Ramon Cabrera y las guerras carlistas, Bartzelona .
  10. a b c   Ramos Martinez, Bruno (1957), Memorias y Diario de Carlos VII, Madril .
  11.   Gaytán de Ayala Artazcoz, Antonio (1934), «Parientes mayores de Guipúzcoa: señores del palacio casa-fuerte de Murguía en Astigarraga», Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria (Paris: Eusko Ikaskuntza) .
  12.   Canal, Jordi (2000), El Carlismo, Madril .
  13.   Montero, Julio (1992), El Estado Carlista. Principios teóricos y práctica política (1872-1876), Madril .
  14.   Ferrer, Melchor (1941-1979), Historia del tradicionalismo español, 30 liburukiak, Sevilla .
  15.   Vallverdú, Robert (1997), El tercer carlisme a les comarques meridionals de Catalunya (1872-1876), Bartzelona .
  16. XIX. mendeko heriotza-erroldak
  17. Eta tira eta tunba diskoa. Argia.com
  18. Wikisource: "Zalacaín el aventurero"
  19. Wikisource: "Cánovas"
  20. "Karlistadaren kronika 1872-1876" filmaren webgunea imdb.com
  21. "Santa Cruz, el cura guerrillero" filmaren webgunea imdb.com
  22. "Behiak" filmaren webgunea imdb.com

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]