Ipar Buru Batzarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Ipar Buru Batzarra edo IBB Euzko Alderdi Jeltzaleak (lurralde honetan EAJ-PNB sigla erabiltzen duenak) Ipar Euskal Herrian duen herrialde-erakundea da, 1990ean sortua.

Egoitza Baionako Thiers karrikako 25 zenbakian du. Lema hilabetekaria argitaratzen du.

Aliantzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oro har Ipar Euskal Herriko talde abertzale guztien batasuna bultzatzeari uko egiten dio eta Abertzaleen Batasuna alderdian edo Euskal Herria Bai hauteskunde-plataforman ez du parterik hartu. Horretarako ematen duen arrazoi nagusia Batasuna edo ezker abertzalearekin bat egin nahi ez izatea bada ere, beste talde abertzaleekin ere ez du elkarlan-dinamikarik bultzatzen; adibidez 2009ko Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan nahiz eta Batasunak EHA zerrendaren alde eta ABk Europe Écologieren alde jo, EAJk Euskadi Europan zerrenda propioa aurkeztu zuen[1]. Abertzaleak batzearen kontrako ildo horrek barne arazo batzuk ekarri dizkio Ximun Haran bezalako militante historiko batzuekin.

Herri mailan antzeko jarrera erakusten du eta salbuespen gutxirekin (nabariena Angeluko egoera berezia, non abertzale gehienak biltzen dituen Angeluzain elkartean parte hartzen duen[2]) ez du bat egiten gainontzeko talde abertzaleekin. Herriko Etxeetarako hauteskundeetan gehienetan eskuin edota "zentrista" frantseszaleek bultzatutako zerrendetan zenbait hautagai izatea negoziatzeko ohitura izaten du eta hala gertatzen da Urruñan, Baionan, Ziburun eta beste leku batzuetan. Horren ondorioz EAJko kide ezagun batzuk (Jean Telletxea, Iñaki Ibarloza...) Nicolas Sarkozyren UMPk eratutako zerrendetan hautetsi atera dira[3][4].

Kantonamendu (Kontseilu Nagusia aukeratzeko) edota Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeetan berdin gertatzen da eta zenbaitetan zerrenda bereziak aurkezten ditu eta beste batzuetan alderdi frantseszale batzuen hautagaien aldeko botoa eskatzen du; eremu horretan urteetan UDF, Elgar-Ensemble edo MoDem alderdiekin harreman estuagoa izan du[5]; 2010eko kantonamendu bozetan bostetan hautagai propioak aurkeztuko ditu, Angelu Iparraldean Txaro Goikolea IBBko lehendakaria Angeluzainen hautagaiaren ordezkoa da eta besteetan MoDemen inguruan eratutako Forces 64 taldearenei edo "zentrista" batzuei bozkatzeko deia egin du[6].

Lehendakariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]