Manuel Egileor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Manuel Egileor
Batzoki de Eibar, de Indalecio Ojanguren, GipuzkoaKultura - Guregipuzkoa (detalle de Manuel de Eguileor).jpg
Espainiako Gorteetako diputatua

1931ko uztailak 12 - 1933ko urriak 9
Barrutia: Q25413616
Bizitza
Jaiotza Bilbo1884
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Zornotza1970eko apirilaren 5a (85/86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta ingeniaria
Lantokia(k) Madril
Kidetza Euzko Alderdi Jeltzalea
Aberri (EAJ)
Izengoitia(k) Ikasle eta Marcos de Urrutia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euzko Alderdi Jeltzalea

Manuel Manu Egileor Orueta, ezizenez Ikasle (1884ko urtarrilaren 1a, Abando, Bizkaia - 1970eko apirilaren 5a, Amorebieta-Etxano, Bizkaia) euskal herritar politikari abertzale eta jeltzale bat izan zen. Lanbidez ingeniaria, baina politika zaletasuna izanik Eusko Alderdi Jeltzalean afiliatu zen.

1916an Euzko Gaztedi taldeko presidentea izan zen, eta EAJ alderdiko Bizkai Buru Batzarreko kidea 1915-1917 bitarteko urteetan. Gainera, Durango udalerria ordezkatuz Bizkaiko Batzar Nagusietako diputatu izan zen 1916-1917 bitartean, eta, ondoren, Amurrioko alkate izan zen.

EAJren eszisio garaian eta 1921-1930 bitartean Aberri (EAJ) alderdiko kidea izan zen. Euskadi Buru Batzarreko kidea zen, eta 1923an erakunde horretako lehendakariordea eta 1930ean diruzaina ere izan zen. Urte horretan espetxeratua izan zen. Jada, 1930ko Bergarako Akordioaren ondoren, EAJ berrelkartuan izen eman zuen.

1931n Espainiako Kongresuan EAJ alderditik Bilbo ordezkatuz diputatu izan zen, eta 1934an Bilboko Eusko Alderdi Jeltzaleko Udal Batzordeko idazkari orokorra izan zen. Urte hartan bertan, Bizkai Buru Batzarreko beste hainbat kiderekin batera, prozesatua izan zen. Urte bat geroago, Bizkaiko EAJren idazkari nagusia izendatu zuten.

Egileorrek bere idazlanetako asko Ikasle eta Marcos de Uriarte ezizenez idatzi zituen. Bestalde, Aberri aldizkariaren sortzailea ere izan zen. Sabin Aranaren Bizkaia bere independentziaren alde idazlanaren berrargitalpenari laguntza eman eta De su alma y de su pluma ("Bere esku eta lumaz") idazlana ere prestatu zuen. Eztabaida biziak izan zituen nazionalista moderatuekin.

1937ko ekainean erbestera jo behar izan zuen. Britainia Handian 10 urte pasatu ondoren, Parisa eta, geroago, Lapurdira joan zen. Arana Goiri´tar Sabin en la historia de Euzkadi liburua idatzi eta Obras completas de Sabino Arana lehen bildumako hitzaurrea prestatu zuen. Zahartuta eta gaixotuta zegoela, bere jaioterrira itzuli zen.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Arana Goiri'tar Sabin en la historia de Euzkadi, "Marcos de Uriarte" ezizenaz sinatua.
  • Obras completas de Sabino Arana idazlaneko hitzaurrea idatzi zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Luis Arana Goiri
EAJren banaketa
EBBko presidentea
Aberri

1921 - 1923
Ondorengoa
Alipio Larrauri