Jesus Insausti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau EAJ alderdiko buruzagi eta ekintzaile historikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Uzturre».
Jesus Insausti Urkirizar
Uzturre

1985eko urtarrilaren 18tik – 1987ko urtarrilaren 18a
Aurrekoa Roman Sudupe
Ondorengoa Xabier Arzalluz

Jaiotza 1912ko otsailaren 11
Tolosa, Gipuzkoa
 EH
Heriotza 1993ko uztailaren 12a
(81 urte)
Arratzu, Bizkaia
 EH
Alderdi Politikoa EAJ

Jesus Insausti Urkirizar, izengoitiz Uzturre (Tolosa, Gipuzkoa, 1912ko otsailaren 11 - Arratzu, Bizkaia, 1993ko uztailaren 12a) gipuzkoar politikari eta idazlea izan zen. Ezizena, bere jaioterria den Tolosa udalerriaren alboan dagoen Uzturre mendiari zor dio.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EAJ alderdiko kide egin zen 1930. urtean, eta ELA sindikatukoa ondoren. El Día egunkariko kazetaria izan zen Tolosan. Eusko Jaurlaritzaren Aldizkari Ofizialeko itzultzailea izan zen gerra-garaian, eta Santoñan preso hartu zuten Eusko Gudarostearekin batera. 1941. urtean irten zen aske, baina berriro atxilotu zuten handik bost urtera frankismoaren aurkako informazio-sarean ziharduelako, eta heriotza-zigorra eman zioten.

1951. urtean ihes egin eta Frantzian eta Belgikan bizi izan zen luzaroan. 1980. urtean itzuli zen Euskal Herrira, eta Eusko Alderdi Jeltzaleko Euskadi Buru Batzarreko kide izendatu zuten. Aipatu erakundeko lehendakari hautatu zuten 1985. urtean, eta gero Sabino Arana Fundazioko lehendakaria (1989) izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Roman Sudupe
EBBko presidentea
30px

1985ko urtarrilaren 18a - 1987ko urtarrilaren 18a
Ondorengoa
Xabier Arzalluz