Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Marte (mitologia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marte (jainkoa)» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Marte (mitologia)
Antzinako Erromako erlijioa
Berlin - Brandenburger Tor - Mars cropped.jpg
Ezaugarriak
Sexua gizonezkoa
Baliokideak Ares eta Budenicus
Domeinua gerrak eta nekazaritzak
Familia
Aita Jupiter
Ama Junon
Bikotea(k) Rea Silvia
Seme-alabak Remus, Romulus, Picus, Belona, Formido eta Romulo eta Remo

Marte[1] (latinez: Mars) gerraren jainkoa zen erromatar mitologian, Junon eta Jupiter jainkoen semea, Belonaren senarra eta Venusen maitalea. Erromatar legioek gurtzen zuten jainko militar garrantzitsuena zen. Haren jaialdiak martxoan (hortik izena) eta urrian izaten ziren. Mars hitzak ez du indoeuropar jatorririk eta, ziurrenik, etruriarren Maris nekazaritzaren jainkoaren latinizazioa baino ez da.

Marte zen Erromaren jainko zaindaria. Romuloren aita legendarioa zenez, eta hau Erromaren sortzailea, usteen arabera erromatar guztiak Marteren oinordekoak ziren.

Ares da Marteren baliokidea greziar mitologian.

Izaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatarren Marte jainkoa, greziarren Areses jainkoarengan dago oinarritua hein handi batean, nahiz eta Aresen gurtza ez zegoen oso hedatua. Ez zeukan tenplu handi edo estatuarik, baina bai Aropagon (Aresen mendixkan) tenplu txiki bat.

Martek armadura janzten zuen eta baita gandordun kaskoa. Jainko gudari bezala adierazten zen. Otsoa eta okil berdea ziren bere ikurrak. Bi seme izan zituen Venusekin: Fuga eta Timor (greziarren Fobos eta Deimos).


Izendatzeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martek Eguzki sistemako laugarren planetari izena eman dio, hau gorria baita, odolaren kolorekoa. Baita ere asteko bigarren edo hirugarren egunari latinetiko hizkuntzetan (gaztelaniaz Martes, frantsesez Mardi, italieraz Martedì). Baita gregoriar egutegiko hirugarren hilabeteari: Martxoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marte (mitologia) Aldatu lotura Wikidatan