Yayoi Kusama

Wikipedia, Entziklopedia askea
Yayoi Kusama

Bizitza
JaiotzaMatsumoto1929ko martxoaren 22a (95 urte)
Herrialdea Japonia
BizilekuaSeiwa Hospital (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaKyoto City University of Arts (en) Itzuli
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakeskultorea, eleberrigilea, margolaria, idazlea, marrazkilaria, argazkilaria, installation artist (en) Itzuli, conceptual artist (en) Itzuli, moda-diseinatzailea, bideoartista, performancelaria, collagist (en) Itzuli, arkitektura proiektuen marrazkilaria eta artista bisuala
Lantokia(k)Ameriketako Estatu Batuak
Herbehereak
Tokio
Kyoto eta New York
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaZero (en) Itzuli
Mugimenduaarte abstraktua
Arte garaikidea
arte feminista
Pop Artea
Genero artistikoaarte abstraktua
instalazio artea
arte publikoa

yayoi-kusama.jp
Musicbrainz: bf027516-3f7e-4ab7-9d93-a897eb1648ca Discogs: 2279585 Edit the value on Wikidata
Ascension of Polkadots on the Trees, Yayoi Kusama
Narcissus Garden, Yayoi Kusama

Yayoi Kusama (japonieraz: 草間 彌生 Kusama Yayoi?, Matsumoto, 1929ko martxoaren 22a) artista garaikide japoniarra da, kolore bizietako puntuen erabilera anitzagatik ezaguna. Hainbat arte esparru jorratu izan ditu, besteak beste, eskultura, instalazioak, margolanak, performance-ak eta moda. Bere burua "artista obsesibotzat" du, psikodelian, errepikapenean eta patroietan duen interesagatik. Kusamaren lana arte kontzeptualean oinarritzen da. Pop Artearen, minimalismoaren eta arte feministaren aitzindaria da. Horrez gain, surrealismoaren, Art Brut-aren eta espresionismo abstraktuaren zenbait ezaugarri ikus daiteke haren obretan, baita eduki autobiografikoak, psikologikoak eta sexualak ere. Gaur egun, Kusama bizirik dirauen artista japoniar esanguratsuenetariko bat da.

70eko hamarkadan,mundua aurreiritzi eta beldur erotikoetatik askatzeko erronka hartu zuen.[1]

Bizitza: 1929-1949[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Matsumoton (Nagano) jaio zen, familia aberats eta kontserbadore bateko laugarren alaba zen.[2] Kusamak haluzinazioak eta pentsamendu obsesiboak izan ditu haurtzarotik, baita joera suizidak ere. Oso garaiz hasi zen margotzen haluzinazioak bultzatuta. Horietan, puntudun eremuak ikusten zituen gehienbat. Haluzinazio horiek eta puntuak bihurtu ziren Kusamaren artearen ezaugarri nagusietako bat. 1948an, etxetik alde egin zuen Kyotoko Arte eta Eskulangintza Eskolan sartzeko. Bertan, Nihonga (Meiji Aroan garatutako estilo zorrotza) ikasi zuen eta hurrengo urtean graduatu zen.[2] Maisu-dizipulu sistemaren zurruntasuna gorrotatzen zuen eta, gainera, amerikar eta europar abangoardiak interesatzen zitzaizkion.

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrakasta goiztiarra Japonian: 1950-1958[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1950an, Kusamak forma natural abstraktuak errepresentatzen zituen akuarela, gouache, eta paperean olioarekin margotzen, batez ere. Azalerak puntuekin estaltzen zituen (hormak, pisuak, margo-oihalak eta, aurrerago, etxeko objektuak eta gorputz biluziak), bere lanaren marka pertsonala izango zena. Puntudun-eremu zabal horiek edo "sare infinituak", berak deitzen zien moduan, haluzinazioetatik ateratzen zituen zuzenean. Hamarkada horretan, Matsumoton eta Tokion bakarkako erakusketa batzuk egin zituen.

New York: 1957–1972[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1957an, AEBra joan zen eta New Yorken bizitzen hasi zen. Espresionismo abstraktuaz eraginda zenbait margolan egin zituen. Geroago, haren lana eskulturara eta instalazioetara bideratu zuen. 1960ko hamarkadan zehar, New Yorkeko abangoardien parte bilakatu zen, Pop Artearena bereziki. Haren obrak Andy Warhol, Claes Oldenburg eta George Segal-en obrekin batera erakusten ziren orduan. Horrez gain, haren margolan organiko abstraktuak (“sare infinituak”) maiz alderatzen ziren Jackson Pollock, Mark Rothko eta Barnett Newman-en lanekin.

1961ean, Kusamak haren estudioa kokatu zuen Donald Judd eta Eva Hesse-ren estudioen eraikin berean. Artista oso emankorra izan zen hurrengo urteetan. 1966an, gela tamainako instalazio independienteekin esperimentatzen hasi zen, ispiluak, argiak eta musika zituztenak. Hala ere, ez zuen dirurik jasotzen bere lanengatik. Garai hartan, lan gehiegi egiten zuenez, sarritan ospitaleratu zuten.

Urte berean, Kusamak lehen aldiz hartu zuen parte Veneziako XXXIII. Biurtekoan "Narcissus Garden" (Nartzisoen Lorategia) instalazioarekin. Lorategian ehunka esfera ispilatu jarri zituen "alfonbra zinetiko" bat sortuz, berak zioen legez. Lan hori Italiako pabilioitik kanpo erakutsi bezain laster, urre-koloreko kimono batekin jantzita esfera bakoitza 2 dolarretan saltzen hasi zen, Biurteko antolatzaileek "negozioa" amaitu arte. Seguru asko, "Narcissus Garden" Kusamaren lanik nabarmenetako bat da. Izan ere, artista hedabideetan sustatzearen ondorioz, arte-merkatuaren mekanizazioaren eta merkaturatzearen kritika egiteko aukera eman zuen.

Kusamak publikoaren arreta bereganatu zuen bere happening-ekin. Horietako batzuk Central Parkean eta Brooklyneko Zubian antolatu zituen. Bere happening-etan maiz agertzen zen biluztasuna eta Vietnamgo gerraren aurkako protesta nahia. Happening batean, Richard Nixon-i zuzendutako gutun publiko bat idatzi zuen, sexu kementsua eskainiz Vietnamgo gerra amaitzearen truke.

1967tik 1969ra bitartean, ahalik eta publizitaterik handienarekin egindako performance-ak egin zituen. Horietan, Kusamak kolore bizietako puntuak marrazten zituen parte-hartzaile biluzien gorputzetan, hala nola "Grand Orgy to Awaken the Dead" (Hildakoak Esnatzeko Orgia Handia) performance-an, 1969an MoMAko Eskulturen Lorategian egin zena. 1968an, Kusama "Homosexual Wedding" (Ezkontza homosexuala) happening-aren buru izan zen, Fleetwood Mac eta Country Joe & The Fish-ekin batera. Berak izendatutako Church of Self-obliteration-en (Auto-baliogabetze Eliza) egin zuten, New Yorkeko 33. Walker Street-en.[3] Horrez gain, biluzi-pinturako estudioak eta elkarte sozial gay bat ireki zituen, “Kusama ‘Omophile Kompany (kok)” izenekoa.[4]

Japoniara itzultzen: 1973 - gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1973an, Japoniara bueltatu zen. Haren osasuna txarra zen orduan eta eleberriak, istorio laburrak eta poesia oso surrealistak idazten hasi zen. 1977an, Seiwa Hospital for the Mentally Ill (Tokio) ospitale psikiatrikoan sartu zen bere oldez. New Yorketik bueltatzean, ahaztutako artista bihurtu zen, 1980 eta 1990ko hamarkaden amaieran zenbait atzerabegirakok nazioarteko interesa piztu zuten arte. Harrezkero, lanak egiten jarraitzen du ospitaletik oso gertu dagoen estudio batean, Shinjukun (Tokio)[5]. Lan literarioak egiteaz gain, filmetarako eta moda-diseinurako zenbait lan ere egin ditu.

Erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1959an, Kusamak bere lehen erakusketa egin zuen Brata Galerian, New Yorken. Sare zurien pintura serie bat erakutsi zuen, Donald Judd-ek gogo onez berrikusi zuena (Donald Judd-ek eta Frank Stella-k erakusketa horretako pintura batzuk erosi zituzten momentu hartan)[6]. Hortik aurrera, Kusamak artista esanguratsuekin batera zenbait lan erakutsi zituen, besteak beste, Claes Oldenburg, Andy Warhol eta Jasper Johns-ekin. Artista europarrekin batera ere erakutsi zuen, hala nola Lucio Fontana, Pol Bury, Otto Pieene eta Gunther Uecker. 1962an, Kusama Amsterdameko Stedelijk Museum-eko Nul (zero) nazioarteko talde erakusketaren parte zen emakume bakarra zen.[7]

1993an, Japonia ordezkatu zuen Veneziako Biurtekoan. 1998tik 1999ra, haren obren atzerabegirakoen bira egin zen AEB eta Japoniatik. Artistaren erakusketen artean aipatu daitezke “Love Forever: Yayoi Kusama, 1958-1969”, “KUSAMATRIX” (2004), “Eternity-Modernity” (2004-2005) eta “Mirrored Years” (2008). 2010eko abuztuan, Aichi Arte Zentroan (Nagoya) Aichi Hirurtekoan erakutsi zituen zenbait obra. 2011ko uztailetik, Kusamaren obra intimo batzuk dira ikusgai Sofia Erregina Museoan, Madrilen.

2007an, FINA Festibalerako Guidepost to the New Space sortu zuen Yarra Ibaiaren ondoan (Melbourn), Birrarung Marr-entzako egindako aire libreko instalazioa. 2009an, instalazioa Tropical Fairchild Lorategi Botanikoan berinstalatu ziren, Coral Gables-en (Florida). Londresen, 2012ko otsailaren 9an, Tate Modern-ean Kusamaren lana erakusgai jarri zen.[8]

Love Forever, Singing in Towada, Yayoi Kusama - Towada Art Center - Towada, Aomori

2013ko uztailaren 15etik 2013ko azaroaren 3ra, artistaren ehunka obra erakutsi ziren Daegu Art Museum-ean, Daegun (Korea). 2013ren ekainaren 30tik 2013ko irailaren 16ra, zenbait lan erakutsi ziren Buenos Aireseko Arte Latinoamerikarraren Museoan, Argentinan. 2015 amaieran eta 2016 hasieran, “Infinite Obsession” erakusketak arrakasta handia izan zuen Mexiko Hirian: Tamayo Museora 2.000 bisitari joaten ziren egunero.

Infinity Room erakusketa iraunkorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Life is the Heart of a Rainbow", Yayoi Kusama, Gallery of Modern Art, Brisbane


Kolekzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kusamaren lanak munduko museo garrantzitsuenetako kolekzioen parte dira, besteak beste: New Yorkeko MoMA, Los Angeles County Museum of Art (LACMA), Minesotako Walker Art Center, Arizonako Phoenix Art Museum, Londreseko Tate Modern, Amsterdameko Stedelijk Museoa, Pariseko Centre Pompidou eta Tokioko Arte Garaikidearen Museo Nazionala.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arte merkatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fitxategi:HK TST Canton Road shop LV Woman in red Aug-2012.JPG
HK TST Canton Road shop LV Woman in red

Kusamaren lanek enkantetan presentzia handia izan dute: salneurririk handieneko obrak 1950 hamarkada amaierako eta 1960 hamarkada hasierako pinturak izan ziren. 2012tik, haren lanak bizirik dirauen emakume artista ororen berrikuntzarik garrantzitsuena izan du. 2008ko azaroan, Christie’s (New York) “Infinite Nets” No.2 saldu zuen US$5.1 milioietan, bizirik dirauen artista batentzako errekorra. Alderatzeko, New Yorken bizi zeneko eskultura baten salneurrik altuena 72.500£ izan zen. Eskultura hori Golden Macaroni Jacket (1956) zen eta Sotheby’s-en (Londres) saldu zen, 2007ko urrian.

2007an, Sotheby’s-en saldu zen beira zuntzez indartuzko plastikozko kalabaza bat US$264.000-en truke. 2013ko maiatzean, “Flame of Life – Dedicated to Tu-Fu (Du-Fu)” US$960,000-tan saldu zen Art Baselen (Hong Kong), show historian ordaindutako preziorik altuena.

1960ko hamarkadan, Beatrice Perry-ren Gres Galeriak Kusamaren karrera ezarri zuen AEBn. 1980tik, Ota Fine Arts-ek (Kusamaren arte-merkataria Tokion) artistarekin lan egin du. New Yorken, Robert Miller Galerian egon zen; gero, Gagosian Galerian (2012an utzi zuena) eta 2007an, Victoria Miro Galerian.[14]

LIFE IS THE HEART OF A RAINBOW erakusketa, Gallery of Modern Art, Brisbane

Kultura popularrean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Elorriaga, Gerardo. (2023-08-13). «La revolución sexual de Yuyoi Kusama, la artista japonesa que este verano triunfa en el Guggenheim» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-08-29).
  2. a b «Yayoi Kusama Timeline» play.qagoma.qld.gov.au (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  3. «When Yayoi Kusama staged a gay wedding | Art | Agenda» Phaidon (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).
  4. (Ingelesez) «Yayoi Kusama’s Return to the Art World -- New York Magazine - Nymag» New York Magazine (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  5. (Ingelesez) «Points of no return» The Sydney Morning Herald 2005-02-12 (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  6. «Yayoi Kusama | Exhibitions | Victoria Miro» web.archive.org 2012-03-04 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  7. «Press - Museum Boijmans Van Beuningen» web.archive.org 2012-05-25 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  8. (Ingelesez) Tate. «Yayoi Kusama – Exhibition at Tate Modern» Tate (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  9. «KUSAMA INSTALLATION» Louisiana (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  10. «Yayoi Kusama» nga.gov.au (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  11. (Ingelesez) Selvin, Claire; Selvin, Claire. (2019-01-15). «ICA Boston Acquires Yayoi Kusama ‘Infinity Mirror Room’ Work» ARTnews.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  12. (Ingelesez) Post, The Jakarta. «Yayoi Kusama's 'Infinity Room' to return permanently to Museum MACAN» The Jakarta Post (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  13. (Ingelesez) «Ready for your selfie? AGO’s permanent Kusama Infinity Mirrored Room now open» thestar.com 2019-04-04 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  14. «Yayoi Kusama also leaves Gagosian - The Art Newspaper» web.archive.org 2012-12-17 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  15. «a world of polka dots, by the boy least likely to» the boy least likely to (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  16. «a world of polka dots : The Boy Least Likely To» web.archive.org 2013-08-23 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  17. «VIA CHICAGO: Q&A w/ Wilco Guitarist Nels Cline» PHAWKER.COM - Curated News, Gossip, Concert Reviews, Fearless Political Commentary, Interviews....Plus, the Usual Sex, Drugs and Rock n' Roll 2014-04-30 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  18. https://www.youtube.com/watch?v=MrjuxgQVxiE
  19. Kusama: Infinity. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  20. Kusama: Infinity DVD Release Date January 8, 2019. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).