A-15
| Autobide zenbakia | A-15 |
|---|---|
| Hasiera | Irurtzun |
| Bukaera | Andoain |
| Luzera | 41,4 km |
|
|
|
Leitzarango Autobia edo A-15 Irurtzun dagoen AP-15 autobideko 112,6 kilometrotik Andoainen dagoen A-1 autobideko 445 kilometrora doan autobidea da. 41,4 kilometroko luzera du eta 1989 eta 1995 artean eraikia zen.
Autobide honi esker Iruñetik Donostiara 50 minutu eskasean joan daiteke. Mendi autobidea izanda istripu ugari ditu, lainoa, euria eta elurra ohikoak direlako.
1995eko maiatzaren 6an Jose Antonio Ardanza Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, Juan Cruz Alli Nafarroako Gobernuko presidenteak eta Eli Galdos, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ahaldun Nagusiak ireki zuten. Guztira 70.500 milioi peseta balio zuen, kilometroko 1.640 milioi.
Eduki-taula |
[aldatu] Irurtzun-Andoain tarteunea
| Irteera zenbakia | Irteera izena | Lotzen duen errepidea |
|---|---|---|
| Iruñea AP-15 tik | AP-15 | |
| Altsasu - Gasteiz | A-10 | |
| Irurtzun | ||
| Latasa - Goldaratz | ||
| Urritza - Ostitz | NA-411 | |
| Mugiro - Aldaz - Arruitz | ||
| Lekunberri - Zerbitzugunea | ||
| Lekunberri - Tolosa | NA-1300 | |
| Gorriti - Uitzi | ||
| Zerbitzugunea | ||
| Leitza - Areso | NA-170 | |
| Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa / Nafarroako Foru Erkidegoa | ||
| Berastegi | GI-2130 | |
| Andoain - Gasteiz - Donostia | N-I E-5 E-80 |
[aldatu] Leitzarango Autobiaren loturak
- 117: Latasa
- 118: NA-411 Ostitz
- 123: Aldatz, Arruitz eta Mugiro
- 127: NA-1300 Lekunberri eta Tolosa
- 132: Gorriti eta Uitzi
- 137: NA-170 Leitza
- 142: Berastegi
- 154: A-1 E-5 Donostia eta Gasteiz
[aldatu] Auzia
1995eko maiatzaren 5ean ireki zutenean, sei urte behar zituzten egiteko. Hasieratik proiektuak ingurugiroarekin lotutako gatazka zuen: alde batetik Bi Aitzpe izeneko haitzak desegin nahi zuelako eta, bestetik, Leitzaran ibaian (biotopo babestua dena) triskantza sortuko zuelakoan.
Hasieran bakarrik ingurugiroarekin lotuta zegoen gatazka, gero sozial eta azkenean politiko bihurtu zen. ETAk lanak geldiarazi nahi zituenez, sabotajeak egiteaz gain lanekin lotura zituzten lau pertsona hil zituen.
Bestetik, Nafarroako tarteunean egindako lanak ustelkeriak pozoinduak ziren[1]. Orduko segurantza zuzendaria Luis Roldan kondenatua izanda [2].
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Erreferentziak
| Euskal Herriko autobideak | ||
|---|---|---|
|
A-1 • AP-1 • AP-8 • A-10 • A-12 • A-15 • AP-15 • A-21 • A-63 • A-64 • AP-68 • BI-631 • D-1 • GI-131 • GI-632 • N-10 • N-111 • N-618 |
||