Orkoien

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Orkoien

 Nafarroa Garaia
Orkoiengo bandera

Orkoiengo armarria

Izen ofiziala Orkoien
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Iruñeko merindadea
Iruñerria
Alkatea Carlos Arróniz Loiola
(UIO, ezkerrekoa)
Herritarra orkoiendar
Koordenatuak 42°49′26″N 1°41′57″W / 42.82389°N 1.69917°W / 42.82389; -1.69917Koordenatuak: 42°49′26″N 1°41′57″W / 42.82389°N 1.69917°W / 42.82389; -1.69917

Nafarroa municipalities Orkoien.PNG

Eremua 5,26 km2
Garaiera 450 m
Distantzia 6 km Iruñera
Posta kodea 31160
Biztanleria 3.696 bizt. (2012)
Dentsitatea 702,66 bizt./km²
http://www.orkoien.com/

Orkoien[1] Nafarroako udalerria da. Iruñerrian kokaturik dago, Iruñeko merindadean. 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera Orkoienek 3.696 biztanle zituen.

Iruñerriko Mankomunitatea zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñean eta inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orkoien Iruñerriko gune metropolitarraren ipar-mendebaldean kokatzen da. Orkoienek 5,26 kilometro koadroko azalera dauka eta Iruñetik sei kilometrora dago.

Udalerriak Iruñearekin egiten du muga ekialdean, Oltza Zendearekin hegoaldean, Itzarekin mendebaldean eta Berriobeitirekin iparraldean.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orkoienek klima azpi-mediterraneoa dauka, udaberri eta udazken euritsu eta uda lehorrekin. Oro har, klima Iruñerriko beste herri batzuetan baino hotzagoa eta euritsuagoa da. Urteko batez besteko tenperatura 10-12 gradu ingurukoa eta prezipitazioak 900 eta 1.000 mm bitartekoak izaten dira. Urteroko egun euritsuak 100 dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orkoieni buruzko historiako lehen aipamena XIII. mendekoa da, Orkoiengo Andreak Leireko monasterioari eginiko dohaintza bat, alegia. Erdi Aroan zehar, Karlos III.a Noblea erregeak San Migel eta San Esteban basilikak konpontzeko laguntzak eman zizkion herriari.

XVIII. mendearen hasieran, Independentzia Gerratearen Gasteizko borrokaren ondoren, Wellington jeneralaren armadaren egoitza nagusia Orkoiengo "Apaizaren etxean" izan zen, Iruñeko konkista prestatzen zuen bitartean.

Geografikoki Oltza zendean dago; zenbait urtez, 1857ko errolda arte, bere udalerria izan zuen, gero beste hainbat herrirekin Oltza zendea osatu zuena. 1970eko hamarkadatik aurrera, biztanleria izugarri hazi zen, Iruñerriaren industrializazio prozesuaren barnean. 1973. urtean Orkoienek 273 biztanle zituen, eta 1981. urtean 1.091. Hazkunde horrek eragin zituen aldaketak -eta beharrak- herriaren desanexioa ekarri zuen 1992an.

Ekonomian ere aldaketa nabarmena izan zen, nekazaritzatik industria eta zerbitzuetara igarotzean. Industriaren alorrean eta Volkswagen automobilgintza enpresaren Landabengo fabrikarekiko hurbiltasuna dela eta, autoen osagaiak ekoizten dituzten enpresak garatu dira.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orkoiengo gaur egungo San Migel eliza estilo gotikokoa da eta antzinako eliza erromaniko baten gainean eraiki zuten. Horregatik, gaur egungo elizan antzinako eraikinaren aztarnak ageri dira. Aztarna horiek, duela urte batzuk eginiko zaharberritze batean aurkitu zituzten. Adituen ustez, baliteke antzinako eliza erromanikoa defentsarako gotorleku batekin loturik egon izana, herriaren kokapen estrategikoa dela eta.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orkoiengo biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006 2013
* * * * * * * * * * * 1.446 2.251 3.711

Etorkinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008ko erroldaren arabera, 243 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %9,69 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orkoiengo jaiak ekaineko azken aurreko asteartean hasten dira, eta sei egun irauten dute. Horrez gain, urtean zehar bestelako jaiak ere antolatzen dira, besteak beste, Kupueta auzoko jaiak, maiatzaren 1ean San Jose langilearen jaia, eta irailaren 29an San Miguel, herriko patroia dena.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991n udalerri bihurtu zenetik Orkoiengo kolore politikoak ezaugarri berezia du: zenbait agintalditan NEBk izan duen alkatetza bakarra izan da.

1991tik 2011 arte alkatea Casimiro Larrea Ruiz izan zen. 2007 arte NEBren barruan aukeratuta baina etxebizitza promozio batekin egondako salaketak direla eta gertatutako eztabaida izan zela eta, urte horretan alderdia utzi eta Unión de Izquierdas de Orkoien (Orkoiengo Ezkerren Batasuna, UIO) taldea sortu zuen[2]. 2007an UIOk sei zinegotzi lortu zituen, Nafarroa Baik bi zinegotzi, PSNk bi zinegotzi, UPNk zinegotzi bakarra eta Eusko Abertzale Ekintzak bat ere ez.

Baliogabeko botoak 9 izan ziren (emandako guztien %0,65) eta 18 boto zuri izan ziren (botoen %1,30). Abstentzioa %23,48koa izan zen.

Orkoiengo Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
UIO 655 6
Nafarroa Bai 227 2
PSN 198 2
UPN 196 1
EAE 92 0

2011ko udal hauteskundeetan ere UIO izan zen nagusi, baina 5 zinegotzirekin gehiengo osoa galdu zuen; Casimiro Larreak alkatetza utzita, kargua Carlos Arróniz Loiolak hartu zuen. Nafarroa Bain oinarrituta eratutako [3] Orkoien Egunero taldea (3 zinegotzi) eratu zen; UPNk eta Bilduk ere ordezkaritza lortu zuten, PSNk zuena galdu egin zuen eta PPk ere ez zuen hautetsi bat ere erdietsi.

Orkoiengo Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
UIO 618 5
Orkoien Egunero 472 3
UPN 255 2
Bildu 199 1
PSN 102 0
PP 68 0

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • HELBIDEA: Iturgain kalea, 1

Orkoiengo alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
2011-2015 Carlos Arróniz Loiola UIO
2007-2011 Casimiro Larrea Ruiz UIO
2003-2007 Casimiro Larrea Ruiz Nafarroako Ezker Batua
1999-2003 Casimiro Larrea Ruiz Nafarroako Ezker Batua
1995-1999 Casimiro Larrea Ruiz Nafarroako Ezker Batua
1991-1995 Casimiro Larrea Ruiz Nafarroako Ezker Batua

Azpiegiturak eta garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioaren honako lineek eskaintzen dute zerbitzua Orkoienen:

Línea Ibilbidea Ordutegia Maiztasuna Oharrak
TUCPamplona10.GIF Beloso Goiena - Orkoien 06:30 - 22:30 30´
TUCPamplonaN9.svg Sarasate pasealekua - Orkoien Gauez 2 orduoro

Horrez gain, La Pamplonesa autobus konpainiak Orkoien Iruñea eta inguruko herri txikiagoekin batzen ditu. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Konpainia beraren beste linea batek, Iruñea eta Ibero bitartekoa, honako ibilbidea egiten du:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Orkoien Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa