Areso

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Areso

 Nafarroa
Aresoko bandera

Aresoko armarria

Izen ofiziala Areso
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Iruñeko merindadea
Leitzaldea
Alkatea Ur Algero Txibite
(Areso Eraikiz)
Herritarra aresoar
Koordenatuak 43°4′54″N 1°57′4″W / 43.08167°N 1.95111°W / 43.08167; -1.95111Koordenatuak: 43°4′54″N 1°57′4″W / 43.08167°N 1.95111°W / 43.08167; -1.95111

Aresomapa.PNG

Eremua 12,43 km2
Garaiera 498 m
Distantzia 48 km Iruñera
Posta kodea 31876
Biztanleria 277 bizt (2010)
Dentsitatea 22,28 bizt/km²
www.areso.org http://www.areso.org/euskeraz/dena.htm www.areso.org

Areso Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen udalerria da, Leitzaldekoa, Gipuzkoako mugan kokatutakoa. Nafarroako hiriburutik 48 kilometrora dago eta 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 277 biztanle ditu.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta kokapena

Areso Iruñeko merindadearen ipar-mendebaldeko herria da, Gipuzkoako mugatik gertu. Herria haran estu batean dago eta inguruan, 1000 metrotik gorako mendiak daude. Erliebea nahiko menditsua da eta Irumugarrieta 1.427 m., Aldaon 1.411 m., Boin 1.353 m. eta Aretxueta 1.342m. mendiak nabarmentzen dira.

Aresoren herri mugakideak honako hauek dira: Iparraldean eta mendebaldean Berastegi, (Gipuzkoa); hegoaldean Araitz eta Larraun; eta ekialdean Leitza.

[aldatu] Klima

Herrigunearen kanpoaldean, itsasoaren mailatik 524 metrora, Nafarroako gobernuak 1988an jarritako estazio meteorologikoa dago.[1]

[aldatu] Historia

1794an, herria erabat suntsitu zuen Frantziako Armadak, nahita su emanda.

[aldatu] Demografia

Aresoko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
441 457 521 540 521 451 427 390 385 310 277 284 293

2008ko erroldaren arabera, etorkin bakarra bizi zen herrian, biztanleriaren %0,35 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

[aldatu] Politika

[aldatu] Alkateak

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Mikel Baraibar Garmendia Areso Eraikiz
2011-2015 Ur Algero Txibite Areso Eraikiz

[aldatu] Udal hauteskundeak

Aresoko alkatea "Areso Eraikiz" herri ekimeneko Mikel Baraibar Garmendia atera zen 2007ko udal hauteskundeetan. Udaleko zazpi zinegotzietatik bost lortu zituen taldeak, eta hortaz, gehiengo osoa udalean. Baliogabeko botoak 4 izan ziren (emandako guztien %1,79) eta boto zuri bakarra izan zen (botoen %0,46). Abstentzioa %13,57koa izan zen.

Aresoko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Areso Eraikiz 157 5
CDN 61 2

2011n Areso Eraikiz izan zen aurkeztutako zerrenda bakarra; 147 boto, 7 zinegotziak eta alkatetza (Ur Algero) lortu zituen[2].

[aldatu] Udaletxea

  • HELBIDEA: Plaza Nagusia, z/g

[aldatu] Kultura

[aldatu] Euskara

Biztanleen %90etik gora euskaldunak dira, eta euskalkiari dagokionez, Koldo Zuazo hizkuntzalariak herriko hizkera erdialdeko euskara edo gipuzkeraren aldaeratzat hartzen du.

Bertako hedabideen artean Karrape Irratia dugu, bailarako herri honetan ere bere uhinak zabaltzen dituena.

[aldatu] Ondarea

Aresoko eliza XIX. mendearen hasieran eraiki zen, herria suntsitu zuen sutetik hamar urtera. Elizak, gurutze latindarraren oinarria dauka, eta pentagono itxurako aurrealdea. XVIII. mendeko sutearen aurreko elizatik ezer gutxi kontserbatzen da, Alexandriako Santa Katalina eta San Miguelen irudiak eta kanpoaldeko egituraren zati batzuk.

[aldatu] Jaiak eta ospakizunak

Aresoko jaiak abuztuaren 14tik abuztuaren 17ra ospatzen dira, Jasokundeko Ama Birjinaren omenez. Eguberriaren ospatzeak ere garrantzia handia du herrian, Olentzero bat jarri ohi da herriko plazan. Urtarrilean errege eguneko zintzarriaren ospakizuna izaten da.

Urteko gainontzeko ospakizunen artean Inauteriak eta San Pedro eguna daude, azken hau ekainaren 29a antolaturik.

[aldatu] Sokatira

Aresoko sokatira taldea oso ezaguna da, Euskal Herriko onenetakoa baita.

[aldatu] Azpiegitura eta garraioak

Leizaran Mariezcurrena autobus konpainiaren Doneztebe eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

[aldatu] Zerbitzuak

Herria "Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko zerbitzuen kudeaketarako Mankomunitateko" kidea da.

[aldatu] Aresoar ezagunak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak


Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak