Tailandiako Golkoa

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Erioll world.svg Koordenatuak: 9°26′N 101°58′E / 9.433, 101.967 (Tailandiako Golkoa)

Tailandiako Golkoa

Tailandiako Golkoa edo Siameko Golkoa Hegoaldeko Txinako Itsasoaren iparraldeko muga da (Ozeano Barean) eta Malaysia, Tailandia, Kanputxea eta Vietnam inguratuta dago. Golkoaren iparraldeko aldean Chao Phraya ibaiaren ahoa dago. 320.000 km² area du.

Tailandiako Golkoa ez da oso sakona, bataz besteko sakonera 45 metrokoa da eta ez du 80 metro baino sakonera handiagorik.

Bero tropikalaren eraginez, Golkoan koralezko uharri ugari ditu eta hauek turismoa erakartzen diote. Lekurik ospetsuena Ko Samui uhartea da, Tailandiako Surat Thani probintzian.

Turismoak ez ezik han dagoen petrolioak eta gasak inguruko ekonomia bultzatzen dute.