Edukira joan

Hegi Babesgarria operazioa (2014): berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 31°31′N 34°27′E / 31.52°N 34.45°E / 31.52; 34.45
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
→‎Herrialdeen erreakzioak: erreferentzia baliogabe bat ezabatzea, eta beste
158. lerroa: 158. lerroa:


=== Herrialdeen erreakzioak ===
=== Herrialdeen erreakzioak ===
Estatu Batuetako lehendakari [[Barack Obama]]k adierazi du prest dela gatazka bukatzeko erraztasunak emateko, eta [[Israel]]i erasotzen badiote hark bere herrialdea babestu behar duela. Era berean, [[Gaza]]ren erasoak gaitzetsi zituen..<ref>[http://www.berria.eus/albisteak/93924/nazioartearen_babesa_eskatu_dute_abbasek_eta_arabiar_ligak.htm «Nazioartearen babesa eskatu dute Abbasek eta Arabiar Ligak»], ''Berria'', 2014-07-14</ref>
Estatu Batuetako lehendakari [[Barack Obama]]k adierazi du prest dela gatazka bukatzeko erraztasunak emateko, eta [[Israel]]i erasotzen badiote hark bere herrialdea babestu behar duela. Era berean, [[Gaza]]ren erasoak gaitzetsi zituen.<ref>[http://www.berria.eus/albisteak/93924/nazioartearen_babesa_eskatu_dute_abbasek_eta_arabiar_ligak.htm «Nazioartearen babesa eskatu dute Abbasek eta Arabiar Ligak»], ''Berria'', 2014-07-14.</ref>


[[Egipto|Egiptok]] [[Gaza]]rekin daukan muga ireki zuen hango zaurituei laguntzeko.<ref name=BBC12julio />
[[Egipto|Egiptok]] [[Gaza]]rekin daukan muga ireki zuen hango zaurituei laguntzeko.


[[Erresuma Batu]]ko kanpoko gaien ministroak esan zuen [[Gaza]]tik egiten zituzten misil erasoak jasangaitzak zirela eta [[Israel]] eraso horietaz babestu behar dela. Lehenago [[Erresuma Batu]]ko [[David Cameron]] lehen ministroak esan zuen inkondizionalki aoiatzen zuela [[Israel]].<ref>{{cita web |url=http://www.hispantv.ir/detail/2014/07/13/280181/reino-unido-expresa-apoyo-ataques-israel-contra-gaza |título=Reino Unido expresa su apoyo a ataques de Israel contra Gaza |editorial=HispanTV |fecha=13 de julio de 2014}}</ref>
[[Erresuma Batu]]ko Atzerri Arazoetarako ministroak esan zuen [[Gaza]]tik egiten zituzten misil erasoak jasangaitzak zirela, eta [[Israel]]ek bere burua eraso horietatik babestu behar duela. Lehenago Erresuma Batuko lehen ministro [[David Cameron]]ek esana zuen [[Israel]]en alde egiten zutela baldintzarik gabe.<ref>{{es}} [http://www.hispantv.ir/detail/2014/07/13/280181/reino-unido-expresa-apoyo-ataques-israel-contra-gaza «Reino Unido expresa su apoyo a ataques de Israel contra Gaza»], ''HispanTV'', 2014-07-13.</ref>


[[Alemania]]ko [[Angela Merkel]] errektoreak [[Israel]]eko [[Benjamin Netanyahu]] lehen ministroari deitu zion [[Gaza]]k egiten ari zen erasoa kondenatuz.<ref>{{cite web|last=Shamah |first=David |url= http://www.timesofisrael.com/israel-pounds-gaza-targets-after-rocket-barrage-hits-as-far-north-as-hadera/#at_22:15 |title=Hamas rockets reach the north, Abbas charges Israel with genocide | work =The Times of Israel |date=6 de julio de 2014 |accessdate= 11 de julio de 2014}}</ref>
[[Alemania]]ko kantziler [[Angela Merkel]]ek Israelgo lehen ministro [[Benjamin Netanyahu]]ri deitu zion, eta Israel [[Gaza]]ri egiten ari zitzaion erasoa gaitzetsi zuen.<ref>{{en}} David SHAMAH: [http://www.timesofisrael.com/israel-pounds-gaza-targets-after-rocket-barrage-hits-as-far-north-as-hadera/#at_22:15 «Hamas rockets reach the north, Abbas charges Israel with genocide»], ''The Times of Israel'', 2014-07-06.</ref>


Beste aldetik, [[Errusia|Errusiako]] [[Vladimir Putin]] lehendakaria ere komunikatu zen [[Benjamin Netanyahu|Netanyahu]]rekin baina kasu honetan operazioa gelditzea eskatzeko. [[Vladimir Putin|Putinek]] esan zuen telefonozko solasaldia [[Israel]]go lehen ministroak eskatu zuela.<ref>{{cite web | url=http://en.itar-tass.com/world/739942 | title=Putin urges Netanyahu to stop armed standoff in southern Israel | publisher=ITAR-TASS | date=10 de julio de 2014 | accessdate=13 de julio de 2014}}</ref>
[[Errusia]]ko lehendakari [[Vladimir Putin]] ere harremanetan jarri zen [[Benjamin Netanyahu|Netanyahurekin]], operazioa gelditzea eskatzeko. Putinek esan zuen telefonozko solasaldia Israelgo lehen ministroak eskatu zuela.<ref>{{en}} [http://en.itar-tass.com/world/739942 «Putin urges Netanyahu to stop armed standoff in southern Israel»], ''ITAR-TASS'', 2014-07-10.</ref>


[[Uztailaren 10]]ean [[Txile]]ko gobernuak [[Israel]]en erasoak baztertu zituen, eta bere kezka sakonak espresatu zituen ekialde hurbileko indarkeriaren igoerarengatik. Atzerriko arazoetako ministroak [[Israel]]en bonbardeoetaz kexatu zen biktima asko utzi zituelako, batez ere umeak.<ref>{{cita web |url=http://lainfo.es/en/2014/07/10/chile-condemns-israeli-attacks-on-gaza// |título=Chile condemns Israeli attacks on Gaza |editorial=La Info |fecha=10 de julio de 2014 |fechaacceso=16 de julio de 2014}}</ref>
[[Uztailaren 10]]ean [[Txile]]ko Gobernuak Israelen erasoak arbuiatu zituen, eta bere kezka sakonak adierazi zituen, [[Ekialde Hurbil]]ean indarkeria gorantz ari zela eta. Atzerriko Arazoetako ministroa Israelen bonbardaketez kexatu zen, biktima asko utzi zituelako, batez ere umeak.<ref>{{en}} [http://lainfo.es/en/2014/07/10/chile-condemns-israeli-attacks-on-gaza// «Chile condemns Israeli attacks on Gaza»], ''La Info'', 2014-07-10.</ref>


=== Euskal Herriko erreakzioak ===
=== Euskal Herriko erreakzioak ===

13:07, 22 uztaila 2014ko berrikusketa

Hegi Babesgarria operazioa
Israel-Palestina Gatazka
Data2014ko uztailaren 8a - egun 2014ko uztailaren 8a
Lekua Gaza Gazako Zerrenda
 Israel
Koordenatuak31°31′N 34°27′E / 31.52°N 34.45°E / 31.52; 34.45
Egoeramartxan
Gudulariak
 Israel

Palestinako Estatua Gazako zerrenda

Buruzagiak
Benjamin Netanyahu
Israelgo Lehen Ministroa

Moshe Ya'alon
Israelgo Defentsa Ministroa
Benny Gantz
Israelgo Defentsa Indarren buruzagia
Amir Eshel
Israelgo Aire Indarren Komandantea
Sami Turgeman
Israel Hegoaldeko Komandantea

Yoram Cohen
Shin Bet
Ismail Haniyeh
Palestinako Aginte Nazionaleko Lehen Ministroa
Mohammed Deif
Izz ad-Din al-Qassam Brigadak taldearen buruzagia
Indarra
Israel Hegoaldeko Komandantzia eta 50.000 erreserbistatik gora[1] 10.000 kohetetik gora[2]
Galerak
27 hil (2 zibil eta 25 soldadu; soldaduetako bat, kideen suak hila)
45 zauritu (28 zibil)
1 soldadu bahituta
572 hil (% 78 zibilak, % 26 haurrak)
3.130 zauritu (% 29 haurrak)

Hegi Babesgarria operazioa (hebreeraz: מִבְצָע צוּק אֵיתָן‎Mivtazh Tzuk Eitan) Israelek Gazako zerrendaren aurka 2014ko uztailaren 8an hasi zuen operazio militarra izan zen. Israel-Palestina Gatazkaren parte da.

Aurrekaria

Operazio militar hau bezalako hiru egon ziren aurretik:[3][4]:

Udako euriteak (2006)

2006ko ekainean inbaditu zuen lehenbizikoz. Udako euriteak operazioa hasi zuen ekainean, egun batzuk lehenago Hamasek eta beste milizia batzuek bahitutako Gilad Shalit soldadua askatzeko. Hilabete iraun zuen erasoaldiak, eta gutxienez 165 palestinar hil zituen Israelgo armadak. Shalit ez zuten aurkitu. Hamasek 2011n askatu zuen soldadua, Israelek gatibu hartutako 1.027 preso palestinar aske uztearen truke.

Berun urtua (2008-2009)

Sakontzeko, irakurri: «2008-2009ko Gazako gatazka»

Gazak urtebete zeraman setiopean: Hamas ere indartsuago zegoen, eta Israelgo armadak eraso gogorrak egin zituen urte hasieran. Urtarriletik martxora bitartean 160 lagun hil zituen aire bidezko hiru erasoalditan. Abenduaren 27an abiatu zuen Berun urtua operazioa: airetik, lurretik eta itsasotik egin zion eraso Gazari. 40 urtetako sarraski handiena izan zen. NBEren arabera, 1.400 palestinar inguru hil ziren; gehienak zibilak, eta tartean 300 adingabe. Beste 5.000 inguru zauritu zituzten. Israelen aldetik, hamahiru lagun hil ziren.

Babeserako oinarria (2012)

Sakontzeko, irakurri: «Babeserako oinarria (2012)»

2012ko azaroaren 15etik 22ra bitartean, gau eta egun bonbardatu zuten Israelgo indar armatuek Gaza. Berun urtuan bezala, Israelen ate-joka zeuden hauteskundeak, eta Hamas Ekialde Hurbileko aliantzetan balantzaka zebilen, Siria, Iran eta Hezbollahen babesa utzita Egiptoko Anaia Musulmanen albora gerturatuz. Israelek erreserbako 75.000 soldadu mobilizatu zituen, eta tankeak ere hedatu zituen Gazarako mugan, baina ez ziren sartu. 169 hildako eta 1.300 zauritu inguru palestinarren artean. Lau israeldar ere hil ziren.

Testuingurua

Israel bahitutako hiru gazteak bilatzen ari zela, Gilad Shalit israeldar soldadua askatzearen truke askatu zituen hainbat palestinar atxilotu zituen Israelek. Hamasek atxilotutakoak askatu arte koheteak jaurtiko zituela adierazi zuen.[5] 2012ko uztailaren 8an, Hamasek Israelekin koheteak jaurtiko ez zituela adierazten zuen hitzarmen bat egin zuen, Babeserako Pilarea operazioa geratu ostean. Egun horietan, Hamasek zuzenean beregain hartu zituen koheteen jaurtiketak.[6]

Gazatik jaurtitako misilen irismena
Sderoteko faktoria bat sutan, 2014ko ekainaren 28an Gazatik botatako misil batek jo ostean.

2014 hasieratik, Hamasek eta beste erakunde palestinarrek Israelen aurka 450 kohete jaurti zituzten. Ekintza hauen ondorioz, Israelek Hegi Babesgarria operazio militarra jarri zuen abian.[7][8]

Bahitutako hiru gazteak hilik agertu ziren eta mendekuz, muturreko kolonoek gazte palestinar bat bahitu eta bizirik erre zuten. Israelgo Poliziak sei gazte atxilotu zituen, Mohammed Abu Khdeir gazte palestinarraren hilketagatik susmagarri jota. Eskuin muturreko israeldarrak zirela argitaratu zuten hedabideek: duela astebete hilda agertutako hiru kolonoengatik mendekua hartu nahirik hil zuten Abu Khdeir. Honek denak tentsioa areagotu zuen. Gizartean indarkeria orokortu zen: armadak abiatutako sarekadak eta Abu Khdeirren hilketak palestinarren haserrea leherrarazi zuten, eta protesta jendetsuak egin zituzten Zisjordania osoan. Israelen menpeko herri arabiarretan ere Bigarren Intifadaz geroztiko manifestazio handienak egin zituzten, Haaretz egunkariaren arabera; Poliziak 50 lagun baino gehiago atxilotu zituen. Lurralde okupatuetan kolonoen erasoak ugaritu ziren, eta Hebron, Nablus eta Ramallah inguruan istilu larriak izan ziren israeldar eta arabiarren artean; gehienetan, inguruko indar armatuak ere sartu ziren tartean, kolonoen mesedetan.[9]

Gertaeren bilakaera

Lehen astea

Uztailak 7

Uztailaren 7ko gauean, Israelek 50 bonbatik gora jaurti zituen islamisten kontrolpeko eskualdean, eta hemeretzi pertsona hil eta 80 zauritu zituen, haietatik bi oso larri, bart Gaza bonbardatuta; biktimen artean hiru adingabe zeuden. Zaurituen artean zazpi adingabe zeuden.

Uztailak 8

Uztailaren 8an, berehala erantzun zuen Hamasek, Gazatik Tel Aviv hegoaldera misil bat jaurtita. Halere, alarma soinuak piztu, eta indargabetzea lortu zuen Israelek. Tel Aviv kanpoaldera ere hainbat misila bota zituen Hamasek, eta horiek eztanda egin zuten. 75 kilometroko tartea dago bi hirien artean. Eguna joan ahala, giroa gaiztotzen joan zen eta armadak indartu egin zuen erantzuna: Israelen itsasoz sartzera zihoazen lau miliziano palestinar hil zituen. Hamaseko kideak ziren. Jerusalemen ere leherketak entzun ziren. Lekukoen arabera, hiru eztanda izan ziren.[10]

Uztailaren 8ko gauean zehar, Gazako 160 gune bonbardatu zituen Israelek. Hildako eta zauritu gehiago eragin zituzten erasoek. Maan Palestinako berri agentziaren arabera, gutxienez 28 lagun hil zituzten, eta ehun baino gehiago zauritu. Eraso zieten guneen artean zeuden Hamasen menpe zeuden hainbat kontrol gune, zenbait etxe eta tunel. Jihad Islamikoaren goi kargudun baten etxeari ere egin zioten eraso; Hafiz Hamad eta haren familiako beste bost kideak hil zituzten.[11]

Uztailak 9

Uztailaren 9an, 48 misil jaurti zituzten atzo Gazatik. Horietatik 14 atzeman zituen misilen aurkako ezkutuak. Hainbat hiritan jo zituzten alarmak, misilez ohartarazteko: besteak beste, Zichron Yaacoven, Gazatik 120 kilometro iparraldera. Tel Aviv iparraldean ere beste hiru erori ziren. Inork ez zituen bere gain hartu erasook. Al-Qassam Brigadek aireportu militar batera jaurti zituzten bi misil, Gazatik 70 kilometrotara. Beste bi misil Dimona herritik gertu erori ziren, zentral nuklear batetik gertu.

Bestalde, Jerusalemen liskarrak izan ziren Polizia eta gazte palestinarren artean. Beit Safafa auzoan, gutxienez, 20 lagun atxilotu zituzten. Egun hauetan, istilu ugari egon ziren hirian, Abu Khdeir gazte palestinarraren hilketa zela eta. Ramallahn ere kalera atera ziren gazte palestinarrak. Beit El kokaleku pareko zaintza dorrearen aurrean sua piztu zuten horietako batzuk. Soldaduek kautxuz estalitako balak tirokatuta erantzun zuten, eta 11 zauritu eragin zituzten.

Al-Qassam Brigadek, Hamasen adar armatuak, su-eten baterako bost baldintza jarri zizkion Israeli. Lehenik eta behin, aire erasoak eten egin behar zituen armadak, eta 2012an sinatutako menia akordioari lotu. Bestalde, eskatu zuten askatzeko Gilad Shalit soldaduaren truke aske geratutako eta berriz atxilotutako presoak. Azkenik, ez zuten onartuko palestinarren batasun nazionaleko gobernuan trabarik jartzea.[11]

Uztailaren 9ko gauean zehar, Israelek 180 gune bonbardatu zituen, eta 30 lagunetik gora hil zituen. Israelek nabarmendu zuenez bonbardatutako guneak milizien kokalekuak eta trebatzeko eremuak ziren. Palestinako iturrien arabera, ordea, etxebizitzak eta kafetegiak ere suntsitu zituzten Israelgo hegazkinek. Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak premiazko bilera egin zuen, gatazkaz hitz egiteko. Bien bitartean, Israelgo Gobernua babes bila aritu zen nazioartean. Benjamin Netanyahu lehen ministroa Ban Ki-moon Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiarekin, Angela Merkel Alemaniako kantzilerrarekin eta John Kerry AEBetako Estatu idazkariarekin batzartu zen.[12] Bestalde, Egiptoko agintariek Rafah hiriko muga ireki zuten behin-behinean, Gazan zauritutakoak hartzeko. Yahia Abdelmeguid Sinai iparraldeko eskualdeko bozeramaileak jakinarazi zuenez itxita egon ohi zen muga irekia izango zutela Israelen erasoak amaitu arte.[13]

Uztailak 10

Uztailaren 10ean Gazak Israelgo Tel Aviv, Dimona, Mitzpe Ramon, Eshkol, Axkelon, Netivot eta Jeruham hirietara misilak bota zituzten sute batzuk sortuz. Arratsalderako sute guztiak itzali zituzten. Goizean, Gazatik 234 misil bota zituzten horietako 61 misil harrapariak gelditu zituen. Eguerdian israeldar poliziek kotxe bat gelditu zuten palestinar arabiarrrak barruan zituela. Bi zisternen barruan likido lehertzaile bat zegoen. Poliziak atxilotu egin zituzten eraso terrorista bat egitea saiatzeagatik. Arratsalderako, Gazatik 442 misil bota zituzten; horietako 96 suntsitu zituzten defentsek.[14][15]

Uztailak 11

Beer-Xevan, 2014ko uztailaren 10ean, Gazatik jaurtitako Grad misil batek etxe bat jo zuen

Uztailaren 11n, bi pertsona hil ziren Israelek Bureij Palestinako iheslari eremuetan ibilgailu baten aurka jaurtitako bonbardaketa batean. Ondorioz, ordurako 100 palestinar hil ziren eta ia 700 zauritu Israelgo militarren erasoaldiek iraun zuten lau egunetan, medikuek jakitera eman zutenez. Israelgo gerra abiazioek eta ontziek goizaldean eraso egin zioten Gazako Zerrendako 50 objektibori, horien artean, lau etxebizitzari. Egunsentia baino lehen, Israelgo hegazkineriaren erasoen azken biktimen artean zortzi pertsona zeuden, horien artean urte gutxiko haur bat eta 7 urteko beste bat, Gazako Osasun Ministerioak azaldu zuenez. Palestinako miliziek Israelen aurka koheteak jaurtitzen jarraitzen zuten bitartean. Zortzi pertsona zauritu ziren, horietako bat larri, Gazatik botatako kohete batek Axdodeko gasolindegi bat bete-betean harrapatu ostean.[16] Giza erakundeen arabera, zerrendako 300 etxebizitza baino gehiago guztiz suntsitu zituzten, eta hainbat oso kaltetuta zeuden. Ondorioz, bi mila pertsona baino gehiago etxerik gabe zeuden.[17][18]

Uztailaren 11n ere, goizeko 6:30etan (hango ordua) Libano hegoaldetik bi misil bota zirela baieztatu zuen hango agentziak. Notiziek ziotenez Israelek Libano hegoaldera jaurtigaiak botatzen erantzun zuela erasoa salatu zuten.[19]

Uztailak 12

Uztailaren 12ko iluntzeko 20:00ak aldera, Hamasek prentsaurrekoan konferentzia bat eman zuen esanez egun bereko 21:00etan J80 misilak botako zituztela Israel aldera bere misil harrapariari lan asko emanez. Uztailaren 12ko gauean, Israelek erasoak gogortu zituen Hamas eta Jihad Islamikoaren aurka. Israelen Itsas Armadako komando bat Gazako Zerrendaren iparraldean sartu zen Israel erdialdeko hiri handien aurka koheteak jaurtitzen zituzten miliziano palestinarren aurka borrokatzeko. Eraso honetan, 21 palestinar hil ziren. Operazio militar honetako lurreko lehen sarraldiak 3 miliziano palestinar hildako eta Shayetet 13 unitate bereziko 4 soldadu zauritu utzi zituen.[20]

Bestalde, Israelek panfleto eta telefono-deien bidez Zerrenda iparreko biztanleei euren etxeak utzi behar zituztela adierazi zien. Israelek milizianoek erabiltzen zituzten tunelak suntsitzeko asmoa zuen eta abisuan esaten zenez, erasoa 14.00tan (hemengo 12.00tan) hasiko zen. Hamasek herritarrei etxeak ez uzteko eskatu zien. .[21]

Uztailak 13

UNRWAk Gazan zituen guneetara 4.000 pertsona hurbildu ziren. Gauez, erasorik odoltsuena gertatu zen. Isralek Gazako Polizia dependientearen buruzagiaren, Tayseer al-Batshen, aurkako erasoa burutu zuen. Buruzagia hil edo larriki zauritu zen. Erasoak bere etxearen ondoan zegoen mezkita bat ere jo zuen eta 15 lagun hil ziren. Azken sei egunetan, 151 palestinar hil ziren eta mila inguru zauritu. Hildakoen herenak zibilak ziren eta tartean 20 haur inguru zeuden. Ordura arte, Israleke 1.240 eraso burutu zituen: 60 lur azpiko jaurtigai, bi gune militar, hainbat entrenamendu gune, 17 arma fabrika eta Hamaseko buruzagien 23 etxe suntsituz. Bestalde, milizianoek 800 kohete baino gehiago jaurti zituzten eta horietatik 145 defentsarako aparatuek suntsitu zituzten.[22]

Bigarren astea

Uztailak 14

Uztailaren 14ko goizalderako, Israelek operazio honetan guztira 1.320 eraso ekintza eginak zituen Gazaren aurka. Horrek guztira 172 Gazatar hil zituen 6 egunean. Gazatik guztira 940 misil jaurti ziren epe berean. Uztailaren 14ko gauean ere izan ziren erasoak. Beste bost palestinar hil zituzten, eta gutxienez hamar lagun zauritu. Samoan, Hebron hegoaldean, 21 urteko palestinar bat hil zuten, Israelgo soldaduek eraso egin eta mediku arreta hartzea galarazi ondoren. Arratsaldean, Israelek Patriot misil bat erabili zuen Gazatik zetorren dron bat suntsitzeko. Operazioa hasi zenetik, gutxienez 182 lagun hil ziren. Biktimen artean 36 haur eta 32 emakume identifikatu zituzten.[23] Mugarik Gabeko Medikuak elkarteak azaldu zuenez, zailtasunak zituzten Gazan behar bezalako arreta emateko, eta ezin ziren hainbat gunetara heldu. Azpiegitura ugari kaltetuta zeuden erasoen ondorioz, tartean Europako ospitalea.[24]

Hamasek misilak jaurtiz segitu zuen kontraerasoan, eta Tel Aviv ingururaino ailegatu ziren jaurtigaiak. Hamasek bere arma berriak ere erakutsi zituen: drone edo piloturik gabeko hegazkina. Hiru motatakoak dauzkala azaldu zuen: bi erasorako eta bat espioitzarako, eta Israelera hiru jaurti zituela esan du. Tel Avivek jakinarazi zuen Gazatik ateratako drone bat suntsitu zuela. PANek adierazi du, berriz, nazioarteko ikerketa bat ireki zela jakiteko Israelek debekatutako armak erabili ote zituen.[25]

Uztailak 15

Gauerdia pasata, Israelek iragarri zuen bilera bat egingo zuela Egiptorekin su-etenaren proposamena eztabaidatzeko. Goizaldean, lehenengo aldiz, bi misil bota zituzten Egiptotik Eilatera. Israelek Egiptok proposatutako su-etena onartu egin zuen. Su-etena 07.00etan (08.00 Euskal Herrian) sartu zen indarrean. Hamasek, berriz, ez zuen onartu, eta Israelera misilak botatzen jarraitu zuen, su-etena egiteko ez zitzaiela kontsultatu eta su-eten proposamena beraien aldetik errendizioa litzatekeela arguditatuta. 09:00etatik 50 bat suziri bota zituzten Hamasek eta Jihad Islamikoak Israelen kontra. Ordu batzuetara, Benjamin Netanyahuk adierazi zuen denbora horretan ez zituztela aireko erasorik egin. Iluntzean, israeldar zibil bat lehen hildako israeldarra bihurtuko zen. Palestinako miliziek jaurtitako koheteak Erezeko mugan inpaktu egin zuen, Israel eta Gaza artean, herritar bati zauri larriak eraginez, azkenean, hil egin zen.[26] Sei orduko su-etenaren ostean, Israelgo Aireko Indarrak Gazako 30 objektiboren aurka eraso egin zuen. Eraso egindako 30 objektiboen artean, ezkutatutako koheteen 20 jaurtigai, tunel terroristak, armen biltegi bat eta instalazio operatibo bat zeuden. Hamasek Israelen aurka 76 kohete jaurti ostean izan ziren erasoak.[27]

Egiptok egindako proposamenaren arabera, esandako orduan su-etena «berehala» jarri beharko litzateke indarrean; beraz, Israelek bonbardaketak gelditu beharko lituzke, eta Hamasek eta beste taldeek Gazatik misilak botatzeari utzi. Horrez gain, Israelek bermatu beharko luke ez lukeela lurreko inbasiorik egingo. Su-etena ezarri bezain pronto sartu beharko litzateke indarrean planaren hurrengo puntu garrantzitsua: Gazako mugak irekitzea, bai pertsonentzat bai hornigaientzat. Azkenik, su-etena indarrean sartu eta 48 ordura hasiko litzateke egoera egonkortzeko negoziazioa Kairon, Egiptoren bitartekaritzarekin.[26]

Uztailaren 15 gauean, Israelgo armadako hegazkinek gutxienez lau siriar hil zituzten Israelek okupatutako Golango lurretan. Libano eta Israel arteko mugan tentsioa areagotu egin zen, uztailaren 13an gerra-hegazkin israeldarrek Libanoko Tiro herrian zenbait bonba jaurti ostean. Israelek okupatutako Golango Al-Quneitra eskualdean izan ziren erasoak. Gutxienez lau hildako eta hamar zauritu eragin zituzten. Al-Quneitrako gobernadorearen etxeari eta Siriako armadaren 90. brigadako baseari ere eraso egin zieten.

Uztailak 16

Goizean nazioarteko kazetariei bidalitako mezu baten bidez, Tel Avivek jakinarazi zuen etxetik ateratzeko agindu ziela Gaza iparraldeko 100.000 palestinarri. Gainera, hegazkinetatik ere bota zituzten afixak eskaera horrekin. Mezuak SMS, telefono-dei eta panfleto bidez zabaldu zituen Israelek Beit Lahian (Gazako Zerrenda eskualdek hiria) eta Gaza hiriko Shayaia eta Zeitun auzoetan. Bertako komunikabideen arabera, ia 80.000 palestinarrek ez zuten jaramonik egin.[28]

Arratsaldean, Israelek jolasean ari ziren lau haur hil zituen Gazako hondartza batean. Laurak familia berekoak: Mohammad Ramiz Bakr 11 urtekoa, Ahed Atef Bakr eta Zakariya Ahed Bakr 10ekoak, eta Ismail Mahmoud Bakr 9koa. Gerraontzi batetik egin zuen erasoa. Operazioa hasi zuenetik, gutxienez 43 ziren Israelek hildako umeak.[29]

Uztailak 17

Uztailaren 17ko hango gauerdian (hemengo 01:00ak) Israelek 5 orduko su-eten bat onartu zuen Nazio Batuen Erakundearen eskaerari jaramon eginez. Hamas taldeak ere onartu zuen oraingoan. Su etena goizeko 10:00etatik eguerdiko 15:00ak arte iraungo beharko zuen. Su-etena baino gutxi gorabehera 5 ordu lehenago, Israeldar Armadak 13 Hamaseko miliziano ikusi zituzten Gazako Israeldar aldean atera zirenak. Israelgo Defentsa Indarrak 13 milizianoak eraso zituzten, gehienak hil zituzten eta gero tunela suntsitu zuten. Israelgo Armadaren Irrati Emisorak esan zuen 13 pertsona horiek armatuta zeudela eta arriskutsuak izango zirela ez balituzte hil. Su-etena hasi eta 2 ordu beranduago Gazatik 3 misil bota ziren Israelerantz. Goizean, eta su-etena indarrean zela, hiru suziri jaurti zituzten miliziek Israel aldera, biktimarik eragin gabe. Hamaseko iturriek adierazi zutenez, Israelek jaurtitako morteroei erantzuteko bota zituzten suziriak. Hango 15:00etan, (hemengo 16:00etan) su-etenaren tratua bukatu zen eta orduan Israelgo Axkelon herrian larrialdietako sirena jotzen hasi zen.

Erresuma Batuko BBC kateak iragarritako su-etena gezurtatu ondoren,[30] erasoei ekin zien berriro Israelek, eta ordu batzuk geroago, lurreko erasoa hasteko agindu zuen Benjamin Netanyahu lehen ministroak. Armadak baieztatu zuenez "fase berri bat" hasiko zen. Iragarpen hori egin aurretik, gutxienez hiru ume hil zituen Gaza erdialdean; 7 eta 8 urte zituzten bi anai-arreba eta haien 10 urteko lehengusua ziren hildakoak. Gaza iparraldeko eta hegoaldeko hainbat gunetan ere bonbardaketak egin zituen, horietako batzuk ospitale baten inguruan. Khan Yunisen ere, aire eraso batek bi familia izan zituen jomugan. Denera, sei lagun hil zituen Israelgo armadak: Al-Astal sendiko lau kide —4 eta 6 urteko bi haur eta 70 urteko emakume bat barne— eta Abu Amer sendiko bi anaia, Maan agentziaren arabera[31]

Nazioarteko komunikabideak zabaldua zuen su-eten iraunkorra adostu zutela Israel eta Hamaseko ordezkariek, Kairon egindako bileran. Israelek ukatu egin zuen eta Hamasek eta Jihad Islamikoak, berriz, onartu zuten elkarrizketetan aurrerapausoak egin zituztela, baina ukatu egin zuten inolako akordiorik egon zela. Bi alderdi islamistek hamar puntuko plan bat aurkeztu zioten Egiptoko bitartekaritzari. Aurrebaldintza bat zen Israelek askatzea hiru kolono adingabeen bahiketez geroztik (ekainaren 12tik) Zisjordanian atxilotu zituen palestinar guztiak. Ondorengo puntuetan zegoen Hamasen eta Jihad Islamikoaren proposamenaren mami nagusia, Israeli eskatu baitzioten blokeoa kentzeko eta Gazan eguneroko bizitza normaltzeko neurriak hartzeko (mugak irekitzea, nazioarteko portu bat eta aireportu bat baimentzea, Jerusalem bisitatzeko baimenak ematea, arrantzarako eskubidea onartzea...).[32]

Uztailak 18

Erasoak gogortu egin ziren aurreko eguneko iluntzetik. Gutxienez 57 palestinar hil zituzten lurreko erasoetan. Jawad Awad Palestinako Osasun ministroak jakinarazi zuen Beit Lahiako erietxeari eraso egin ziola Israelek eta laurehun ume zeudela bertan. Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoak emandako datuen arabera, 18.000 palestinarrek utzi zuten etxea uztailaren 18an, Israelek lurreko erasoa hasi eta gero. Ordura arte 22.000 palestinarrek jo zuten haiengana etxetik ihes eginda, eta uztailaren 18an ia bikoiztu egin zen kopurua. Operaziotik uztailaren 18 arte, gutxienez 278 palestinar hil zituen Israelek, horietatik 50, haurrak eta adingabeak.[33]

PANeko iturrien arabera, Israelgo armadak 5.000 tona lehergailu jaurti zituen Gazan, azken hamar egunetan Hegi Babesgarria operazioa hasi zutenetik. Besteak beste, MK84 motako lehergailuak erabili zituzten israeldarrek. Lehergailu horietako asko Gaza ekialdeko etxeen aurka bota zituzten. Gehienak Rafa eta Khan Junisen erori ziren[34]

Uztailak 19

Gazako etxe baten suntsiketa

Uztailaren 19 gauean eta uztailaren 20an gutxienez 68 lagun hil eta 400dik gora zauritu zituen Israelgo armadak, Maan berri agentziak zabaldu zuenez; uztailaren 8an operazioa abiatu zuenetik, egun odoltsuena izan zen. Khan Younis, al-Qarara eta Beit Hanounen izan ziren erasoak, besteak beste. Beit Hanounen familia bereko hiru kide hil zituen Israelgo armadak, airez eraso eginda. Egiptoko mugatik gertu dagoen Rafah herrian, berriz, dozenaka lagun hil ziren beste eraso batean.[35] Ashraf al-Qidra Palestinako Osasun Ministerioko bozeramaileak esan zuen goizaldean Israelek "sarraskia" egin zutela Palestinako zibilen kontra Khan Younisen; zortzi lagun hil eta hogei zauritu zituzten bertan, eta 13 eta 15 urte zituzten hildakoetako bik. Bestalde, lagun bat hil eta beste lau zauritu zituzten Israelgo Dimona eskualdean, Gazatik jaurtitako suziriek jota. Operazio militarra hasi zenetik, Palestinatik botatako misilen eraginez hiltzen zuten bigarren israeldarra zen. 50.000 lagun lekualdatu zituzten Gazan operazio militarra hasi zenetik eta guztira 314 ziren Israelgo armadak Hegi babesgarria operazioa hasi zuenetik hildako palestinarrak, eta 2.268 zaurituak.[36]

Eguerdian Hamaseko bederatzi militante sartu ziren Israelera tunel baten bidez Israelgo soldaduz jantzita. Israelgo Defentsa Indarren talde batek aurkitu zituen eta tiroketa gertatu zen. Geroago Hamaseko kideak airezko eraso baten bidez hil ziren.[37] Gauean, Israelgo Defentsa Indarrak Gazan 34 tunel aurkitu zituen, eta tunel horiek suntsitzen hasi zen.[38] Larunbatean 94 misil bota ziren Gazatik, horietako 36 misilen aurkako defentsak eraitsi zituen.[39]

Uztailak 20

Gutxienez 89 palestinar hil eta ehunka zauritu zituen Israelek Gazaren kontrako operazioa hasi zuenetik erasoaldirik odoltsuenean. Horrela, 430 palestinar inguru hil zituzten juduek bi aste baino gutxiagoan, eta 3.000tik gora ziren zaurituak. Igande arratsaldean gutxienez 7 lagun hil ziren Israelgo Armadak Gaza erdiguneko etxebizitza baten kontra egindako eraso batean. Beraz, lehen aipaturiko 89 horiei beste zazpi hildako gehitu behar zitzaizkien. Sayaie auzoko biktimak ebakuatzeko adostutako bi orduko su-etena haustea egotzi zion Israelgo Armadak Hamasi. Gurutze Gorriak egin zituen bitartekari lanak su-etena lortzeko. Su-etenak hango 13:30etik (Euskal Herrian 12:30) 15:30 bitartean iraungo zuen, denbora tarte horretan Palestinako hiritarrek eremua ebakuatu ahal izan zuten, Israelen arabera, eta auzoko mendebaldera abiatu, Salah a-Din errepidea gurutzatuz. Su-etena hasi eta gutxira, palestinarrek hainbat suziri jaurti zituztela salatu zuen Israelek. Bestalde, kazetari palestinar bat hil zen, anbulantzia bateko gidariarekin batera, Israelek Shujaiya zigortutako auzoaren kontra jaurtitako bonba baten ondorioz. Israelek gutxienez 50 palestinar hil eta beste 400 zauritu zituen Shujaiva Gazako auzoan gau osoan egindako etengabeko bonbardaketetan. Atzotik Israel Gazan gehiago barneratu zen, 72 ordu inguruan bost soldadu judu hil ondoren. Egunik odoltsuena izan zenez, Mahmud Abbasek hiru dolu egun izendatu zituen Palestinan.[40]

Hirugarren astea

Uztailak 21

Gutxienez lau pertsona hil ziren Gaza erdialdeko Deir al-Balah hiriko ospitale bati egindako erasoan. Mediku iturrien eta lekukoen arabera, hildakoez gain, beste 50 pertsona zauritu ziren eraso berean. Gazako Osasun Ministerioko bozeramale Ashraf al Qedrak adierazi zuen ekialdeko mugatik gertu dauden tanke isaraeldarrek Deir al-Balaheko Al Aqsa ospitalera bideratu zutela artilleria erasoa. Ospitaleko erasoaz gain, goizean familia bereko bederatzi palestinar hil zituzten, Rafahen; horietatik zazpi, haurrak. Arratsaldean beste etxe bat bonbardatu zuen Israelek, eta zortzi lagun hil ziren, horietatik lau, adingabeak.[41]

Halaber, hamar miliziano palestinar hil ziren aste horretan Israelgo hegoaldean soldadu eta polizi israeldarrekin izandako liskar batean, tunel baten bidez Zerrendatik mugako kibutz batean sartu eta gero. Bestalde, Hamasen beso armatua zen Ezzedin al Qassam Brigadak jakinarazi zuen milizianoek hamar militar israeldar hil zituztela Gazako zerrendako erasoetan, Maan albiste agentzia palestinarraren arabera. Ejertzitoak arratsaldean zabaldu zuen adierazpen batean azaldu zuenez, lurrazpiko 16 tuneletara 44 sarbide topatu zituzten uztailaren 21ean; batzuk etxebizitza eta meskitetara zihoazen. Bestalde, tunel baten bidez Israelen sartzen saiatu ziren Hamaseko 10 miliziano hil zituen egun berean Israelgo Armadak.[42] Mugarik Gabeko Medikuak elkarteak bonbardaketak "berehala" amaitzeko eskatu zion Israelgo Gobernuari, eta, aldi berean, medikuen eta elkartearen azpiegituren segurtasuna bermatzeko deia egin zion.[43]

Erreakzioak

Gatazkan den eremua eta ondoko lurrak

Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteak, Mahmud Abbasek, gaitzetsi egin zuen Israelek uztailaren 7ko gauean Gazaren aurka abiatutako operazio militarra, eta berehala geldiarazteko eskatu zion Israeli. Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk, ordea, ohartarazi zuen operazioa «luzea» izango zela, eta Hamasi egotzi zion hura hasi izanaren erantzukizun osoa. Bide batez, nazioarteko agintariekin harremanetan jarri zen Israelgo gobernuburua, operazioa babes dezatela eskatzeko.[44]

2014ko uztailaren 14an, Arabiar Ligak ere beharrezkotzat jo zuen nazioartearen esku hartzea. Bonbardaketak amaitu eta palestinarrak babesteko premia aldarrikatu zuen. Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak, ordea, argi zuen nazioartearen «presioak» ere ez duela Gazaren aurkako operazioa geldituko. Erasoak aurrera jarraituko zuen, harik eta Israelera «bakea itzultzen zen arte». Ban Ki-moon Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak, berriz, erasoak bertan behera uzteko eskatu die israeldar eta palestinarrei.[45] Bozeramaile Israeldar batek esan zuen presio atzerritarrari eutsiko ziola nahi zuten bakarra operazioa gelditzea zelako.

Uztailaren 18an, Mahmud Abas Palestinar Aginte Nazionaleko presidenteak Gazan Israelek abian jarri zuen lurreko operazioa gelditzeko eskatu zien buruzagi israeldarrei. Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren erantzuna berehala etorri zen. Gazan lurreko erasoari ekitea "gainerako aukera guztiak agortu ondoren" erabaki zutela esan zuen, eta Hamas taldeari egotzi zion gatazkan honetan hildakoen guztien ardura[46]

Nazioarteko erakundeak

Nazio Batuen Erakundeak gaitzetsi egin zuen Gazatik jaurtitako misila, eta baretzeko eskatu dio Israeli. Eskaera bera egin zuten nazioarteko ordezkariek ere. «Mendeku eta erasoak» alde batera utzi, eta «zentzuz» aritzeko eskatu zien AEBetako presidente Barack Obamak; bai israeldarrei eta bai palestinarrei.

Herrialdeen erreakzioak

Estatu Batuetako lehendakari Barack Obamak adierazi du prest dela gatazka bukatzeko erraztasunak emateko, eta Israeli erasotzen badiote hark bere herrialdea babestu behar duela. Era berean, Gazaren erasoak gaitzetsi zituen.[47]

Egiptok Gazarekin daukan muga ireki zuen hango zaurituei laguntzeko.

Erresuma Batuko Atzerri Arazoetarako ministroak esan zuen Gazatik egiten zituzten misil erasoak jasangaitzak zirela, eta Israelek bere burua eraso horietatik babestu behar duela. Lehenago Erresuma Batuko lehen ministro David Cameronek esana zuen Israelen alde egiten zutela baldintzarik gabe.[48]

Alemaniako kantziler Angela Merkelek Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuri deitu zion, eta Israel Gazari egiten ari zitzaion erasoa gaitzetsi zuen.[49]

Errusiako lehendakari Vladimir Putin ere harremanetan jarri zen Netanyahurekin, operazioa gelditzea eskatzeko. Putinek esan zuen telefonozko solasaldia Israelgo lehen ministroak eskatu zuela.[50]

Uztailaren 10ean Txileko Gobernuak Israelen erasoak arbuiatu zituen, eta bere kezka sakonak adierazi zituen, Ekialde Hurbilean indarkeria gorantz ari zela eta. Atzerriko Arazoetako ministroa Israelen bonbardaketez kexatu zen, biktima asko utzi zituelako, batez ere umeak.[51]

Euskal Herriko erreakzioak

2014ko uztailaren 15ean, Gipuzkoako Batzar Nagusiek Israelen erasoa salatu zuten. Aho batez adostu zuten adierazpen instituzionala, zeinetan eskatzen zitzaion Israeli utz zitzala palestinar herriaren aurka egiten ari zen erasoa, eta nazioarteari eraso hori amai dadin presioa egin zezala. Gogor salatu zuen, orobat, Donosti Cupera etorri zen palestinar haurren taldeko kide bat hil zutela bonbardaketa batean bere sendiarekin batera, Donostiara etortzeko handik ateratzea galarazi eta gero. Aho batez, EH Bildu, EAJ, PSE eta PPko batzarkideek onartu zuten adierazpena.[52]

Uztailaren 16an, Arabako Biltzar Nagusiek ere Gazaren aurkako erasoak berehala gelditzeko eskatu zuten adierazpen ofizial batean. EH Bilduk aurkeztu zuen proposamena; horretan salatu zuten erasoak «proportzionaltasun, zuhurtzia eta borrokalarien eta zibilen arteko bereizketa printzipioak» urratzen zituela.[52] Euskal Herria-Palestina Sareak martxa bat egin zuen Gasteizen, Interbentzio sionistaren aurrean, Palestina aurrera, Euskal Herria kalera lelopean. Andre Maria Zuriaren plazatik Mendizorrotza pabiloiraino izan zuen ibilbidea, joaldunek lagunduta. Helmuga hori zuen, Mendizorrotzan kontzertua egitekoa baitzen Noa abeslari israeldarra, Gasteizko 38. Jazzaldian.[53]

Uztailaren 15etik 20ra bitartean, hainbat mobilizazio prestatu zituzten eragile ugarik. Uztailaren 17an, ehunka lagun atera ziren kalera; besteak beste, Bilbon, Iruñean eta Donostian. Elkarretaratzeak zein manifestazioak egin zituzten. Iruñean Askapenak eta Internazionalistak Auzolaneanek antolatu zuten martxa. Hiriburuetan ez ezik, Tolosan, Errenterian, Ermuan eta Euskal Herriko beste hainbat herritan ere kalera atera ziren.[54]

Uztailaren 18an, Gazara baliabideak bidaltzeko eskatu zuen EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean. Israelen erasoaldiaren aurka, Jaurlaritzari eskatu zion adierazpen publiko bat egin zezala, eta eten zitzala harreman instituzional guztiak.[55]

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) http://www.jpost.com/Operation-Protective-Edge/IDF-chief-Gantz-asks-for-call-up-of-40000-reserves-amid-Operation-Protective-Edge-36195 The Jerusalem Post, 2014-07-08
  2. (Ingelesez) http://www.theguardian.com/world/2014/jul/08/operation-protective-edge-israel-bombs-gaza-in-retaliation-for-rockets
  3. «Erasoak Gazan», Berria, 2014-07-09
  4. http://www.berria.eus/paperekoa/1814/016/396200/2014-07-19/udako_euritetik_hegi_babesgarrira_hiru_inbasio_gazan.htm Berria, 2014-07-19
  5. (Ingelesez) http://www.timesofisrael.com/for-israel-in-gaza-a-delicate-balancing-act/ Times of Israel, 2014-07-08
  6. (Ingelesez) http://www.csmonitor.com/World/Middle-East/2014/0707/Ending-detente-Hamas-takes-responsibility-for-today-s-spike-in-rocket-fire-video CS Monitor, 2014-07-07.
  7. (Ingelesez) http://www.idfblog.com/blog/2014/06/28/live-updates-gaza-terrorists-fire-rockets-israel/ IDF Blog, 2014-07-08
  8. http://english.wafa.ps/index.php?action=detail&id=25784
  9. Velte, Samara. (2014-07-08). «Zabalduz doan pitzadura» Berria.
  10. «Hamasek misilak jaurti ditu Tel Aviv eta Jerusalemera», Berria, 2014-07-08
  11. a b Garcia, Adrian. (2014-07-10). «Abbas: «Genozidio bat da»» Berria.
  12. «Gauerditik Israelek 180 gune bonbardatu ditu, eta 30 lagunetik gora hil» Berria 2014-07-10.
  13. «Egiptok muga zabaldu du, Gazan zauritutakoak hartzeko» Berria 2014-07-10.
  14. (Ingelesez) http://www.ynetnews.com/articles/0,7340,L-4541478,00.html Ynet News, 2014-07-10
  15. (Ingelesez) http://www.haaretz.com/news/diplomacy-defense/1.604161 Haaretz, 2014-07-10
  16. «Zortzi zauritu Israelen, kohete batek gasolindegi bat jo ostean» EiTB 2014-07-11 http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/2403330/bideoa-kohete-batek-gasolindegi-jo-du-israelen/.
  17. «106 palestinar hil eta 680 zauritu dituzte lau egunetako erasoaldietan» EiTB 2014-07-11.
  18. (Ingelesez) http://edition.cnn.com/2014/07/11/world/meast/mideast-tensions/index.html CNN, 2014-07-11
  19. (Ingelesez) http://www.haaretz.com/news/diplomacy-defense/.premium-1.604437 Haaretz, 2014-07-11
  20. https://en.wikipedia.org/wiki/Operation_Protective_Edge#12_July Wikipedia the free encyclopedia, 2014-07-12
  21. https://en.wikipedia.org/wiki/Operation_Protective_Edge#12_July Wikipedia the free encyclopedia, 2014-07-12
  22. (Gaztelaniaz) http://www.elmundo.es/internacional/2014/07/13/53c2179222601d7a2e8b456b.html El Mundo, 2014-07-13
  23. http://www.berria.eus/albisteak/93924/nazioartearen_babesa_eskatu_dute_abbasek_eta_arabiar_ligak.htm Berria, 2014-07-14
  24. «Mugarik Gabeko Medikuak elkarteari "ia ezinezkoa" zaio bere jardunari eustea», Berria, 2014-07-14
  25. «Nazioartearen babesa eskatu dute Abbasek eta Arabiar Ligak», Berria, 2014-07-14
  26. a b Samara VELTE: «Eten simulatua, eta berriro sua», Berria, 2014-07-15
  27. «Israelek Gazaren aurkako erasoaldia hasi du berriz», EiTB, 2014-07-15
  28. «Lau haur palestinar hil dituzte Gazan, Israelen bonbardaketa batean», EiTB, 2014-07-16
  29. Jon ORDOÑEZ: «Lau haur hil ditu Israelek Gazako hondartza batean», Berria, 2014-07-16
  30. «Israelek eta Hamasek su-eten iraunkorra adostu dute, BBCren arabera», EiTB, 2014-07-17
  31. «Lurreko erasoa hasi da», Berria, 2014-07-17
  32. Mikel RODRIGUEZ: «Gazako alderdiek hamar urterako menia bat nahi dute Israelekin», Berria, 2014-07-17
  33. «18.000 palestinarrek utzi dute etxea, Israelek lurreko erasoa hasi ondoren», Berria, 2014-07-19
  34. «Operazioa hasi zutenetik, 5.000 tona lehergailu jaurti ditu Israelek Gazan», Berria, 2014-07-18
  35. «Su-etena lortzeko saiakerek porrot egin dutela dio onartu du Frantziak», EiTB, 2014-07-19
  36. «50.000 lagun lekualdatu dituzte Gazan operazio militarra hasi zenetik», Berria, 2014-07-20
  37. (Ingelesez) http://www.jpost.com/Operation-Protective-Edge/Two-IDF-soldiers-killed-in-clash-with-Hamas-tunnel-infiltrators-363470
  38. (Ingelesez) http://abcnews.go.com/International/wireStory/israeli-military-seek-destroy-gaza-tunnels-24634834
  39. (Ingelesez) http://www.jewishpress.com/news/breaking-news/prayer-rally-at-western-wall-and-gaza-updates/2014/07/20/ Jewish Press, 2014-07-20
  40. «Mahmud Abbasek hiru dolu egun izendatu ditu Palestinan», EiTB, 2014-07-20
  41. «Ospitale bati eraso dio Gazan Israelek, eta lau lagun hil ditu», Berria, 2014-07-21
  42. «500 palestinar baino gehiago hil dira Gazako erasoaldietan, 2 astetan», EiTB, 2014-07-21
  43. «Mugarik Gabeko Medikuek langileen eta azpiegituren segurtasuna bermatzeko eskatu dute», Berria, 2014-07-21
  44. «Esku hartzeko eskatu dio Abbasek nazioarteari» Berria 2014-07-08.
  45. «Nazioartearen babesa eskatu dute Abbasek eta Arabiar Ligak», Berria, 2014-07-14
  46. «Gazako lurreko operazioa gelditzeko eskatu dio Abasek Israeli», EiTB, 2014-071-18
  47. «Nazioartearen babesa eskatu dute Abbasek eta Arabiar Ligak», Berria, 2014-07-14.
  48. (Gaztelaniaz) «Reino Unido expresa su apoyo a ataques de Israel contra Gaza», HispanTV, 2014-07-13.
  49. (Ingelesez) David SHAMAH: «Hamas rockets reach the north, Abbas charges Israel with genocide», The Times of Israel, 2014-07-06.
  50. (Ingelesez) «Putin urges Netanyahu to stop armed standoff in southern Israel», ITAR-TASS, 2014-07-10.
  51. (Ingelesez) «Chile condemns Israeli attacks on Gaza», La Info, 2014-07-10.
  52. a b «Gipuzkoako Batzar Nagusiek eta Arabako Biltzar Nagusiek Gazako erasoa salatu dute», Berria, 2014-07-16.
  53. «Noa abeslari israeldarrari protestan, Gasteizen», Berria, 2014-07-17
  54. «Jendetza bildu da mobilizazioetan, Israelen erasoa salatzeko», Berria, 2014-07-17
  55. «Gazara baliabideak bidaltzeko eskatu du EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean», Berria, 2014-07-18