Edukira joan

Eskiula

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eskiula
 Zuberoa, Euskal Herria
Eskiulako eliza.
Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Zuberoa
EskualdeaAkitania
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaOloroe-Donamaria
KantonamenduaOloroe-Donamaria-1
Izen ofiziala Esquiule
AuzapezaJean Bedecarrax
(2008-2014)
Posta kodea64400
INSEE kodea64217
Herritarraeskiulatar
Ezizenabahanka biltzailiak eta serora bühürtekariak
Geografia
Azalera28.58
Garaiera198
Demografia
Biztanleria537 (2018:  −2)
Dentsitatea18,86 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 18,67
Ugalkortasuna[1]‰ 63,28
Ekonomia
Jarduera[1]% 72,44 (2011)
Desberdintasuna[1]% 7,82 (2011)
Langabezia[1]% 5,37 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 62,85 (2010)
Erabilera% 31,09 (2011)
Datu gehigarriak
SorreraXV. mendea. urtea


Eskiula ([es̺kiula]) Bearnoko udalerri euskalduna da[2][3], nahiz eta hainbatetan Zuberoako udalerrien barruan sailkatzen den, batik bat bertan euskaraz mintzatzen delako. Zuberoako lurraldetzat hartzen denean, Basabürüa eskualdean kokatzen da.

Udalerriaren frantsesezko izena —eta ofiziala— Esquiule da, eta okzitanierazkoa, Esquiula.

2008tik alkatea Jean Bedecarrax jauna da. Herri horretako bizilagunei ipini zaizkien ezizenak "bahanka biltzailiak", "karakoil biltzailiak"[4] eta "serora bühürtekariak" dira[5].

Geografia

Eskiulako seinale elebiduna.

Topografia

Udalerriko gunerik baxuenak 190 m ditu; Joos ibaiaren ertzean dago, herri kaskoaren iparraldean.

Punturik garaiena Kanbillu mendia (660 m) da. Udalerriaren hego-mendebaldean dago; bere tontorretik mendebaldean Bartabürü ibarra dago, hegoaldean zein ekialdean Narbe eta ipar-ekialderantz jota mendiak berak izena ematen dion auzotik pasatuta Hegilla edo herri barnera jaisten da. Hiru auzo horiek 200-300 metroko altueran daude. Mendia Pierre Topet Etxahun koblakari ezagunaren bertso batean agertzen da, Ahargo eta Kanbillu[6]; Barkoxe herria bi mendi haien artean dago, lehena Barkoxeko lurretan eta bigarrena Eskiulakoetan.

Kanbilluren nagusitasunaz gain muino ugari dago Eskiulan; mendia eta herriaren artean dagoen muinoetako batean Khoxü-gaina izeneko gaztelu zahar motako aztarnategi protohistorikoa dago.

Hidrografia

Barkoxe bezala, udalerriko lurrak ez daude Zuberoako ardatz Uhaitzandiko arroan, Oloroeko uhaitzera doazen zenbait ibaiadarri dagokielako[7]:

Udalerri mugakideak

Auzoak

Udalerria auzo batzuetan banatu ohi da; Hegilla izan ezik, denak oso sakabanatuak dira[10].

  • Berbila (fr. Bervielle); ekialdeko muturrean, okzitaniera hiztuna den bakarra.
  • Barrena: Hegilla eta Berbilaren artean.
  • Landa Sohüta: Hegillatik iparraldera, Jeruntze eta Momorrekin mugan.
  • Hegilla: herri kaskoa.
  • Kanbillu: izen bereko mendiaren ipar eta ipar-ekialdeko magaletan.
  • Oskabi: Hegillatik ipar-mendebaldera, Eskiulak Barkoxe eta Jeruntzerekin bat egiten duen esparruan.
  • Bartabürü: Barkoxeren mugakidea den ibarra, mendebaldean.
  • Narbe: Baretoseko mugan barreiatutako ibarra, hego eta hego-ekialdean.

Historia

Sakontzeko, irakurri: «Zuberoa-Bearno afera Eskiulan»

Eskiula Zuberoako udalerrien barnean kokatu ohi da batzuetan; besteetan, berriz, Bearno barnean[3], ofizialki bearnotar udalerria baita. Udalerria sorrera erlatiboki berrikoa da, XV. mende erdialdekoa, hain zuzen ere. Herria Bearnoko lurretan sortu zen, baina biztanleak euskaldunak ziren. Eskiulan, horren ondorioz, euskara izan da nagusi. Erregimen zaharrean zehar, horrela, Eskiula Oloroeko administrazioaren parte izan zen; eta 1790eko berrantolaketa arte Aramitzeko kantonamendukoa zen. 1796ko urtarrilaren 23an biztanleek Barkoxeko euskal kantonamenduarekin bat egiteko eskatu zuten, erreferendum bidez, baina eskaerari ez zitzaion jaramonik egin [11]. Hori dela eta, 1816 inguruan Eskiula Oloroe-Donamariako kantonamenduan sartu zen[12]. Hori dela eta, Eskiula euskal kulturadun baina Bearnoko lurretako udalerria bilakatu zen. Abeltzaintzari dagokionez, bestalde, Eskiula ez da Zuberoako lur sindikatuko kide, baina 1456an eta 1652an Zuberoako lurren erabilpenerako akordioak sinatu zituen udalerriak [13].

Udaletxean, Frantziako banderarekin batera, ikurrina jarrita dago.

Demografia

XIX. mendearen erdialdean goia jo zuen Eskiulako populazioak, 1.400 biztanle izatera iritsi zenean. Hurrengo hamarkadetan gainbehera iritsi zen, eta XX. mendearen amaierarako 500 biztanle besterik ez zituen. XXI. mendeko lehen hamarkadetan, biztableriak berriro goranzko joera hartu zuen.

Eskiulako biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Politika

Herri elkargoak

Auzapezak

Auzapezak Agintaldia
Joseph Murcuillat 1790-1791
Pierre Andère-Hagolabustan 1791-1792
Pierre Lepphaille 1792-1805
Jean Pierre Castillon 1805-1812
Joseph Poutchoue 1812-1813
Martin Castège 1813-1815
Jean Pierre Castillon 1815-1831
Jean Pierre Quintaburu 1831-1837
Alexis Castéjurry 1837-1848
Simon Etchanchu Espelet 1848-1871
Pierre Narbéburu 1871-1876
Pierre Legris 1876-1881
Jean Etchégorry 1881-1892
Pierre Narbéburu 1892-1896
Simon Augé Eyheralt 1896-1901
Pierre Berho 1901-1904
Thomas Solougaray 1904-1925
Pierre Etchart Bichar 1925-1945
Armand Berdot 1945-1949
Albert Lepphaille 1949-1959
André Orgambide 1959-1969
Jean-Pierre Rousseu 1969-1983
Jean Berdot 1983-1995
Laurent Chabalgoity 1995-2014
Jean Bedecarrax 2008-2020

Kultura

Hizkuntza

Rene Errezareten[14] pasartea (Ahotsak[15][16] poiekturako).

Eskiulako[17] herritar gehienak euskaraz mintzatzen dira, zubereraz, hain zuzen[3]. Horrez gain, frantsesa oso hedatuta dago, eta bearnes hiztunak ere badira[18].

Mitologia

Udalerriko lurretan Kanbellu mendia dago, zenbait kontakizun mitologikoren kokalekua.

Kirolak

Herrian bi pala txapelketa antolatzen dira urtero: bata buruz burukoa, eta bestea binakakoa. Binakakoa martxotik uztailera izaten da, eta buruz burukoa, berriz, uztail-abuztuetan.

Jaiak

Eskiulako bestak abuztuaren amaiera aldera ospatzen dira, kantu, dantza, kontzertu eta abarreko programarekin. Eliza bestak, aldiz, abenduaren erdi inguruan dira.

Maskarada eta pastoralak

Herria oso aktiboa izan da eta da Zuberoan antolatzen diren herri-antzerkien arloan. Eskiulak antolatu dituen azken maskaradak 1983, 1992 eta 2002an izan ziren.

Eskiulan antzeztutako maskarada.

Pastoralak

Dokumentatuta daudenen artean, hauek izan dira herriak taularatutako pastoralak[19]:

Eskiulatar ospetsuak

Erreferentziak

  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. 92. araua - Zuberoako herri izendegia. Hala zehaztu du Akademiak: "Eskiula sartu dugu zerrendan, nahiz eta herri hori Zuberoatik kanpo dagoen." Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-28).
  3. a b c Eskiula. Harluxet hiztegi entziklopedikoa (Noiz kontsultatua: 2010-12-28).
  4. Julien Vinson euskalaria eta Iparraldeko herriei buruzko erran zaharrak (II)[Betiko hautsitako esteka], Joseba Aurkenerena, Kazeta.info, 2010eko urtarrilaren 4a. "Bahanka" = barea.
  5. Ziberoko herrien epixtola[Betiko hautsitako esteka], Bertso eta olerkien hemeroteka.
  6. Ahargo eta Kanbillu Klasikoen gordailuan.
  7. Eskiula Sandre webgune ofizialean.
  8. Joos Sandren.
  9. Vert aipatu webgunean.
  10. Jeruntze eta Eskiula[Betiko hautsitako esteka], Ekialdeko webgunea, Philippe Etxegorri.
  11. Eskiularen historia laburra, 2000ko Pastorala (azken kontsula: 2007-12-28) (Frantsesez)
  12. Ekialdeko webgunea[Betiko hautsitako esteka], Jeruntze eta Eskiula atala; Historia (azken kontsula: 2007-12-28)
  13. Frantziako Kultura Ministerioa - Kultur Ondasunaren Inbentario Orokorra, Sortzez Ama Birjinaren Eliza (azken kontsula: 2007-12-28) (Frantsesez)
  14. «Errezaret, Rene - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
  15. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
  16. «Eskiula, oso leku ederra bizitzeko - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
  17. «Eskiula - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
  18. "Euskara bidaide", Nora aldizkaria, 22. alea, 2009ko azaroa
  19. Pastoralak Xiberoan[Betiko hautsitako esteka] Sü Aziaren webgunean.

Kartografia

  • IGNren 1446 ET (Tardets-Sorholus.Arette), 1445 E (Mauléon-Licharre) eta 1546 OT (Oloron-Sainte-Marie) mapak, 1:25000 eskalakoak.

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Zuberoa