Xabier Amuriza
Xabier Amuriza | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1987ko urtarrilaren 8a - 1990eko irailaren 3a Barrutia: Bizkaia Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko III. legealdia
1986ko irailaren 30a - 1986ko urriaren 1a ← Txomin Ziluaga Barrutia: Bizkaia Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko II. legealdia
1979ko apirilaren 28a - 1983ko maiatzaren 24a | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Xabier Cruz Amuriza Zarraonaindia | ||||||
Jaiotza | Etxano, 1941eko maiatzaren 3a (83 urte) | ||||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||||
Familia | |||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | itzultzailea, bertsolaria, idazlea eta politikaria | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea | ||||||
Genero artistikoa | bertsoa | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||||
Alderdi politikoa | Autodeterminaziorako Bilgunea Batasuna Euskal Herritarrok Herri Batasuna | ||||||
Xabier Cruz Amuriza Zarraonaindia,[1] Xabier Amuriza izen-deiturez ezaguna[2] (Etxano, Zornotza, 1941eko maiatzaren 3a) bertsolari, politikari eta idazle berritzailea izan da. Hainbat arlo lantzen dituzten liburuak eta zenbait disko argitaratu ditu. Kantarientzat ere letra eta bertso asko egin ditu. Euskaltzain urgazlea da. Miren Amuriza alabak ere bertsolaritzaren bidea hartu du.
Bizitza
Torreburu baserrian jaio zen. Sei urterekin, aitarekin, Etxanoko Azutzaganeko tabernan egin zituen lehen bertsoak jende aurrean.[4] 1965ean abade egin zen. Bertsolari moduan lehen plaza Epeltze auzoko San Antolinetan egin zuen 1966an, Gizaburuagan, Abel Muniategirekin. 1968tik aurrera, Francoren diktadura garaian, zazpi urte egin zituen preso Zamoran, hiru espetxealditan. Kartzelaldi horien lekukotza eman du Apaiz kartzela dokumentalean.[5] 1976an utzi zuen apaizgoa. Politika arloan urte luzez militantzian aritu da eta horrez gain, idazle, kazetari, irakasle eta bertsolari lanetan aritu da eta aritzen da.
1980ko hamarkadan berritasun handia ekarri zion bertsogintzari. Haren hizkera (euskara batua bertsolaritzan aplikatuta), bere irudi eta metafora-mundua eta, oro har, bertsoak egituratzeko modua bereziak ziren, ordu artekoak ez bezalakoak. Neurri eta doinuetan ere berrikuntza handiak ekarri zituen: neurri eta doinu asko sortu zituen, ordu artekoetatik oso bestelakoak. Amurizarekin, bertsolaritza beste aro batean sartu zen. Bera da urte haietako bertso eskolen eragile eta irakasle nagusia ere. Bi aldiz izan da Euskal Herriko Bertsolari Txapelduna, 1980 eta 1982an.[6][7]
Bertsolaritza modernoaren abiarazle nagusia izanda ere, kritika zorrotzak ere jaso zituen, benetako bertsolaria ez zelakoan, baina denborak arrazoia eman dio eta berak abiarazi zuen aldaketak eremu berrietara eraman zuen gero bertsolaritza.[8]
1990eko hamarkadan, plazarik plazako ibilia utzi, eta bestelako formatu batzuk lantzeko ahalegina egin zuen (gai-emailerik gabeko saioak bultzatu zituen). Gaur egun, formatu horietan ibiltzen da gehien.
« | Neurriz eta errimaz kantatzea hitza |
» |
Txapelketak
- Bertsolari Txapelketa Nagusia:
- Txapelduna (2): 1980, 1982.
- Hirugarrena (1): 1986.
- Finalista (3): 1980, 1982, 1986.
Idazlanak
Bertsolaritza
Bertsoa plazaratu eta bertsolaritza hedatzeko era asko frogatu ditu, eta askotan aitzindari izan da: herriz herri bertso jarrien emanaldia (1978-1981), Larehun herri, mila bertso berri argitalpenaren oinarri izango zena; saio integrala bezala bataiatua (1996?-1998?); Xalbador bat-bateko mirakulua (1999); Lazkao-txiki bat-bateko sorgina (1999)....
Bertsolaritzari iraultza ekarri zion 1981-1982an bere trilojiarekin (Hitzaren kirol nazionala. 1981; Hiztegi errimatua. 1981; Zu ere bertsolari. 1982): "berezkoa"ren mitoa hautsi zuen, bertsoa eskuragarri bihurtu zuen "zu ere bertsolari" esanaz eta bertsoaren barruak azaleratuz. Bertsolaritzaren aro berria erakarri zuela esan ohi da. 1980ko hamarkadako helduen bertso-eskola mugimenduaren sortzaile eta eragile nagusitzat har daiteke. Bat-batean txapelduna (1980 , 1982), bertso-jartzaile maisua, bertsoaren barne egitura ordura arte beste inork ez bezala aztertu eta agertu dituena, bertsolari eta bertsozale askoren eredu ... Bertsolaritza modernoak izan duen figura nabarmenetakoena, erraustezina, ezpairik gabe.
Biografia
- Enaz banaz, autobiografia (1999, AEK - Bertsozale Elkartea).
- Vulkanoren atzamarrak: Rufino Arrola (2002, Euskal Herriko Trikitixa Elkartea).
Itzulpena
- 2005. Analak eta historiak II. KLASIKOAK (Pentsamendu unibertsala)[11]
- 2003. Analak eta historiak I. KLASIKOAK (Pentsamendu unibertsala)[12]
- 2001. Gauzen izaeraz KLASIKOAK (Pentsamendu unibertsala)[13]
- 1993. Askatasunetik iheska. KLASIKOAK (Pentsamendu unibertsala)[14]
- 1993. Giza ezagutzari buruzko ikerketa. KLASIKOAK (Pentsamendu unibertsala)[15]
- Bai mundu berria (1971, Kriselu-Lur). Jatorrizko testuaren egilea: Aldous Huxley.
Dragoi-bola marrazki bizidunen itzulpena Xabier Amurizak egin zuen hasierako urteetan, ehundaka atal itzuli ere. Maila altuko itzulpena landu zuela esaten zen, baita garaiko gazteen artean euskararen hedapenean asko lagundu zuela ere.[16]
Narrazioa
- Agur sagar beltzaran (2001, Bertsolari).
Eleberria
Poesia
- Menditik mundura (1977, Egile eta editorea).
- Etxepare, jalgi hadi batura Bernart Etxepare euskal idazle aitzindariaren Linguae Vasconum Primitiae liburuko bertsoak euskara batura ekarri, eta XXI. mendeko errima eta neurrietara moldatu zituen.[19]
Saiakera
- Zu ere bertsolari (1982, Elkar).
- Bertsolaritzaren historia (1996, Orain).
- Euskara Batuaren bigarren jaiotza. Osoa, leihakorra, nazionala (2010, Lanku)
- Zazpi ebidentzia birjaiotzarako (2012, Lanku)
Mendebalde argitaletxearekin bost liburu argitaratu zituen beste hamabost egilerekin.
- 2011. Berbak hariz josten[20][21]
- 2003. Ahozkotasuna aztergai[22][23]
- 2002. Euskalkia eta administrazinoa[24][25]
- 2001. Euskalkia eta hezkuntza.[26][27]
- 1999. Euskalkien lekua literaturan.[28][29]
Kazetaritza
Egin egunkariaren hasierako urteetan egunero ateratzen zituen azken aurreko orrialdean euskara errazaz idatzitako lau artikulu, Semaforo gorria atalean, bakoitza euskara ikasteko zailtasun-maila desberdin batean.[30]
Diskografia
Xabier Amurizaren olerkiak hainbat abesti herrikoiren letra izan dira:
- Mendian gora haritza. Imanol Larzabal, 1982
- Euskal Herrian Euskaraz. Oskorri, 1984
- Mende lauren bat. Mikel Urdangarin, 2007
- Euskal Unibertsitatea. Oskorri, 1979[31]
Argitaratutako diskoak hauek dira:
- Anje Duhalde Amurizarekin kantari. IZ[32][33]
- Bizkaiko kopla zaharrak[34]
- Gogor (1969)[35]
- Herriko plazan. IZ[36]
- Lazkao Txiki bat-bateko sorgina (1999)[37][38]
- Menditik mundura. IZ[39]
- Xalbador bat-bateko mirakulua (1999)[40][41]
Bertsolari irakasle
Udako Euskal Unibertsitatean
1981. urteko UEUko udako ikastaroetan hasi zen bertsolaritza irakasten, 1999ra arte, Iruñean, besteak beste, Jon Lopategiren laguntzarekin. Urte haietan Bertsolari Txapelketako txapelduna eta txapeldunordea ziren. Dinamizatzaile izan zen UEUko bertsolaritza sailean. Iruñeko Larraona ikastetxean 18 hitzaldi eta lau ikastaro eman zituen 1981tik 1999era bitarte. Horien artean ikastaro hauek:[42][43]
- 2013: Zazpi ebidentzia birjaiotzarako. Mintegia.
- 1983: Bertsolaritzaren ezagutza
- 1982: Bertsolaritzaren historia, izatea, teknika eta errima
- 1981: Bertsolaritza: historia, izatea, azala-forma eta errima.
Sariak
- 2019: Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria. Bertsolaritzan eragindako "iraultzarengatik" eta literaturan, itzulpengintzan eta euskaran egindako lanarengatik.[44]
- 2020: Lauaxeta saria[45] Bizkaiko Foru Aldundiak sortu zuen sari hau 2005ean Bizkaian euskararen sustapen, zabalkunde eta normalizazioan interes ekonomikorik gabeko lana egin duten pertsona edo erakundeei Jendaurreko aitorpena egiteko
Erreferentziak
- ↑ Xabier Amurizaren legebiltzarkide fitxa.
- ↑ Abizena Amuriza idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Amuritza onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ Amuriza, Xabier. «Umetan lotsa bertsoak kantatzeko» ahotsak.eus (Ahotsak.eus) (Noiz kontsultatua: 2019-09-27).
- ↑ Dokumentazio Zentroa-Bertsozale Elkartea, Xenpelar. «Xabier Amuriza - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
- ↑ Sarasola, Ainhoa. «'Apaiz kartzela', abadeen borrokaren kronika» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
- ↑ Acheritogaray. (2009). Xabier Amuriza (1980ko txapelduna. Aitari 3 bertso sortzeko prozesua). Youtube (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
- ↑ Xabier Amuriza, Bertsolari Txapelketa Nagusiko irabazlea bigarrenez. (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
- ↑ Zabala, Juan Luis. (2019). «Xabier Amuriza ia-ia K.O. utzi nuenekoa» Inon izatekotan (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
- ↑ Karrera Ugarte, Oskia. (2020). Bertsoak argazkitan. , 40 or. ISBN 9788409-25368-5..
- ↑ Karrera Ugarte, Oskia 1969-. (L.G. 2020). Bertsoak argazkitan / [argazkiak Oskia Karrera ; azken mendeetako 75 bertso nagusiki Aintzane Irazustak hautatuak ; hitzaurreak Xabier Amuriza eta Alaia Martin ; [Xalbador...(et al.)]. ] Oskia Karrera Ugarte, ISBN 978-84-09-25368-5. (Noiz kontsultatua: 2024-01-06).
- ↑ Amuriza Zarraonaindia, Xabier. (2005). Analak eta historiak II. (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
- ↑ Kaltzada Ugalde (1935-2017), Julen; Zarraonaindia, Xabier Amuriza. (2004). Analak eta historiak I. (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
- ↑ Kaltzada Ugalde (1935-2017), Julen; Zarraonaindia, Xabier Amuriza. (2001). Gauzen izaeraz. (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
- ↑ Gabikagojeaskoa Mentxaka, Alberto; Zarraonaindia, Xabier Amuriza. (1993). Askatasunetik iheska. (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
- ↑ Gabikagojeaskoa Mentxaka, Alberto; Zarraonaindia, Xabier Amuriza. (1993). Giza ezagutzari buruzko ikerketa. (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
- ↑ Fernandez, Harri. (2019-02-01). «“Ukaezina da ‘Dragoi Bola’k gazteen artean euskara sustatu zuela”. Noticias de Navarra» Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Ugarte Irizar, Itziar. «'Uharte bat Venusen' eman du Xabier Amurizak» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
- ↑ Ikusgela. (2022-10-05). Elbira Zipitria (Ira) eguneratuak euskal literaturaren mugarri nagusiak errepasatzen ditu bideo-sail honetan. Lehen atalean Bernart Etxepare eta XVI. mendeko literatura azalduko dizkigu.. (Noiz kontsultatua: 2022-10-12).
- ↑ «Xabier Amurizak 'Etxepare, jalgi hadi batura' liburua aurkeztuko du ostegunean, Gasteizen» KULTUR SHAREA 2022-02-14 (Noiz kontsultatua: 2022-10-12).
- ↑ Berbak hariz josten : XV. jardunaldiak. Mendebalde Kultura Alkartea 2011 ISBN 9788492413768. PMC 920265186. (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
- ↑ Pagola Urteaga, Juan Jose; Beobide, Angel Larrea; Zendoia, Ignazio Arregi; Loyarte, Patziku Perurena; Barrenetxea, Jacinto Iturbe; Ormaetxea, Pello Esnal; Abasolo, Karlos Cid; Jauregi, Joseba Butron et al.. (2011). Berbak hariz josten. MENDEBALDE arg ISBN 9788492413768. (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
- ↑ Ahozkotasuna aztergai. Mendebalde Kultura Alkartea 2003 ISBN 8493188239. PMC 433370250. (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
- ↑ Urmeneta Otsoa, Asisko; Garate, Maribi Unamuno; Izagirre, Juan Rekalde; Elorza, Jabier Kalzakorta; Arrieta, Juan Luis Goikoetxea; Goihartzun (1934-2008), Gotzon Garate; Terraza, Iñaki Gaminde; Iratzabal, Jean Louis Davant et al.. (2003). Ahozkotasuna aztergai. MENDEBALDE arg ISBN 9788493188238. (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
- ↑ Euskalkia eta administrazinoa : VI. Jardunaldiak. Mendebalde Euskal Kultur Alkartea 2002 ISBN 8493188220. PMC 433476154. (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
- ↑ Bilbao Eizagirre, Imanol; Martikorena, Lorentzo Zugazaga; Idoiaga, Esther Urrutia; Garate, Maribi Unamuno; Zubeldia (1930-2003), Jose Maria Satrustegi; Karrikaburu, Txomin Peillen; Galartza, J. Manuel Ormazabal; Revilla, Anjel Lobera et al.. (2002). Euskalkia eta administrazinoa. MENDEBALDE arg ISBN 9788493188221. (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
- ↑ Euskalkia eta hezkuntza. Mendebalde Euskal Kultur Alkartea 2001 ISBN 8493188212. PMC 50551611. (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
- ↑ Rekarte Barriola, Margarita; Ituarte, Alazne Petuya; Urraza, Karmele Perez; Artetxe, Fernando Olabarrieta; Munduate, Oihana; Larretxea, Julian Maia; Laco, Martta; Balanzategi, Xabier Isasi et al.. (2001). Euskalkia eta hezkuntza. MENDEBALDE arg ISBN 9788493188214. (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
- ↑ Euskalkien lekua literaturan. Mendebalde Kultur Alkartea 1999 ISBN 8460590003. PMC 432858909. (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
- ↑ Urrutia Badiola, Andres; Ibaibarriaga, Ana Urkiza; Zamalloa, Lourdes Unzueta; Garate, Maribi Unamuno; Irigoien, Iñaki Sarriugarte; Ormaetxea, Edorta Jimenez; Alda, Aingeru Epaltza Ruiz de; Bilbao (1953-2004), Andolin Eguzkitza et al.. (1999). Euskalkien lekua literaturan. MENDEBALDE arg ISBN 9788460590002. (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
- ↑ Xabier Amuriza, Bertsolari Txapelketa Nagusiko irabazlea bigarrenez. , 799. segundutik (Egin egunkarian egindako lana) or. (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
- ↑ «Oskorri» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-04).
- ↑ «Xabier Amurizaren kantari (Anje Duhalde, 1990)» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
- ↑ (Ingelesez) «Anje Duhalde - Xavier Amurizaren Kantari» Discogs (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
- ↑ Txantiloi:Basque Amuriza: Bizkaiko kopla zaharrak. Triki : Elkarlanean 1999 PMC 52333734. (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
- ↑ “Gogor” diskoa. Gogorkeriaren aurkako lekukotasun zuzena. : ataramiñe. (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
- ↑ (Ingelesez) «Amuriza* - Herriko plazan» Discogs (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
- ↑ NAIZ. (2014). «‘Lazkao Txiki, bat bateko sorgina’» naiz: AGENDA (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Xabier Amuriza ofrecerá mañana en Legazpi 'Lazkao Txiki, bat-bateko sorgina'» El Diario Vasco 2016-04-21 (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
- ↑ (Ingelesez) «Xabier Amuriza - Menditik Mundura» Discogs (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2000-12-18). «Xalbador, betirako» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
- ↑ (Ingelesez) Xalbador: Bat-bateko mirakulua. (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
- ↑ «Xabier Amuriza Zarraonaindia :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
- ↑ «Xabier Amuriza Zarraonaindia :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
- ↑ Astiz, Iñigo. «Xabier Amurizak irabazi du Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-10-17).
- ↑ «Xabier Amuriza, Gontzal Mendibil, Mikel Urdangarin, Zea Mays eta Gatibu, Lauaxeta Ohorezko Sariak» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-12-02 (Noiz kontsultatua: 2021-12-02).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiliburuetan liburu bat dago honi buruz: Xabier Amuriza |
- Amurizaren bloga
- Xabier Amuriza Bertsolaritzaren Datu-Basean. 857 grabazio, 237 argitalpen, 43 doinu
- Xabier Amuriza kantatzen, bertsoak.eus guneko 22 bideo.
- Xabier Amuriza Inguma euskal komunitate zientifikoaren datu-basean
- Eusko Ikaskuntzaren 2019ko eta 2020ko Manuel Lekuona Sarien emate ekitaldia 59 argazki, Flickr, Kafe Antzokia, Bilbo. 2021.12.20
- 1941eko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Manuel Lekuona Saridunak
- Xabier Amuriza
- Bizkaiko bertsolariak
- Bizkaiko idazleak
- Blogariak
- Zornotzarrak
- Euskal Herriko apaiz ohiak
- Euskal idazleak
- Abertzaleak
- Herri Batasuneko politikariak
- Euskaltzain urgazleak
- Euskal Herriko itzultzaileak
- Euskarazko saiakeragileak
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak II. legegintzaldian
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak III. legegintzaldian
- Udako Euskal Unibertsitatea
- Euskal Herriko frankismoak kartzelaratutakoak
- Bizkaiera