Gatazkaren konponbidea sustatzeko nazioarteko konferentzia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aieteko Konferentzia» orritik birbideratua)
Gatazkaren konponbidea sustatzeko nazioarteko konferentzia
Irudia
Motabake konferentzia
Honen parte daEuskal Herriko bake prozesua (2009-2018)
Data2011ko urriaren 17a
KokalekuAiete jauregia
HerrialdeaEuskal Herria
AntolatzaileaLokarri, Brian Currin, Berghof Foundation (en) Itzuli eta Conciliation Resources (en) Itzuli
Parte-hartzaileak
Konferentziako burualdeko mahaia eta Aieteko Seiak, ezkerretik eskuinera: Jonathan Powell, Pierre Joxe, Kofi Annan, Gro Harlem Brundtland, Bertie Ahern eta Gerry Adams.
Aieteko Seiak.

Gatazkaren konponbidea sustatzeko nazioarteko konferentziaDonostiako Nazioarteko Bake Konferentzia eta Aieteko Bake Konferentzia izenez ere ezaguna— 2011ko urriaren 17an Donostiako (Gipuzkoa) Aieteko jauregian egindako konferentzia izan zen, gaitzat Euskal Herriko gatazkaren konponbidea zuena. Konferentzia horretan Euskal Herriko nahiz nazioarteko hainbat politikari eta bakegintzako ekintzaile bildu ziren, besteak beste nazioartean ospe handikoak diren sei: Kofi Annan, Bertie Ahern, Gro Harlem Brundtland, Pierre Joxe, Gerry Adams eta Jonathan Powell.

Konferentziak mugimendu ugari sortu zituen hurrengo egunean, eta handik hiru egunera, urriaren 20an, ETAk borroka armatua behin betiko alde batera uzten zuela aldarrikatu zuen.

Handik zazpi urtera, 2018ko maiatzaren 4an, Kanboko nazioarteko topaketa jazo zen.

Parte hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konferentziaren talde antolatzaileek Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrerekin eta Gipuzkoako Ahaldun Nagusia den Martin Garitanorekin eginiko argazkia.
Aieteko Seiak, ezkerretik eskuinera: Jonathan Powell, Gerry Adams, Bertie Ahern, Kofi Annan, Gro Harlem Brundtland eta Pierre Joxe.

Euskal Herriko ordezkaritza zabal eta anitz batek parte hartu zuen Konferentzian.[1] Hainbat alderdi eta sindikatuk, ordezkaritza ofizialak bidali zituzten, eta beste hainbat antolakundetako kideak (Ipar Euskal Herriko PS, MoDem eta UMPko kideak bezala) norberaren ekimenez bertaratu ziren.

Antolatzaileak
Erakundeak
Patronala
Sindikatuak
Alderdi politikoak

Atzerrikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]





Adierazpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konferentziaren adierazpena, euskarazko azpitituluekin

Konferentziaren amaieran, nazioarteko laguntzaileek bost puntuko ebazpen bat plazaratu zuten. Bertan, Euskal Herriko gatazkari buruz duten ikuspegia aurkeztu ostean, ondoko eskaerak luzatu zituzten:[2]

«
  1. ETAri dei egiten diogu bere jarduera armatuaren behin betiko amaiera iragartzen duen adierazpen publikoa egiteko eta soilik gatazkaren ondorioez aritzeko Espainia eta Frantziako gobernuei elkarrizketarako deia egiteko.
  2. Adierazpen hori egingo balitz, dei egiten diegu Espainiako eta Frantziako gobernuei baiezkoa eman eta gatazkaren armatuaren ondorioez soilik aritzeko elkarrizketak zabaltzeko.
  3. Zabaldu diren zauri pertsonalak eta sozialak sendatzeko lagungarria delako, eginiko minaren aitorpena, biktima guztien aitortza eta berauen laguntza, eta errekontziliazioan aurrera egiteko urrats sakonak eman daitezen eskatzen dugu.
  4. Gure esperientziak azaltzen digunez, askotan gatazkak konpontzeko orduan badira bake iraunkorra eskuratzeko lagungarriak diren aztertu beharreko beste gaiak. Ildo horretan, eragile ez bortxatzaileak eta ordezkari politikoak bil daitezen iradokitzen dugu, gai politikoak eta gaiarekin zer ikusirik dutenak eztabaidatzeko, herritargoa kontsultatuz, horrek guztiak gatazkarik gabeko aro berria sortzen lagun dezakeelako.
    Gure esperientziak azpimarratzen duenez, hirugarren parte hartzaileek, begiraleek edota laguntzaileek, elkarrizketa bideratzen laguntzen dute. Hemen ere, gatazkarekin zer ikusirik duten parteek horrela erabakiko balute, elkarrizketa nazioarteko laguntzaileen bidez ere bidera liteke.
  5. Errekomendazio hauen bideratzea aztertzeko Jarraipen Batzordea eratzeko prestutasuna adierazten dugu.
»


Ebazpena ingelesez irakurri zuen hantxe Bertie Ahernek, eta unean bertan itzulpena eginda antolatzaileek ondoren beste hiru hizkuntzatan ere zabaldu zuten testua, ordena honetan: euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez.[3]

Parte-hartzaileen erreakzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eusko Alderdi Jeltzalea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iñigo Urkullu Konferentziara sartu aurretik Juan Karlos Izagirre eta Martin Garitanorekin batera.

Iñigo Urkulluk bertan honakoa adierazi zuen: "nahiz eta ezker abertzaleak zeharka egin dion ETAri armak uzteko eskaera, eskaera egin dio eta txalotu egiten dugu hori egin izana. ETAk ez du inolako aitzakiarik dagoeneko. Porrot egin du ETAk, ez duelako ezer lortu. Ezker abertzaleak, berriz, beti defenditu izan duen bidearen kontrakoa egin du azkenik".[4]

Beste prentsa-ohar batean honakoa zioen hitzez-hitz: "atzo, ETAri eskatu zitzaion behin betiko amaitzea. Hori da garrantzizkoena. Bere amaiera egiaztatzea eskatu zitzaion. Ordainketa politikorik gabeko amaiera. ETAri baino ez zaio aurre baldintza hau eskatzen eta exijitzen. Atzokoan, biktimen papera aldarrikatu eta aitortu zen. Atzokoan azpimarratu egin zen, politika alderdi politikoei baino ez dagokiela. Eta atzokoan, azpimarratu egin zen ETAren negoziaketa esparrua “arlo teknikoa” izan daitekeena baino ez dela; eta beti, bere bortxazko jardueraren behin betiko amaiera adierazi ostean. Onartu den agiri hau, hainbat eratara interpreta daiteke. Baina orokorrean azaltzen egiten du 50 urteko terrore eta sufrimenduarekin nola amaitu, ordainetan kontzesiorik egin gabe. Guk komunikatu hori geureganatu egiten dugu, osoan eta egindako ordena berean. ETAri exijitzen diogu gauza bera egin dezala. ETAk lehen puntua ñabardurarik gabe onartzen badu, gainerako proposamenetarako bidea zabalduko da."[5]

EAJk berak Ezker Abertzalearen gaineko irakurketa egin zuen, honako hitzekin: "Ezker abertzaleak gorbata jantzi zuen. Aldaketarako ikurtzat jo genuen. Iragana gainditu nahi dutelakoan eta bide berria hasi nahi dutelakoan. Bide hori garatzen joan daitezen animatu nahi ditugu, atzera bueltarik egin gabe, eta inork “ atzera egitera” derrigortu gabe. Amaitua da antzezpenen garaia. Asko gara Euskadin eta Euskaditik kanpo konprometitu garenak, ezker abertzaleak ziaboga hau egin zezan. Oraingo honetan, ezker abertzaleari dagokio ETA desarmatzea"[6]

PSOE, PSE eta PSF[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jarrera ezberdina erakutsi zuten Espainiako PSOEk, Frantziako PSFk eta Euskal Autonomia Erkidegoko PSE-EEk.

PSE[aldatu | aldatu iturburu kodea]

PSE alderdiak Jesus Egiguren eta Carlos Totorikak osatutako ordezkaritza bat bidali zuen, halere ondorengo egunetan bere barnean Konferentzia honi buruzko bi iritzi-talde edo alde azaleratu ziren:

Jesus Egiguren[aldatu | aldatu iturburu kodea]

PSEren ordezkaria Jesus Egiguren izan zen. Haren ustez, egoera hori ez da "inork ezer oparitu izanaren ondorioa", baizik eta, besteak beste, zuzenbide estatuaren irmotasunaren eta gizartearen erresistentzia zibikoaren ondorioa. Nazioartetik etorritako ordezkaritzari azaldu dio Euskal Herrian ez direla egon bi alde aurrez aurre: "Batez ere egon da talde armatu bat eta gutxiengo totalitario bat sistematikoki eta nahita erasotu duena", nabarmendu du.[7]

El Periódico de Catalunya egunkariak Konferentziaren ondoren kaleratu zuen elkarrizketan batean PSEko presidentea zen Egigurenek zioen Lopezek gehiago arriskatu behar zuela, dena eman, "baita erreko bazen ere eta Madriletik egurra emango bazioten ere". Hausteleek horretarako aukeratu zituztela dio, eta politikariak etorkizuna aurreikusten jakin behar duela. Egigurenek zioenez Lehendakariak zuhurregi jokatu omen zuen.[8]

Egigurenek esan zuen beti amestu zuela bizitzen ari zela, baina penatuta agertzen zela "batzuk" ez zutelako ikusi aurrean izan duten aukera eta "ez dira konturatu bakearen unea zela". Ondoren zehazten zuen horiek Espainiako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza zirela, eta orain dela lau urte ez bezala, zuhurregi jokatu zutela orain. "Bilduri aurrea hartzeko aukera eman dio horrek, bakearen bandera bere eginez, eta horrek tsunami abertzalea eragingo du".[8]

Patxi Lopez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patxi Lopezek Egigurenek egin zizkion kritiken ostean esan zuen berak ez duela Egigurenen iritziarekin bat egiten eta beti "kiskali" zela bakearen alde; bakea bere "obsesio" izan zela gaineratu zuen. Bide batez Lopezek berak eta Eusko Jaurlaritzak Egiguren "beti" babestu zutela adierazi zuen.[8]

PSOE[aldatu | aldatu iturburu kodea]

PSF[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frederique Espagnac, senatari biarnesak eta PSk kideak, prozesuaren garapenean buru belarri sartzeko nahikeria agertu zuen. "Euskal Herria soseguz eraikitzeko ados gira" adierazi zuen. François Hollande, PSko presidentegaiaren oso gertukoa, tentuz mintzatu zen Espacnac, hala ere. "Bistan dena, gobernu kanpoko erakundeek antolatu behar izan badute konferentzia hori zerbaitengatik da, estatuek haien lana ez dutelako egin".[9]

Ezker Abertzalea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezker Abertzalearen prentsaurrekoa, Maribi Ugartebururen hitzekin

Ezker Abertzalearen ordezkari den Rufi Etxeberriak "poza" azaldu zuen nazioarteko konferentzia dela-eta. "Dagozkion ardura historikoak zein politikoak onartuz" aurkeztu du bere burua, eta, haren ustez, nazioarteko ahaleginen metatzeak zein Euskal Herriko indarren bateratzeak "leiho handia" zabaldu du. "Gatazka politikoa behin betiko eta modu iraunkorrean gainditzeko oinarriak finkatzeko aukera zabaldu dute".[7]

Konferentziaren hurrengo egunean eskainitako prentsaurreko batean honakoa adierazi zuten: "Ezker Abertzaleak “Euskal Herrian gatazkaren konponbidea sustatzeko Nazioarteko Konferentziaren” ondorio bakoitzarekiko eta guztiekiko babes osoa eta irmoa agertu nahi du, gure herrian garai berri bat zabaltzen dutela ulertzen duelako."

"Ezker Abertzalearen iritziz, Nazioarteko Konferentziaren ondorioen inplementazioak Euskal Herrian gutxieneko demokratiko adostuen gainean eraiki beharreko eszenarioa finkatzea dakar. Eszenario honek, bere alderdi guztietan, bai zergatietan, bai ondorioetan, barne biltzailea izango den konponbide demokratikoa bultzatu behar du eta herri honetako kultura politiko guztien parte hartzea eskatzen du. "

Rufi Etxeberria eta Juan Joxe Petrikorena Konferentziara ailegatzeko unean.

Guztien artean adierazpenaren 4. atalari buruz hitz egiteko deia luzatu zuten ere:

"Ezker Abertzaleak pentsatzen du iritsi dela guztion artean ardurak konpartitzeko garaia, bai Nazioarteko Konferentzian parte hartu dugunon artean, bai modu justifika ezin batean kanpoan geratu direnekin ere, guztion artean elkarrizketa eraikitzailea osatzeko garaia, nazio aitortza eta autodeterminazio eskubidean oinarrituriko akordio demokratikoa eskuratu asmoz, herritarren berrespenarekin."[10]

Komunikide askok azaldu zuten honakoa izan zela Ezker Abertzaleak ETAri su-etena betikotzeko eskatzen zion lehenengo aldia.

Eusko Alkartasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pello Urizar

Eusko Alkartasunako ordezkaria Pello Urizar izan zen. Lehenengo balorazio batean honakoa esan zuen: "ETAk lehenbailehen esan beharra du indarkeria behin betiko utzi duela. Hau bezalako unerik ez dago horrelako pausoa emateko; atzerapen handi batek justifikaziorik ez luke. ETAk hori iragarriko balu, Frantziako eta Espainiako gobernuek eman beharko lituzkete hurrengo pausoak, ETArekin parte tekniko oro aztertzeko, bake iraunkorra eta behin betikoa egon dadin. Bestetik, gatazka honek konponbide politikoa behar du".[4]

Hurrengo egunean EAk prentsaurrekoan baloratu zuen ekimena, guztien arteko akordio baten aldeko lanean sakonduko zutela esanez: "Horregatik, behin betiko normalizazioa iritsiko da marko juridiko-politikoa eta euskal gizartearen borondate politikoa bat datozenean. Horixe izango da normalizazioaren neurria: marko legala euskal gizarteak bere ordezkari politiko zilegien arteko elkarrizketaren eta adostasunaren bitartez, inolako betorik gabe eta inor baztertu gabe, erabakitzen duena izan dadila." Bide hori, baina, biolentziarik gabekoa izan behar zela adierazi zuten eta horregatik bigarren deialdia: "Bide hau indarkeriarik gabeko agertoki batean bakarrik egin daiteke. Inolako indarkeriarik gabe, eta horrek esan nahi du gatazkak eta bere ondorioek eragindako sufrimendu osoari amaiera eman behar zaiola, eta biktima guztiei aitortza eta erreparazioa eskaintzeko prozesu bati heldu beharko zaiola, biktima guztiei salbuespenik gabe, gatazka politikoak eta mota guztietako indarkerien errealitateak eragindako biktima guztiei. Horren harira, Konferentziak bere ondorioetan egindako deialdia berretsi egiten dugu, ETAk bere jardun armatua behin betiko bertan behera uzteko. ETAk eman dituen urratsek itzulezin bihurtzen dute armak uzteko bere erabakia, eta uste dugu hauxe dela euskal gizarteari behin betiko erabakia eskaintzeko unea."[11]

Aralar[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aralarren balorazio prentsaurrekoa

Rebeka Ubera izan zen Aralar alderdiaren ordezkaria. Bere ustez "guztien artean" eraiki beharreko bakea aldarrikatu zen: "Bake hori iraunkorra eta egonkorra izan dadin ezinbestekoa da irabazlerik eta galtzailerik gabeko bakea izatea". Aralarrek nabarmendu du Gernikako Akordioa dela bake eta normalizaziorako ibilbide orri egokia, eta akordio horren aldebakarrekotasuna nabarmendu du, "aldebakarrekotasuna delako bermea lorpen politikoei sostengua emateko". Estatuei dagokienez, Aralarrek uste du espetxe politika "erro-errotik" aldatu behar dutela. Preso eta biktima guztien eskubideen defentsa eta errespetuaren alde egin du. "Presoak eta biktimak txanpon bereko bi aurpegiak dira, gatazkaren ondorio dira".[7]

Hurrengo egunean eginiko prentsaurrekoan, honakoa esan zuen: "Aralar alderdiak atxikimendu osoa adierazten dio eta babes guztia eskaintzen dio Donostian 2011ko Urriaren 17an egindako Bake Konferentziako ondorioari. Aralar alderdiak baloratzen du Donostiako Bake-Konferentzia urrats kualitatibo eta itzulezina bezala bakea eta normalizazio politikoa erdiesteko. Maila ezberdin batean sartu gara eta aurrera ibili nahi dugu iraunkorra izanen den bakearen bila."

Era berean Patxi Lopez eta Yolanda Barcinari dei berezia egin zieten: "Donostiako Bake-Konferentziak egindako proposamenekin bat egin dezaten. Bi elkargo autonomo hauetako herritar gehienek eta baita erantzukizun politikoak ere aldarrikatzen diete une hauetan Yolanda Barcina andreak eta Patxi Lopez jaunak gidatzen dituzten gobernuei egoerak eskatzen duen mailan egon daitezen."[12]

Alternatiba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oskar Matute, Juan Karlos Izagirre eta Martin Garitano.

Alternatiba alderdiko ordezkaria Oskar Matute izan zen. Bere ustetan Aieteko Adierazpenean entzundakoari ETAk ondo erantzungo dio eta emandako aukera probesten jakingo du. Gainera Espainia eta Frantziari "ausardia" izateko deia egin zuen.

Matuteren ustez prozesua ez da "egun batetik bestera konponduko" eta "konfiantza sortu behar da" aurrera jarraitzeko.[13]

Alternatibak hurrengo egunean "Alternatibaren proposamena Euskal Herrian bakea eta normalizazioaren oinarriak ezarri eta garatzeko" izeneko dokumentua plazaratu zuen.[14] Honako puntu hauei heltzea garrantzitsutzat jo zuten:

«
  • Elkarrizketarako, negoziaziorako eta euskal gizartearen askatasun demokratikoa eta borondatea errespetatzeko konpromisoa, aipatutako indarkeria aroa gainditu ondoren.
  • Apustu garbia eta sendoa, orain eta etorkizunerako, bide bakezaleak, politikoak eta demokratikoak besterik ez erabiltzeko, ideia zein proiektu politiko desberdinen artean lehiatzeko.
  • Aldebakartasunetik alde aniztasunera igarotzeko beharra. Gatazkaren parte diren alderdi guztiek (ETA, gobernua, indar armatuak, etab. ) bakea nagusi izango duen egoera egonkortzeko urratsak egin behar dituzte, edo gutxienez ez dituzte besteek emandako pausoak oztopatu behar.
  • Presoen arazoa bere dimentsio guztietan jorratu behar da (hurbiltzea, ezkutuko bizi arteko kartzela zigorra bertan behera uztea, gaixotasun sendaezinak dituzten pertsonak askatzea, etab.).
  • Eskubide zibil eta politiko guztiak gizarte osoari berrezartzea. Sortu legeztatzea.
  • Alderdi guztiek pertsona guztientzako eskubide guztiak (gizarte, zibil eta politikoak) batera aldarrikatzeko urratsak egitea. Zalantzarik ez dago ahalegin kolektibo eta anitz honek besteei eragindako mina aitortzeko baliagarria izango dela, bere jatorria edozein izanda ere (ETA, GAL, segurtasun indarrak, etab.) .
  • ETAren eta Gobernuaren arteko negoziazio prozesua desarmeari, EHko desmilitarizazioari eta presoen eremuei mugatzea.
»

—Alternatiba


UMP[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UMPren ordezkaria Max Brisson izan zen, alderdi honetako kontseilaria. "Dena eginen dugu Frantziako estatuaren arreta deitzeko" adierazi zuen behin konferentzia amaituta, "balore sinboliko handia duen eguna da eta espero dut historian sartuko den eguna badela ere".

Frantziako gobernamenduari eskaera egiten zaio dokumentuan. Alta, deklarazioa harago doa eta eragile politikoen engaiamendua eskatzen du, haien arteko elkarrizketa lagungarria delakoan. Brissonek lan hori egiteko bere prestutasuna agertu zuen: "Prest naiz Donostiako Konferentziaren izpirituari segituz antolatu daitezkeen elkarrizketa guneetan".[9]

ELA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ELA sindikatuko Adolfo Muñoz idazkari nagusiak eskerrak azaldu dizkie nazioarteko eragileei. "ETAk eta estatuek zuen deiak onar ditzatela da gure nahia, eta Euskal Herriak behar duena". ELAren arabera, bi aldeek ontzat joz gero nazioarteko taldearen ebazpena "fase berri" bat irekiko da. ELAren ustez, fase horretan, giza eskubide alorrean presoen eskubideak eta biktimenak aitortu behar dira. «Asko dago horretan egiteko». Demokrazian, berriz, "pauso itzulezinak" eman behar direla nabarmendu du "ETAren aitzakia baliatuz Espainiako Estatuak ezarritako legeak aldatuz". Era berean, ELAk "mugarik gabeko" eztabaida politikoaren beharra azpimarratu du.[15]

LAB[aldatu | aldatu iturburu kodea]

LAB sindikatuko Ainhoa Etxaide idazkari nagusiak ziurtasuna azaldu du konferentziak "modu erabakigarrian" bultzatuko duela euskal gatazka behin betiko konpontzea. "Alternatibarik ez duen bidea egiten ari gara eta aukera bakarra dago: guztion artean eraikitzea euskal jendarteak behar duen eta eskatzen duen bake justu eta demokratikoa".

Garrantzi berezia eman dio eremu sindikal ia osoa konferentzian egoteari, eta azpimarratu du ezinbestekoa dela eragile guztiek modu aktiboan parte hartzea.[15]

Bestelako erreakzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Carme Chacon, Espainiako Defentsako ministroa: "Konferentzia ETAk behin betiko armak uzteko aukera da. Gaur [atzo] egun egokia da ETAk armak behin betiko uzten dituela adierazteko. Aprobetxatu dezala aukera. Pauso hori eman ezean, gobernuak irmotasunez eutsiko dio terrorismoaren kontrako borrokari".[16]
  • Josep Antoni Duran i Lleida (CiU): "Donostian egindako konferentzia positiboa da ETAri armak uzten laguntzeko. Elkarrizketarako plataforma oro da positiboa, hala ere, elkarrizketa ez da nahikoa izango ETArekin amaitzeko, eta helburua ETAk armak uztea da".[16]
  • Oriol Junqueras (ERC): "Espainiako Estatuak beldurra du, indarkeriaren amaierak Euskal Herriaren burujabetza ekar ote dezakeen. Espainiako politikariek beti esan izan dute indarkeria barik dena dela posible. Baina orain, indarkeriaren desagerpena iristear dagoen honetan, beldurrak jota daude".[16]
  • Rosa Diez (UPD): "Izututa nago PSOEk eta gobernuak, gureek, ETAren estrategiarekin bat egin dutelako konferentzia babesterakoan. ETAk uzten badu ez da dozena bat bitartekari biltzeagatik izango, estatuko indarren, epaileen eta gizartearen urteetako borrokagatik baino".[16]
  • Gorka Maneiro (UPD): "Baieztatu da konferentzia iruzurra eta iraina izan dela demokraziarentzat. Badirudi nazioarteko bitartekariak ez dakitela zer gertatu den hemen azken 30 urteetan. Gainontzean, ezker abertzaleak erakarriko zituen halako ebazpena sinatzera. Ulertezina da".[16]
  • Antonio Basagoiti (PP): "Konferentzian adostu den agiria onartezina da edozein demokratarentzat. Izan ere, parekatu egiten ditu biktimak eta borreroak. Parez pare jartzen ditu terroristen banda bat eta Espainiako nahiz Frantziako gobernuak agirian onartutako bost puntuak bat datoz ETAren eta Batasunaren tesiekin. Berritasun bakarra da nazioarteko izaera eman zaiela, eta haien kanpaina egin dela. Gainontzean, ez dago berrikuntzarik. Duela 20 urte onar zezaketen agiria. Hau ez da ETArekin amaitzeko bidea. Hori lortzeko modu bakarra legea betetzea da, eta ETA baldintzarik eta eskakizunik gabe desagertzea. Sozialistei ere eskatzen diegu agiria gaitzestea. Izan ere, ETAri arrazoia emateak terrorismoa berriro agertzea ekar dezake".[16]
  • Jose Maria Aznar, Espainiako presidente ohia (PP): "Terrorista bati inoiz ez zaio ordainik eman behar, ez hitzen udenean eta ezta hiltzen ez duenean ere. Eskubide estatuak eta legeak garaitu dezake ETA, eta haren porrota eskubide estatuaren eta zibilizazioaren garaipena izango da basakeriaren aurrean".[16]
  • Carlos Salvador (UPN): "Konferentzian onartutakoan ez dago berritasunik. Bilduk hauteskundeei begira egindako ekitaldia izan da. Salagarria da horren aurrean Espainiako Gobernuak erakutsi duen tolerantzia eta isiltasuna. Hemen zer gertatu den ez dakiten batzuek, ezin digute esan zer egin".[16]
  • Jimmy Carter AEBetako presidente ohiak, Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministro ohiak eta George Mitchell AEBetako senatariak adierazi zuten bat egiten zutela Donostian adostutako adierazpenarekin.[17][18]
  • George Mitchell AEBetako senatari ohiak atxikimendua eman zion: "Nire erabateko sostengua erakusten diot atzo Donostian nazioarteko buruek jakitera emandako ebazpenari. Garrantzitsua da ahal diren neurri guztiak hartzea Europako azken konfrontazio armatuaren amaiera gauzatzeko. Bat egiten dut jarduera armatu ororen amaiera publikoki iragartzeko eta gatazkaren ondorioei heltzea xede Espainiako eta Frantziako gobernuekin elkarrizketak bilatzeko ETAri egindako eskaerarekin. Bake iraunkorra lortzeko aukera bat dagoela uste dut eta interesa dutenek aukera hau balitu beharko lukete”.[18]
  • Tony Blair, Erresuma Batuko lehen ministro ohiaren adierazpena bere bulegoko eledun batek helarazi du: “Tony Blairrek sostengu irmoa eman dio Donostian buruzagiek jakitera emandako ebazpenari, zeinetan jarduera armatua betiko uzteko eskatzen zaion ETAri. Europako azken gatazka armatuari amaiera emateko aukera-leiho bat dagoela uste du eta aukera hau baliatzera deitu ditu buruzagi politiko guztiak”.[18]
  • Francois Hollande PSF alderdiko hautagaia Alfredo Perez Rubalcaba PSOErenarekin Madrilen bildu ondoren, bere ustetan "ETAren amaierak" espainiar sozialista azaroaren 20ko hauteskundeetan lagunduko lituzke. PSOErentzat "garaipen handia" litzatekeela adierazi du. "Espainiako hautesleengana harro zuzentzea ahalbidetuko lizueke", esan zien.[18]

Konferentziaren oihartzuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Berria: "Hiru eskaera bakerako".[19]
  • Gara: "Aieteko Adierazpenak ETAri behin betiko armak uzteko eskatu dio, elkarrizketa Madrili eta Parisi eta konponbide politikoa alderdiei".[20]
  • Argia: "Aieteko leihotik bakea ikusten da"[21]
  • Noticias de Navarra: "Bake Konferentziak irteera bat eskaini dio ETAri aurretik bere amaieran iragartzen badu".[16]
  • Noticias de Gipuzkoa: "Aieteko Adierazpenak ekintza armatuak behin betiko uzteko eskatu dio ETAri".[20]
  • Deia: "Bost pauso bakerako. Donostiako Nazioarteko Konferentziak ETAri ekintza armatuak behin betiko uztea eskatu dio".[16]
  • Diario Vasco: "Konferentziak ETAri armak behin betiko uzteko eskatu dio eta gero elkarrizketa politikoa".[16]
  • El Correo: "Konferentziak ETAri indarkeria uzteko eskatu doi eta mahai politiko bat iradoki du".[16]
  • Diario de Navarra: "Donostiako konferentziak bere egiten ditu Batasunaren tesiak".[16]

Nazioartean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Público: "ETAren amaieratik pauso batera".[16]
  • El País: "Donostiako foroak izua behin betiko amaitzea eskatu dio ETAri".[16]
  • El Mundo: "Donostiako jaialdia [Zinemaldia]. Izar gonbidatuak, ETAren pregoilari [Adams, Ahern, Annan eta Brundtland, argazkian]".[16]
  • ABC: "ETAren esanetara [argazkian, Powell, Brundtland, Annan, Adams eta Ahern].[16]

Frantzian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katalunian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bestetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondorena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakegileak, 2017ko apirilaren 8an, ETAren armagabetzea bideratzen.

Konferentziaren adierazpeneko bost puntuetatik, lehena baizik ez da bete: ETAk bere jardun armatua behin betiko amaitzea. 2011ko urriaren 20an, borroka armatua behin betiko utzi zuela adierazi zuen ETAk.[34] Ez da elkarrizketarik egin Frantziako eta Espainiako gobernuekin; preso eta erbesteratuen egoera konferentziaren aurreko bera da; ez da mende erdiko gatazkaz eta arazo politikoez elkarrizketa berezirik egin; biktimen minari buruzko aitortzaz urrats garrantzitsuak egin dira Euskal Herriko gizartean.[35]

2017ko apirilaren 8an, ETA armagabetu zen, bakegileen laguntzaz eta Frantziako Gobernuaren adostasunez; Espainiako Gobernuak uko egin zion armagabetzean parte hartzeari. Bakegileek armen kokalekuen berri eman zioten Frantziako poliziari; eta, polizia bertaratu bitartean, armen kokalekuak zaintzeaz eta poliziaren esku geratzen zirela egiaztatzeaz arduratu ziren.[36][37]

2018ko maiatzaren 3an, ETAk iragarri zuen bere egitura guztiak erabat desegin zituela, eta aurrerantzean ez zuela funtziorik izango, «bere ekinbide politikoa bukatutzat jo» zuelako.[38] ETAren amaieran, nazioartean harridura sortu zuen Espainiako Gobernuak parte hartzeari uko egin izanak; hutsune hori gizarte zibilaren parte hartzeak bete zuen.[39]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Amplia representación política, social y sindical»[Betiko hautsitako esteka], Gara, 2011-10-17.
  2. Donostiako Konferentziako ebazpena
  3. «ETAri armak uzteko, gobernuei negoziatzeko eta alderdiei hitz egiteko eskatu diete Donostian», Berria, 2011-10-18.
  4. a b «Urkullu: "Txalotu egiten dugu ezker abertzaleak ETAri egindako eskaera, zeharka egin badio ere"», Berria, 2011-10-18.
  5. «Urkullu: “Atzo, ETAri eskatu zitzaion behin betiko amaitzea”», EAJ-PNV.eu, 2011-10-18.
  6. «Aieten burutu zen Nazioarteko Konferentziaren balorazioa», EAJ-PNV.eus, 2011-10-18.
  7. a b c «ETAri eta gobernuei urratsak eskatu dizkiete eragileek», Berria, 2011-10-18.
  8. a b c «Bakearen alde beti "kiskali" dela erantzun dio Lopezek Egigureni», Berria, 2011-10-19.
  9. a b «Ipar Euskal Herriko eragileak "Frantziako gobernuaren arreta" erakartzeko prest»[Betiko hautsitako esteka], Kazeta.info, 2011-10-18.
  10. «Ezker abertzalearen gaurko adierazpena: "Guztion artean elkarrizketa eraikitzailea osatzeko garaia heldu da"», Berria, 2011-10-18.
  11. «EAk bakearen alde arriskuak hartzera dei egin du, gatazka politikoa behin betiko amaitzeko», Euskoalkartasuna.org, 2011-10-18.
  12. «Aralarren adierazpen politikoa Bake Konferentzian onartutako erresoluzioaren edukien inguruan», Aralar.net.
  13. (Gaztelaniaz) «Reacciones: Aralar, Alternatiba y EA» Gara 2011-10-18 (Noiz kontsultatua: 2011-10-18).
  14. «Alternatibaren proposamena Euskal Herrian bakea eta normalizazioaren oinarriak ezarri eta garatzeko», Alternatiba.net, 2011-10-18.
  15. a b «ETAri eta gobernuei urratsak eskatu dizkiete eragileek», Berria, 2011-10-18.
  16. a b c d e f g h i j k l m n o p q r s «Currin: "Harrigarria litzaidake alderdiren bat ados ez egotea"», Berria, 2011-10-18.
  17. (Gaztelaniaz) «Tony Blair y Jimmy Carter suman sus apoyos a la declaración de la Conferencia» El Mundo (Noiz kontsultatua: 2011-10-19).
  18. a b c d «Jimmy Carter, Tony Blair eta George Mitchellek atxikimendua agertu diote nazioarteko konferentziako ebazpenari», Berria, 2011-10-19.
  19. «Hiru eskaera bakerako», Berria, 2011-10-18.
  20. a b «Euskal Herrian eta atzerrian oihartzun handia izan du konferentziak», Berria, 2011-10-18.
  21. «Aieteko leihotik bakea ikusten da», Argia, 2011-10-23.
  22. (Frantsesez) «Pays basque : une conférence internationale appelle l'ETA à renoncer à la violence», Le Monde, 2011-10-17.
  23. (Frantsesez) «ETA s'apprêterait à renoncer à la lutte armée», Le Figaro, 2011-10-17.
  24. a b «Albiste nagusia eta azal bereziak», Berria, 2011-10-19.
  25. (Katalanez) «L'esquerra abertzale s'adhereix a “totes i cadascuna” de les conclusions de la conferència», Avui, 2011-10-18.
  26. (Ingelesez) «International negotiators urge Eta to lay down weapons», BBC News, 2011-10-17.
  27. (Ingelesez) «Eta urged to end armed action. Group of mediators, including Gerry Adams and Kofi Annan, call on Basque separatists to end over 40 years of violence», The Guardian, 2011-10-17.
  28. (Ingelesez) «Kofi Annan, Gerry Adams, other delegates appeal to Basque separatist group ETA to end violence»[Betiko hautsitako esteka], The Washington Post, 2011-10-17.
  29. (Ingelesez) «Peace Talks Pressure Basque Separatists to Disarm», New York Times, 2011-10-18.
  30. (Ingelesez) «Conference calls on Eta to declare end to conflict», The Irish Times, 2011-10-18.
  31. (Italieraz) «Paesi baschi, l’Eta cesserà la lotta armata», La Repubblica, 2011-10-18.
  32. (Gaztelaniaz) «La Conferencia de la Paz pide a ETA el "cese definitivo de toda acción armada"», Clarín, 2011-10-17.
  33. (Gaztelaniaz) «Conferencia de Paz urge final a ETA y diálogo con Francia y España», La Jornada, 2011-10-17.
  34. «ETAk borroka armatua bukatu du», Berria, 2011-10-23.
  35. Letona, Xabier. (2016-10-17). «Aieteko Bake Konferentziaren edukiak ez dira bete bost urte ondoren» Argia.
  36. Esnaola, Enekoitz. (2017-04-09). «Herri urrats bat bake prozesurako» Berria.
  37. Esnaola, Enekoitz. (2017-04-10). «Luhusokoek eta Frantziak adostua izan da armagabetzea» Berria.
  38. «Ofiziala da: bukatu du ETAk» Berria 2018-05-03 (Noiz kontsultatua: 2018-05-03).
  39. (Gaztelaniaz) Albin, Danilo. (2018-05-02). «Euskadi, único lugar del mundo donde la paz llegará sin el apoyo del gobierno» Público.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]