Elizabeth Blackburn

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elizabeth Blackburn
Elizabeth Blackburn 2009-01.JPG
(2009)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakElizabeth Helen Blackburn
JaiotzaHobart1948ko azaroaren 26a (73 urte)
Herrialdea Australia
 Ameriketako Estatu Batuak  (2003 -
Hezkuntza
HeziketaMelbourneko Unibertsitatea
University High School (en) Itzuli
Cambridgeko Unibertsitatea 1975) Ph.D.
Darwin College (en) Itzuli
Janet Clarke Hall (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaPh.D.a
Tesi zuzendariaFrederick Sanger
Doktorego ikaslea(k)Carol W. Greider
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Frederick Sanger
Ikaslea(k)Carol W. Greider
Jarduerak
Jarduerakbiologoa, biologo molekularra eta biokimikaria
Enplegatzailea(k)Oxfordeko Unibertsitatea
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
University of California, San Francisco (en) Itzuli
Salk Institute for Biological Studies (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Australian Academy of Science (en) Itzuli
Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra
European Molecular Biology Organization (en) Itzuli
National Academy of Medicine (en) Itzuli
Royal Society

blackburnlab.ucsf.edu
TED: elizabeth_blackburn Edit the value on Wikidata

Elizabeth Helen Blackburn (Hobart, Tasmania, Australia, 1948ko azaroaren 26a) estatubatuar hiritartasuna duen biokimikari australiarra da. 2009. urtean Carol Greider, Jack W. Szostak eta hirurek Medikuntzako Nobel Saria irabazi zuten telomeroak sortzen dituzten telomerasa entzimak aurkitzeagatik.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hobarten jaioa, Tasmania uharteko hiriburuan, medikuen alaba da. Melbourneko Unibertsitatean Biokimika ikasi zuen eta Biologia Molekularrean doktoratu zen 1975. urtean Cambridgeko Unibertsitatean. Bertan, bere senarra den John Sedat biologo molekularra ezagutu zuen.

1975ean telomeroak ikertzen hasi zen Yale Unibertsitatean eta Berkeleyko Kaliforniako Unibertsitatera pasatu zen. 1984an, Carol Greider eta biek telomerasa entzima aurkitu zuten, eta urte bat geroago, isolatzea lortu zuten. Ordutik, telomero artifizialak sortzeari ekin zioten banaketa zelularra ikertzeko eta modu horretan kontrolatu ahal izateko. 1986. urtean laborategiko zuzendaria izendatu zuten. 1993an Mikrobiologia eta Immunologia saileko zuzendaria izendatu zuten.

2001. urtean Elizabeth Blackburn Ameriketako Estatu Batuetako Bioetika Batzordean sartu zen, baina 2004an utzi zuen kargua George W. Bushen administrazioak zelulen ikerketetan jarritako murrizketekin ez zegoelako ados.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]