Élie Metchnikoff

Wikipedia, Entziklopedia askea
Élie Metchnikoff
Ilya Mechnikov nobel.jpg
Bizitza
JaiotzaIvanivka (en) Itzuli eta Kharkiv1845eko maiatzaren 3a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Frantzia
Talde etnikoaukrainarra
HeriotzaParis1916ko uztailaren 2a (juliotar egutegia) (71 urte)
Hobiratze lekuaParis
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaIlya Ivanovich Mechnikov
AmaEmilia Barto Mechnikov
Ezkontidea(k)Olga Belokopytova (en) Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaGöttingengo Unibertsitatea
Q106947038 Itzuli
Hezkuntza-mailaDoctor rerum naturalium (en) Itzuli
doctor (en) Itzuli
Tesi zuzendariaLev Tsenkovsky (en) Itzuli
Louis Pasteur
Doktorego ikaslea(k)Jules Bordet
Waldemar Haffkine (en) Itzuli
Alexandre Besredka (en) Itzuli
Eugène Wollman (en) Itzuli
Józef Nusbaum-Hilarowicz (en) Itzuli
Lev Tarassevitch (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Ikaslea(k)Danylo Zabolotny (en) Itzuli
Nikolay Gamaleya (en) Itzuli
Waldemar Haffkine (en) Itzuli
Q16535549 Itzuli
Lev Tarassevitch (en) Itzuli
Savchenko Ivan Grigorovich (en) Itzuli
Alexandre Besredka (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakbiologoa, immunologoa, zoologoa, kimikaria, asmatzailea, medikua, fisiologoa, mikrobiologoa eta entomologoa
Enplegatzailea(k)Odesa University (en) Itzuli
Pasteur Institutua
San Petersburgoko Unibertsitate Inperiala
Imperial Novorossiysk University (en) Itzuli
Jasotako sariak
Nominazioak
KidetzaRoyal Society
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Accademia delle Scienze di Torino
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

Find a Grave: 217526034 Edit the value on Wikidata

Élie Metchnikoff edo Ilya Ilyitx Metxnikov (Kharkiv, Errusiar Inperioa -gaur egungo Ukraina- 1845eko maiatzaren 15agreg./maiatzaren 3ajul. - Paris, 1916ko uztailaren 15a) mikrobiologoa izan zen. Errusiar Inperioan jaioa, Frantziako nazionalitatea hartu zuen geroago. Medikuntzako Nobel Saria eskuratu zuen 1908an.

Zoologia eta natur zientziak ikasi zituen bere jaioterriko unibertsitatean eta Würzburgen. Odesako unibertsitateko zoologia irakasle izendatu zuten 1867an, baina gero bere ikerketak mikrobiologiaren arlora zuzendu zituen. 1886an Odesako Institutu Bakteriologikoaren ardura bereganatu zuen.

Metchnikoffen ekarpen nagusia fagozitosiaren prozesuaren aurkikuntza izan zen. Berak immunitate-sistemaren makrofagoek duten funtsezko zeregina aipatu zuen, fagozitosiaren bidez mikrobio patogenoak eta partikula arrotzak suntsitzen baitituzte. Lehena izan zen azpimarratzen zelula horien garrantzia organismoaren immunitate prozesuetan.

Pasteurren bitartez 1888an Frantziara emigratu eta Parisko Pasteur Institutuan lanpostu bat lortu zuen. 1904an Institutu horren zuzendariorde izendatu zuten.

Zelulen fagozitosi prozesuak aurkitzeaz gain, jogurtaren bakterio laktikoen onurak ere aztertu zituen bere bizitzaren azken urteetan.

Iraultzaile eta ateoa, inoiz ez zuen Errusiako tsarren erregimenaren aurkako bere jarrera ezkutatu.