Martin Rodbell

Wikipedia, Entziklopedia askea
Martin Rodbell

(1994)
Bizitza
JaiotzaBaltimore1925eko abenduaren 1a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaChapel Hill (Ipar Carolina)1998ko abenduaren 7a (73 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: organo anitzeko disfuntzio-sindromea
Hezkuntza
HeziketaJohns Hopkins Unibertsitatea
Washingtongo Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakbiokimikaria eta kimikaria
Enplegatzailea(k)Ipar Carolinako Chapel Hilleko Unibertsitatea
Duke Unibertsitatea
National Institutes of Health (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Hungariako Zientzien Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala

Martin Rodbell (Baltimore, 1925eko abenduaren 1a - Chapel Hill, Ipar Carolina, 1998ko abenduaren 7a) estatubatuar biokimikaria izan zen. 1994ko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen Alfred G. Gilmanekin batera G proteinen aurkikuntzagatik.

Familia judu batean jaio zen. 1944an John Hopkins Unibertsitatean ikasketak eten behar izan zituen Estatu Batuetako Itsas Armadako irrati operadore izateko Bigarren Mundu Gerran. Gerra ostean unibertsitatera itzuli zen eta 1949an biologian lizentziatu zen. 1954an biokimikako doktoretza egin zuen Washingtongo Unibertsitatean.

1956an ikertzaile postua lortu zuen Bihotzeko Institutu Nazionalean. Organismo biologikoen eta ordenagailuen arteko informazioa prozesatzeko sistemen antzekotasuna ikertu zuen eta G proteinak eta zeluletan duten transmisio-papera aurkitu zituen.