Maurice Wilkins
Itxura
| Maurice Wilkins | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Pongaroa (en) |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | ingelesa |
| Heriotza | Blackheath, 2004ko urriaren 5a (87 urte) |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Patricia Ann Chidgey Ruth Wilkins (en) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Cambridgeko Unibertsitatea King Edward's School (en) Birminghamgo Unibertsitatea doktoretza Saint John's College (Cambridge) |
| Hezkuntza-maila | Artean graduatua doktoretza |
| Tesi zuzendaria | John Turton Randall (en) |
| Doktorego ikaslea(k) | Yehudi K. Levine |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | biofisikaria, medikua, fisikaria, kristalografoa, ikertzailea eta autorea |
Parte-hartzailea
| |
| Enplegatzailea(k) | Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn Londresko King's College |
| Jasotako sariak | |
| Kidetza | Royal Society Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia European Molecular Biology Organization |

Maurice Wilkins (Pongaroa, Zeelanda Berria, 1916ko abenduaren 15a -Londres, Erresuma Batua, 2004ko urriaren 5a) britainiar biofisikaria izan zen, jatorriz Zeelanda Berrikoa.
Birminghamen eta Cambridgen egin zituen ikasketak. Bigarren Mundu Gerran Estatu Batuetan lan egin zuen atomo-bonbetan erabiltzeko uranioaren isotopoen espektrografian. Britainia Handira itzuli zenean, fisika biologikoa landu zuen batik bat. Besteren artean, molekulak ikertu zituen X izpien difrakzioan oinarriturik, eta haren ikerketa bati esker zehaztu ahal izan zen James Watsonek eta Francis Crickek proposaturiko DNAren molekularen egitura; 1962ko Medikuntzako Nobel Saria lortu zuten hirurek.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]