Andrew Schally

Wikipedia, Entziklopedia askea
Andrew Schally

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAndrzej Wiktor Schally
JaiotzaVilnius1926ko azaroaren 30a (97 urte)
HerrialdeaPoloniako Bigarren Errepublika
 Ameriketako Estatu Batuak  (1962 -
Familia
AitaKazimierz Schally
Hezkuntza
HeziketaMcGill University Faculty of Medicine and Health Sciences (en) Itzuli
Hezkuntza-mailakatedraduna
Tesi zuzendariaRudolf Klimek (en) Itzuli
Hizkuntzakpoloniera
Jarduerak
Jarduerakmedikua, biokimikaria eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)Tulane Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Hungariako Zientzien Akademia
Real Academia Nacional de Medicina de España (en) Itzuli

Andrzej Viktor "Andrew" Schally (Wilno, Polonia, gaur egun Lituania, 1926ko azaroaren 30a) poloniar jaiotako estatubatuar endokrinologoa da. 1977ko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen Rosalyn Yalow eta Roger Guilleminekin batera pituitariako eta hipotalamoko hormonei buruz egindako ikerketengatik.

Wilnon jaio zen, orduan Poloniako Bigarren Errepublikaren parte zena. 1945ean Erresuma Batura iritsi zen eta 1952an Kanadara, non endokrinologia ikasi zuen. Urte horretan Estatu Batuetara joan zen ikerlari lanetan eta 1962an Estatu Batuetako herritartasuna jaso zuen.

Bere ikerketekin Nobel saria irabazi zuen 1977an. Ondoren, hormonei buruz zuen ezagutza erabili zuen jaiotza-tasa kontrolatzeko eta minbizia tratatzeko metodo posibleak ikertzeko.