Hugo Theorell

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hugo Theorell
Hugo Theorell nobel.jpg
Bizitza
JaiotzaLinköping cathedral (en) Itzuli eta Linköping1903ko uztailaren 6a
Herrialdea Suedia
BizilekuaSuedia
HeriotzaStockholm1982ko abuztuaren 15a (79 urte)
Hobiratze lekuaNorthern Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaThure Theorell
Ezkontidea(k)Margit Theorell (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaKarolinska Institute (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakbiokimikaria, unibertsitateko irakaslea eta medikua
Enplegatzailea(k)Karolinska Institute (en) Itzuli
Uppsalako Unibertsitatea
Jasotako sariak
Nominazioak
KidetzaRoyal Society
Zientzien Bavariar Akademia
Suediako Zientzien Errege Akademia
Royal Swedish Academy of Engineering Sciences (en) Itzuli
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala

Find a Grave: 66160855 Edit the value on Wikidata

Axel Hugo Theodor Theorell (Linköping (Suedia), 1903ko uztailaren 6a - Stockholm, 1982ko abuztuaren 15a) 1955ean Nobel Saria lortu zuen ospe handiko suediar zientzialaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Axel Hugo Theodor Theorell Linköpingen jaio zen, Suedian, 1903ko uztailaren 6an. Aita sendagilea zen eta Hugok ere medikuntza ikasi zuen Stockholmeko Karolinska Institutuan, 1930ean lizentziatu zelarik[1].

Rockefeller beka jaso zuen eta, 1933tik 1935era bitartean, Otto Warburgekin egin zuen lan Berlin-Dahlemen.

1937an Uppsalako Unibertsitateko Fisilogiako irakasle izan zen eta, 1959an, berriz, Karolinska institutuan. Saria jaso zuen Nobel Fundazioaren lehen kolaboratzailea izan zen, institutu honetako kide eta Nobel institutuko Biokimikako departamentuko zuzendari ere izan zelako.

Hugo Theorell Margit Alenius pianojolearekin ezkondu zen eta bikoteak 3 seme-alaba izan zituen[2].

1955ean, Fisiologia edo Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen entzimen prozesu biokimikoen gaineko ikerketak egin zituelako. Aurrerapen handiak egin zituen esparru honetan.

Lan horrek entzimen izaera eta eragin oxidakorrari buruzko aurrerapen handiak erakutsi zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]