Charles Scott Sherrington

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Charles Scott Sherrington
Prof. Charles Scott Sherrington.jpg
Bizitza
Jaiotza Islington1857ko azaroaren 27a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Eastbourne1952ko martxoaren 4a (94 urte)
Hezkuntza
Heziketa Fitzwilliam College
Tesi zuzendaria Michael Foster
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea medikua, neurozientzialaria, unibertsitateko irakaslea eta pathologista
Enplegatzailea(k) Magdalen College
University of Liverpool
King's College London
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Royal Society
Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Suediako Zientzien Erret Akademia
Zientzien Pontifize-Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Charles Smart Roy and Charles Scott Sherrington (right), at the door of the Old Pathological Laboratory, Cambridge, 1893
Charles Smart Roy eta Charles Scott Sherrington (eskuinean), Cambridgen, 1893an

Charles Scott Sherrington (Londres, 1857ko azaroaren 27a - Eastbourne, 1952ko martxoaren 4a) ingeles fisiologoa izan zen. Londres, Liverpool eta Oxfordeko unibertsitateetan irakasle izan zen. Goi-mailako animalien nerbio-sistema aztertu zuen 50 urtez. Erreflexuak organismo osoaren jarduera gisa aztertu beharrekoak zirela frogatu zuen saiakera baten bidez: gihar-sail bati eragiten zaionean, kontrako eginkizuna duten giharren eginkizuna aldi berean eragotzia geratzen da (Sherringtonen legea). The Integrative Action of the Nervous System (1906, Nerbio-sistemaren eginkizun bateratzailea) liburuan zentzumenen organoak aztertu zituen, eta batez ere erreflexuetan eragina zuten nerbioak. Burmuineko eritasunak, paralisiak eta atrofiak sendatzeko garrantzi handikoak izan ziren haren lanak. Hark sortua da neurona hitza. 1932an, Medikuntzako Nobel saria eman zioten, Edgar Douglas Adrianekin batera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]